2020/03/30

16. EGUNA: INDURAIN, INDURAIN, INDURAIN,…

Puuuuuf! Neka-neka eginda nago. Lau ordu eta laurden bat daramat pedalei eragiten. Arratsalde osoa. Geldituko naiz, bestela,…

Adituek diote konfinamenduari guda irabazteko taktiken artean gimnasia, kirola, azken batean, ariketa fisikoa egitea dela onena. Eta haiei kasu eginda, trastelekuan nuen “pedalina” hartu eta egongelan jarri dut.

Ez aspertzeko, telebista piztu dut eta hara non Indurainek lehenengo Turra irabazi zuen etaparik gogorrena eman duten, gaur egun izango balitz bezala. Hori ikusi, txirrindulari-arropa jantzi, bisera eta guzti, eta pedalei eragin diet.

Tourmaleten, lau ordu eta laurden pasata, ahulaldia (pajara) izan dut eta, listo, pedalina gelditu egin dut. Ez dakit, adituek dioten moduan, kirola egitea ona izango den. Baina orain, egia esan, nire Stallone maiteak bezala, ez ditut hankak sentitzen. Ez dakit, beraz, beti praktikatu dudan kirola, sofinga, kirolik onena den. Bihar esango dizuet.

Egiten ari zarete kirolik konfinamendu honetan? Zer egiten duzue? Normalean egiten duzue? Zer? Eta zergatik edo zertarako egiten duzue?

14 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egun on,

Nik ez dut inoiz ez kirola egiten. Ez dut behar,kar,kar,... Ez zait gustatzen kirola egitea eta, batez ere ez dut gogokorik gimnasiora joate. Izerdia, usaina,... Hobeto erosketak egitea. Hori da nire kirola eta gainera asko ibili behar da eta giarrak indartzen dira.

Maite

Unknown erabiltzaileak esan du...

Nik ez dut praktikatzen kirolak, ez orain, ez inoiz. Luzaketak egitea gustatzen zaizkit.
Laguntzen didate eta ondo sentitzen naute.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri asko gustatzen zait kirola egitea. Orain ezineskoa da entrenamenduetara joatea beraz, etxean egiten dut forma mantentzeko. Gainera, laguntzen nau deskonektatzeko.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Denok dakigun bezala kirola egitea oso ona da gure osasunarentzat, batez ere gaur egun etxean geratu behar dugu eta, baina niri ez zait gustatzen etxean kirola egitea, ez nago eroso eta horretaz aparte ez daukat lekurik praktikatzeko nire pisua oso tixikia delako.

Amaia erabiltzaileak esan du...

Onartu behar dut inoiz ez naizela kirolzalea izan … Baina orain direla urte batzuk Pilates aurkitu nuela eta izugarri gustatzen zait ekintza hori. Luzatze-ariketen oinarrituta denez, ez dut izerdia botatzen, baina luzaketek aparteko onura erakartzen diote bizkarrari.

Aste hauetan etxean mugitzeko, lagun batek bidali zidan lotura hau erabiltzen dut aerobic/kardio egiteko: https://mail.google.com/mail/u/0/?tab=rm&ogbl#inbox?projector=1
Oso helburu ona (eta lorgarria kirolzale ez garenontzat!) da.

Gainera, PS4 daukagu etxean eta alabaren “Just Dance” bideo-jokoa batzuetan ipintzen dugu.
Niretzat dantzariak jarraitzea erabat ezinezkoa da, betidanik oso traketsa izan naizelako dantzan… baina barre, barre-algara egiten dugu!!!

Ainhoa erabiltzaileak esan du...

Ni ez naiz oso kirolzalea, baina gehien gustatzen zaidana mendira joatea da, eta natura sentitzea ibiltzen dudanean . Jakina, daukagun egoerarekin ezinezakoa dela, eta nire etxetik ibiltzea, nahiz eta "pasillo" luzea izan, ez da ezta antzekoa. Nik ez dut inolako tresnarik etxean kirola egiteko..beraz, saiatzen naiz ahoa itxita eukitzen, bestela dena bukatuko denean puxika itxura izango dut!jaja

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratsalde on,

Niri inoiz ez zait gustatu kirola egitea, baina noizbait egiten dut. Konfinamendua hasi denetik ez dut ezer egin, lanean jarraitzen dut, baina, etxean nagoenean beti nago jaten. Horregatik, kirol pixka bat egitea pentsatu behar dut ez badut errodatzen irten nahi konfinamendua amaitzen denean.

Samantha.

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Niri asko gustatzen zait kirola egiten eta horregatik orain ere kirola egiten dut, ariketa serieak dauzkat gorduta nire mobilan ikusteko zer motatako ariketak egin egunero. Horregatik, niretzat ez da izan aldaketa hain handia etxean geratzea kalean egitea baino. Baina, lortu dudana da nire gurasoak nirekin ariketa hauek agitea eat orain nire familia osoa egiten du zerbait forman mantentzeko.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Normalean ez dut egiten kirolarik, batzuetan korrika egitera atera naiz, baina, ariketar fisikorik ez. Hala ere, kurentenagatik, ariketa egiten hasi naiz, presio handirik gabe. Hartzen dut bi olio botila pisuak bezala, musika ipintzen dut eta hasi, egun batzuetan dantzatzen bukatzen dut, ezin dut nire burua kontrolatu, gustatzen zaidan musika entzutzen dudanean eta.
Egia esan, ondo datorkit, zeren eta mugimendu falta zaidan eta batzuetan deprimituta nagoen, beraz, ariketak eta músika laguntzen dute nire burua esnatzeko eta errelajatzeko. Ziur nago, kurentena bukatu ondoren, ariketa fisikoak egiteari utziko ditut.

ANA erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
ANA erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
ANA erabiltzaileak esan du...

Sarrera hauek min handia egiten du. Mugitzeko beharra daukat. Ez da bakarrik egunero lodiago nagoelako, ez da ipurdian mina dudalako, ez da geldi egotea oso aspergarria delako, kiroldegira itzultzen naizenean edukiko ditudan axubeta handiengatik baizik.

Mugimendua oso inportantea da osasuna mantentzeko.
Saiatu naiz etxean kirola egin. Dantza egin dut Marta Sanchez eta Carlos Bauterekin (https://youtu.be/egQBtvnYvtI), entrenatu dut Vikikarekin (https://youtu.be/Ha6vELyEHyI) eta sentadilla asko egin ditut, baina ez da nahikoa, gehiago behar dut, ez den nire etxea beste lekua ikusi behar dut.
Kiroldegira itzultzekin amets egiten dut. Carl lewis baino gehiago korrika egitearekin amets egiten dut. Haizea nire aurpegian…ametsak, ametsak dira.

Ana

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

5 urtetik 14 urtera arte karatea praktikatzen dut eskolan, baina ordutik hona ez dut inolako kirol motarik egin. Egia esan, asko gustatzen zitzaidan, baina etxerako lanak asko nituen eta ez nuen denborarik.
Konfinamendu honetan bai egin dut ariketa. Egunero egiten ditut, luzaketak hasteko,gero 20 eserialdi eta 20 abdominal eta, bukatzeko, 20 flexio.
Ez da asko, baina niretzat nahikoa da.
Hori guztia egiten dut osasunarentzat ona dela uste dudalako, eta denbora pixka bat pasatzeko.

Dánae.

Nerea erabiltzaileak esan du...

Nik beti kirola egiten nuen, izan ere, igeri egitea asko gustatzen zait. Gaur egun ez daukat denborarik kirola egitea, nahiz eta orain, nahikoa dut nire urtebeteko semearekin, oinez hasi berri dena.Egia esan, gustatuko litzaidake kirola gehiago egitea.