2020/04/22

39. EGUNA: IRAGANARI BEGIRA

Gaur goizean esnatu naizenean “Regreso al futuro” filma etorri zait gogora. DeLorean hura gustuko hartuko nuke birus hau hasi zen lekura joateko eta agertu osteko amesgaizto hau desagerrarazteko. Izan ere, seigarren aste honetan gaudela, goizero esnatzean, ametsetan ote nagoen galdetzen diot neure buruari eta dudan erantzuna ez zait batere gustatzen. 

Dugun zorioneko egoera hau izan baino lehen, askotan pentsatu izan dut, ahal izanez gero, zein garaitara bueltatu nahiko nukeen. Betidanik erakargarriak iruditu zaizkit mendebaldeko filmak, bakeroak, indioak, legerik gabeko hiriak, zaldiz ibiltzea,… 

Ez dakit zergatik, agian, txikitan film hauek modan zeudelako, telebistan bi kanal bakarrik genuenean. Garai hartan bakeroak nituen gustuko, baina, orain, helduagoa naizela, indioei diet sinpatia handiagoa. Hori bai, garai hartara bueltatuko nintzateke dena zirrikitu batetik ikusteko, ez garai hartako protagonista izateko. Ez dut uste garai hartan bizirik mantentzeko gai izango nintzatekeenik! Kar, kar, kar,….


Ahal izanez gero, zein garaitara bueltatu nahiko zenukete? Zergatik? Uste duzue iraganera edo etorkizunera joatea posible dela ala zientzia fikzioa baino ez da?

16 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Nik uste dut fikzioa izango dela denboran bidaiatzea. Baian ondo egongo legoke posible izatea, batez ere, momentu honetan pandemia honetatik alde egiteko. Familia osoa kotxean sartuko nuke eta edozein momentura joango nintzen.

Beste garai batera bidaiatzeko nik Erromara joango nintzateke. Kultura hori oso inportantea iruditzen zait eta hortik gatoz gu. Oso azkarrak izan ziren eta, nahiz eta gauza arraroak ere egin, oraindik erabiltzen ditugun gauzak asmatu zituzten.

Maite

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, orain zientzia fikziozkoa dirudi guretzat, baina etorkizunean bai izango da posible beste garai batera joatea.

Nire kasuan, ez nintzateke joango etorkizunera, antzinara baizik. Beti gustatu zait Greziako kultura eta garai hartara joango nintzateke, gauzak gehiago jakiteko, pentsamendua eta ia zientzako arlo guztiak handik etortzen dira eta.

Amaia erabiltzaileak esan du...

Egun on:

Beste garai batera bidaiatzeko aukera izango banu, Antzinako Egiptora bueltatuko nintzateke, zibilizazio aparta iruditzen zaidalako. Bere kultura eta gizartea ezagutzeko, inperio faraonikoaren osperik handien garaian sartuko nintzateke eta, nik ere, badaezpada, nahiago nuke dena zirrikitu batetik lekukoa izatea.

Ezin dut irudikatu hori inoiz posiblea izango denik! Ez dut uste, baina batek daki, egungo munduan dagoen osasun-krisialdi hau zientzia-fikziozko egoera iruditzen zitzaidalako eta, halere, zoritxarrez, egia gordina da...

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Zientzia fikzioaren maitale handia naiz. Isaac Asimov eta Orson Scott Carren liburu guztiak irakurri ditut. Nahiz eta denboran zehar egindako bidaiak, ez dut uste egunen batean egin ahalko dugula.
Nire irudimenean antzinako Erromara bidaiatzen dut eta XIX. mendera Londresen. Baina bi kasuetan aberatsa izan beharko nuke, zeren eta, pobrea izanik, ez baitut uste bizirik iraungo nuenik.
Nahiz eta onena garai horietako bizitza ikusi ahal izatea izango litzatekeen, parte hartu gabe. Bizitza gogorra eta esklaboa zen pertsona gehienentzat, baina, aldi berean, aukeraz eta baliabidez betea.
Antzinako Egiptora bidaiatzea ere ez legoke gaizki, faraoiaren gortearen zati izan arren.

Agur bero bat
Valentina

Nerea erabiltzaileak esan du...

Kaixo,
Abendura itzultzea gustatuko litzaidake, aldez aurretik neurri egokiak hartu ahal izatea eta horrela jende asko hilko ez balitz. Edo datorren abendura joan nahiko nuke, eta dena gertatu dela. Nahiz eta Capriko uhartean eguzkia hartzea ere gustatuko litzaidake.
Nik uste dut iraganera edo etorkizunera joatea zientzia fikzioa dela. Baina seguru etorkizunean errealitate bat izango da eta iraganera edo etorkizunera bidaiatzeko aukera izango du. Izan ere, orain bizi dugunak zientzia fikzioa ere badirudi, eta ezin genuen inoiz imajinatu gertatu ginen hau.
Ondo izan.

Mikel erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Nire ustez fikzio parte bat du, baina espero dut momentu batean denboratik bidaiatu ahal izatea. Nik denbora askotara bidaiatuko nuke, Egiptora piramideak eraikitzen ikusteko edo Erromara, Alejandriako liburutegia ikusteko, sua baino lehen.
Baina bizi izateko ez nuke beste denbora batera joango, nire ustez bizi izateko momenturik hoberenean gaude, eta ez nuke etorkizunera joango, ez dakigulako zer gertatuko den hemendik urte batera.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratsaldeon!
Egia esan, ez dut asko pentsatzen non egon nahiko nukeen, nahiz eta liburuak irakurtzen ditudanean egiten dudan. Eta eskerrak, oraingoz, ezin dugula iraganera eta etorkizunera bidaiatu; bestela, orain ez legoke inor gure garaian.
Baina garai bat baino gehiago aukeratu ahal izango banu, pertsonaia izatea gustatuko litzaidake, eta hori izango litzateke Indiana Jones. Beti gustatu izan zaizkit abenturazko filmak, aurreko kulturetako altxor zaharrak aurkitzen dituztenak. Eta, hala, misterioz betetako garai askotara bidaiatuko nuke.
Agur!!!
Natalia M.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egunon guztioi!

Benetan gaurko bloga oso interesgarria iruditzen zaidala. Galdera hori ehunaka aldiz nire buruari egin diot : Zein garaitara joango zinateke ahal izango bazenu?

Eta uste dut argi daukadan erantzuna, laurhogeitahamar hamarkadara joando nintzateke. Ikusiko nuke erraparen jaiotza, destapea, Ezkerraldeko punka.... Badakit garai hori pixka bat arriskutsua zela (heroina, biolentzia, kutxadura...) baina ez zait importazen, arriskua exekutatuko nuke!

Rubén

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo talde:

Beste egunean gomendatu nizuen Dark saioa. Bere gai printzipala, iraganera eta etorkizunera bidaiatzeko ahala da. Esan nizuen moduan, niri asko gustatu zitzaidan, baina ez dut uste ni erosoa egongo nintzenik beste garai batean, ez nago eroso ezta nire garaian...

Etorkizunak beldurra ematen dit, agian gaur egun baino txarrago egongo ginateke...birus beteta, kutsadura handiarekin, nork daki ea aterako ahal garen noizean behin maskarillak gabe horrela jarraitzen badugu. Eta atzerantz begiratzen baldin badut..ba bueno, adibidez Cleopatraren garaia gustatzen zait, baina noski, bakarrik Cleopatra izango banintz, bestela esklaboa izatea tokatuko zitzaidakeen eta hori ez dut bat ere gustuko! kar, kar, kar...

Ainhoa

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Ahal izanez gero, bueltatuko nahiko nuke Kristoren garaira edo Egiptoko garaira, biak oso interresgarriak izango lirateke, gauza misteriotsu asko agertzen ziren, zer izan zen egia, zer izan zen gezurra... Askotan pentsatu dut horri buruz, baina uste dut momentuz ez dagoela konpobiderik horretarako.

Benetan nire ustez ez da posible iraganera edo etorkizunera joatea, eta tamalgarrez ez dela posible izango. Baina egia esateko, lehen, esate baterako Erdi Aroan, ere pentsaezina zen mugikorra edo ordenagailua edukitzea, eta gaur egun normala iruditzen zaigu. Agian nire iritzia aldatzen dut eta uste dut posiblea izango dela...🚀

Laster arte!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kaixo,

Nahiz eta Egiptoar, txinatar edo japoniarrari buruzko liburuak gustatu , ez nuke nahi garai zaharrean bizi.Ez litzaidake gustatuko han bizitzea gizona ez banintz eskubideak izateko. Beharbada, bikingoen armazoi bat. Eta nire ustez, etorkizunera joateko bidaiak zientzia-fikzioa dira.Hala ere, leonardo da vinci asmatzaile eta ameslari handia izan zen, eta Nostradamus profeziekin.Auskalo !!!!

Edurne

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Nik ondo nengoen birusa heldu baino lehen, bizi garen garaia erosoa da, gaur egun teknologiarekin bizitza errazagoa da, baia bueltatu behar badut garai batera, joango nintzateke orain dela urte batzuk berriro familia osoa egoteko.

Uste dut denboran bidaiatzea bakarrik zientzia fisioa dela eta ezinezkoa da fisikozki denboran bidaiatzea, baina esan behar dut pelikulak egiteko oso argudio ona dela.

Gaur eguneko senzaioa, niretzat behintzat , pelikula batean gaudela. Pelikularen hasiera ikusi dugu baina ez dut asmatzen nola bukatuko duen.

Fernan

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratsalde on,

Niri asko gustatzen zaizkit zientzia fikziozko filmak. Existitzen ez den mundu bat erakusten dizute, eta imajinatu ere egiten ez ditugun gauzak irakatsi diezazkizukete.
Adibidez, "Regreso al futuro" pelikulan mundu teknologiko eta oso aurreratua erakusten digute. Filma aspaldi estreinatu zen eta urte batzuk geroago mundua zer izango zen irudikatzen zuen. Hala ere, 2012an espero zen data izan zen, eta ez zen benetan espero zen bezalakoa izan.

Adibidez, nire amak beti esan izan dit txikia zenean jendeak esaten zuela mundua, 2000. urtean egon zinenean, erabat aldatuko zela. Iriako jendea auto hegalarietan joango zela, teknologia gehiago egongo zela, robotak... Eta,nolabait, orain bizi gara horrela. Ez da hain erradikala, baina teknologiarekin oso lotuta gaude eta informatika eta teknologia aukera gehiago ditugu. Gainera, etxe gehienetan, gutxienez mugikorra, telebista bat eta ordenagailu bat dauka.

Lehen esan dudan bezala, niri asko gustatzen zaizkit zientzia fikzioko filmak, eta uste dut oraintxe bertan bizitzen ari garena koronabirusekin mota honetako film bat bezalakoa dela. Badirudi gaur egungo egoera pelikula batetik aterata dagoela eta denok garela esperimentu txikiak.

Dánae.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo!!

Beste garai batera itzul banintz, erdi aroa aukeratuko nuke, asko gustatzen zait ikustea horrelako filmeak, erregeak, erreinak, filme horiek historia asko daukate, eta asko ikasten duzu.
Niri ez zait batere gustatzen ikustea fikzioko filmak, baina orain uste dut fikzioko filma bat pandemiaren ondorioz bizitzen ari garela,
Mery

Anonimoa erabiltzaileak esan du...



Egunon,
Etorkizunera bidaiatzea zientzia fikzioaren kontua da, oraingoz.
Kultura asko iruditzen zaizkit interesgarriak, egiptoarrak, greziarrak, erromatarrak, Errenazimentua...baina garai horretan emakumeok ez ziren kontuan hartzen.
Beraz, 60ko hamarkadan geratuko nintzen, Beatles, Elvis eta gizakia ilargira iritsi zenean.

Kasualitatez, nire etxean pandemia aprobetxatu dugu nire alabak " Regreso al Futuro " saga ikus dezan.

Monica P

ANA erabiltzaileak esan du...

10. mendearen bizi nahiko nuke, baina beste ikaskide batzuek esaten dutenez, aberatsa izanez.
Aldaketa handiko garaia izan zen, eta mugimendu artistiko zoragarriak izan ziren. Frantzia erreferente handia izan zen eta Modernismoa gailendu zen. Art Nouveauren miresle handia naiz. Eta estetika frantsesaz orokorrean.

Ana Cobos