Hemendik aurrera asteburuetan, (ehizan) ateratzen
naizenean, antisorgailuez gain, FFP3 maskarilla, desinfektatzeko likidoa,
ozonoa sortzeko tramankulua atera behar izango ditugu aldean, birus madarikatu
horrek harrapa ez gaitzan. Gauzak horrela, bat-bateko aferak ez dira izango
lehen izan zirenak eta, zenbait kasutan, ez dugu itxaron behar izango hurrengo
goizera arte ondoan daukaguna nor den jakiteko. Orain maskarilla kentzearekin
sorpresak izango ditugu.
Aurreko egunean lagun batek esan zidan ez dela ausartzen
emazteari musu bat ematen eta zaila egiten zaiola txortan aritzea
maskarillarekin. Egia esanda, ulertzen diot, nik ere ez nioke musurik emango,
ezta maskarilla jantzita ere, kar, kar, kar...
Konsueloa. Nire beste lagun batek ere dioen bezala, ez
dago ez neska, ez mutil itsusirik, trago falta baizik.
Uste
duzue koronabirusak gure harreman sexualak aldatuko dizkigula? Eta ligatzeko
moduak? Euskal Herrian lehen ligatzea
miraria bazen, orain zer da? Emango zenioke musu bat ezagutu berri duzuen
pertsona bati?
8 iruzkin:
Nire ustez, bakarrik aldatuko da lehen Momentu an. Txerto bat aurkitu eta gero, berreskuratuko dugu gure bizitza normala arlo guztietan.
Ez zait iruditzen hemen ligatzea miraria bat dela, baizik eta estereotipo bat. Azkenean, hemen ahalegin gehiago ipini behar duzu ligatzeko, baina horrek ez du esan nahi mirari bat dela.
Amaitzeko, nik ezezagun batekin ez nuke musu bat emango, denbora behar dut konexio mota bat sortzen den ala ez ikusteko. Horregatik, nik ez nuke hori egingo.
Kaixo guztioi!
Nire bizitzako garai honetan gutxien kezkatzen nauena ligatzea da. Nire arreta beste pertsonekiko distantziak mantentzean dago jarrita eta ez erori bi musu emateko bulkadan, adibidez. Astelehenean hasi nintzen bulegoan lanean, eta erronka handia izango da segurtasun-arau guztiak betetzea.
Ez dut uste une egokia denik ligatzeko baina jendea ezagutzeko eta ondo baloratzeko bai.
Une txarretan argi ikusten dugu nor den lagun, lankide edo bikote ona. Beraz, jarrai diezaiogun mareari eta ikus dezagun gure inguruan nork merezi duen gure maitasuna.
Musuen eta besarkaden unea iritsiko da, baita mihi-muxuena ere!
Agur bero bat
Valentina
Kaixo guztioi!
Orain ez da lehen bezala, eta suposatzen dut, dena bezala, hori ere aldatuko duela. Ligatzeko? Edozein lekutara joaten gara maskarillarekin, eta neuk, behintzat, ezin dut ondo hitz egin horrekin, orduan, ez hitz egin, ligatzeko hobe da gure begiak enfatizatzea.
Gainera, gaur egun ilara luzeak dauzkagu, agian zure printze aurkituko duzu supermerkatuko ilaran. Oraindik aukera dago. Badakit ez dela oso romantikoa, baina auskalo. Pandemia garaia, etsipen garaia...😍
Laster arte!
Betidanik esan izan da Euskal Herrian misio ezinezkoa dela ligatzea. Hortaz, ez dut pentsatzen koronabirus honek kalte larriak arlo horretan eragingo dizkigunik, kar,kar,kar!
Txantxak txantxa, espero dut orain arte izan dugun harremanak izateko eta mantentzeko modua osasun krisialdia pasa eta gero berreskuratzea. Ohiko bizimodua pixkanaka berriro itzultzen bada, orduan agian bat-bateko aferak bueltatuko dira.
Hala ere, "normaltasun berrira" baino heltzen ez bagina, orduan gertatu ahalko litzaiguke bat-bateko musu inozoa ez ematea ezta jasotzea ere.
Eguerdi on guztioi,
Nire ustez, harreman sexualak ez dituzte aldatuko. Orokorrean, gizarteak ez du fidatuko nor duen aurrean. Denbora gehiago ezagutzeko izan behar izango da, eta pertsonak bakoitza badaki zeintzuk ahal izango litzaizkion ondorioak.Hori dela eta, ligatzeko moduak aldatuko du zerbait burua badauka.
Ligatzeko miraria jarraituko du Euskal Herrian, bueno, zaila gehieho...
Musu bat emateko lehen esan dizuedanez, galdera batzuk egin beharko nizkioke, ja,ja,ja. Jakiteak ere zerbait bere bizitzari buruz
Ez dut pentsatu! Baina ezin dezakegu uka gauzak gaur egun asko aldatu dira, lehenengo egunean telebistan ikusi nuen berri bat, diskotekak irekitzen dutenean....gazteak nola erlazionatuko diren , maskarilla batekin sartu beharko dute, hori ez ezik, arropa bereziekin ere egon beharko dute, ez dakit hori izango den posible baina beldurra ematen dit, horrela, oso zaila izango da norbaiti ezagutzea. Etxean hobe da geratzea.
Mery
Espero dut, harreman sexualak nire bikotekidearekin ez aldatzea, ia bederatzi urte daramagu elkarrekin eta inoiz ez gara egon egoera honekin, hainbeste egun ikusi barik eta ukitu barik. Gainera, astelehenean atera ahal gara kalera herrialde osotik, baina nik ezin izango dut bikotekidea ikusi, hogei kilometrotara dago eta. Ez dakit, gazteak orain nola ligatuko duten, edo musurik emango direnik, baina nik argi daukat, nire bikotekidea ikusterakoan, muxu luze bat emango diodala.
Arkaitz.
Kaixo!
Hasteko, espero dut Euskal Herrian ligatzeko moduak ez aldatzea, aldatzen badira ez dakit zer gertatuko denik. Niri ez zait bururatzen ligatzeko beste modurik, pertsonaren ondoan egonda, baina ezin ukituz.
Gehien ligatzen den lekuak festetan dira, jende gehiago ezagutzen duzunean eta gauez, festetan, musikarekin... baina jaiak ere kendu dira, beraz, leku horietan ezin izango dira ligatu.
Nire ustez,ligatzeko formak berdina izaten jarraituko dute, baina beste leku batzuetan.
Hala ere, uste dut jendea hasieran oso kontzientziatuta zegoela segurtasunaz eta guztiaz, baina denborak aurrera egin ahala eta aukera gehiago ematen dizkiguten arren, jendeari ahaztu egiten zaio.
Gainera, gustatzen zaion pertsonaren aurrean izango balu eta berarekin ligatu ahal izango balu, denoi ahaztu egingo litzaiguke distantzia eta guztia. Azken finean, bi hilabete daramatzagu bakarrik, gure familia giltzapetuta eta ikusten ari da beste motako konpainia nahi dugula.
Dánae.
Argitaratu iruzkina