Baina, beste urte batean ere betiko gezurra umeei. Olentzero ikazkina menditik datorrela, Erregeak gameluz ekialdetik, Bizar zuri Ipar Polotik elur-oreinek tiratutako lera batean … Belaunaldiz belaunaldi mundu osoan transmititu ohi den gezur biribila. Aurreko bideoan ikusi ahal izan dugun moduan, aurrerapenek berek ere aldatu egin ez dutena baina, zorionez, inork gezurtzat hartzen ez duena. Agian, gezurra izateak ematen dio berezko xarma hori, edo agian umeak zein helduok ilusionatzen gaituen zerbait izateak, urtean behin baino ez bada ere.
ZER DA? GEZURRA ALA ILUSIOA?
ZER USTE DUZUE?
12 iruzkin:
Errealistak bagara, noski, gezurra da baina gaur egun nik behintzat ilusioa oraindik gordetzen dut. Nire familiarentzat opariak erostea gogoko dut eta opariren bat jasotzea ere.
Erregeko egunean, nire ahizpak eta ni nire amaren etxera joaten gara. Paketek ikusten ditugu baina ezin ditugu ireki denok egon arte. Orduan gosaldu eta gero, opariak zabaltzen ditugu.
Oparia zabaltzea oparia berez baino inportanteagoa da. Bere aurpegiak ikustea hunkigarria da. Hori dela eta, gezurra mantentzea merezi du.
Istorio baten ohitura da. Gainera etxe batzuetan umeengatik mantentzen da. Agian, horixe da gure poza, zelako aurpegia ipintzen duten umeek ikustea. Beste etxe batzuetan, senide osoa elkartzeko modu bat da, suposatzen da jai hauek senidearekin ospatzekoak dira. Azken finean, kasu guztietan, urtean behin senidearekin egoteko gai gara eta besteen pozarekin gozatzen gara.
A.J
Elezahar hauek ondo daude , umeek entzuten dutenean pozik egoten dira , eta ilusio handia dute beraientzat egun hauek bereziak dira , haiek istorio hauetan sinesten dute umeak direlako eta opariak heltzen zaizkienean oso ondo pasatzen dute .
Nire ustez istorio hauek zaintzea oso ondo dago , eta espero dut urte askotatik jarraitzea .
Jose
Nire ustez, gurasoak izateko ilusio apur bat edukitzea ezinbestekoa izan beharko litzateke. Bestela, zergatik haurrak izatea? Gurasoak direnek seme-alaben ilusioa mantentzea dute betebeharra eta, ondorioz, gezur batzuk esan behar dituzte. Horrela aritzeak ez dauka ezer txarrik eta oso jarduera normala da, zeren eta guztiok gezurrak esaten baitizkiegu besteei edo geure buruari bizitza atseginagoa izan dadin.
Ana Pi.
Oso normala da elezahar hauek mantentzea umeengatik, gezurrak diren arren. Bestalde, nire ustez Gabonetan denok geure burua zorotzen dugu eta kontsumista amorratuak bihurtzen gara. Lehen gauzak desberdinak ziren: bakarrik jostailu bat edo bi jasotzen genuen eta gainera luzaro izaten genuen gure etxeetan, haiekin jolasten. Orain, ordea, umeek denetarik daukate eta ez dute ezer baloratzen. Adibidez, nire ilobek Olentzero eta Errege Egunetan jasotzen dituzte jostailuak, eta gutxienez 10 opari jasotzen dute egun horietan, eta bere urtebetetzeetan gauza bera gertatzen da. Hau urtero errepikatzen da, nola izan dezakete ilusioa zerbait jasotzeagatik? Opariak ireki eta besterik ez, ez dituzte ezertaz kasurik egiten.
Nire ustez, jostailuak eta opariak graduatu beharko genituzke urtean zehar. Gainera, mugak ipini behar ditugula uste dut, arazo honengatik umeek ez dituztela gauzak baloratzen.
Vanessa G.
Gezurra hutsa dela uste dut baina polit-polita da, horrexegatik ilusioan bihurtzen da. Batez ere, humeentzat eta humeengatik mantendu behar dugu. Izan ere, helduoi ere atsegin zaigu. Azken finean, denori opoariak jasotzea atsegin zaizkigu.
bbb
Opariak jasotzea gustioi gustatzen zaigunez, errege egunea ilusioarekin itxaroten dugu. Nire gurasoen etxean tradizio handia dago erregeen jaia ospatzeko eta nire aitak hilabete bat aurretik eskutitza idazten du. Aurten, 7:30etan guztiok altzatuta gaude opariak ikusteko. Gainera, gero bazkaltzeko familia gehiago elkartzen gara ospatzeko eta normalean oso ondo pasatu gara.
Horregatik gauzak erosteko eta den dena prestatzeko ahalegiten dut.
Bestalde, ez da beharrezkoa opari garestiak egitea eta nahiz eta denetarik daukagun, denbora badaukagu, opari aproposak aurkitu ahal dugu.
Orduan, tradizio ona denez, uste dut ondo dagoela mantentzea.
M.C.
Urteak aurrera joan ahala gezurrari eutzi egiten diogu gure inguruko umeak pozik eta alai ikuztearren. Nork ez ditu umeak erregeen edo olentzeroaren hanken gainean, izugarrizko diztira begietatik dariela? Behar bada munduko gezurrik pozgarriena da eta urtetan jarraitu beharko lukeen gezurra. Jendea askotxo irrikaz itzaroten duen urte sasoiak dira gabonak, familiarekin biltzeko,lagunekin afaritan joateko, ilusios beteriko gezur polit bat da.
ALFERTSU GURUTZETA 3.MAILA
Ni Erregeko egunean, nire amaren etxera joaten naiz nire familiarekin. Han denok gaude, eta gosaldu eta gero opariak irekitzen ditugu. Primeran gaude, hasieran "rosco" jaten dugun bitartean, eta gero opariekin. Olentzeroko egunean bakarrik nire etxean opariak daude.
Nahiz eta denok dakigun gezurra dela, ohitura honekin jarraitzea gustatzen zaigu.
Maite
Nire ustez, olentzero, erregeak, papa noel, san valentím eta gauza horiek, egun komertzialak dira nahiz eta umeek ilusio handia daukaten.
Hala ere nik ilusioa handia daukat gabonetan eta opari asko erosi dut nire familiarentzat.
E.F (1A maila)
Olentzero, Erregeak eta Bizar Zuri merkatarien asmakuntza hutsa direlakoan nago. Argibide argiena Bizar Zurirengan daukagu, "Coca-Cola"ko asmakuntza besterik ez delako. Nahiz eta Olentzeroren eta Erregeen jatorriak deberdinak izan, haien gaur egungo helburu bakarra opariak ematea da, bai umeentzat bai helduontzat. Horren ondorioz, egun horietan, urtero, denda guztiak, batez ere jostailu dendak, jendez beteta egoten dira. Ezin dugu ukatu merkatarientzat egun horiek onenak direla dirua irabazteko, eta kontsumoan oinarritutako ekonomia siteman bizi garenez, gezurra mendez mende luzatu egingo da. Horrexegatik, diruagatik eta ez umeen ilusioagatik, gezurrak mantentzen jarraitzen eta jarraituko du.
I.R (Gurutzeta)
Nork ez du eduki ilusiorik txikitan? Batez ere gabonetan, bai umeek bai helduek, ia guztiok bizi gara gabonak pozaren pozez, baita ezer ez daukatenak ere. Gabonak dira jaiak garrantzitsuenak, opariak erregalatu ezezik familiarekin ere elkartu egin dugulako. Nahiz eta urte osoa eduki eta hori egiteko azkenean denok aprobetxatu egin dugu gabonetan, agian gabonek daukaten magiagatik.
C.R. 3. maila Gurutzeta
Argitaratu iruzkina