2022/02/04

GORA MAITASUNA!!!

Maitasuna zorte kontua dela diote nire lagunek eta ligatzeko artean ere zortea behar dela pentsatzen dute. Zorte? Zorte?… Zortea bilatu behar da eta, nire kasuan bezala, ez da nahikoa polita izatearekin. Zer edo zer gehiago behar da, baina gehiago hori ez dakit zer demontre den.

Ez naiz inoiz oso trebea izan maitasun kontuetan. Borondatea jarri dut, baina ligatzea ez da nire bertuterik onena. Gutxi eta gaizki ligatu dut. Beti maitemindu naiz nitaz maitemintzen ez zenaz eta, hasteko, hori arazo handia izaten da.

Orain bikotekidea dut. Asko kostatu zitzaidan lortzea, baina azkenean lortu egin nuen. Batzuetan, gau erdian, bera lotan dagoenean begiratzen diot eta oraindik ez dut ulertzen zer egiten duen nire ondoan, eta pentsatzen dut kontxo!!! zer zorte izan dudan. Azkenean lagunek arrazoia zuten.

Zer behar da ligatzeko? Zorteak badu zerikusirik? Trebeak zarete ligatzen? Baduzue bikotekiderik? Nola lortu zenuten? Laster Balendin deuna izango da, ospatuko duzue bikotekidearekin?

10 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo ikaskide :
Maitasuna oso garrantzitsua da gure bizitzan .Maitasunarik bizi ez du zentzurik,beharrezkoa dela usted dut.
Gaur egun gure bizimodua zaila eta gogorra da eta arrazoi honetatik behar dugu gure bihotzetan.
Anima zaiteze maitasuna aurkitzeko!!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Iep!

Bizitzan zehar zeure buruari seguru sentitzea funtsezkoa da, helburuak betetzeko, lan hori lortzeko, azterketak gainditzeko eta baitaere ligatzeko. Guztiok sustatu beharko genuke auto-konfiantza, azkenean zuk zeuk sinesten baduzu, gauza berriak egiteko prest egongo zara eta portsona hori azkenean hitz egitera ausartuko zara. Baina, egia da, batzutan zortea garrantzia handiko eragilea dela. Deitu diezaiokegu zortea, patua, serendipia… bizitza, askotan oso apetatsua da eta ausaz esagutu dezakezu ala ez pertsona hori. Hala ere, ligatzeko mundo honetan, norberaren auto-konfiantza garrantzia handiagoa daukala uzte dut.

Julen 4-6

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo:
Hurrengo astean San Valentin eguna izango da eta hau dakigu otsaila hasten
denetik edonon abisatzen dizutenak gauza asko daudelako.
Maitasunaren irudia den San Valentin egun bat da. Hala ere, gure
gizartean enpresek diru asko irabazi nahi dutenez, San Valentin egun bat
da diru lortzeko, hau da, jende gehienak opari asko erosten ditu egun hau
ospatzeko.
Nire ustez San Valentin egun gehiago bat da. Hala ere, aurten bikotekidea
eduki ez arren, pasaden urtetan ospatzen nuen. Ez dakit zergatik, baina
maitasunaren egun berezia denez, zerbait egin genuen. Honetaz aparte San
Valentin maitasunaren eguna da eta noizbehinka ospatzen dut nire
lagunekin.
Ligatzeko sortea edukitzeari dagokionez, ez nuke esango sorte edukitzea
beharrezkoa dela. Normalean ligatzeko, beharrezkoa da persona
gustatzea eta elkar erakarpena egotea

Erika P 16-18

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik uste dut pertsona bakoitzak ligatzeko modu desberdina duela eta horrek asko esaten du pertsona nolakoa den. Uste dut bakoitzak den bezalakoa izan behar duela ligatzerakoan eta ez aldatu norberaren izaera edo itxura norbaiti gustatzeko.

Zorteak ez du zerikusirik ligatzeko orduan, baina zurekin bateragarria den norbait aurkitzean aguan bai. Normalean ez nintzen asko ligatzen, beti esaten zidaten niri, baina nik ez nuen inoiz lehen pausoa ematen.

Bikotekidea dut eta duela hiru urtetik nago berarekin, berak eskatu zidan behin baino gehiagotan irtetea kar-kar, baina gero aukera bat eman nion eta ez naiz damutzen. Ez dut uste ospatuko dugunik Balentin deuna, baina agian aprobetzatuko dut duela egun batzuetatik daukadan oparia emateko.

Cris

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Aupa!
Nire ustez ligatzeko sorte apur bat behar da. Baina egia da, sortea baino faktore garrantzitsuagoak daudela. Hasteko fisikoa daukagu, pertsona ezagutu baino lehen fisikoari erreparatzen diogu. Harremanak egiteko trebetasuna oso importantea da, zeren eta lotsa gu geuk izatea ez baitigu usten.
Nik sortez, ez naiz batere lotsatia, beraz harremanak nahiko erraz egiten ditut. Horrekin ez dut esan nahi asko ligatzen dudala…. Kar kar kar horretaz beste egun batean hitz egingo dut.

Markel 68

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo
Nire ustez, edozein gauza ondo edo erraz egiteko sorte apur bat izan behar dugu , eta ligatzeko ordua ez da salbuezpena, baina beti daude faktore laguntzen duena ,adibidez fisikoa edo aurpegia, hauek dira normalean gizakiok lehen begiratzen ditugun gorputz atalak, ere oso importantea da trebea izatea.
Nire kasuan ez naiz oso trebea gai honetan, eta normalean kozkatzen zait asko ligatzea.
Andoni 6-8

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo denoi!
Niri ez zait gustatzen Baledin eguna eta festa horiek baina egia esanda, opariak asko gustatzen zaizkit eta opari bat jasoko banu egun honen, pozik egongo nintzateke.

Gaur egun ez dakit ondo zer egingo nuke ligatzeko.Nire bikotekide eta ni hamar urte ospatuko dugu uztailan elkarrekin egongatik. Orain egingo banu, agian internet bidez egingo nuke seguraski...
Itzi 6-8

Olga erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi,
Maitasuna zortea da? Uste dut zortea joan eta etorri dabilela, baina maitasuna aurkitzeko, batzuetan zortea horri lotuta egoten da.
Ligatzeko esperientzia eta trebetasuna behar dira. Mundu guztiari ez zaio ongi ematen arte hau. Oso trebeak dira, eta beste batzuk, zain egon gabe, zori, kointzidentzia, bizitzako ezberdintasun kontuengatik maitasuna iristen zaienak.
Nire garaian, neskok beti itxaroten genuen mutilek ligatu edo lortu arte. Nahiz eta gogoko genuenari begira egon ginen. Esaerak dioen bezala: "Begia jartzen dudan lekuan gezia jartzen dut". Hori zen garai bateko ligoteoa orain gauzak oso ezberdinak dira.
Gaur egun, Balendin deuna eguna ospatzen jarraitzen dut nire senarrarekin, nahiz eta komertziala baino ez den kontsumoa sortzeko, badirudi egun horietan, mezu polit batekin, maitatua eta gogoratua sentitzen zarela. Maitasunaren garrak bizirik dirau.
Olga 6-8

Iratxe 6-8 erabiltzaileak esan du...

kaixo denori!!!!

uste dut ligatzeko ez dela ezer behar, arte bat da norbehera lehen beste pertsona batzuk bezala agertu besterik ez da egin behar.Nire iritziz zorteak bere papera jokatzen duela bikotea aurkitzen duzunean, aurkitzen duzun tipo majoa igel bihur baitaiteke.Nik ez dut inoiz ospatu San Balentin eguna , uste baitut pertsona batekin maiteminduta dauden horiek urte osoa , gainera egun hori meerkataritzak negozioa egiteko da hori dela nire iritzia.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Ezin dut esan zer egin behar den ligatzeko, oraindik ez dakidalako;baina, usted dut errezena norbera izatea dela, zeren ez zaren zerbait irakuzten baduzu, ez zara inoiz zoriontsu izango persona horren ondoan zaudenean. Ligatzean beste gauza garrantzitsuenetako bat errespetua izatea da, eta jakitea noiz, ez den ez

Egia esanez bai behar del zortea, baina ez ligatzeko edonorekin ligatu ahal duzulako baizik eta zure bizitzan zehar zure alboan nahi duzun pertsona aurkitzea.

Trebetasunaren aldetik ez naiz oso trebea ligatzean, oso torpea naizelako nire bizitzaren aspektu guztietan; baina izan ditudan experientziak ez zaizkit gaizki atera.

Amaitzeko bikotekidearen aldetik ez daukat eta ez dut nahi momentuz,ikasketen ondorioz, eta nire ikuspuntutik bikotekide bat duzunean bakarrik pentsatzen duzulako nola egin pertsona horrekin Debora gehiago egoteko, momentu bereziak eta alaiak pasatzeko eta nik ezin dut hori permititu momentuz.

Soraya 16-18