2009/10/08

ON ZUZEN I


Betidanik argi izan dugu EUSKERABILI blogean akats gramatikal guztiak onartzen ditugula eta inork ez duela irakasle-zuzentzailearen papera hartuko. Komunikatzeari, beldurrik gabe idazteari, parte-hartzeari, azken finean, naturaltasunari eman diogu lehentasuna eta emango diogu. Hala ere, hemendik aurrera ON ZUZEN-en eskutik komentarioetan argitaratutako gauzen artean baten bat ekarriko dugu zuen euskara hobetze aldera.

NAHIKO NUKE ala GUSTATUKO LITZAIDAKE

Bi forma hauek oso desberdinak dira eta ezin dira berdin erabili. Erdararen eraginagatik GUSTATUKO LITZAIDAKE gero eta zabalduago dago, baina kasu gehienetan gaizki erabiltzen dugu.

NAHIKO NUKE desioa, nahia, gura … adierazteko erabili behar dugu, hau da, perfila gainditu nahiko nuke, euskaraz hobeto hitz egin nahiko nuke edo hobeto idatzi nahiko nuke, hauek baitira nire desioak ikastaro honetarako. Gaizki perfila gainditzea gustatuko litzaidake, euskaraz hobeto hitz egitea gustatuko litzaidake edo hobeto idaztea gustatuko litzaidake.

GUSTATUKO LITZAIDAKE, berriz, gustuarekin erlazionatuta dago eta jateko edo dastamenarekin, batez ere, du zer ikusia. Txokolate hori probatuko banu, gustatuko litzaidake.

iruzkinik ez: