2010/06/14

TABAKOAREN IRUDIA

Tabakoaren kontrako guda martxan dago aspalditik. Guda krudela erretzaileen iritziz; hil ala biziko guda, berriz, ez-erretzaileen iritziz. Guda honetako azken bataila laster ikusiko dugu: paketeetan tabakoak eragindako ondorio latzen argazkiak ikusi ahalko ditugu. Birikiak belztuta, minbiziak jotako eztarriak … Gaixotasunak gordin gordinean ikustaraziko dizkigute behin betiko erretzeari utz diezaiogun.

Ez dut uste hau azkeneko bataila izango denik, neurri hau hartuta guda ez da amaituko eta laster beste aldekoek neurriak hartuko dituzte irudi hauen efektua ezer ezean uzteko (pitilerak egiten dituztenak baietz aberastu!).

Zer deritzozue tabako paketeetan horrelako argazkiak jartzeari? Zein izango litzateke neurririk egokiena jendeak erretzeari utz diezaion?

5 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Erretzailea naiz eta niri berdin zait argazki horiek paketeetan agertzea. Amaieran, erre nahi baduzu zerbait aurkituko duzu argakiak ez ikusteko, adibidez, pitillera bat erabil dezakezu. Hala ere, Gobernua azalutsa dela uste dut. Alde batetik, jendeak erretzeari uztea nahi dute "Sanidad"-k diru kopuru handia gastatzen duelako erretzen dutenei sortzen zaizkien gaixotasunetan. Bestalde, zer egingo balute tabakoko xergak jako barik?
Vanessa G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argazkiak argazkiak dira eta azken finean, telebistan ikusten denagatik ohituta gaude bortizkeriaren ondorioak ikustera.Pentsatzen dudana ezinezkoa da baina hobe legoke bat-bateko ondorioak ikustea, agian emaitza positibo batzuk lortzeko.
A.J

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ondo iruditzen zait argazkiak ipintzea, beharbada, zerbait egin ahal da. Baina, nire ustez, erre nahi duenak erre egingo du eta argazkiak ez zaizkio inporta. Edozen kasutan, denok dakigu erretzea oso kaltegarria dela gure osasunarako. Benetan pena da gure dirua eta gure osasuna modu honetan galtzen zaigula.
Maite

anonimo erabiltzaileak esan du...

Nire ustez idei hori ona da , jendeak hori ikusi ahal badu , gero gutxiago erreko du , gainera tabakoa oso txarra da mundu guztirentzat eta munduan erretzaile pasivo asko hitzen dira.
Nire ustez tabakoa gehiago balio du , eta horrela jendea gutxiago erre ahal izango zuen .
Jose

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Tabakoaren kontrako kanpania berria ondo dago.Baina beti bezala, argazkien lehenengo efektuak pasa ondoren, erretzaile gehienek erretzen jarraituko dutela uste dut. Dena den, bakarrik pertsona batek erretzeari uztea lortzeagatik kanpania berria egiteak merezi du.

Raul G.