2015/10/30

NASAN ZAIN

Honegatik edo hargatik sarri askotan Ezkerraldean bizi garenok itxaron behar dugu. Bilbo handiko alde pobrekook beti zain, beste aldekoen zain. Haiek lehenago izan zuten eta beharbada horrek nolabaiteko baimen berezia ematen die aberia-egun seinalatu horietan ez itxaroteko eta gure aurretik pasatzeko. Antzinatasuna meritua da afera honetan. Eta guk, pobre guztiek duten etsipenez onartzen diegu pribilegio hori.

Ez dut beste aldekoekin guda zibilik nahi, baina nazkatuta nago metroan arazoren bat dagoenean gu galtzaile ateratzeaz eta itxaron behar izateaz. Birritan hamabost minutu baino gehiago itxaron behar izan dut aste honetan Barakaldora etortzeko, beste aldera joateko metroak bata bestearen atzetik pasatzen ziren bitartean. Barakaldora bat ere ez eta beste aldera etengabe. 


Ez dut esango beste aldekoen konspirazioa denik, ezkerraldekoak inkomunikatu nahi gaituztenik. Ziur aski erantzun logikoa egongo da, baina aurkitu bitartean noizbait pentsatu dut metro hau, gure bi lerroko metro hau,  gaizki eginda dagoela, apropos gaizki eginda dagoela gu izorratzeko. Baina, ez. Nire paranoia da eta txartelak sartzeko makinak ez dira inoiz ordu gorietan izorratzen, ez dira inoiz bi metro batera geltoki berbera heltzen partida egunetan edo arrazoi tekniko bategatik ez dakigu inoiz zenbat denbora itxaron beharko dugun. Tira, bada, nire paranoia da. 

Inoiz izan duzue arazorik metroarekin? Zer uste duzue metroaz? Zer falta zaio metroari? Zer aldatuko zenukete?

22 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Unknown erabiltzaileak esan du...

Aupa!
Gogoratzen duzue iragarki hau https://www.youtube.com/watch?v=zQJg4T_MHiA? Iragarkia, "Metro Bilbao"-n filmatuta, bainuak agertzen ziren, baina Bilboko Metroan ez daude bainu publikorik. Badaude komunak, baina bakarrik langileek erabili dezakete.
Ba nik uste dut bainu publikoak behar izango lukete. Ez dut ondo gogoratzen, baina duela urte batzuk Metroko ordezkari batek esan zuen irrati baterako elkarrizketa batean Bilboko Metroan batez besteko ibilbidea ez zen luze nahikoa bainu erabilera izateko. Egun horietan, "Cercanias Renfe"-ko geltokiak bainuak zeukaten, eta beraien batez besteko ibilbidea metroko antzekoa zen. Horrelan errezagoa da Europako metrorik garbiena izatea: garbitzaileek ez dute komunerik garbitu behar, eta orduan denak garbitzen dute ikusten dena: nasak, sarbideak eta trenak.
Beste okerrak ikusten dut gure metroan, baina haien artean niretzat importanteena, salneurriak. Uste dut salneurriak murriztuak izango zituztela, egia esan, duela urte batzuk Madrilgo metroa, hainbeste linearekin, Bilboko baino merkeago zen.
Osterantzean, ados nago artikuluan esaten denarekin: beharbada paranoia bat da, baina duela gutxi arte, beti ikusi dut prioritateren mota bat eskuinaldekoekin, nahiz eta ezkerraldean jende (eta bidaiari) gehiago bizi den.
Amaitzeko, esan nahi nuke Norman Fosterrek egin zuen disenua, hain saritu eta ospetsu arkitekto horrek, ez zait batere gustatzen. Geltoki guztiak berdinak dira (zenbat aldiz begiratzen dugu horregatik geralekuko kartelari ea gure geltokira iritsi garen egiaztatzeko?), ez daukate arimarik, bakarrik lau iragarki. Eta batez ere, aterpe nuklearren itxura dute, hainbeste hormigoi eta altzairuarekin.
Hurrengora arte!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Aupa!

Metroa, nire hirugarren etxea…Egunero erabiltzen dut, asteburu batzuetan izan ezik. Eta aitortu behar dut niretzat garraio publikorik erosoena da, nahiz eta batzuetan jendez beteta egon, edo ezkerraldean bizi naizen…

Alde batetik, neu ere nago kokoteraino sarritan gertatzen baita Bilbotik etortzeko, metro bat pasatzen dela Plentziarantz, gero Bidezabalerantz eta, azkenean, Kabiezeserantz. Zergatik eskuineko aldera bi metro segidan pasatzen da eta gurera bakarrik bat, hemen gehiago izanda? Gero, beste era batean izan ezin denez, estu-estu goaz. Edozein egunean, Japonian bezala, “bultzadoreak” jarriko dituzte puntako orduetan denok sartzeko…Zelako bizitza! Baina dirua, honetan gastatu baino lehen komuna publikoak ipintzea ondo legokeela usted dut, gutxienez geltoki batzuetan, esate baterako, San Ignazion.

Bestetik, metrorik gabe bizitzea kostatuko litzaidake…Metroa erabiltzen dudanean, ez dut kezkatu behar non aparkatu autoa, auto-ilarak aurkituko ditudanentz…

Amaitzeko, Bilboko metroa handitzea espero dut , baina ez ahaztu mesedez eskerreko aldea!

Olga B2 Fidel

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

U B1. Zortzietatik hamarretara.

Kaixo lagunok!

Nik normalean ez dut erabiltzen Metroa. Barakaldon bizi naiz eta niretzat Barakaldok nahi eta behar dudan guztiak dauka. Ez dut ezer gehiago behar. Gero Loiun lan egiten dudanez kotxez lan egiteko joaten naiz. Horregatik, normalean kotxez mugitzen naiz.

Baina egun batzuk, Metroa erabiltzen dut, gauza berezi bat Bilbon egiteko, adibidez ikuskizun bereziak ikusteko eta zail dago aparkatzeko, edo lagunekin afaltzeko eta ezin denean erabiltzen kotxea alkoholemiazko kontroleengandik, eta abar…

Normalean ez dut problemarik Metroarekin edukitzen, baina seguruenez estadistikaz gai bat dela. Asko erabiltzen dutenak arazo asko edukiko dute, eta nik normalean ez dudala erabiltzen, Metroa miraria bat da. Argi dago.

Baina gogoratzen dut arazo bat neukan Metroan zela, eta gainera orain duela gutxi.

Arazoa, Bilboko jaietan izan zen. Egun hartan, egokitu ziren bi jazokuntza. Baliaren jaitsiera eta Athletiren partidu bat. Metroa jendez beteta zegoen, familiak eta bere umeekin eta Athletiken zaleak egokitu ziren. Eta Kaos-a formatu zen une hartan.
Inoiz ez dut ikusi jendea hain urduri Metroan. Neska eta mutil txikiak bere gurasoekin lekurik gabe esertzeko eta oinez. Athletiken zaleek (pila bat) kolpetan Metrora sartu nahi izan zuten, eta gurasoek oihuka, neska eta mutilek negarrez egiten… Izugarria zen eta gutxi faltatu zen konbate bat ikusteko. Nik haien artean.
Honi buruz, uste dut Metrori faltatzen diola jenderako komunak, eta segurtasuna.

Beno lagunok, hau da nire eritzia. Laster arte.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia da Metroarekin arazoaren bat izan dudala. Normalean atzerapenak eta ez jakitea noiz hurrengo metroa helduko den dira.
Mementu horretan ez dakit non ikusi ahal dudan zer pasatzen den jakiteko. Beraz, twitter-etan sartzen naiz eta Metroko perfila biltzen dut. Ezer ez badago, tuiter bat idazten dut kexkatzeko.
Gauza bat aldatzeko da jaitsi behar duzu nasa berberan zenbat denbora falta den jakiteko. Beste metroetan, Bartzelona edo Madrilezkoak, hori argia eta logikoa da. Metro txartela sartu baino lehen erabaki ahal duzu zer egitea, sartu ala ez.

MF B1

B1 A.T erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
B1 A.T erabiltzaileak esan du...


Kaixo, lagunok:

Ba ni bilboko Metroarekin harro nengoen... Izan ere, nik pentsatzen nuen garaiz eta garbia izaten zela. Beharbada arrazoia da ez dudala gehiegi erabiltzen; bat edo bi aldiz astero.
Iritziak apurtzen dizkidazue... Dirudienez, ez da garaiz egoten, eta garbia? Garbia izaten dela pentsatzen duzue? Mesedez, esaidazue baietz... Bestela, nola harrokeriaz ibiliko naiz kanpora joango naizenean?.

B1. Fidel. A.T.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Batxilergoa amaitu nuenetik metroa nire bigarren etxea izan da. Aste osoan zehar erabiltzen dut metroa, larunbatetan ere. Metroaren erabile sarria naizenez arazo bat baino gehiago izan dut. Adibidez, Marrazketa teknikoa ikasgaiaren azterketa egunean, egun arrunt bat baino ordu erdi lehenago atera eta 15 minutu beranduago heldu nintzen arazo teknikoak zirela eta. Eskerrak irakaslea berandu heldu zela, bestela...

Gauza farregarriak gertatu zaizkidala ere esan behar dut. Jendearen aurpegia metroa galtzen duenean ikustea bizitzaren gauza onenetakoa da. Txantxez aparte, behin gizon bati burua atean trabatuta geratu zitzaion sartzen saiatu zelako atea izten zegoenean. Burua atera eta gero marka geratu zitzaiola ikusi genuen eta oso farregarria zen marka hori gizon burusoilaren buruan (ez naiz pertsona txarra, barregarria zen benetan).

Nire ustez metroari komunak eta mugikorrak kargatzeko lekuak falta zaizkio. Renferen tren batzuk badituzte serbitzu hauek, baina horretaz aparte, metroaren serbitzua oso ondo dagoela uste dut. Nahi duzun bizkaiko hiri/auzo handietara joan zaitezke diru gutxiagatik eta hilabete edo urte bonoetatik baliatuz. Gainera, arazo teknikoak kenduta bost minuturo metro bat daukazu. Beno lagunok, klasean ikusiko gara.
Agur!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Aupa lagunok!!

Metroa!!Hau da nire benetako paranoia!!
Egia esanda,ez dut asko erabiltzen metroa eta ez zait asko gustatzen,beraz,bakarrik erabiltzen dut beharra denean.

Alde batetik,ez naiz gauza handirik,"metro eta erdi" eta behin eta gehiago ito egin naiz metroan.Barakaldon metroa hartzean "tolina"bezala sartu nintzen bilborantz,jakin gabe gertatuko zitzaidana.Barakaldon ezerlekurik erdi beteta zihoan metroa eta gurutzetan dagoeneko bete egin zen.Ahi,ENE JAUNA!!San Ignazioan heltzean!!Marabunta hori ikustean,benetan, beldurra sentitu nuen eta bekokiaren kontra metroko barra neukala isilean eraman nuen,EZ,EZ!!ezineskoa da,denok ez ginela sartzen pentsatu nuen,horregatik lasaitzeko beste leku batera joango zirela esan nion neure buruari.KE KOÑO!!Azkenean denok barrura amaitu genuen,ia-ia ezin nuen burua mugitu eta bakarrik besapeak izerditan ikusten eta usaintzen nituen.Bat-batean,offean ahotzak entzuten hasi nintzen,"bruggg,bruggg".
Beraz,aforo ipiniko nuke metroan!!.

Bestalde,ulertzen dut aurrerapen ona dela egunero erabiltzen duenarentzat,baina ni erabiltzeko garraiobiderik okerrena da,zaila da azaltzea eta barregarria iruditu ahal da,baina ez dakit zenbat aldiz galdu naizen metroan!!beraz,niretzat ez da hain azkar,norabidea bilatuz eta gero hurrengo metroa itxaroten.Dena hain antzekoa,alde batetik beste alde batera begiratuz,LUZE ETA ZURI,EZKERRERA EDO ESKUINERA??Mierda!!berriro galguta nago,beste anden batean da nire norabidea!!,beraz lekuak ezagutzen ez baditut,nahiz eta dena azalduta eta idatzita egon ez da nahikoa,bidea buruz ikasi behar dudalako eta segurtasun gehiago sentitzeko zerbait desberdin erreferentzia bezala bilatu behar dut eta benetan!!metroan zaila da aurkitzea.

Horregatik,metrora iritsi baino lehen,nire inguruan jendea oso azkar pasatu bitartean,patzientziarekin irakurriz gelditu behar dut erdian,zein den zehatz-mehatz norabidea eta beti geltoki denako mapa digitalaren ondoan bidaiatzen naiz.

Hori del eta gehituko nituzke beste azalpen desberdin batzuk dislexikoentzat!!.

agur.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

nagore b2 fidel

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok:

Ni egunero metroa hartzen dut, lan egitera joaten naiz. Goizez ez dago arazorik metroarekin, metroa bata bestearen atzetik pasatzen da. Baina normalean gauan desberdina da eta niretzat txarragoa da, ni nekatuta nago eta minutu asko galtzen dut metroa itzaroteagatik. Nik metroari buruz pentzaten dut oso txarto dago ordutegiak eta gehienetan asteburuan, onena izango zen 24 ordu irekita egotea eta ordutegiak berdinak izatea beste lekuen bezalakoak. Uste dut urte batzuk pasa ondoren hau aldatuko dela, espero dut...

Agur

Marina B.1Fidel

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kaixo denoi!
Egunero metroa erabiltzen dut.Denetarik pasatu dut.Noiz edo noiz atzerapenarekin zebilen,beste aldiz hondatuta zegoen edota eskailera mekanikoak ez zuten funtzionatzen (imajina ezazu haurra-kotxeaz zoazen)..eta abar eta abar.
Nahiz eta arazorik orijinalena uda hau zen.Lanatik itzultzen nintzen eta Bilbon metroa hartu nuen Kabiezeserantz.Beti metro barruan berriro begiratzen dut nirea dela.Bat-batean Lutxanan nengoen eta megafonoagatik esan zuten erratu zutela.Bidaiari guztiak jaisten ginen eta kaosa izan zen.Bilbotik Barakaldora ordu bat baino gehiago behar izan nuen.Nire ustez,hasi zenean geltoki gutxi zegoen,baina orain geltoki ugari dauka eta arazoak ohikoagoak dira.Horretaz aparte,beste gauza batzuk ere beharrezkoak dira:zaintze gehiago,komun publikoak,txartel merkeagoak...

Ez nago ziur zer aldatuko nukeen,baina nire kasuan,lekuetara berandu iristea arazoaren bategatik metroan nekagarria da.

Besterik gabe,
Adio

B1 Fidel E6-8

Leire B2 erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!
Badakit metroa primeran dagoela, oso erosoa dela eta beste garraio batzuekin konparatuz merkeagoa dela baina nik Renfe trena nahia dut.
Niretzat etxetik hurbilago digo, beti jesarrita joateko aukera daukat eta Bilbora joateko arinagoa da baina askoz garestiagoa da ere.
Nire egunerokoan ez dut metrorik ez trenarik asko erabiltzen, lanera oinez joaten naizelako baina duela urte batzuk Sopelan egiten nuen lan eta metroa erabili behar nuen gida-baimena ez nuelako. Nire ustez aspergarria zen. Oso goiz altxatzen nintzen eta oso berandu ailegatzen nintzen etxera. Gainera jendez beteta zegoen eta estresagarria zen. Horregatik gida-baimena atera nuen laster!
Ondo ikusten dut metroa jaietarako eta ekitalde batzuetara joateko erabiltzea zeren leku horretan ezineskoa da kotxearekin joatea baina... metroa niretzat ez da!

Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Unknown erabiltzaileak esan du...

Batzuek esan duten moduan, niretzat, metroa nire bigarren etxea bezalakoa da. Hau da, egunero erabiltzen dut leku batetik bestera joateko eta dudarik gabe, esan nahi dut garraiobide erosoetariko bat dela. Hala ere, esan beharra daukat batzuetan metroen zerbitzua ez dela batere ona. Adibididez, asteburuan metroa erabiltzen baldin baduzu, batzuetan ezin zara bueltatuko zuk nahi duzun ordura eta taxi baten bila jo behar duzu edo bestela luzaro egongo zara metroen geltokian metroa heldu arte. Azkenengo gauza apaitu dudana milaka aldiz gertatu zait eta askotan neure buruari galdetzen diot ea zertarako balio den metroa.

Paula

Anonimoa erabiltzaileak esan du...



Aupa Lagunok!!!


urte askotann erabili nuen metroa lanera joateko, hain zuzen ere, bederatzi urte. Egunero metroz joaten nintzen lanera eta niretzat garraiobiderik erosoena zen, batez ere autopistako bus artikulatua nola zihoan gogoratzen badugu. Ordea, kasu batzuetan oso estresagarria izan daiteke.

Gaur egunean Zamudiora joaten naiz lanera eta nahiz eta metroz azpertuta izan nintzenen, ezan behar dut kotxea baino erosoagoa dela. Adibidez, metroz joaten nintzenean beti liburu bat irakurtzen nuen eta ez nuen trafikoz kezkatu behar izaten. Orain, egunero trafiko mordo bat dago Parke Teknologiko joateko eta goiz joaten ez bazara, Errontegiko zubian tapoi bat aurkitzen duzu.

Egia esanda, itxusia samar da, bigarren mundu gudako bunker bat dirudi eta, baina beharrezko funtzionaltasunak betetzen du eta gainera oso garbi eta txukun dago.

Blog honetan esan duenez, agian, komuneak falta zaizkio, baina nire ustez ez dituzte inoiz ipiniko, behar bada arazoak saihesteko, denok badakigu nola amaitzen diren komun hauek eta.

Arrazoi guzti hauetatik, metroa nahiago dut.

Gero arte.

Rodri B2Fidel

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nolakoak garen gizakook!!!
Erosotasun bati ohitura hartzen diogun bezain pronto ahazten dugu duela gutxi ezerosotasuean bizitzen ginela.
Orain dela hamabost urte 21. mendean sartu berriak izan arren Ezkerraldean en genuen metrorik eta errepideak nahikoak ez omen ziren eta euria egiten zuenean aterkia erabili beharrean kotxea hartzen genuean, denok autoz Bilbora!!.
Gogoratzen duzue egiten ziren auto-hilarak? eta topaketaren bat bazegoen..? akabo!!, egundoko geldialdia bai autopistatik bai errepidetik eta autobusez joaten ginenok ohiko baino denbora bikoitza ematen genuen lanerako bidean.
Metroa egiten hasi zutenean bilbainada handia iruditu zitzaidan, hain txikia den hiri honi handiegi zetorkion halako azpiegitura, gainera Bilbora mota guztietako trenbideak heltzen ziren (Renfe, Feve, Euskotren), baita autobus lerroak ere.
Nik uste dut haiek ere ez zekitela zein arrakasta izango zuen bilbainada horrek eta horrexegatik Eskuinaldetik hasi ziren egiten, errazagoa eta merkeagoa zelako, eta Ezkerraldekook itxaron behar. Behin eginda, probatu behar eta zorigarria izan zen niretzat, Bilbotik Gurutzetara autobusez joateko eman behar izan nuen denbora berberean Algortara heltzen nintzen. Hortik aurrera iritsia aldatu nuen eta irrikitan egon nintzen 2. lerroa irekia izateagatik.
Gaurkoan egunero erabiltrzen dut metroa eta noizbehinka atseraldiren bat sortuz gero haserretzen naiz noski, baina hainbesterako izango da? Oooooommmmm!!!

Hurrengo geltokia .....

Vicente JB 2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo Lagunok

Ia-ia egunero erabiltzen dut metroa Bilbotik Barakaldoraino, eta egunero gauza bera galdetu diot nire buruari. Zenbat jende bidaiatuko da metroan?.. Bagoi barruan sartu ahal izango dut edo beste metro batera itxaron beharko dut? Eta hori pentsatzen dudan bitartean, metro bat Basarratera doa… bi minutu eta gero…Sopelanara beste metro pasatzen da nire aurpegi aurretik, eta Kabiezera? Noiz?....Ahhh 5 minuto itxaron behar dugu.

Argi dago Eskerraldeko metroek Euskuinerakoak baino frekuentzi handiagoa daukatela. Eta orduan gogoratzen dut autobusa, Barakaldotik Bilbora autopistatik, zelako gozada!!!!!!, nire ate aurrean hartzen nuen eta Gran Vian jaisten nintzen lanera joateko, ez nuen eurakorik ere erabiltzen, eta orain……laurden ordu nire etxera metroraino…
Zergatik kendu zuen aldundiak autobus hau? Eskeraldekotarrak Metroa erabiltzeko, baina Getxotik Bilbora autopistatik doan autobúsa badago eta Getxok ere metroa badauka……Orain Barakaldotik Bilbora autobusez joateko denbora luzea behar dugu, ezagutu Bizkaia proiektua dela dirudi.

Argi dago eskerraldekoei guztiz ahaztuta gaudela.
BERIS-B2FIDEL

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni beti Bilbora joaten naizen,metroz joaten naiz.Kotxez joango banitz,ezin nuke kotxea aparkatuko.Ez dut asko erabili hilean bi edo hiru aldiz. Orain dela asko egun batean ez zitzaidan txartela erabili,baina Metroko langile batek bestetik aldatu zidan.Nik txarto ikusi dut,Metroren geltokietan ez daudela komunak eta asteburuan ordutegia ondo dago,baina aste barruan lehen metroa lehenago hasi beharko luke. Richard.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok
Ez dut sinesten irakurri dudana. Konspirazio bat dagoela? Ezkerraldekoak inkomunikatutak geratzen garela metrorik gabe?
Lehenengoz, beste aldekoek guk baino lehen izan zuten metroa zeren eta Euskotreneko trena berregin zutelako. Hori egiteko ez zuten diru eta denbora asko behar. Horaindik trenbide-pasaguneak dute bere linean. Gure linea osoa berria da eta tunelez eginda. Zuk dakizu zenbat diru eta denbora behar da 12kmko linea 12 geltokiarekin egiteko? Asko.
Jarraitzeko, esan behar dut Metro apurtzen bada renfeko trena daukagu oraindik. Eta hori gustatzen ez bazaizu 3 autobiak ditugu. Haiek bakarrik bat dute.
Eta amaitzeko, Metro Bilbao bi lineak dauzka. Bat Kabiezestik Basaurira eta bestea Etxebarritik Plentziara. Biak independenteak dira. Bakoitza bere trenak eta ordutegiak ditu. Atzerapen bat dagoenean batean ez dago arrazoirik bestea berdin izateko. Zihur aski besteak gauza berbera pentsatzen dute.
Hurrengoa arte
UB B2 Idoia

koldo Feijoó erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok,

Metroa eta trena hartzen ditudan garraio publiko bakarrak dira. Trena metroa ailegatzen ez den lekuetara joateko hartzen dut, eta metroa Bilbora joateko.

Metroa gustatzen zait oso garbia delako, azkarra eta segurua baina desabaintaillak ere ikusten ditut. Metroan komunik ez dagoenez pentsatzen dut ez dagoela jendearentzako egokiturik, agian hori da arrazoia metroa hain garbia izateko. Ere, BECen kontzertuak daudenean edo San Mamesen Athletic-ek jolastean jende asko elkartzen da metroan sartzeko eta nola ez, metro barruan, antxoak bezala sartzen gara.

Horretaz aparte, metroa gauza positiboak ekarri ditu, adibidez, herrien arteko komunikazioa, turismoa eta hainbat gauza gehiago

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo¡
Nik normalean ez dut Metrorik erabiltzen zeren eta egunero lanera joateko kotxez joaten naiz. Bilbora joan behar dudanean metroz joaten naiz eta oso ondo dago frekuentzia handia dago eta. Barakaldora itzultzeko bakarrik metro bat dago eta Eskuineko aldera joateko metro gehiago daude. Horregatik nik Getxora joaten denak baino gehiago itxaron behar izaten dut.
Hala ere nire ustez garraio publiko erosoena da nahiz eta gauza batzuk falta, adibidez komunak edo segurtasun gehiago.
Laster arte.

N B1 8-10