Kanpotik etorritako mutila zen, Burgos aldekoa. Enpresak aginduta, Aitak familia osoa ekarri zuen denboraldi baterako. Ume zurbila, potoloa, isila, nahiko beldurtia eta, gainera, madril-zalea. Ehizaki erraza zen garai hartako berrogeita piko mutil basatirentzat.
Eskola berrian izena eman eta lehenengo klase egunean, sartzerakoan,
atearen kontra buruz jo eta lurrera erori. Berrogeita piko basatien barre
algara eskola osoan entzun zen. Juan Carlos altxatu eta bekoki erdian koskor
bat, itzela gainera. Basatien algara handiagoa. Bat-batean basatietako batek Huevo
etorri zela esan eta Juan Carlos betiko Huevo izango zen.
Gaizki pasatu zuen hasierako une hura Juan Carlosek. Ez zuen gustuko guretzako
ezizen inozo hura. Gorroto egiten zuen. Atsedenaldietan eskola osoko “dibertimendu”
bihurtu zen. Klase txikietakoek ere beraz egiten zuten barre eta patioan
guztion ahotan zebilen izengoiti hura.
Ikasturte bukaerako Huevo nire koadrilako beste bat zen. Apurka-apurka gure
konfiantza lortu eta, gure artean egon zen hurrengo hamar urtean, gutako bat
izan zen. Gauza asko ditut kontatzeko Huevori buruz. Isila zen mutil hura
laster bromazale eta kabroi xelebre bihurtu zen.
Garai hartan ez ginen konturatzen, garai hartan normaltzat hartzen genuen,
baina min handia egiten genien ahulenei. Umeen kontuak ziren, baina sufritzen
zutenentzat ez. Orain atzera begira eta egunkarian hamaika urteko mutiko batek
bere buruaz beste egin zuela irakurri ostean, Huevori barkamena eskatzeko unea
heldu zaidala uste dut, igual berandu da … ez dakit. HUEVO, BARKATU!!!
Eskola guztietan horrelako kasuak egoten dira. Ziur aski kasuren bat
ezagutzen duzue. Bullying-tzat hartu ahal dira kasu
hauek? Zein da broma eta bullying-aren arteko muga? Nola saihestu ahal dira?
Zein da guraso, eskola eta irakasleen erantzukizuna auzi honetan?
15 iruzkin:
U B1 zortzietatik-hamarretara
Aupa lagunok!
Gaurko gaia oso inportantea da. Zoritxarrez, gure gizartean habituala da kasu hauek aurkitzea eta nire ustez txarrena da oso zaila kasu hauetan konturatzea dela eta gero nola konpondu kaltea...
Gainera gai hau larria da, batez ere gazte batzuek bere burua hil dutelako.
Non dago muga? Zergatik batzuei hainbeste kalte egiten dizkie egoera hauek?
Nire ustez, gauza asko aurkitzen eta nahasten direlako, adibidez nortasuna, arrazoia, kalte denbora…, eta nire irakasleak esaten dudanez, zutaz ala zurekin barre egitea, ez da berbera bait ere. Hau denontzat oso inportantea da, eta esaten dut denontzat, denok batzuetan horrela sentitu gara gutaz barre egiten dutelako, ezta?.
Ni txikitan lodia nintzen, eta niri pasatu zitzaidan. Bai, batzuetan nitaz barre egin zuten, baina horrela handitu nintzen. Nik sorte ona eduki nuen egoera hau fabore bat egin ninduelako.
Nire kasuan, ez zen hain gogorra, ez zelako egunero. Noizean behin lotsa pasatzen nuen, adibidez gimnasiaren klasean eta jolasa batzuetan, futbolan jolasten eta abar. Sortez, pertsona altua eta handia (altua eta pisu asko) nintzen eta laster falta egingo balu, ostika batzuk ematen nituzke. Horrela zen, baina ez zen tristea, egoera horri esker, handik aurrera nire lagunak aurkitu nituen. Onenak ginen, itsusienak, punkienak, heavyenak, denetan egoten zen. Apur bat frikkiek bait ere. Besteei beldur ematen ziegun, errespetu handiz eta egoera hura gustatu zitzaigun. Behintzat saiatzen genuen, kar kar. Bai noski!
Gaur egun ez daukagu ile luzea baina pertsona onak gara, eta berdin jarraitzen dugu. Jatorrak, oso jatorrak. Horretatik harro nago.
Batzuetan eta nahiz eta kostatu, gauza txarrak hobetzera laguntzen gintuzten.
Bueno lagunok, ikusi arte!
Kaixo lagunok!
Gai delikatua da honako hau. Umeak garenean ez dakigu zenbat min egin dezakegun gure hitzekin, helduak garenan konturatzen ohi gara, beste ikuspuntu zabalagotik ikusten dugulako. Horregatik gurasoek gai hau serioago hartu behar lukete eta zerbait egin, batzuk umeen gauzak direla pentsatzen dute eta. Aldi berean, ikastetxeak irtenbide bat bilatu behar du arazo hauek gertatzen direnean.
Umeek ez dakite non dagoen muga, eta batzuk benetan maltxurrak dira bere etxeetan gurasoak ia txarragoak direlako. Horregatik helduok daukagu hau ez gertatzeko ardura. Nik txikitan kasuak ikusten nituen eta benetan pena ematen zitzaidan. Batzuetan bakarrik geratu nintzen beste umeaz barre ez egiteagatik eta benetan harro nago horretaz. Orain koadrila on bat daukat eta pertsona onez beteta. Beno lagunok,
Laster arte!
Kaixo lagunok!
Gai honek pena handia ematen dit. Gero eta telebistan, egunkarian, irratian... bullying-i buruzko berri gehiago ateratzen dira.
Eskolan mutil-neskak oso tzarrak izan ahal dira eta beste mutil-neskei kalte handia egin ahal diete. Ez dakite non dagoen broma eta bullying-aren arteko muga. Nire ustez, txikitatik eskolan eta etxean haiekin hitz egin behar izango litzateke ondorio kaltegarriak saihesteko. Gizarte osoaren lana da.
Laste arte.
N B1 8-10
Aupa! Ba nik ados nago aurreko komentarioekin, gaia oso zaila da, zer da bullying eta zer broma baT? Nire ustez askotan jasotzen duenaren arabera guaza bat a la bestea da, batzuek broma astunak ondo hartzen dituztelako eta besteek ezta bromarik ere onartzen. Kasu guztietan, mespretxu da erantzi¡unik onena, baina iraintzaileek bere jarrera mantentzen badute, nagusien ordua da: eskolak zerbait egin behar du zapaltzaileekin, eta baita beraien gurasoek ere.
Askotan pentsatzen dugu horrelako egoerak nagusitan indarrago egin gaituztela, baina ezin dugu normalatzat hartu, psikologiko erasoren bat delako, eta bai hezitzaileek bai gurasoek egoeara hauekin amaitu behar dituzte.
Gaur egungo heziketan zigorrak txarto ikusitak daude, baina beharrezko izango litzakete erasotzailei erakustea beraien biktimak nola sentitzen diren. Sentitzen dut baina oraindik ez daukat sistema, baina pentsatzen dut denok edonoiz berriak izan garela dela eta inor ezin hobea dela azaltzea ahal dezakela, eta hori hasiera bat da bullying-arekin amaitzeko.
Nire kasuan, eskolara iritsi nintzen 3.kutsoan, denek bere lagunak zeukatenean, eta hasiera ez zen batere erraza, "Huevo"-ren kasuan bezala, baina ergelei kasurik egiten ez baduzu, aurrera irtengo zara, batez ere zu baino urte erdi ta gero beste ikasle berri bat agertzen bada klasean :-P
Beno ba, ondo ibili!
Kaixo lagunok!
"Bull" hitza ingelesez datoz eta zezen izan nahi du, beraz, bullyng hitza entzuten dudan bakoitzean, zezen bat behin eta berriro erasotzen gogorarazten dit. Gaur egun, zoritzarrez, edozein hedabidetan gero eta kasu gehiago entzuten da horri buruz eta kasu horiek segurazki icebergaren tontorra baino ez dira.
Bullying-en atzean, biktima bat, erasotzaile bat edo gehiago, eta talde bat dago. Edozein motatako bortxakeria ikusten badugu gertaera horiek gaitzestea behar ditugula uste dut.
Egia da batzutan bromak baino ez direla, baina egiten dizkiotenak bere duintasunaren kontra joaten ari dela sentitzen duenean, gauzak aldatzen dira...
Entzuten da Finlandian "Kiva"-ren metodoa erabiltzen dutela ikastolan "bullying"-a akabatzeko eta emaitza onak lortu omen dira. Nik ez dakit zein den irtenbiderik onena baina aurkitu arte ezin dugu besoak uztarturik gelditu.
Niri, inoiz ez zait gustatu besteez barre egitea besteekin baizik.
Ondo izan
Olga B2Fidel
Aupa lagunok!!!
Beste ikaskideek esan duten bezala, bullying eta bromaren arteko mugak jartzea zaila baino zailagoa da eta hau eskoletan betidanik existitzen den arazo bat dela uste dut benetan, edadeko jendearekin hitz egiten baduzu, gehienetan gauza berbera erantzungo dizun arren, lelokeria hutsak baino ez direla. Esaterako, pasa den asteburuan nire osabarekin eta bere lagunekin nengoela eta hamaikako urte mutiko berria ikusterakoan batek esan zidan haien garaian mutiko maltzurrak ere existitzen zirela baina arazoak beti momentuan konpontzen zutela, normalean borroka egiten eta ez zeundela honetako arazoak.
Beno, hau iritzia baino ez dela uste dut eta gainera nire ustez garai hartan arazo berberak existitzen ziren, beste gauza da ez zituztela argitarazten.
Txikitan nik ez nuen inoz jasan orain esaten den bullying-a edo honelako pudatak, baizik betiko bromak edo bronkak ikaskideen artean, baina badut ezagun bat, garai hartako laguna, instituto garaian oso gaizki pasatu zuena eta azkenean beste instituto batera joan egin behar zuen, han bere bizitza infernu bat zelako.
Arazo hau denon ardura denez, ba denon artean irtenbideak bilatu behar ditugu, bai gurasoek, bai irakasleek. Egia da hezkuntza etxean ikasten dela eta horregatik gurasook ahalegin haundia egin behar dugu horrela izan dadin, baina baita ere irakasleen aldetik.
Horregatik, gure baliabide guztiak jarri behar dugu bortxakeria hau sahiesteko eta horretarako txikienekin hasi behar dugu, denon artean mentalitatea aldatzeko.
Gero arte.
Rodri B2Fidel
Kaixo lagunok
Esaten duten bezala, gai hau oso konplikatua da. Zer da broma bat eta zer ez? Non dago muga?
Zuri agian iruditzen zaizu broma bat dela eta ez duzu kalte egin nahi, baina bestea txartotzat hartzen badu orduan berari ez zaio grazia egingo. Oso garrantsitzua da nola esaten dugun gauzak, gure ahotsaren tonua eta beste pertsona onera hartzea.
Ume batek iraintzen badu normalean esaten dugu umeen gauzak direla eta ez dugu garratzi handirik ematen. Baina gero irakurtzen dugunean ume batek bere burua hil egin duela ezin dugu ulertu, pentsatzen dugu txikia denez ez duela txarto pasatzen iraintzen diotenean. Gainera normalean ume hauek dute ezer kontatzen beldur ematen dietelako edo zerbait esaten dutenean helduek ez diete kasurik egiten eta gauzak handitzen duela pentsatzen dute.
Uste dut, gauza hauek ez pasatzeko, lehenengoz gurasoek baloreetan sarrerazi behar dutela bere seme-alabei etxean eta dagoeneko gero eskolan indartu behar duetela irakaskuntza hauek. Umeei irakasten bagenu besteei errespetazteko eta gustiok desberdinak garela, orduan bullying gutxituko zenuke.
Ez da erraza, baina txikitaz asten bada eta gustion artean egiten badugu lortu ahal dugu, ziur nago. Baina bakarrik gustiok ipintzen badugu gure zatia.
Sara B1Fidel
Kaixo denoi,
Barakaldoko ikastola baten, Ibaibe ikastolan, gai honi buruz proiektu martxan jarri dute, Finlandiako hartu dute han emaitzak oso onak direnez.
Oinarrizko ideia hauxe da: denok gara protagonistak. Bai erasotzailea, bai biktima, bai lekukoak. Garrantzi handikoa da lekukoen papera. Ikastolan txikitatik jakinarazten diete ikusten dutena esan behar dutela helduei eta hori ez da salatari izatea baizik eta arduraduna. Sustatzen da partaide izatea.
Beste alde batetik ikasleekin lan egiten da erasotzaileari ez indartzeko baizik eta gaitzesteko.
Guztiz ados nago planteamendu honekin, hau da, bakoitzaren ardurarekin, hala eskolan nola gizarte osoan eta batxuetan hori hasten da aitzakiak eskaintzen.
Laster arte.
Kaixo guztioi:
Bullyin-ren kasua oso serio den gai bat da eta zoritxarrez gaur egun gero eta kasu gehiago daude. Betidanik klasean egon da ume bat guztietatik desberdina dela, bai bere fisikoagatik bai zerbait arraroa egiteagatik. Ume horretaz barre egitea oso erraza denez mundu guztia txantxak egitera gehitzen da, ume horri egiten dioten mina jakin gabe.
Ni txikia nintzenean klasean bazegoen neska bat arraroa zela eta beraz barre egiten genuela, denbora pasa eta gero konturatuz joan naiz egiten genuela oso txarto zegoela. Nire kasuan bakarrik broma txikiak egiten genituen, inoiz ez dugu jo ez zerbait lotsagarria egin. Nire ustez muga oso finoa da baina gainditzen denean nabaritzen da, ez da bakarrik noiz behinkako bromak izaten baizik eta eguneroko broma nazkagarriak zein tratu txarrak izaten dira.
Bullying saihestea gauza zaila dela uste dut, gehienetan irakasleak ez dute ezer nabaritzen umeek ez dute ezer esaten eta, badakitelako egoera txarragoa izango dela. Horregatik sufrimendu guzti hori haientzat gordetzen dute inori esan gabe, beldurrarekin bizitzen dutelako eta azkenean mutil horrek bezala erabaki txarra hartzen dute. Kasu hauek entzutea pena asko ematen dizkit, batez ere, hain txarto amaitzen dutenak, ezin dut imaginatu zenbat jasan egin behar zuen horrelako gauza egiteko.
Nire ikuspuntutik gurasoen, eskolaren eta irakasleen artean zerbait egin behar dute ume hauei laguntzeko, baina lehen esan dudan bezala oso zaila da, ez dago konponbide finko bat. Hau dela eta eskola horretan txarto badago beste batera eramatea onuragarria izan ahal da bizi berria hasteko.
Idoia B2Fidel
Azken urteotan gero eta kasu gehiago agertzen dira egunkarietan Bullying-ari buruz eta zoritxarrez, egunkarian agertzen diren gertaerak oso larriak dira. Ziur aski, irakurtzekotan guztiok harrituta geratzen gara eta galdetzen diogu geure buruari nola den posible gauza horiek gertatzea hemen. Bai gure inguruan gertatzen dira, hemen Barakaldon, gure seme-alabeen ikastolan.
Nik argi daukat zein den bullying eta txantxa arteko esberditasuna, bullyind akoso bat da eta etengabe ematen da irakasleen artean, baina erosoagoa da batzutan txantxa izatea pentzatzea, batez ere, gure seme alabak erdian daudenean.
Nire ustez, gurasoek arduradun handia daukagu gai honetan, oso erraza da jakitea nola konportzatzen diren gure seme alabak eskolatan, zein diren euren harremanak ikasleen artean eta zer gertatzen den euren gelan, bakarrik galdetu behar diogu maisuari, baina gaur egunotan gehiago keskatzen gara zein diren bere emaitzak eta patioan futbolan jokatzen duen ala ez. Hobe da ez galdetzea gure semeak ondo portatzen den ala ez bada- espada ere emango diguten erantzuna gustatzen ez zaigulako.
Ez dugu gizartea edo eskola ikusi behar, geure buruari begitaru baizik. Geuk geure seme-alabak arduradun nagusiak garelako, eta geuk adibide eman behar diegu.
Atzo nire semea esan zidan, “ama patioan ez dut jolasten XXerkin zoratuta dagoelako”. Eta nik erantzun nion “ez nuela berriro entzun nahi hori esatea”, ume horrek TDHA dauka eta bere portaera esberdina da, eta umeek ez dute nahi berarekin jolastu hain zuzen ere esberdina delako. Larriena da beste gurasoek kalean gauza bera esaten dute. Non hasten da bullying?
BERISFIDEL B2
E B1 zortzietatik-hamarretara
Kaixo mutilak!!
Hemen nago berriro, gai honeri buruz nire iritzia kontatzeko!!!!
Denok dakigunez,batzutan mutilak eskolan beren ikaskideekin oso gaiztoak ahal izaten dira. Duela gutxi teleberrian hamaika urtetako mutil batek bere burua hil zuen bullyingatik. Agian esan, ez dakit non dagoen muga, baina kasu honetan mutilen broma bat izan zela uste dut.
Nire ustez orain lehen baino kasu gehiago daude eta kasuak gero eta arriskutsuagoak dira. Gurasoek etxean beren seme-alabei normak ipini behar izaten dizkiete, beti beren seme-alabek nahi dutena egiten dute eta. Gainera eskolako zuzendariak eta irakasleek eskolan normak ere ipini behar izaten dituzte. Beraz ,kasu horiek saihestu ahal izango dira.Pentsatzen dudana da.
Laster arte
Kaixo denoi!
Orain dela urte gutxi "Bulling" hitza ez genuen ezagutu baina zoritzarrez, azken urteotan hitz hori gure gizartearen artean oso normala da entzutea. Beste ikasle bat sean duen bezala bulling jazarpen mota bat da eta edozein jazarpen bezala, nire ustez, desagertu beharko luke.
Broma eta bullying-aren arteko muga, niretzat argi dago, bromak nizean behin egiten dira baina bullying egunero egiten da, normalean irainak eta bromak astunagoak dira eta batzuetan (beno kasu batzuetan, tamales, egunero) jazarpen hau fisikoa da ere.
Nire kasuan eta nire garaian ez dut gogoratzen bullingen kasu bat, bromak bai ia egunero, baine ez ziren astunak eta zorionez, nik ez nuen inoiz ikusi fisiko jazarpen kasu bat. Gaur egun gure gizartean errespetoa galtzen da eta uste dut bulling ondorio bat dela eta oso zaila izango da bullingekin amaitzea.
Baina uste dut ezin dugula geratu eskuak gurutzatutarik. Argi dago zerbait egin behar dugula eta hasi behar dugula umearen heziketarekin. Baina hori egiteko oso inportantea izango da denon artean egitea eta bai gurazoek, bai irakasleek eta bai ikasleak gure partez zerbait ipini behar dugula bullingekin bukatzeko.
Ainhoa Fidel B2
Bulling-a ez dugu txantxetan hartu behar.
Berdin da zein izen jarriko diogun egoera honi, eskola arloan gertatzen denean bulling-a deitzen diogun eta lan arloan denean moving-a deitzen diogu, azken finean norbaitek beste bati jazarpena egiten dion erasoa da.
Betidanik izkabiletan sartuta izan gara gure ingurokoekin, bai eskolan, bai lanean, bai edozein arloan. Zaila da jakitea noraino hel dezakegun txantxetan ibiltzen garen bakoitzean, denek ez dute onartzen guk onartzen dugun gauza bera, baina gure portaera justifikatzeko txantxetan gabiltzala esaten dugunean beti besteari azalpena emateaz gain barkamena ere eskatu behar diogu.
Gakoa da bestearen egoeran gure burua ikustea, orduan argi izango ginateke zer ez litzaiguke gustatuko besteek egin diezagutena.
Argi daukat, muga hori ez dugu pasatu behar. Nori gustatuko litzaioke halako jazarpena jasatzea?
Norbaitez barre egin baino lehen horretan pentsatuko bagenu, agian ez lirateke izango gertazen diren hainbeste egoera larriak eta tamalez batzuetan hain txarto bukatzen direnak. Bakoitzak egin dezala bere eskuetan dagoena.
Badakizue, nire errespetua nahi baduzue, errespeta nazazue.
Vicente JB 2
kaixo jende:
Hasteko bully hitza oso arriskutsua da, hitza hori esanten du pertsona bati kalte egiten ari direla eskolan edo bere lanean. Bully hitza lotuta dago eskolarekin baina baita ere lanean.
Lanean ere bully egiten da baina ez da hain inportantea adineko pertsonak garelako eta beste mundu bat da.
Inportantena eskolako bullyna da, txikiak garenean, 3 edo 5 urteekin oso maltxurrak gara eta ez dugu pentsatzen zer kalte egiten dugun beste umeei. Baina hamarretik gora gazteak oso pertsonak gaiztoak dira. Adineko horrekin badakizu zer egiten duzun eta zergaitik egiten duzun. Adibidez atzo irakurri nuen egunkarian gazte bat berari hilko zen bere klaseko kideek kalte egiten ziotelako. Baina pentsatu behar dugu zertarako balio dute irakasleek? Nik uste dut irakasleek ez zekitela ezer, zerbait bazenekien hori ez da normala. Gaztearen gurasoak pentsatzen dute bully hori urte gehiago atzera zeramaten baina irakasleek ez zuten ezer egin. Eta orain gazte bat hilda dago, bere erasotzaileek bizirik daude zigortu gabe eta gurasoek seme gabe.
Nire eskolan ez zegoen hori, bromak egiten genituen baina ez genuen bullying egiten. Bromak eta bromak daude baina nik uste dut egiten duzun broma handiago eta gaiztoa ez da bully bezala. Bully kalte asko egin du gizartean.
Amaitzeko espero dut gurasoek bere semeei gauzak onak irakatzea. Jendea berdina gara eta ezin gara petsona bat kalte egin nahi dugulako.
Idoia A B1
Eskola guztietan betidanik egon da gaur izendatutako Bullyng-eko kasuren bat.Beraz,arazoa ez da atzo goizekoa.Orduan,zergatik ematen zaio orain hainbeste garrantzia?Badirudi gaur egun,lehen ez bezala,bullyng-a pairatzen duten ume batzuek euren buruaz beste egiten dutelako eta horregatik gurasoak nahiz irakasleak kezkatuta daude.
Nire klasean bazegoen ume lodi bat,beste bat betaurrekoduna zena...Ume hauek beste batzuen trufak pairatzen zituzten euren itxuragatik baina azkenean txantxak baino ez ziren.Hala ere,gaur egun gertatzen ari dena badirudi larriagoa dela.Gauza bat da txantxa bat eta beste gauza bat da ume hauen bizitza jasanezin bihurtzea.
Nire ustez gure umeak gero eta gaiztoagoak dira euren etxean ez dutelako heziketa eta balore egokiak.Guraso batzuek pentsatzen dute heziketa eman behar dutenek irakasleak direla eta guztiz oker daude.Heziketa etxetik hasi behar da bestela umeek pentsatuko dute agin ahal dutela nahi dutena euren gurasoen babesa dutelako.Beraz,hortik hasi behar dugu arazoa konpontzen bestela gure gizatea gero eta txarragoa izango da.
Amaia Sanchez.
Argitaratu iruzkina