2010/05/28

NI ROBOTA

Gure bizitzan tresnek gero eta garrantzi gehiago daukate. Egun, edozein gauza egiteko aparailu bat behar dugu eta ez daukagunean gorriak pasatzen ditugu. Etorkizunean robotek egingo omen dituzte etxeko gauza guztiak eta denbora gehiago izango omen dugu gure gauzetarako. Baina, gero eta gehiago dira errezeloa daukatenak. Pertsonak bezalakoa den makina bat etxean sartzea ondo ikusten bagenuen ere, pertsonak bezalako horrek mesfidantza sortarazten digu sarri askotan. Bestela, ikusi bideoko lagunari gertatutakoa.



Robotek etxeko lan guztiak egingo dituzte? Arazorik izango dugu robotekin? Etxean gure lekua hartuko dute? Gai honen inguruan duzuen iritzia komentatu beheko iruzkinetan.

9 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gai honi buruz hitz egiten den bakoitzean "Yo Robot" filma gogoratzen dut. Agian adibiderik nagusiena izaten da momentu honetan. Erabil diztakegu robotak gauzak egiteko baina ahaztzeke nagusiak nortzuk diren. Penagarria da ikustea nola murrizten diren lanpostuak makinei esker, begiratu ea denetarik egiten badute.
Makinak edo robotak erabil daitezke lana erraztatzeko edo gure bizitza hobetzeko, baina beti geuk ipini behar ditugu helmugak.
A.J

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egun, gure etxeetan, gero eta tresnak gehiago daukagu. Haietarako batzuk nahiz eta desberdinak izan, gauzak berdinak egiten dituzte eta errepikatuta daude.
Orain haiekin ez daukagu arazo asko, baina denboraren poderioz onenak izango dira eta arazoak handituko dira.
Lan asko kendu ahal izango dizkigute, baina inoiz ez dute pentsatuko gu bazala.
I.A.A.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gutxinaka, gutxinaka eta konturatu gabe gure etxeetan etxeko lanak errazarazteko tresna ugari sartu ditugu. Gaur egun arruntatzat hartzen ditugun tresna asko, duela gutxi, gure amen garaian,alegia, ez ziren existitzen.Tresna horiek robotak ez izan arren, haientzat, amentzat, eta zer esanik ez, amonentzat, asmakizun harrigarriak ziren, eta ez pentsa robot baten arabera hitz egiten ari naizela, ez, garbigailua edo berogailuari buruz hitz egiten ari naiz. Horregatik, nire ustez, urte batxuk barru robotak egongo dira gure etxeko lanak egiten.Ai baletor!

anonimo erabiltzaileak esan du...

Nire ustez robotek etorkizun urbil batean etxeko lanak egin ahal dituzte , duela gutxi telebistan japonen robot batek etxeko lanak egiten dituela ikusi dut , gainera oso ondo egiten zuen , momentuz erostea oso garestia da baina etorkizun batean ikusiko dugu .
Robotekin arazorik edukiko ditugu , jedeari lan asko kenduko dizkiete , orain lantegi askotan robot edo makina asko daude eta lanpostu asko kentzen ari dira , orduan enpresarirentzat ondo dago , baina jendearentzat txarra da.
Etxean gure lekua hartu ahal izango dute , oso argiak diren , eta film batean robotak pertsonak bezalakoak direla ikusi dut , orduan ez dakit zer pasatuko den etorkizunean .
Jose

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

NIK EZ DUT UZTE ETXEKOAK ROBOTEK EGINGO DIZKIGUTENIK.ZENBAT BALIO IZANGO DU TRESNA HORI?NORI GUZTATUKO ZAIO MORROI ELEKTRONIKOA?NON IPINIKO DUGU ETXE TRIKIETAN?
JENDEARI EZ ZAIZKIO GUZTATZEN PERTZONA ITXURA DUEN TRESNAK.GAINERA BADAUDE ROBOTAK EDOZEIN LEKUTAN ETA EZ DIZKIGUTE LANPOZTUAK KENDU
FGLEZ

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Robotak pertsonak bezalakoak izan arte, asko falta dela uste dut. Robotak makinak dira eta ezin dituzte erabakiak hartu eta arazoak konpondu. Horregatik, inoiz ezin izango dute pertsona bat ordeztu. Egia da gero eta asmakizun gehiago daudela, baina erosoago eta pozik bizitzeko ez da beharrezkoa azken asmakizun edukizea. Ni, behintzat, betiko etxeko tresna elektrikoekin ondo bizi naiz.
M.C.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Iragarki hau ez da egundokoa, baina nahiko ondo eginda dago. Hala ere, nire ustez, erakusten dutenaren garrantzia gizonaren eginkizunetan datza, ez robotarenean. Adituek esaten dutenez, bizitza artifiziala sortzeko gai dira dagoeneko eta azkenean, Blade Runner filmean erakusten duten arazoa agertuko dela suposatzen dut. Makinak sentiaraztea lortzen baditugu euren zuzenbideak onartu beharko ditugu eta orduan ezin izango dituzte gure lan astunak dohainik egin, esklaboekin gertatu zen bezala.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egun lantegietan robot asko erabiltzen dituzte, adibidez, autoak egiteko. Baina, etxeko lanak egiteko, beste kontu bat da. Nire uste oso zaila izango da. Telebistan agertzen denean, oso polita iruditzen zaigu, baina gero errealitatez beste gauza bat da. Gutxienez, gaur egun makina asko dauzkagu gure bizitza errezagoa egiteko.
Maite

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez oso zaila da robot bat etxekolanak egitea. Zergatik? Ba, nola nabarituko du robot batek nola egin behar diren gauzak ezer apurtu edo marratu gabe? Gauzak egitea erraza da baina ondo egitea kontu desberdina da....
Uste dut gure bizitza errazagoa egiten duten tresnak ondo daudela baina gauzak ondo egiteko pertsona baten ardura beharrezkoa dela.
Vanessa G.