2020/04/25

42. EGUNA: APIRILAREN 25a

Gaur zen eguna, urte osoan itxaroten eman duzuen eguna. Ordurako amaituta egongo zen. Zuetako batzuk, gehienok, pozik; beste batzuk ez hain pozik; eta baten bat kezkatuta, arrazoirik gabe kezkatuta, jakina. Baina, guztiok listo, finito, bukatuta, amaituta, azterketa eginda.

Horrela izan behar zen, baina ez da horrela izan eta, txarrena, ez dakigu nola eta noiz izango den. Ez dakigu ezer. Ez digute ezer esaten eta, egunak joan egunak etorri, atzeratuta dagoela da dakigun bakarra. Baina, noiz arte?

Bitartean, zuek jo ta ke, etxetik ikasten, bakarkako lana egiten eta, bideo-konferentzien bidez, mintza-saioetan eta tutoretzetan mihia astintzen. Ezohiko egoera honetan ohiko lanak egiten, ia ia normal lan egiten. Horregatik, gaurko egunean eskertu nahi dizuegu egiten ari zareten lana, eskertu nahi dizuegu egun hauetan ere guregan konfiantza izatea, baina, batez ere, eskertu nahi dizuegu gure hizkuntzan konfinamendu hau eramatea eta etorkizun zoriontsu batean amestea. Eskerrik asko!!!

Horregatik, gaurko eguna da egunik onena balantzea egiteko. Kontaguzue nola ikasten duzuen konfinamenduan, nola moldatzen zareten bideo-klaseekin eta tutoretzekin, eta azterketari begira zer espero duzuen.

17 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egunon guztioi!
Bai, oraintxe bertan denok hartuko genuke ardo edo garagardo bat edo bi, gutxienez azterketa egin izatea ospatzen. Baina ez da hala. Hemen idazten ari naiz euskararen konfinamendu-blogean. Nork esango zidan?
Egia esan, ez dut asko pentsatzen azterketan, ezin baitut ezer egin. Nire esku dagoen klaseak eta tutoretzak on line jarraitzea eta etxekolana egitea.
Teknologiei esker, harremanetan jarrai dezakegu, eta hori oso garrantzitsua da niretzat. Ez litzateke gauza bera izango nik bakarrik euskara ikasten jarraitzea.
Beraz, azterketa noiz den, euskaltegira joan izan banintz bezala prestatuta egotea espero dut.
Bihar arte!!!
Natalia M.

ANA erabiltzaileak esan du...

Egia esan, konfinamenduaren hasieran asko kezkatzen ninduen ikastaroa galtzeak eta nahi nuen 1. profila ez lortzeak. Pena eta amorru handia ematen zidan aldi berean. Oso emakume positiboa naizenez, une honetan ez nau hainbeste kezkatzen.
Uste dut denok ulertu dugula aurtengoa ez dela urte normala izango eta egoerara egokitu behar dela.
Aurrez aurreko klaseen falta sumatzen dut, zalantza guztiak unean bertan galde ditzakezulako. Baina konturatu naiz asko ikasten dudala irakurtzen. Emakume bisuala naiz eta testua ikusi behar dut ulertzeko.
Eta pertsonalki eskertzen dizuet praktikatzeko eta ikasitakoa ez galtzeko egiten ari zareten ahalegina.

Ana Cobos

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Gelan denak batera egotearen falta sumatzen dut, nahiz eta ni lanaz erdi lo eta nekatuta iritsi. Asko gustatzen zitzaizkidan aurrez aurreko eskolak, ikasi egiten genuen eta, gainera, asko dibertitzen ginen.
Online klaseak oso ideia onak izan dira, eta egin ditzakegulako, berdin ez bada ere ikasten jarrai dezakegu. Apur bat deserosoagoak dira, batzuetan ez dakizu noiz hitz egin dezakezun, eta bi aldiz hitz egiten badugu, ez da ondo ulertzen.
Nik ondo daramat berrogeialdia, nahiz eta pixka bat sakabanatuta egon eta ez naizen lehen bezala kontzentratzen. Daukagun denbora libre guztiarekin ez dut denbora aprobetxatzen lan egiten nuenean bezala.
Pertsonalki eskerrak ematen dizkiet gure irakasleei, haien lanari esker ikasten jarrai dezakegulako.

Agur bero bat
Valentina

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo talde!
Bai, gaur zen eguna, segur aski nire burua ezagutzen dudanez, urduri hutsa altzatuko nintzatekeen.Goxaria hartu gabe, tripako mina izango nuelako, Bec- era bideratuko nintzatekeen. Ateratako emaitza? Ba ez dakit, baina positiboak izan behar dugu.

Idatzizko azterketarako, uste dut ez dudala galdu abiadurarik ezta ezaguerarik ere. Azkenean, eskertu behar dizuegu, etxerako lanak bidaltzen jarraitzen duzuela, eta ahal bezain azkar zuzenduta bueltatzen diguzuela.

Mintzaren aldetik, pixka bat kezkatuta nago. Bideo-saioak ondo daude, dibertigarriak egiten dituzue, baina ni gutxienez denboraren aldetik pixka bat nabaritzaten dut. Badakit, zuen esku ahal duzuen guztia egiten ari zaretela!
Nabaritzen da, gutaz zain zaudetela, eta zuena bokaziozkoa dela.

Ainhoa

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!!!!

Egoera hau guztiz ezohizkoa dela eta, gure egunerokoan eragin handia duela argi dago. Ezagutzen ez genuen bizitza berri bat bizitzen ari gara eta hau, klaseetan ere ikus dezakegu: ezi gara euskaltegira joan, klaseak bideokonferentzien bidez egin behar ditugu, tutoretzak berdin,idazlanen zuzenketa e-mailen bidez e.a...... . Guztiok klase normalak nahiago genukeelauste dut baina, egoera honi irakasleak eman diozuen erantzuna onena izan dela uste dut ere, beste gauza ezberdin bat egitea gaur egun klaseak emateko ezinezkoa da.

Azterketei buruz zer esan! Ezer ez jakiteak pixka bat kezkatzen nauela aitortu behar dut. Hala ere, honi buruz asko ez pentsatzea erabaki dut, izan behar dena izango da eta, ezin dugunez ezer egin.....

Egoitz

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egun on,
Niri asko kostatzen zaizkit asteko etxekolanekin jarraitzea.Gainera,denbora eduki arren konzentrazioa galtzen dut,beraz,asteak bukatzen dira ezer egin gabe.
Online klaseak egitea nahiko ondo dago,hala ere,jendarekin egon gabe zailagoa izan daiteke mintzapraktika egitea
Ez dakit noiz edo nola egingo ditugun azterketak,baina, nire iritziz, momentu honetan garrantzitsuena da gure bizitza berreskuratzea.
Bihar arte.
Patricia

andreabujedo_ erabiltzaileak esan du...

Egun on!

Koronabirusa gure bizitza hankaz gora jarri du sentzu guztietan. Dena aldatu denez, ikasteak ere aldatu du. Nire ustez, ez dago ezer klase presentzialak bezala, ez dut gustoko bideo-deiak egitea, gainera, eskolan egiten nituen baino gauza gehiago egiten ditut etxean. Egia esanda, azterketak errezago egiten ditugu, azken finean teoria aurrean dugulako, baina izugarrizko lanak bidaltzen dizkigute.
Hala ere, irakasle batzuek lan bikaina egiten ari dira, baina beste batzuek, ez dute makilik ematen. Espero dut lehen bailen eskola eta euskaltegira bueltatzen uztea, eta guztiok elkar ikustea.

Bihar arte, Andrea A.

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Bai, zein egoera desberdina! Hasieran zailagoa izan zen gure lehenengo aldiz zelako eta bazegoen arazo asko gure buruan egun guztietan: nola jarraituko baditugun gure kurtsoak, azterketak egingo baditugu ala ez, ea zer gertatuko den medikuarengana joan behar badugun. Eta orain, neuk behintzat, benetan ia ia ohituta nago edo benetan etsi gehiago nago...

Ondo moldatzen naiz bideo-klaseekin erraza delako konektatzea, baina oraindik horrela egitea arraroa iruditzen zait, batzuetan ez dut ondo entzuten eta beste batzuetan ez dakit oso ondo nola hitz egiten mugikorra batekin! Nahiago dut aurrez aurre egin, nola ez! Nolanahi, hori bai, askoz lasaiago egiten ditut gauzak denbora asko daukadalako egiteko!

Gainera, uste dut, beti bezala, azterketa egunean oso urduri jarriko naizela eta hori beti txarto etortzen zait, baina dena dela, hori posiblea izango da zuek hor zaudetelako eta egunero ahalegin handia egiten duzue gurekin.šŸ

Laster arte!

Amaia erabiltzaileak esan du...

Arratsalde on guztioi:

Azterketaren eguna zen gaur, bai, idatzitako azterketaren eguna, hain zuzen ere.

Ni irrikan nengoen (irrikan nago!) azterketa hori egiteko, uste dut orain prestatuta nago horretarako. Posiblea ez denez, jarraituko dut etxetik ikasten, zer erremedio! Oro har, oso ondo moldatzen naiz on-line heziketarekin. Alde batetik, ohituta nengoen horrela ikasteko euskaltegira joan baino lehen eta, bestetik, ikasketetan dudan irmotasunari esker konturatzen naiz asko ikasten ari naizela.

Hala ere, ahozko azterketak asko kezkatzen nau, badakit etengabe jardun beharko dudala jariotasuna mantendu nahi badut eta, aurrez aurreko klasera joan gabe, hori oso zaila da. Argi daukat azterketa udarako egiten ez badela, trebetasun asko galduko dudala. Eskerrak online saioekin hitz egiten jarraitzen dugun! Dena den, niretzat zaila da horrela mintza egitea, oso urduri jartzen naizelako. Ez dut uste horrelakoekin inoiz usatu izango naizenik, kar, kar, kar!

Zuei, irakasleei, benetan eskertzen dizkizuet konfinamendua hasi zenetik egiten ari zareten ahaleginak klaseekin jarraitzeko, zuen opor asteetan ere!!! Mila esker zuen laguntza eta konpromisoagatik.




Amaia erabiltzaileak esan du...

(*) ... uste dut prestatuta nagoELAKO... (kar, kar, kar)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratsalde on,

Denok dakigunez, kurtso hau oso desberdina izaten ari da euskaltegian baita eskolan ere. Gainera HABE-ko azterketa atzeratu denez, ez dakigu noiz izango den eta egoera korapilatsu batean aurkitzen gara guztiok.

Ikasterako orduan nik ez daukat arazorik, are gehiago, klasean baino hobeto egiten ditut gauzak. Nahiko erraza da niretzat lan guztiak ondo egitea teknologiarekin ondo moldatzen naizelako.

Nire ustez, tutoretzak ordenagailuaren bidez egitea ez da arazo bat. Ordenagailu edo sakelako arrunt bat eta WiFi konexio on batekin, tutoretzak euskaltegian bezala egin daitezke.

Azterketari begira espero dut erraza izatea eta ikasle guztiok ondo egitea. Egoera honek ezin du gure gogoak kendu eta gure euskara lantzen jarraitu behar dugu euskaltegian eta eskolan gauden ikasleok, eskolan ere.

ZuriƱe erabiltzaileak esan du...

Kaixo!!!

Konfinamenduak etxean geratzea behartu gaitu eta honekin batera hainbat planak hondatu ditu,euskararen azterketa haien artean.
Ezohiko egoera honetan esan behar dut ondo moldatu naizela bai bideo-klaseekin bai tutoretzekin.Lehen mementoan zailagoa izan litekeela klasea segitzea pentsatzekoa zen baina eskertu behar dut horrela ez izateak.Idazmenak bidaltzen ditudanean ia egun bertarako edo hurrengo egunerako zuzenketa heltzen zait eta ikus ditzaket izan ditudan akatzak.Gainera,orain denbora gehiago izanez gero,idazmen gehiago egin ditzaket eta idazmen-trebetasunean hobekuntza nabaritu dut.

Halaber,egunero euskara ikasten dut bai idatzi ditudan idazmenen bitartez bai egindako blogen bitartez.Irakasleen lanari esker idaztean konfiantza hartu dut,euskaran denok dugu argalguneren bat eta nirea idaztekoa da.Bigarren aldiz,eskertzen dizuet egoera honetan guk hizkuntza hau praktikatzeko egiten ari zareten ahalegina.Espero dudan gauza bakarra azterketa gainditzea da,hortaz saiatuko dut nire esku ahal dudan guztia praktikatzea azterketaren egunean urdurik gabe egiteko.

Ɓlvaro erabiltzaileak esan du...

Nork esango nuke gaur ez nuela egingo azterketa eta nire etxean egongo nintzela, milaka lanak prestatzen aste honetarako.

Egoera ezohiko honetan esan ahal dut nahiko ondo moldatu naiz bai tutoretzekin bai bideo-klaserekin. Lehen egunetanzaila irudi zitzaidan kalsea segitzea, zailagao da kontzentrazioa iraundu eta ez ipini beste gauzekin, baina orain nahiko erraza da niretzat klasea segitzea.
Orain, denbora daukadanik, idazmenak gero eta hobeto egitea saiatzen naiz, eta hori, nabaritzen da bueltatzen direnean, ez daudela hainbat akats.Gainera, blogari esker ere egunero oportunitatea daukat euskaran idatzea, eta hori ona da praktikatzeko ere.
Amaitzeko, azterketari begira espero dut eta lehenbailehen egitea, hori esan ahal du normaltasunera bueltzten ari gara poliki-poliki.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratsaldeon;
Koronabirusa gure bizitza hankaz gora jarri du sentzu guztietan. Nire kasuan, lan gehiago, telelana, etxeko lanak, nire alabaren eskolako lanak, bazkariak... antolatu eta euskara ikasten jarraitu.
On line klasera ondo moldatzen naiz, baina denbora gehiago edukitzea gustatuko litzaidake, idaslanak egiteko, asko kostatzen dudalako.Eskerrak eman nahi dizkizuet zure ahaleginengatik klaseak jarraitzeko .

Monica P

Samantha erabiltzaileak esan du...

Arratsalde on,

Urte osoa prestatzen egun honetarako, ikasten, idazlanak egiten... eta koronabirusaren erruz ezin dugu azterketa egin. Egia esanda, azterketaren beldur nintzen, baina hori beti gertatzen zait azterketa batean. Nire kasuan, nerbioek kalte egiten didate eta txarto pasatzen dut, baina, zorionez, ondo prestatu badut, gainditzen dut.

Supermerkatu batean lan egiten dut, orduan ia egunero atera behar naiz kalera. Lana denbora "kentzen" dit eta, batzuetan, ezin dut bideo-klaseak egin, baina, orokorrean, ondo moldatzen naiz sistema berri honetara. Nahiago dut klase normalak, baina irtenbide hau eskertzen dut ikasten jarraitu ahal izateko.

Orain arte ez daukagu informazio asko azterketari buruz, horregatik espero dut laster zer edo zer gehiago jakitea.

Ondo ibili.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Konfinamenduari esker, lehen egin ez genituen gauza asko ikasi behar izan ditugu. Adibidez: eskolan gauza asko aldatu egin dira.
Lehen, astelehenetik ostiralera joaten ginen eskolara, 8: 00etan sartzen ginen eta ez ginen 15: 00ak arte irteten. Alde horretatik, ez da asko aldatu, eskola-ordutegia oraindik ere berdina delako, baina eskolak emateko modua aldatu egin da.

Lehen, egun osoa egon behar genuen aulki batean eserita, mahai bat aurrean eta irakaslearekin, ordu guztia azaltzen. Orain, eskolak edo etxeko lanak ohean, sofan edo nahi dugun lekuan egin ditzakegu.
Nire kasuan, online klaseetan, apaindu egiten naiz, Internet bidez edo bideo-deiak egiteko ordenagailuarekin badira, aurretik prestatzen saiatzen naiz. Bideolladaz ez direnak eta etxeko lanak besterik agintzen ez dizkigunak, aitortu egin behar dut, agintzen digutena egiten dudala, bidali egiten dut eta berriro lo hartzen dut. Eskola gehienak ohean egiten ditut, eta etxeko lanak ere bai. Ariketak edo lanak egin behar ditugula, normalean "kaixo" idazten dut eta berriro lo hartzen dut, iratzargailua jartzen dut hurrengo ordurako altxatzeko eta horrela ordenagailuak behar duen edo andereƱo bat zerbait bidaltzen didaten arte. Egia esan, klase horiek ez ditugu serioski hartzen, altxatu egiten gara, eskolak ematen ditugu, etxeko lanak egiten ditugu, ikasi egiten dugu eta berriro errepikatu.

Azterketak aparteko gaia dira, ohar guztiak ondoan dauzkagu azterketak egiten ditugun bitartean. Irakasleek bideo-deietan ikusten dute gelaren zati bat, gure aurpegia... baina ez dute ikusten inguruan dugun guztia. Ikasle naizen aldetik, horrek ona eta kalte egiten dit. Mesede egiten dit, notak hobetu ditzakedalako, baina, aldi berean, kalte egiten dit, itzultzen garenean ez dugulako izango.

DƔnae.