Apur bat edo erabat frikia naizela pentsatuko duzue, baina motibatu, motibatu… motibatzen nauena Rocky filmaren soinu-banda da. Hor Stallone, jo ta ke, korrika eta eskailerak gora, besoak zerura eta sentsazio hori, zaila zen zerbait lortu delako sentsazio hori. Eta egun hauetan ezin aproposagoa, zaila den zerbait lortuko baitugu.
Arazoa da entzuten dudan guztietan kalera ateratzeko eta korrika hasteko gogoa dudala eta, daukagun ezohiko egoera honetan, ezinezkoa dela. Eskerrak pasillo luzea dudala!!!
Eta zuek zein abestik motibatzen zaituzte? Komentatu gurekin eta, ahal baduzue, bidali loturaren bat entzun ahal izateko.
Oharra: aspaldiko partez hasi gara berriro idazten, konfinamenduaren 14. egun honetan, Egunero post bat idazten jarraituko dugu kalera atera arte.
EUTSI GOIARI!!!
10 iruzkin:
Neu ere "Resisitire" kantak ez nau gehiegi motibatzen; Stallorerena gehiago gustatzen zait, baina motibatu ere ez nau asko motibatzen. 14 egun hauetan hainbat kanta entzun ditugu sare sozialei esker. Kanta batzuk hunkigarriak (Estibaliz Asuak eta semeak egin dutena); beste batzuk, tradizionalak (Txoriak txori kantaren hainbat bertsio egin dira)... Beno, gustuak beti gustu eta ia dena onargarria.
Nik 14 egun hauetan ez dut izan denbora askorik Interneten nabigatzeko. Gogorik ere ez dut izan, gaixorik egon naizelako; baina aurkitu dut youtuben euskal talde bat euskal musika klasikoari (askotan oso aspergarria dena -onar dezagun-) toke berri bat eman diona: Demode Quartet. Sartu youtuben eta disfrutatu.
#NiEtxeanGeratukoNaiz
Ni zaharra naizelako, gustatzen zait asko The Beatlesen Hey jude, batez ere, azken satia. Askotan ere nik abesten dut.
https://www.youtube.com/watch?v=A_MjCqQoLLA
Egun hauetan musurik, besarkadarik, … eman ezin dugunez aspaldiko kanta batek motibatzen nau, Gozategi taldeak abesten zuena: Nirekin. Izen horrekin, agian, ez duzue ezagutuko, baina baietz denok gogoratu “emoistezuz musutxuek” lelo famatu hura, ezta?? Ea laster eman ahal ditugun musutxu horiek!!!!!!!!!!
https://www.youtube.com/watch?v=Sl5Qt1XdFbE&list=PLxnDJXhw78bEv6ZgUfbMYZPbkvzkJVp6J&index=12&t=0s
Gure auzoan mutil bat dago egunero, arratsaldeko 8etan, DJ bezala leihoara atera dena musika ipintzera. Eta jakina, abestiek motibatzen gaituzte eta gero eta auzokide gehiago ateratzen gara jai txiki horretan parte hartzeko!
Gaur, gure konfinamendu arintzeko, The Dubliners’ kanta “There’s whisky in the jar” aukeratu nuke, dantzatzera bultzatzen nauelako, bihotz ematen didalako eta, zergatik ez, garagardo bat edateko gogoa dudalako entzuten dudan bakoitzean!
Lotura honetan, gainera, Irlandako paisaia zoragarriak ikusten dira, guri nolabait gogorazteko zer nolako leku ikusgarriak gure zain egoten diren egungo egoera bukatu denean!!!
Eman ezazue begirada bat!
https://www.youtube.com/watch?v=hlWTASnnft4
Denboraren nozioa galdu dut...ez dakit zenbat egun daramagu etxean sartuta..baina egunero 8etan nire auzokidea Mikel Laboaren abesti famatua jartzen du..bai, Txori-Txoria. Abesti polita, baina negar egitekoa ere. Niri gehien motibatzen nauen abestia Karibeko piratena da. Txikitan kontserbatoriora joaten nintzen Klarinetea jotzera. Gaur egun ia ezagutzat galdu ditut, baina egunero praktikatzen dut, eta ondo ateratzen zaidanean, terrazara joango naiz abesti hau jotzera.
#NiEtxeanGeratukoNaiz
Nire kasuan, egun honetan beti nago abesti bat entziten, hobeto esateko, abeslari bat. Esnatzen naizenetik lo egitera arte, beti nago Britneys Spears entzuten. nire abesti gogokoena Toxic da. Beti nago abesten eta orian, nire auzokoekin abesten dut abesti hau. Uste dut nire gurasoek nitaz kokoteriano daude!
https://www.youtube.com/watch?v=LOZuxwVk7TU
Klarinete-jole hori,
Jotzen duzun egunean grabatu eta bideoa partekatu gurekin edo, bestela, ekarri klarinetea euskaltegira.
"Resistiré" abestia asko gustatzen zait; baina, nire ustez, oso zaharra da.
Niri asko gustatzen zait musika entzutea. Musika mota guztiak entzuten ditut: euskaraz, regueton, pop, rock...nire gustukoena euskarazko musika da.
Hala ere, triste edo haserre nagoenean animatzeko beti abesti hau jartzen dut:
https://www.youtube.com/watch?v=rPSH7_kpbXM
Dánae
Normalean niri musika komertziala gustatzen zait, eta udako kantak animatzen nau. Egun hauetan “Resistiré" abestiak animatzen nau. Egunero, etxetik azpian ertzaina pasatzen da abesti honekin. Beraz, egun hauetan animatzen nauen bertsio hau hartzen dizuet:
https://youtu.be/hl3B4Ql8RtQ
Amaitzeko, seguru horrenbeste denbora entzuteaz, nekatu egingo naizela. Baina orain “Resistire"!
Nerea.
Konturatu naiz ez nuela ezer idatzi blogaren sarrera honetan, eta gai interesgarria iruditzen zait.
Musika nire bizitzaren parte izan da oso modu berezian. Baina arazo bat daukat, ezin ditut bi gauza batera egin musika entzuten ari naizenean.
Ez naiz "Resistiré" abestiaren laguna, gehiegi gogorarazten dit "Duo Dinámico" abestiaren baxutxoa, eta, ez naiz hain fan orain, lotura handiegia du sekulako konfinamendu honekin.
Egia esan, asko animatzen nau ahots onez abestutako musikak, batzuetan ez da munduko alaiena, baina musika eta ahotsa onak badira, niri gehiago gustatzen zaizkit. Esan dezagun pixka bat goxoa naizela musikarekin.
Konfinamendu egun hauetan asko entzun dut asko pozten nauen abesti bat. Gustatuko zaizuela espero dut.
https://youtu.be/sJDG60HiGkw
Eta hau munduko ahots ederrenetakoa da: https://youtu.be/3Y2RzTHP4gE
Ana Cobos
Argitaratu iruzkina