Hala ere, ez pentsa bere kandelatxoa
izango ez duenik. Gozotegian tartarik enkargatu ezin dugunez, etxean egingo
diogu zertxobait. Gauza handirik ez, gurean gozogilerik ez baitugu, kar, kar,
kar, … Pantxineta bat egitea pentsatu dugu eta zuekin partekatu nahi dugu
pantxineta egiteko errezeta, ez da konplikatua eta, gurean egiteko kapaz
bagara, edonork egin dezake. Bueno, hementxe duzue errezeta:
Osagaiak:
- 2 hostore (hojaldrea). Berdin da borobila edo karratua.
- 50 gr almendra gordin (ez birrindua)
- Arrautza irabiatua
Krema pastelera egiteko osagaiak:
- 500 ml esne osoa
- 500 ml esne-gain irabiatu gabe
- 4 gorringo
- 4 koilarakada maizena (80 gr)
- 150 gr azukre
- Kanela-zotza
- Limoi azala
Nola egin:
⧫ Lehenago egin
krema pastelera: Ontzi batean egosi esnea, esne-gaina, azukrea, limoi azala eta
kanela-zotza. Beste ontzi batean “maizena” nahastu esne apur batekin
(horretarako utziko dugu apur bat) eta gorringoak irabiatuta.
- ⧫ Sutan dagoena
irakiten hasten denean, atera sutatik eta bota beste ontzian nahastu duguna,
jarri su txikian eta eragin loditu arte. Atera sutatik eta bota gurin
koilarakada bat. Nahasketa hau estali film paperez eta utzi hozten.
- ⧫ Labeko
erretiluan (bandeja) jarri laberako papera eta hautseztatu irin apur bat. Jarri
hostore bat, igurtzi ertzak urez eta bota egin dugun orea. Gero jarri beste
hostorea gainean eta itsatsi ondo ertzak. Sardexka batez sastatu gaineko
hostorea, ez lehertzeko. Aparte irabiatu arrautza bat eta igurtzi gaineko
hostorea pintzel batez. Hautseztatu almendrak eta sartu labean hostorea gorritu
arte.
-
Atera labetik eta
listo!😋😋
ON EGIN!!!!!!!!
Gozozaleak zarete? Zer nahiago duzue
egin ala jan? Partekatu gurekin beste errezeta bat egun hauetan egiteko.
13 iruzkin:
Kaixo,
Itxura ona dut. Euskaltegira bueltatzen garenean bat egin behar dugu.
Ni jatea nahiago dut. Oso txarra naiz postreak egiten, bueno orokorrean sukaltzen.
Baina jaten oso ona naiz.
Maite
Mmmmm zelako pinta!
Maite esan duen bezala, euskaltegira itzultzen garenean bat eraman beharko dugu guzti hau amaitu dela ospatzeko.
Denok ondo egotea espero dut. Animo! Gero eta gutxiago geratzen da.
Ondo izan!
Olatz.
Kaixo:
Zelako pinta ona dauka errezeta hori!!!
Ni ez naiz gozozalerik, baina, noizean behin, pastel bat jatea gustatzen zait. Adibidez, arroz pastela, Karolina edo kokozko palmera. Nahiago ditut gauza gaziak, txorizo, gazta edo patata-tortilla.
Hala ere, batzuetan asko gustatzen zaidan errezeta bat egiten dut. Ez dauka kaloria askorik eta gustatzan bazaizu zaindu edo lirain mantentzeko, hau da zuen errezeta.
KAFE GELATINA:
OSAGAIAK:
1 Gatzatua
1 Gelatina
Stevia edo beste edulkoratzailea (gustura gozatzea)
Kafe
Litro ½ ur
NOLA EGIN:
Egin behar duzun lehenengo gauza ura edalontzi batera botatzea da gelatina prestatzeko. Jarraian, bota edalontzian gelatina eta eragin nahastu arte. Kazola batean bota gainerako ura irakin arte. Kazolan bota kafe gustura, edulkoratzailea gustura eta gaztatua, Irabiatu dena ondo nahastu arte. Azkenean, kendu sutatik eta nahastu gelatinarekin. Banatu edalontzitan eta hoztu hozkailuan gatzatu arte.
Eta gozatu!!! On egin!!
Ana
Zelako pinta duen!! Ni oso sukaldar txarra naiz, jatea nahiago dut. Nire sukaldaritzaren trebetasunak ikusita, Thermomix-a erosi nuen. Baina esan behar dut, batzuetan ere txarto egiten ditudala errezetak robotarekin. Desastre hutsa naiz...horregatik jatea nahiago dut egin baino.
On egin!!!
Etxean ez gaude goxozale handiak eta, horregatik, gutxitan prestatzen ditugu tartak edo pastelak postrerako.
Hala ere, urtebetetze bat edo gertakari berezi bat ospatzen badugu, Panna Cotta marrubi-coulisarekin egiten dut, oso errezeta erraza delako eta ia ezinezkoa delako txarto egiteaª
Itxura erakargarria lortzeko, edalontzi txikietan ipintzen dut nahasia eta fruitu zatiekin, menda-belarrarekin edo basafruituekin apaintzen ditut edalontziak.
Errezeta asko daude, hemen daukazue nik erabiltzen duguna.
Gozo-gozoa eta benetan zoragarria geratzen da!
Panna Cotta marrubi-coulisarekin
Osagaiak (6 pertsonentzat)
-Denbora prestatzeko: 30 min
-Hozkailuan egon behar den denbora: 2 ordu
Panna cotta egiteko
1. Esne-gain harrotua 500 ml
2. Gelatina 8 g
3. Azukrea 100 g
4. Banillaren esentzia
Marrubi-coulisa egiteko
5. Marrubiak 450 g
6. Azukrea 100 g
7. Limoi-ura (1/2 limoi bateko)
8. Nola egin
Garbitu eta moztu marrubiak eta jarri zatiak ontzi batean azukre eta limoi-urarekin.
Su txikian 20 min edo egin, zurezko koilara batekin eraginez, melenga batera loditu arte, baina ez mermelada bezain lodia lortu arte. Coulis edo saltsa lodia bukatu duzu.
Sartu gelatina 5 bat minutu ontzi batean ur hotzarekin. Bitartean, jarri lapiko batean esne-gaina, azukrea eta banilla eta egin su bizian, nahasia etengabe eragiten. Irakiten hasten baino lehen, atera sutatik eta gehitu gelatina. Panna cotta azkar eragin, gelatina ondo nahasi arte.
Bota panna cotta edalontzietan, bi heren bete arte, eta beste herena coulisarekin bete.
Nahi baduzu, coulis-geruza bat ipin dezakezu edalontzien hondoan.
Azkenean sartu edalontziak hozkailuan gutxienez bi ordu. 5 minutu mahiara eraman baino lehen, apaindu eta listo, prest egongo da jateko!
Zelako itxura dauzka!
Bat egin behar dugu gero euskaltegira eramatzeko hau amaitu eta gero.
Nire kasuan, badakit sukaldatzen, baian ez postreak egiten. Nire amak egiten du postreak eta oso ondo egiten du. Baina, orokorrean nahiago dut jatea sukaldatzea baino!
Ni ez naiz oso gozozalea, baina aitortu behar dut pantxineta asko gustatzen zaidala.
Beti nahiago dut jan, ez dakidalako janaria prestatzen.
Bazkaltzeko orduan oso berezia naiz, baina janari guztia gustatzen zait.
Dánae.
Egun hauetan oso aspertuta egonda eta gozoa gustukoa dudanez sukaldean sartu naiz zerbait prestatzeko. Nire izeko sukaldaria denez, bere errezetak erabili ditut pastel bat prestatzeko, eta nire ustez lehenengoa izateko oso ona geratu zait. Itzultzerakoan zerbait prestatu beharko duge ezta?
Niri ez zaizkit batere gustatzen pastelak edo tartak, bakarrik palmerak edo napolitanak txokolatearekin, gauza gaziak nahiago ditut, gazta, urdaiazpikoa, edo txorizo. Asko gustatzen zait egitea pintxok edo tapak, baina ez dut inoiz tartarik egin!
Zelako itsura dauka!
Nahiz eta egun hauetan dieta pixka bat kontrolatu behar, pilota moduan kuarentenatik ez ateratzeko, ni oso pertsona gozozalea naiz.
Agian nire postrerik gustokoena brownie da, gainera ez da oso zaila, baina adi egon behar zarete labeko tenperaturarekin.
Emango dizuet nire formula:
- 5 harrautsak
- 150g azukrea
- 250g Txokolate postre
- 200g gurina
- 165g irina
- 30g glas azukrea
- 50 g fruitu lehorrak
Egitekoa:
Alde batetik ipini plaztikozko hontzi batean gurina eta txokolatea. Sartu mikroondas batean eta kontrolatu tenperatura ez erretzeko txokolatea.
Beste aldetik, nahaztu bol handi batean harrautzak eta bi azukreak.
Gero bota txokolatea (gurinarekin fundituta) harrautzak dauden bolera eta nahaztu dena pixkanaka.
Gero, gehitu irina eta nahaztu dena. Igurtzi molde baxu eta itxia gurina zatitxo batekin. Bota nahazketa moldean eta ipini fruitu lehorrak gainetik.
Hamaitzeko, berotu labea 180°, eta sartu moldea 8 minutu.
Utzi brownie leku fresko batean 2 ordu gutxienez, badakit hau zailena dela.
Hor daukazue nire brownie maitagarrien formula.
Gozatu
Rubén
Etxean oso gozozaleak gara, batez ere 7 urteko semea.
Beraz, ia asteburu guztietan gurin-galleta batzuk egiten dizkiot, izugarri gustatzen zaizkionak.
Hona hemen errezeta, oso erraza da.
Osagaiak:
90 gr gurin gatz
90 gr azukre
1 gorringo
125 gr irin
Nola egin:
Gurina bol batean jarri eta giro-tenperaturan lantzen dugu.
Gehitu azukrea eta irabiatu nahasketa krematsua izan arte, baina gurina berotu gabe
Gehitu arrautza-gorringoa eta irabiatu dena berriro
Irina bota (bahetu) eta dena irabiatu, pasta bat geratu arte.
Eskuarekin bola bat egin, bolaz bildu eta hozkailuan sartu 30 minutuz.
Hartu bola eta zapaldu arrabol batekin, 5 mm-ko lodierara arte.
Orea galleta-moldeekin moztu eta labe-paperaren gainean jarri labe-erretiluaren gainean.
Berotu labea 180 gradutara eta laberatu galletak 14 minutuz.
Atera galletak labetik eta utzi hozten
Eta galleta zoragarriak dituzu eguneko edozein unetarako.
Natalia M.
Ni oso gozoa naiz eta txokolatea asko gustatzen zait. Niri postreak egitea asko gustatzen zaizkit. Nire errezeta gogokoenak dira Pannakota, Arroza tarta eta gazta tarta.
Baina egun hauetan eman dit errezeta oso sinplea eta niri asko gustatu zitzaidan. Saporea txurro bezala da.
Errezeta:
- 1Katilu Irina
- 1katilu ura
Nahastu biak eta koilara baten laguntzarekin bota zartaginean olio bero beroekin.
Serbilleta bat azpian ipini behar duzue eta gero txurro bezala gainean azukrea, kanela edo txokolatea bota ahal duzue.
Argazkia jarriko dizuet, nireak nola geratu ziren.
Ez dakit nola igo behar dut argazkia
Argitaratu iruzkina