2020/04/16

33. EGUNA: GOLA SARTU DIGUTE

Futbolazalea naiz, baina ez amorratua. Lehen bai, baina orain, zahartu ahala, gero eta gutxiago. Gaurko egunean ez nuen hemen idazten egon beharko, Sevillan baizik, finala prestatzen. Birus madarikatu horrek ilusioa ere kendu digu.

Esan bezala, futbola gustuko dut, baina ez dut gustuko egun latz hauetan hainbat lekutan ematen dioten garrantzia ematea. Badirudi, aurten ligarik gabe mundua bukatu egingo dela; birusak ez gaitu hilko, baina futbolik ezak bai. Zer tragedia! Edo zer komedia! Eta futbolari gizajoek? Ehuneko hamar edo hogei gutxiago irabaziko dute, eta borondatez onartu dute, gainera. Eskerrik asko bihotz-bihotzez. Gauza bera egongo dira pentsatzen birus honen erruagatik lanik gabe geratu(ko) den guztiek.

Nik klaseak eman behar ditut ikaslerik gabe, bueno, aurrez aurre izan gabe, eta haiek, zer pena!!! Ezin dute publikorik gabe jokatu. Egia da jenderik gabe futbol-zelaiak oso hotzak izango direla; baina ezin denean ezin da. Konfinamendua, guk bezala, errespetatu behar dute eta ezin dute entrenatu. Ez da ezinbesteko lana, ez. Entretenimendua baino ez da.

Ah, eta, lanera bueltatzen direnean, bi egunik behin egingo diete testa jakiteko kutsatuta dauden, osasun-zerbitzuetako langileei bezala.

Bueno, futbolari asko eta asko oso solidarioak ere badirela onartu behar dugu eta egun hauetan erakusten ari dira. Beharbada horrekin geratu behar dugu eta ez lehen esan dudan guztiarekin.


Eta zuek zer uste duzue? Hain garrantzitsua da futbola? Zer iruditzen zaizue jokalariek pandemia honetan izan duten portaera?

14 iruzkin:

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, teleberri guztietan kirolari de bora Asko ematen diote eta horregatik, beti pentsatzen gara futbolan.Gainera,hemen Athletic sentimendu gogorra da eta zailagoa da gai horretan ez pentsatsea.

Ondo dago bere soldatak murriztea, Asko irabazten dute eta ez dute onartuko milioi bat edo gutxiago irabazten badute. Baina niri ondo iruditzen zait haiek bere kabuz esatea murriztea eta ez klubak esatea.

Mikel erabiltzaileak esan du...

Nire kasuan , ez nahiz futbol zalea baina bai konturatu naiz jende askorentzako futbola sentimendu handiekin ikusten dutela horrexegatik, nire ustez gende asko barrutik hutz geratu dela futbola gabe.

Jokalarien parte, nire pentsamendua, jokatzen ez badute hilabete batean ez dutela hilabete horretan dirurik irabasi behar, jende guztia besala, jokatzen ez baduzu ez duzu dirurik irabasten, hori bai irudituko zidala solidarioa haien partez, diru asko lortzen dutelako urtean zehar eta hilabete batean ez irabazi arren ondo bizi dezakete.

andreabujedo_ erabiltzaileak esan du...

Egun on,
Futbola betidaik oso garrantzitsua, famatua eta ospetsua izan da, eta gainera hainbat jarraitzaile ditu. Ondorioz, pertsona asko honekin obsesionatuta daude, eta askotan hauek futbola behar dute beraien bizitzarekin jarraitzeko.
Baia daukagun egoerarekin ezin da inoren bizitzarekin jolastu, eta gutxiago, zu entretenitzeko. Era berean ondo iruditzen zait beraien soldatak murriztea, niretzat oso altuak direlako, eta gainera, orain ez daude ezer egiten eta beste pertsona asko bezala, beraien soldata murriztu zaie.
Laster arte, Andrea.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Ez zait futbola gustatzen edo hobe bihurtu den horretan, kirola izatetik negozioa izatera.
Eta enpresa gisa, garai txarrak bizitzea tokatzen zaio, diru-sarrerarik izan gabe.
Beraz, balantzea egitea eta gastuak doitzea egokituko zaie, enpresa guztiei bezala.
Badakit futbolak pasioak altxatzen dituela, jarraitzaileek pertenentzia sentimendu gisa bizi dutela, horregatik da hain zaila ligari, championari edo dena delakoari uko egitea.
Ulertzen dut jokalariek beren soldataren zati bat kobratzeari uko egiteak taldearen jarraipenerako konfiantza ematen diela.
Baina ez da ahaztu behar talde batzuetako jokalariek guk gure bizitzetan irabaziko ez duguna irabazten dutela, eta sakrifizioa ez dela oso handia azkenean.
Erromatarren garaian bezala ogia eta zirkua.
Agur bero bat
Valentina

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egun on,

Futbolariak pribelegiatuak dira eta ez dago eskubiderik! Futbolari batek mediku batek baino gehiago irabazten dute. Zelako gizartea daukagun! Eta gero pandemia daukagunean nork konpontzen du arazoa? Futbolariek, ez.

Ulertzen dut diru asko mugitzen dutela eta futbolari asko eta asko oso solidario eta pertsona ona direla. Baina partida hau irabaziko dutenak ez dira haiek izango.

Maite

Amaia erabiltzaileak esan du...

Ni ez naiz futbolazalea (Athleticzalea baizik!), baina etxekoak, batez ere senarra eta semea, futbolazale amorratuak dira. Horregatik askotan haiei adarra jotzen ibiltzen naiz, futbolak haiengan eragin dien hain sentimendu gogorra barregarria iruditzen zaidalako.

Hala ere, etxean inori ez zaio koronabirusagatik futbolarien egoera kezkatzen. Horixe bakarrik behar genuen!Futbolari gizajoak, zelako krisialdi gogorra biziko diren! Baina, aldi berean, harritu, harritzen ez gaitu haien soldaten murrizketari buruzko polemikak.

Kontua da, fulbolak dirutza mugitzen duela, eta dirua munduaren benetako agintaria dela.
Eta futbolariek, inoiz ez hobeto esanda, beste liga batean jokatzen dute!

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Ni ez naiz futbolazalea, inoiz ez naiz izan, eta horregatik ez diot garrantzirik ematen. Garai honetan ondo iruditzen zait jokalarien jarrera, nahiz eta haientzat ez da hainbeste kopurua, eta berehala berreskuratuko dute hori publizitatearekin, baina, behintzat, hori egiten badute, zerbait da.
Politikoek hartuko dute adibidea...? Posiblea izango litzateke...?

Gaitzerdi mundua ez da futbolarekin eta politikoekin bukatzen!

Laster arte!

ANA erabiltzaileak esan du...

Futbola, beste gauzak bezala, gizarterentzat, inportantea da, diru asko irabazten da eta. Gainerakoan, futbola ez da garrantzitsua eta hura gabe bizi ahal da, gutxienez, ez luke hainbeste inportantzia eduki behar.
Bestalde, ez nekien zer egin zutena futbolariek, nekien beste kirolari batzuek egin zutena.
Atsegina da hori jakitea. Politikariek gauza bera ez egitea eta gainera, dietak kobratzen jarraitzea, pena handia da.

Ana Cobos

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni futbol zalea naizela onartu behar duteta, aste hau oso polita izan behar zela Sevillan kopako finala ikusten. Hau honela izan arren egia da futbolari garrantzi handia ematen zaiola. Argi dago lehen eta bigarren mailako jokalariek diru arazorik izango ez dituztela baina, egia da ere futbolaren inguruan futbolari ez diren langile asko daudela eta futbolak diru asko mugitzen duela, horregatik futbola oso garrantzitsua dela uste dut, ez futbolariengatik, futbolaren inguruan mugitzen diren hainbeste gauzengatik baizik.
Argi dago egoera hau pasatzean estatuko langile guztion egoera eta ekonomiaren egoera izango dela gauzarik garrantzitsuena baina futbola, hainbeste jendek gustoko duenez, laguntza handia izan daitekeela geratuko zaigun egoerarekin.

Egoitz

Unknown erabiltzaileak esan du...

Niri ez zait batere gustatzen futbola, baina hemen badakit futbola oso garrantzitsua dela gure herrian. Grazia egiten dit, futbol-zelaietan txaloak jokalarientzat dira, orain balkoietatik txaloak osasun-langileentzat dira. Uste dut Pandemiak faktura eman die, baina ideia ona iruditzen zait bere saldatak murriztea.
Mery

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gabon!
Ez naiz futbolzalea, eta orain gutxiago, uste dut lehen zuen esentzia galdu duela. Orain negozio bat da kirolaren ordez; beraz, jokatzen ez badute, ez dute irabazten. Futbolari eta klub pobreak! Orain oso gaizki pasatzen ari den jende asko bezala.
Egia esan, ez didate batere pena ematen. Pribilegiatuak dira. Batez ere klub handiez hitz egiten ari naiz, gizarte-segurantzarekin eta bankuekin zor milioidunak dituztenez. Futbolari batzuek soldata jaistea ondo iruditzen zait, baina ez dira beste batzuk baino gehiago egiten ari.
Bihar arte!
Natalia M.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Ez zait futbola gustatzen, baina gure Athetic irabaztea gustatzen zait.Uste dut, oro har, garrantzia eman diegula futbolari edo blogari ez diren lanbideei.
Ikasketa eta prestakuntzarik gabeko pertsonak, benetan erabilgarriak direnak entretenimenduaz gain.

Ez dut inoiz ulertu hainbeste diru irabazten dutelako edo batzuk jainkoak bezala idolatratzen dituztelako.

Bere jokabidea publikoa da solidarioak direnak ikus ditzagun, anonimotasunean hobeto, beste jende asko bezala.
Eta ez dira hain solidarioak nahi duzun guztiarekin ia ez dute ematen.

Niri oraindik ez didatelako testa egin, eta, jakina, bi egunean behin ere ez didatelako egingo, kutsatuta ote nagoen jakiteko.

Okerrena da normaltasunera itzultzen garenean ez dugula ikasiko eta berriz gurtuko ditugula ezer ematen ez diguten jainko faltsuak... beren onura baino ez.

Edurne

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gabon,

Niri futbola ez zait asko gustatzen, baina ez dut gorrotorik. Nire talderik gustukoena Athletic-a da eta partidak ikustea gustatzen zait, baina ez naiz
"fan".
Jendeari futbola asko gustatzen zaio eta horregatik jokalariek soldata handiak kobratzen dituzte. Niri hori ez zait ondo iruditzen, ulertzen dudalako kirol ona izatea eta oso gustukoa izatea, baina ez dut uste hain soldata handiak kobratu behar dituztenik.
Jende askok gose handia du, pobrea da eta ez du dirurik, eta, nire ustez, jokalari horien soldaten zati bat jende horri eman beharko litzaioke, pobrezia gutxiago egon dadin.
Gainera, konfinamendu honetan, egiaztatu dugu futbola beharrezkoa dela, baina ez ezinbestekoa, hilabete baino gehiago daramagu giltzapetuta eta inori ez zaio ezer gertatu futbola ez ikusteagatik.

Dánae.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, futbola da, hogeitabi pertsona ostikadak ematen pilota bati, eta milaka euroak irabazten hori egiteagatik, ordaindu beharko lukete gutxiago, askoz gutxiago. Niretzat behintzat, ez da garrantzitsua, baina, argi dago diru asko mugitzen duela, eta badakigu, edozein gauza ona bada, edo txarra bada, dirua mugitzen badu, aurrera. Gainera, dirua aportatzen duten jokalari famatu hauek, nire ustez, gehienek egiten dute bere irudiagatik, hau da, gero esateko, haiek aportatu dutela dirua, eta denok beraietaz hitz egitea, edo, gero diru gehiago lortu ahal izateko, elkarrisketekin, edo beren arropa marka saltzen, berdina gertatzen da, enpresa handiekin, beren izena dago aldizkari guztietan, ez dakit zer enpresa aportatu du ez dakit zenbat miloi egoera hau hobetzeko...Inork ez du dirua ematen, gero gehiago ez badu lortzen. Asko dira, egoera honetatik, diru asko egiten ari direnak.


Arkaitz.