2022/02/18

ARRAROA ZARA?

Ez dut uste adinean aurrera egin ahala arraroagoa naizenik. Arraroa naiz eta kito!!! Holakoa naiz eta daukadan adinarekin gaitza dut aldatzea. Gainera, gustura nago neure buruarekin eta, azken batean, horixe da garrantzitsuena.

Blog honetan sarritan hitz egin dizuet jasan ezin ditudan pertsonez edo, hobeto esanda, beraiek egiten dituzten gauzez, adibidez, astean behin dutxatzen direnez, laneko komunean egunero ordu jakin batean kaka egiten dutenez,… Haiei bost axola, arazoa ez da beraiena, ez. Arazoa ondoan gaudenona da, jakina.

Baina, gauza batzuk ezin dira onartu. Bizikidetzak, guztion onurako, baditu bere arauak eta errespetatu egin behar ditugu. Baina guk errespetatzen baditugu, besteek ere bai. Inor ez dago horretaz salbuetsita. Denok berdinak gara. Ziur aski pentsatzen ari zarete zergei buruz ari naizela, zergak ordaintzen ez dituztenei buruz, baina ez. Hortzak garbitzen dituztenei buruz ari naiz.

Hortzak garbitzea ondo dago, haginlariek egunean hiru aldiz garbitzea gomendatzen dute. Hori oso ondo dago, baina ez dute gomendatzen hortzetako pasta konketan uztea, odolez eta adurrez beteta. Nazka ematen dit. Ezin dut jasan.

Jendea zikina da eta, tamalez, jendeak ez du besteengan pentsatzen. Bakarrik pentsatzen du arraroa naizela.   

Zuek ere arraroak zarete? Zer ezin duzue jasan? Zer egin behar dugu horrelako kasuetan? 

12 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo, denoi:
Bai, urteak pasatzen dutenean arrarogoa bihurtzen ari naiz. Garbiketari buruz, gurea eta etxekoa edo lanakoa gaur egunean oso inportantea iruditzen zait. benetan, hain zorrotza izan ahal dut... Nire lanan material asko daukagu eta partekartu behar dugu. Sarritan jende asko ez daki non ipintzen duen edo zer pasatzen den desagertzen badu eta hori ezin nuen jasan. Baina bueno, orain estratesatuta egoten banaiz materiala batuko edo ordenatuko dut eta nire terapia bihurtzen ari da!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztiei:

Nire ustez denok arraroak gara, pertsona guztiak gure bitxikeriak ditugu. Nik adibidez ezin dut jatetxe batean jan atea ezin ba dut ikusten. Beti ikusi behar dut kaleko atea jaten dudan momentuan. Betidanik gustatu zait kontrolatzea eta begiratzea nork sartzen den nik nagoen lekuan.

Nire ustez normaltasunez eraman behar ditugu pertsonen bitxikeriak, denok ditugu eta oso normala da eukitzea.

Aratz 4-6

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

ieepa:

Kalera joaten naizenean eta zaborra kaletik botata ikusten dudanenan asko hazerretzen naiz, esin dut ulertu zergatik pertsona batzuk ezin dituzte beraien plastiko botilak, garagardo edo coca-cola potoak, litxarreria poltsak etabar zakarrontzi batera bota. Askotan ikusi dut nola pertsona batzuk irekitzen zuten zerbait jateko eta axolagabetasun handiarekin plastiko bilgarria zorura botatzen zuten. Pfffffff benetan haserre bizian jartzen naiz. Naturan zaborra ikusten dudanean pena eta amorru handia ematen dit horregatik, mendira joaten naizenean saiatzen naiz plastiko poltsa bat motxilan eramaten topatzen dudan zaborra hartzeko eta kontainer batean gero botatzeko. Azkenean mendian ez daude garbitzailerik eta zaborra inork handik kentzen ez badu han geratuko da.

Julen 4-6

Maika jardun bikoa 4-6 erabiltzaileak esan du...

Ez dut uste arraroak garenik. Uste dut denok ditugula gure mania txikiak. Nire kasuan, adibidez, ezin dut jasan hitz egiteko gehiegi hurbiltzen den jendea edo ilara baten zain zaudenean. Musika jartzeko mugikorra erabiltzen dutenak eta entzungailuak erabiltzen ez dituztenak ere ez ditut jasaten. Zergatik entzun behar dut zure regueton musika metroan? Zaila da besteen maniak jasatea, baina guk ere baditugu gureak; beraz, 3 arte kontatu behar dugu eta airea hartu.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...


Nire ustez, mundu guztiak ohitura arraro batzuk dituela. Testuan pertsona bat deskribatzen da, ezin ditu jasatzen jendearen portaera txarrak eta ados nago arau batzuk egon behar direla gizarte honetan elkarrekin bizitzeko. Nire kasuan, goizetan jaikitzen naizenean, ezin dut jasan hitz egitea kafe bat hartu arte. Orduan, etxean inork ez dit hitz egiten kafea hartu aurretik eta inoiz egiten badu, nik ez dut haserre erantzuten.

Lorena 4-6

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kaixo guztiei:
Nire uste, guztiok daukago maniaren bat, hauek batzuetan arraroak bihurtzen digute. Nire kasuan uste dut ez nahizela pertsona arraro bat,bakarrik dauzkak nire maniak guztiok belaza adibidez, pensatzea zerura begiratzen, hori ez bada funtzionatzen atseren bat hartzen du.

Andoni 6-8

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok:
Usted dut maniak direla arraro izatea baino, denok daukagu gure maniak eta diferentea egiten digute.
Nik bai daukat maniak, hala bola beti esku garbiak eduki behar dut jaterakoan, bestalde zikin sentitzen naiz eta ezin dut jan

Olga erabiltzaileak esan du...

Arratsalde on, lagunak,
Normalean ez naiz oso zorrotza, egia esan, baina nazka handia ematen dit bainugelako konketan nire seme-alabek garbitzen dituztenean hortzak garbitu izanaren hondarrak ikusteak. Eskerrak etxean bi bainugela ditugun, bata guretzat eta bestea haientzat. Ez naiz haien komunean sartzen, ez baitut ikusten uzten duten zikinkeria, egun osoan oihuka egongo nintzelako.
Uste dut hori ez dela arraroa, garbia izatea da, eta ez zait gustatzen nik egiten ez dudana egitea, horregatik ezin ditut horrelako zikinkeriak jasan eta ikusten ditudanean nerbioetatik jartzen naiz. Batzuetan nik garbitzen ditut, haiek ez daudelako etxean, eta daudenean berehala deitzen diet, garbitu gabe utzi dutena ikustera etor daitezen. Beti esaten dute ez direla izan edo elkarri pasatzen diotela pilota baina azkenean batak edo besteak garbitzen dute.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok,

Uste dut ez ditudala mania asko, bai ditut, denok bezala. Adibidez, patatak jaten ditudanean, ez naiz eroso sentitzen patata bakoitiak jaten baditut, bikoitiak izan behar dira. Normalean, esaten didate arraroa naizela hau egiteagatik, baina ez zait axola.

Nire ustez, uste dut mania horiek berezi egiten gaituztela, bakar egiten gaituztela eta ez dugu gaizki sentitu behar egiten ditugunean.

Elba 4-6

Ira6-8 erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztiei!!!!


Ez dut uste arraroak garenik,bakoitza bere erara egiten ditu gauzak,horregatik, bakarrik zara jada raroa.Nik ezin dut jasan jendearen heziketa txarraeta eta plastikosko poltsen zarata. Naska handia ematen dit, baita ere, medikuarengana dutxatu gabe joaten den jendeak, edo prestatu duen tomatearen tipula usainarekin eta zer esan bainu batera zoazenean eta ertz osoa pixaz beteta aurkitzen duzunean.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kaixo guztiei,

Nire ikuspuntutik mundu guztia arraroa da, denok ditugu jasaten ez ditugun mania horiek, batzuk gutxiago eta beste batzuk gehiago, baina denok arraroak gara.

Nire kasuan, badaude gauza batzuk jasan ezin ditudanak, adibidez, hitz egiten ari naizenean pertsona batekin eta bapatean mugikorra hartzen dute tik tok , instagram etb begiratzeko. NIre lagunak egiten dutenean beraien mugikorrak edo wifia amatatzen dut. Jasaten ezin dudan beste gausa bat baina denborarekin onartu dudana izango zen, argazkiak ateratzen didatenean nik konturatu gabe. Argazki horietan badirudi hilda nagoela, bizirik baino gehiago, eta gainera instagramera igo eta etiketatu egiten naute, mundu guztiak jakin dezan ni naizela; baina jazan ezin dudan gauzarik handiena da, pertsona batek txantxa bat egiteko edo txiste bat egiteko kolektibo bati edo pertsona bati min egiten zaioenean, soilik iruditzen zaizkielako barregarria pertsona horiei mina egitea.

Horrelako gauzak gertatzen direnean, normalean egiten ari duenari esaten diot ez zaidala gustatzen agiten ari duena , baina kasu batzuetan, zenbait zirkunstantziagatik, isildu egin behar naiz, eta ez haserretzeko egiten dudana da nire osabak behin erakutsi zidan abesti bat abestea: "uno,dos,tres yo me calmaré y todos lo veréis". Nire anaiari gomendatu zioten beste gauza oso erabilgarri bat da, aurpegia ur hotzez bustitzea.

soraya 4-6

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo, denoi: (berriro ipiniko dut ez dudalako sinatu)
Bai, urteak pasatzen dutenean arrarogoa bihurtzen ari naiz. Garbiketari buruz, gurea eta etxekoa edo lanakoa gaur egunean oso inportantea iruditzen zait. benetan, hain zorrotza izan ahal dut... Nire lanan material asko daukagu eta partekartu behar dugu. Sarritan jende asko ez daki non ipintzen duen edo zer pasatzen den desagertzen badu eta hori ezin nuen jasan. Baina bueno, orain estratesatuta egoten banaiz materiala batuko edo ordenatuko dut eta nire terapia bihurtzen ari da!
Itzi 6-8