2020/05/20

67. EGUNA: FAMATUA NAHI NUKE IZAN

Ez dakit inoiz egunkarietako moda atala ikusi edo irakurri duzuen. Nire kasuan, batzuetan irakurtzen dut eta, egia esan, pandemia honetan famatuek zer nolako arropa daramaten eta ditxosozko arropa nola lortu ahal dugun ezer gutxi inporta zait. Are gehiago jakinda famatu hauek ez dutela ezer ordaindu arropa horren truke.

Horretan pentsatzen dudanean sutan jartzen naiz. Ez dut uste famatu horiek diru arazorik izango dutenik nahi dutena erosteko. Guk baino diru gehiago izango dute, seguru. Imajinatzen dut arropa markek ematen dizkietela arropa horiek, baina ez zait bidezkoa iruditzen.

Zer esanik ez futbolariei buruz. Horien kasuan arropa ez ezik autoak ere dohainik izaten dituzte eta zelako autoak. Jende xumeak bizitza osoa lanean eman ostean ere zail izango luke  auto horiek erostea, zail baino ezinezko esango nuke.

Baina horrela da bizitza, ezta? Hurrengo bizitza batean futbolari nahiko nuke izan, baina lehen mailako futbolaria, jakina!

Zer deritzozue markek gauzak famatuei doan emateari? Bidezkoa deritzozue? Marka ospetsuen jabeak bazinete jende famatua erabiliko zenukete markak iragartzeko? Zer izan nahiko zenukete hurrengo bizitzan?

8 iruzkin:

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Niri ez zait ondo iruditzen famatuei gauzak doainik ematea, azkenean person bat dira, nik bezala eta haiek ere behar dute ordaintzea gauzak lortzeko.

Bai erabiliko nuke, baina ez nuke emango gauzak doainik, azkenean gauzak doainik ematen banuke jendeei ez nuke lortuko etekinak.

Nik ikertzailea izatea nahiko nuke, betidanik gustatu zaidan ikertzea laboratorio batean lan egitea.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri ondo iruditzen zait, argi dago marketing dela eta, horregatik, famatuei eskatzen diete, beren arropak hobeto eta arinago saltzeko. Nik marka ospetsu baten jabea izango banintz, berbera egingo nuke, beti modan dagoen famatuekin momentu horretan, jende gehiago nik saltzen dudan arropak ikusteko. Orain adibidez, modan dago Ester Espósito. Famatu hau izango zen nire hurrengo aurpegia nire arropa janzteko eta, ziur nago jende askok berak janzten duen arropa erosiko duela. Agian, hurrengo bizitzan Amancio Ortegak egin duen bezala antolatuko nuke nire bizitza.

Amaia erabiltzaileak esan du...

Arratsalde on:

Askotan gertatzen da famatuek arropak, bitxiak, autoak edo edozein gauza doan jasotzen dituzte. Normala da, horrela oso publizitate-kanpaina erentagarria egiten delako eta, dakigunez, publizitateak eragin handia daukalako gure erosteko erabakian.

Alegia, Rafa Nadalek eramaten duen gama handiko erlojuak edo Charlize Theronek erabiltzen duen luxuzko lurrinak bezero berri asko erakartzen dituzte eta, beraz, salmentak izugarri altxatzen dira. Hori ikusita, opari horiekin markek diru asko irabazi dezakete eta, helburua lortzen bada, oparia benetako inbertsioa bihur daiteke. Ondorioz, argi daukat gauza bera egingo nukeela, marka ospetsu baten jabea izango banintz, zalantzarik gabe!

Hurrengo bizitzan ospe handiko idazlea edo margolaria izan nahi nuke, bizitza lasaia baina arrakastatsua izateko.

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Diru asko irabazten dute eta horrela, diru gehiago irabazten dute. Bakarrik haien aurpegia edo haien gorputza erakusteagatik. Jakina ez dela bidezkoa! Eta gainera, egiten duten kirola, janzten duen arropa eta agertzen diren aldizkariak gustatzen zaizkigu. Mundua alderantziz dago.

Hurrengo bizitzan? Agian arropa diseinatzailea izango litzateke, Yves Saint Laurent bezalakoa, betidanik arrakasta eta rekonozimendu handia eduki ditu...🧵

Laster arte!

Zuriñe erabiltzaileak esan du...

Kaixo!!!!

Ulergarria da markek ospetsuek edo influencersek beren produktuak sustatzea nahi izatea,azken finean,jarratzaile asko dituzten pertsonak dira,eta askotan,daramaten arropa ordutan agortzen dira.Ez zait iruditzen promozionatzen dituzten produktu horiek doan ateratzea.Izan ere, askotan influencersek gero komentario txarrak egiten dituzten produktuak sustatzen dituzte dena produktuak doan edukitzeagatik eta ditu pixka bat jasotzeagatik.

Hasiera batean marka arrakastatsu baten jabea izango banintz,ez nioke doako produkturik emango produktua sustatzen didanari.Hasieran,irudia izateko ordainduko nioke,eta gero,urteak igaro eta nire produktuak sustatzen jarraitzen dudanean,sorta bat emango nioke lagin berriak ateratzen direnean.

Beste bizitza batean gustatuko litzaidake barruko eta kanpoko diseinatzailea izatea.Orduak eta orduak ematen ditut barruko dekorazioari begira,asko gustatzen baitzait ehun desberdinen koloreekin eta ehundurekin jolastea.

Ondo segi

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo:

Marka baten jabea izango banintz, ere erabiliko nuke jende famatua nire markari publizitatea egiteko. Uste dut bidezkoa dela eta marketing bezala ondo dagoela, ez da marketing egiteko aukerarik garestiena, telebistako iragarkiak garestiagoak baitira.

Hurrengo bizitzan, erabaki behar badut zer izan nahiko nuke, ziur erabakiko nuke futbolari arraskatatsu bat izatea.

Fernan.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo, guztioi:

Pertsona ospetsuak ere marka bihurtu dira. Beren lanaz gain, publizitatetik bizi dira.
Oparitu egiten dira eta publizitatea egiteko arropa eta osagarriak uzten dituzte, bai batak eta bai besteak. Horrela, diren adimendunak, modernoak edo solidarioak sal diezazkigukete.
Dena itxura, baina batzuek sinetsi egiten dute eta gogotsu jarraitzen diete.
Ez dira hain ederrak, ez hain solidarioak, ez hain dotoreak.
Enpresa bat izango banu, bere zerbitzuak erabili beharko nituzke, horixe da jendeak nahi duena.
Denok behar ditugu erreferenteak, baina batzuetan ez ditugu ondo aukeratzen.
Agur bero bat
Valentina

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Ados nago famatuek ez dutela pribilegiorik izan behar.
Normalean ospetsuei gauza asko oparitzen zaizkie, ez dute jatetxe askotan ordaintzen edo beherapenak egiten dizkiete, eta hori ez zait ongi iruditzen. Adibidez, dendek arropa oparitzen diete, jantzi eta publizitatea egiten dietelako, edo jatetxe batzuetara joaten direnean, ez dute ordaintzen. Izugarria iruditzen zait. Denok ditugu eskubide berberak, eta denok ordaindu behar dugu erosten dugunagatik edo gauzak horregatik kontsumitzen ditugun momentuan. Prezio bat dute, ordaintzeko, ez nahi duguna egiteko eta salbuespenak egoteko. Gainera, pobrea den jendeari arropa edo janaria emango baliote, ulertuko luke, baina diru asko dutela eta soberan dutela emango liekete, ez du zentzurik.

Dánae.