Konfinamendua baino lehen inoiz ez nuen etxean alkoholik edaten. Ez dakit
zergatik, baina bakarrik edaten nuen kalean. Alkohola banuen, batez ere, etxera
bisitan etortzen zirenak gonbidatzeko. Haiei edari desberdinak eskaintzen nizkien,
baina nik dastatu ere ez nuen egiten. Jatorduetan ura baino ez nuen edaten,
Gabonetan izan ezik.
Baina itxialdia hasi zenean, gauetan, lana amaitu eta afaldu ostean, hasi
nintzen kopatxo bat edaten. Etxean nituen alkoholdun botilen artean begiratu
nuen eta ardo gozo botila batzuk aurkitu nituen eta, aitortu behar dut, egun
batzuetan ardotxo bat baino gehiago edan nuela. Dagoeneko bi aldiz eskatu behar
izan dut Internet bidez kutxa bat eta, ez dakit zergatik, harrez geroztik oso
ondo egin dut lo, inoiz baino hobeto.
Dena den, kalean edan nahiago dut, kalean bertan, ez terraza batean. Kalean
zutik lagunekin hizketan. Pandemia baino lehen, kalean ardotxo bat edo
garagardo bat edatea zen nire plazer txikia. Horregatik itxialdi honetako
lehenengo egunetan faltan bota nuen, baina gaur egun nire plazer txikia gauetan
ardo gozo bat edo batzuk hartzea da, etxean hartzea, eta, ondoren, ondo lo
egitea.
Zein da pandemia honetan aurkitu duzuen plazera? Kalean
ala tabernan nahiago duzue edan? Zein da gogokoen duzuen taberna? Zergatik?
11 iruzkin:
Egun on,
Nik aurkitu dut plazera nire logelan.Pandemia hasi zenetik egun osoan etxean nago seme-alabarekin,eta egun osoan zehar"ama"hitza da gehien entzuten da,beraz,nire logela bakarrik egotea da nire plazer txikia.
Beharrezko izango balitz erabakitzea toki bat edateko taberna bat erabakiko nuke ,musika entzuten asko gustatzen dudanez, nahiago dut barruan egotea.
Dudarik gabe taberna gehien gustatzen zaidana da Panorama.Izan ere,nerabe nintzenetik joaten naiz,eta zorionez,beren musika eta giroa ezin dira hobeak izan
Bihar arte.
Patricia
Kaixo!
Kaixo!
Normalean ez dut alkohola edaten, bakarrik nire lagunekin nagoenean, gehien gustatzen zaidana prestatutako Martini bat da, eta hemen Barakaldon oso ondo prestatzen duten taberna bat dago. kafe bat lagun batekin hartzen badut terraza batean egotea gustatzen zait, ordea, igande batean nire lagunekin nago gehien gustatzen zaidana zutik egotea da, nire martinez gain, mesedez rabak platerkada bat !
Pandemiaren ondorioz jende askok etxean alkohola edaten du, batez ere bere lagunekin Interneten bidez hitz egiten dutenean, orain hori modan dagoena da, niri ez zait gustatzen Martini edatea etxean baina nire lagunak Interneten bidez ikusten ditudanean Radler bat ateratzen dut asko gustatzen zaidalako
Mery
Kaixo, guztioi:
Berrogeialdiko nire plazer nagusia lo gehiago egitea izan da eta telebistan telesail bat ikusi eta berandu arte irakurri ahal izatea. Ez dut alkoholik edaten, ez dit ondo egin.
Baina terraza batean kafe bat hartzen eta lagunekin hitz egiten egotea gustatzen zait. Ez zait zutik hitz egitea gustatzen, altuegia naiz eta nire lagunak oso txikiak, beraz normalean esaten dutena entzuten ez dudanagatik. Esaten dizuten ezer entzun gabe taberna batean zutik egotea ez da nire egoera gogokoena.
Agur bero bat
Valentina
Kaixo guztioi!
Aurkitu dudan plazera da lasai egotea etxean. Baina ez ditut gauza arraroak behar. Niretzat erlazatzeko nahikoa da liburu on bat.
Benetan ez zait gustatzen edatea. Beno, ura, kafea edo zukua bai, baina besterik ez. Horregatik zaila egiten zait plazera aurkitzea taberna baten barruan, baina nire lagunekin egoten naizenean, orduan bai, kafe batekin nago eta orduan inportantena ez da edaria, egoera baizik.
Nire ustez “La Granja”-k munduko zukurik onena edukitzen zuen, baina gaur egun desagertuta dago eta orain beste leku bat aurkitu behar dut...🥂
Laster arte!
Arratsaldeon!
Oro har, denbora gutxi dut niretzat. Oso zaila da askotan aldi berean lan egin , semea zaintzea, etxeko lanak egitea eta ikastea, eta, esan beharrik ez, denbora librea izatea.
Beraz, asteartero lagunekin geratzen naiz Irlandes batean garagardoa hartzera.
Berrogeialditik, eta nahiz eta telelana egin eta semea zaindu, ohitura horri eutsi diot. Beraz, nire plazer handiena lagunekin eta, jakina, garagardoarekin egiten dudan geldialdi birtuala da.
Nire unea da, niretzat bakarrik, semea gabe, senarra gabe. Hau luxu handia!
Laster arte!
Natalia M.
Kaixo denoi!
Onartu behar dut poteozale eta tabernazale hutsa betidanik izan naizela. Beste gauza bat esatea gezurra edo agian aitzaki bat izango litzateke, kar, kar, kar.
Aizu, horrek ez du esan nahi beti edaten ari naizela edo egunero egiten dudala, jakina, baina, nire aisialdian, izugarri gustatzen zait lagunekin egotea kalean, tabernaren kanpoan hobeto, sutik eta pote bat (nire kasuan beti garagardoa) esku batean, jendeaz inguratuta.
Egungo gure inguruan dauden taberna modernoak gustatzen bazaizkit ere, nahiago ditut antzinako tabernak, nahiz eta askotan itxura dekadente eta pizka bat utzia izan.
Pandemia honetan, berrogeialdia baino lehen ez bezala, nik ere edaten nuen garagardo bat etxean egunero, eguna pizgarri batekin amaitzeko.
Kaixo!!!!
Pandemia honetan aurkitu dut plazerra postreak egiten,batez ere gazta tartak labean.Ez dut esan nahi astean gazta tarta bat egiten dudanik,baina beste gauza batzuk egiten ditut,hala nola, arroz pastelak edo gurinezko gailetak.
Kalean edo taberna batean edateari dagokionez, taberna dagoen lekuaren araberakoa da.Adibidez,ostegunero Pozas Kalera joaten nintzen eta kalean edaten nuen tabernara sartu gabe,bertan egoten baita giroa.Asteburuetan,Bilbon geratzen bazen,diputaziora joaten nintzen,baina liburutegiko horman jartzen nintzen eserita.Beti gauza bera egiten genuen,horman ardo batzuk hartu eta gero Zara-ra joaten ginen arropa begiratzera,ondoan baitago.
Tenperatura ona egiten zuen asteburuetan Bilbo aldatzen nuen Sopelako tabernengatik,Indians edo La Triangu kasu,edo bestela Golfo Norte-ra joaten nintzen.Niretzat taberna hauek aste osoko ihesbidea izan dira beti,ez bakarrik itsasoaren ondoan egoteagatik,baizik eta duten musika motagatik eta dituzten terrazengatik.
Argi daukat ahal dudanean hiru taberna hauetako batera joango naizela lagunekin berriz konektatzea eta erlaxatzera.Ikus daitekeenez,ez zait gustatzen tabernetara zerbait hartzera sartzea,nahiago dut terraza batean ,horma batean edo kale berean.
Ondo segi!!
Kaixo:
Nire ustez, edan aurreko plazerrik onena lo egitea da. Onartzen dut ez dudala lo asko egiten, baina izugarri gustatzen zait. 10 ordu jarraian lo egin ondoren jaikitzea edo etxera leher eginda iritsi eta ohean etzatea, nire ustez jaikitzea gozamen bakarrenetakoa bada.
Konfinamenduan egon naizen bitartean plazer horretaz gozatu dut. Ahal izan dudan guztia lo egiten saiatu naiz.
Egia esan, nik ez dut edaten, lagunekin bakarrik edaten dut, eta festan gaudenean edo Atarrabiatik atseden hartzera joateko ateratzen garenean, baina ez zait gustatzen.
Dánae.
Pandemia honetan aurkitu dudan plazera, ez da fisikoa, baizik eta, psikologikoa. Ikasi dut, gauza guztiak denbora bat behar dutela edozein gauza lortu ahal izateko. Ere nik daukadan gauza guztiak baloratzen ditut lehen baino gehiago. Eta gauzarik garrantzitsuena pazientsia handiagoa daukadala lehen baino. Baina, benetako plazera niretzat tabernaz-taberna edatea da. Ere esan behar dut, etxean edaten dudala, baina, ez da berdina. Kalean edatea hobe iruditzen zait, gainera, ezagunekin edo neskalagunarekin egotea edaten, askoz hobe da. Gehien tabernetara joaten ditugunak pintxopoteak lantzen dituztenak dira. Asko gustuko dut pintxo bat hartzea poteatzen nagoenean.
Arkaitz.
Kaixo!
Itxialdi honetan plazer bat aurkitu dut: akuarela margotu.Inoiz ez dut margotu eta konturatu naiz oso ondo dela erlajatzeko. Nik ez daukat pazientzia handirik baina alaba batekin gausak desberdinak egin behar dituzu denbora pasatzeko eta nabaritzen naiz margotzean pazientzia handia daukala.
Normalean, astero nire lagunekin geratu nintzen garagardo bat hartzeko. Txikiak plazan jolasten zuten bitartean, gu zerbait edaten genuen. Nahiz eta orain kalera irten ahal, oraindik ez gara geratu zerbait edateko. Hala ere, etxean inoiz ez dut edan garagardorik baina itxialdi honetan garagardo bat edan nuen eta ez zen berdina. Espero dut laster lagunok geratuko garela zerbait hartzeko.
Sonia
Pandemiarekin, etxean lasai egotea lortu dut. Etxean ordu asko egon nahi izatea ez da oso normala, horregatik, itxialdi honetan, nire giroan sentitu naiz.
Kaleak hutsik zeuden, dena garbi zegoen eta, gehien gustatzen zitzaidana, txorien kantua entzuten zen.
Leihoa irekita lo egin dut, Telepizzaren motorrak etengabe entzun gabe.
Plazer berri bat aurkitu dut, txoriei jaten emateko plazera. Egunero jaisten nien pentsua, eta urrundik jaten ikusten zituen.
Ana Cobos
Argitaratu iruzkina