2022/03/07

NIRE LORATEGIKO LOREA

Zer edo zer berezia behar da etxean landareak izateko. Askok etxea ez dela lekurik egokiena diote, baina ez dut uste, nire kasuan, hori arrazoia izango denik. Interes osoa jartzen dut eta mimatu egiten ditut, baina ez dut lortzen. Noizbait hitz egin diet edo musika jarri, baina agian ez dute gogoko jarri diedan musika.

Landareek, oro har, bizitasuna edo alaitasuna ematen diote etxeari eta urtean zehar izaten dituzten aldaketak ikustea berezia da, batez ere, bonsaien kasuan. Benetan ikusgarriak dira zuhaitz txiki horiek urtaroaren arabera dauzkaten aldakatetak. Zuhaitz handiek bezalaxe izaten dituzte beren zikloak eta naturaren pausuak jarraitu behar dituzte. Etxean bonsai bat duzunean, naturaren zati bat duzu.

Azken urteotan ez dakit zenbat bonsai erosi edo oparitu didaten. Zaila da, bueno, arte bat da bizirik mantentzea. Oso delikatuak dira. Beharbada animaliak baino delikatuagoak, eta hiltzen direnean sentitzen duzun pena berbera da. Baina bizirik dauden bitartean gozatu ahal ditugu txakurra, txoria edo katuarekin gozatzen dugun bezalaxe.

Baduzue landarerik etxean? Nola zaintzen dituzue? Zer da inportanteena bizirik mantentzeko? Landareak animaliak bezalakoak dira?

12 iruzkin:

Maite erabiltzaileak esan du...

Nik landare desberdin batzuk badauzkat terrazan, adibidez, olibondo bat, jazmin bat, aloe vera batzuk, loreak... Eta, egia esan, ez diet kaso askorik egiten, mantentze-zainketak bakarrik emateko, bizirik mantentzeko. Badakizue, noizean behin, euria egiten ez badu, ureztatzen ditut, hosto lehorrak kentzen diet eta, urtean behin lurra aldatzen diet. Terrazan inportanteena badaukate ura eta, argia. Horregatik, ez dut ohiturik ezer berezirik egiteko.

Nire ustez, landareak eta animaliak ez dira berdinak, zaintza desberdinak behar dituztelako. izan ere, landereek zainketa gutxiago behar dute, adibidez, landareak ez dira paseatzera atera behar, ez diegu egunero jaten eman behar, ...

Maite 4-6

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Lehenengo berrogeialdian lan eta gero oso aspertuta nengoen eta, udaberria zetorrenez, barazki haziak landatzea erabaki nuen. Tomateak, piper berdeak, pepinoak, piparrak eta letxugak landatu nituen etxeko balkoian, baratze txiki bat bezala. Egia esanda ez zen izan nire lehenengo baratza (herrian beti egin baitugu) baina bai loreontzi batean egin dudan lehenengoa. Hilabeteak pasa eta gero, landareak hazi ziren eta uda amaitzerakoan entsaladak egin genituen etxeko barazkiekin. Jakina, hobeto da lurran bertan baratza egitea landareak hazteko leku gehiago dutelako, baina, etxean bertan egiteko aukera bat izan daiteke.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Lehenengo berrogeialdian lan eta gero oso aspertuta nengoen eta, udaberria zetorrenez, barazki haziak landatzea erabaki nuen. Tomateak, piper berdeak, pepinoak, piparrak eta letxugak landatu nituen etxeko balkoian, baratze txiki bat bezala. Egia esanda ez zen izan nire lehenengo baratza (herrian beti egin baitugu) baina bai loreontzi batean egin dudan lehenengoa. Hilabeteak pasa eta gero, landareak hazi ziren eta uda amaitzerakoan entsaladak egin genituen etxeko barazkiekin. Jakina, hobeto da lurran bertan baratza egitea landareak hazteko leku gehiago dutelako, baina, etxean bertan egiteko aukera bat izan daiteke.

julen 4-6

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo :
 Jendeak esaten duenaren landareak zaintzea oso zaila dela, gauza asko behar dituztelako, adibidez, temperatura eta leku egoki bat. Nahiz eta landareek zaintzak behar , ez dezakegu konparatu txakurren zaintzarekin, azken hauek landareak baino zaintza gehiago behar dute eta. Txakurrak pertsonengandik menpekoagoak dira eta horregatik .txakur bat edukitzea erantzukizun handi bat dela uste dut.

Nire etxean ez daukagu landarerik . Hala ere, orain dela denbora asko lagun batek kaktus bat oparitu zidan. Hilabete batzuk eta gero egun batean bere forma galdu zuen eta ondorioz hil zen. Nire errua izan zen bere zaintzak ahaztu zitzaizkidalako. Horregatik, landare artifizialak nahi ditut, denbora asko iraunten baitira.

Erika P 16-18

Anonimoa erabiltzaileak esan du...


Betidanik asko gustatzen zaizkit landareak. Nire etxean gutxienez hamar landare mota ditut, baina, bonsaiak ez ditut gustoko, zaintzeko zailak direlako. Uste dut nire etxean landareek kolore asko ematen diola eta giro atsegina sortzen dutela. Egia esan, landareek ez dute zaintza handirik behar, nik asteburuetan hamar minutuz bakarrik zaintzen ditut eta gainera, lasaitu egiten nau. Oporretan landara batzuk hil ziren inork zaindu ezin zenituelako, baina ez zaizkit azola, beste bat erosten dudalako!!!

Lorena 4-6

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Niri landareak gustatzen zaizkit, baina esan behar dut nire etxean ez daukadala landarerik. Nire ahizpa txikia zenean landareen hostoek ikaratu egiten zuten eta horregatik kendu behar izan genituen.
Nik txikitan bonsai bat edukitzea gogoratzen dut, baina ez dakit zer gertatu zen berarekin uste dut ito egin zuen. Duela urte batzuk nire etxean landare karniboro bat daukagu (ez dira mariobrosenak bezalakoak ), baina asko zaindu behar da eta batzuetan nagia ematen zaigu zaintzea. Gero nire izebaren etxean landare gehiago ditut, bi tomate-ontzi oso altu eta hostotsuak eta beste landare bat oso hostotsua ere.

Ez dut uste musika edo hitz egitea beraiekin zer edo zer eragingo duenik. Amaitzeko, ez dut uste landareak eta animaliak berdinak direla, azkenean txakur edo katu batekin interakzio bat lortzen duzu, nahiz eta hitz gabekoa izan.

CRIS 4-6

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi:
Nik bakarrik hiru landare dauzkat, hauek erabiltzen ditut nire etxeko egongela pixka bat apaintzeko eta kolore pizka bat emateko. Egunero pertsianak igotzen ditut, beraiek eguzki argia jasotzeko, eta astean behin ura ematen dizkiet, hau da,ez dizkiet tratu berezirik ematen.
Batzuetan oso gogorra da bizirik mantentzea, udazkenean eta neguan zehatzago izanez, baina animalienik komparatuz, ardura gutxiago daukagu gizakiok landarekin animaliarekin baino.

Andoni
6-8

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi:

Duela 5 edo, nire amina zeukan patioa lorez Bétera , egunero zaintzen zenituzten eta kolore asko ematen zuen etxeari.
Baina denborarekin Hil egin ziren, oso lan gogorra zela bizirik mantentzea.
Txakur bat daukat ere, eta ez dato komparaziorik, animali bat mantentzea lan gogorra eta garestia iruditzen zait

Santi 6-8

Olga erabiltzaileak esan du...

Kaixo, lagunak.
Egia da landareek alaitasuna eta bizitza ematen dutela etxeetan, baina nire kasuan, inoiz ez zaizkit gustatu etxean edukitzea, asko zaindu eta mimatu behar direlako, politak eta biziak egon daitezen. Terraza handi bat daukat, eta bi limoiondo baino ez ditut, bakarrik zaintzen direnak.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kaixo guztiei,

Nire etxean daukadan landareak, landareak deitu ahal badira, nire amonak eman zizkidan, berak landare asko duelako non baratze txiki bat duen etxearen barruan. Nire amona ematen zenidan landareak baina egun batean egiteari utzi zuen, kaptus bat hil nuelako. Egun horretatik erronka bat bihurtu da eta pixkanaka pixkanaka hobetzen ari naiz.


Nik, oro har, ez ditut asko zaintzen landareak , noizean behin ureztatzen ditut nire amak bronka botatzen zaidanean eta mazeterotik aldatzen ditut nire amona etortzen denean, berriro broka botatzen zaidalako.



Landareekin izan ditudan esperientziengatik ikasi ditudan gauza garrantzitsuenak dira; euria egiten badu ez ureztatzea, etxekoak ez badira ez uztea etxean eta katuak badituzu ezin duzu landareak erosi, jaten dituztelako

Nire ustez, animaliak ez dira landare bezalakoak, landareak hiltzen zaizkidalako eta animaliak ez. Gainera, nik bi katu ditut eta nire atzetik ibiltzen dira edozer gauza egiteko. Ezin dut lorik egin haiek gabe, besarkatzea gustatzen zaidalako, eta lotura eta maitasun hori ezin dut mantendu kaktus edo arrosa batekin, zuhaitzak besarkatzen dituen jendea egon arren.

soraya 4-6

Angélica 8-10 erabiltzaileak esan du...

Kaixo!
Nik ez dut inoiz landarerik eduki, orduan ez dakit zer den landareak zaintzea. Batzuetan beste jendeak hitz egiten entzuten dut eta oso zaila dela ematen du.
Nire ustez, garrantzitsuena da dauzkazun landareak ondo ezagutzea eta, zein beharrak eta zaintzak behar dituzten jakitea. Baina, batez ere, bizitzako gauza guztiak bezala maitasunarekin egin behar da.
Hala ere, nahiz eta zaindu behar diren, ez da animali bat zaintzea bezalakoa, zeren eta animaliek zaintza gehiago behar dute. Gainera, niretzat animaliek edukitzeak zoriontasun handiagoa ematen zaie landareak edukitzeak baino.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo, denoi:
Niri ez zaizkit asko gustatzen landareak zaintzea, baina, egia esanda, oso politak iruditzen zaizkit. Nire etxean ez neukan ezer ez, baina nire ahizpa 3 zeuzkan eta berak adoptatu nituen. Barruko landareak dira eta etxean geratu behar dituzte argirekin soilik. Nire bikotekidek zaindu ditu asko gustatzen zaiolako. Uste dut astero bi aldiz uretatu behar ditula baina ez nago ziur egiten badu. Hala ere, txakurrak nahiago dut, baina nire etxea oso txikia da txakur batentzat.

Itzi 6-8