2011/02/25

ZINEMARI BEREA

Ezin da ukatu zinema, arte guztiak bezala, babestu beharreko artea dela. Zortzigarren artea den hau oso une latzean dago. Pirateriak, gobernu batzuen politikek eta, batez ere, talentu berririk ezak jarri dute kolokan zinemaren etorkizuna eta ez dira gutxi zer edo zer egiten ez bada laster desagertuko dela pentsatzen dutenak.

Zer egin? hortxe dago koska, formula berriak topatu eta abian jarri, baina ez da batera erraza. Badirudi ez dagoela formula magikorik eta, momentuz, diru-laguntzak banatzearekin konformatu behar dutela. Herri kaxkar honetan diru-laguntzak banatzearekin konpontzen bide dugu dena.

Nola konponduko zenukete zinemaren gainbera? Zer iruditzen zaizue diru-laguntzak ematea?

9 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argi dago , azkenean zinea gero eta txarragoa dago arrazoi asko daude azaltzeko: zinemaren sarrerak oso garestiak dira ,pirateria asko dago zinemaren kalitatea ez da oso ona , batez ere espainar zinea ,orduan jendeak ez da zinemara joaten , eta joaten bada ikusiko duen filmea oso ona izango da .
Nire ustez diru laguntza ematea ez da ideia ona , gauza garrantzitsuenak daude diru laguntza emateko .
Jose

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zinema krisian dago? Ba, beti bezala, film on gutxi eta zabor asko, eta geuk daukagu errua: Saw 7 edo Torrente 4 ikustea nahiago badugu Origen baino,... jai dugu. Ikusten diren filmak egiten dituzte, enpresariek ez baitira inozoak, dirua irabazi behar dute, noski. Hala ere, ez nago ados talenturik ez dagoen ideiarekin, eta adibide asko eman ahalko genituzke: Clint Eastwood, Coen anaiak, Javier Bardem, Colin Firth, Luis Tosar, Susan Sarandon, Julia Roberts eta abar.
Gainera, diru laguntza eman behar zaio bai zinemari bai beste arte mota desberdinei eta ez gastatu armetan edo gerretan.
PS. Sekulakoa gaineko estekako film indiarra, uste dut ikusiko dudala. Eta akats gramatikala ere badago "and the Oscar doesn`t go to..." izango litzateke, "isn`t go" ordez. :-P
S.A. Gurutzeta 3. maila

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zinemaren munduan diru asko mugitzen da, eta era berean lanpostu asko sortzen dira.Orduan zergatik iruditzen zaigu txarto diru-laguntza ematea? Beste arlo batzuetan hauxe egiten da, hala museotan, nola dantzan. Azkenean denok erakutsi nahi dugu artea.
Nire ustez, txarto dago aktoreak hainbeste diru irabaztea beren irudia filmetan agertzeko. Modan dagoen aktore bat film batean agertzen den bakoitzean, ia-ia jende guztiak film hura ikusi nahi du. Eta kasu gehienetan filmak txarrak dira. Ohituta gaude filmak amerikatarrak ikustera, zeren eta pentsatzen baitugu oso onak direla, baina gustiz oker gaude.
Hamaika aukera daukagu zinema gozatzeko eta gure esku dago aprobetzatzea.
C.R. Gurutzeta 3.maila

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dut uste formula miresgarririk dagoenik. Oraingo krisiari aurre egiteko behar bada zinmetako sarreren prezioa jeitzi egin beharko lukete eta horrek jendea berriro zinemara joateko balioko luke.Pelikula doanik ikuzi desakezu ordenagailuan, orduan zertarako ordainduko dituzu zazpi euro pelikula berbera ikuzteagatik?
Diru laguntzak putsutik irteteko irtenbidea direnik ez dut uste. Badaude gizartean lehentasuna daukaten beste egoera importanteagorik ,adibidez langabezia. Diru laguntzak behar bada Bardenek eta bestelako aktore dirudunek eman beharko lituzkete, zinema, egoera horretatik atera nahi badute.

ALFERTSU GURUTZETA 3.MAILA.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Laguntza ematea, zergatik? Niri iritzian ez. Aktore batzuek asko irabazten dute. Besteok egunero lan egitera joaten gara eta ez daukagu hainbeste diru, etxe eta abar. Munduan aktore asko dago, eta segur aski bere soldata merkeagoa izango da. Pelikula ona bada , horrela izango da nahiz eta aktore ez den hain famatua izango. Beste irtenbide bat aktore famatuek bere soldata jaiztea da, funtzionarioek bezala.
Maite

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zineman krisia badago kontuan hartu behar izango lukete zenbat irabazten duten aktore batzuek. Gauza bera gertatzen da politikariekin eta zenbait kirolarirekin eta konponbiderik dago? Ezetz!
Film baten inguruan dauden gauzek ezinezkoa egiten dute, esaterako film bat ikustea, diruagatik.
Bestalde eta aipagarriena zenbat film agertzen diren film on bat aurkitzeko, penagarria da.
Hau guztia aztertuta, normala da pirateria bultzatzea gure dirua aurrezteko behintzat.
A.J

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, zinema bera ez dago hil zorian, txarto dagoena zinemaren inguruko industria eta batezere zinema aretoak dira. Zinemak bizirik jarraituko du, beti ere grabatzeko tresnak badaude, arte bat delako. Izan ere, sortzaileek behar dute euren ideiak eta sentimenduak adierazteko. Badakigu pelikula ona izateko ez dela ezinbestekoa aurrekontu handia izatea. Horrexeagatik ez naiz zinemari bereziki diru-laguntzak ematearen aldekoa. Emanez gero, zinemako ez ezik, beste arlo askotako langileek ere merezi lituzkete.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia da batzuetan filme bat egiteko diru asko behar dela. Kasu honetan eta filmea oso ona badirudi, dirulaguntza oso garrantzitua da. Hala ere, momentu honetan, krisiarengatik edozein gauza egitea oso zaila da, zinea egitea ere bai. Gainera zuzendari eta aktore asko daude, baina guztietarako ez dago dirurik.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, ez dago formula majikorik arazo hau konpontzeko. Hain azkar bizi gara non gauzak etengabeko aldatzen ari diren. Zinemaren kasuan pirateriak eta zinemarako sarreren garestidurak zinemara ez joatera bultzatzen gaitu. Horren ondorioz, zinemak ez ditu berriro edukiko lehenago eduki zituen irabaziak, filmak ikustearen modua guztiz aldatu baita.
Diru-languntzak banatzeari ondo deritzot, egoera honi aurre egin ahal izateko, baina, lehen aipatu dudana kontuan hartzen badugu, ez dut uste konponduko dutenik.

I.R (Gurutzeta)