2011/02/25

AND THE OSCAR DOESN’T GO TO


Imajinatzen duzue bideoko pelikula pantaila handian, guauuuuu! Butakan mugitu ezinik , aho zabalik eta begiak itxi gabe. Zelako pasada! Filmak “Robot” du izenburua eta Indiatik, Bollywood entzutezko horretatik, heldu berria da. Antza, indio hauek filma txotxoloak ez ezik, efektu bereziez jositako pelikulak ere badakite egiten.

Baina, dudak ditut, efektu berezi asko eta mami gutxi, japoniarrek egiten dituzten mega-pelikula horiek bezalakoak izango da, ziur nago. Zinematik gogaituta eta buruko minez aterako gara hainbeste zarata eta efektu ikusi ondoren.

Trailerra ikusita eta aste honetan Oskar sarien banaketa ospatuko dela jakinda, ikusi duzuen film txarrena eta emakumezko edo gizonezko aktore txarrena aukeratzea bururatu zaigu. Ez beldurtu! txarrak diren film eta aktore asko daude, pentsatu apur batean, eta listo! hamar bat izen bururatuko zaizkizue. Zergatia ere esaguzue, mesedez.

9 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Lehenengo eta behin “Cisne negro” pelikula ez dudala ikusi aitortu behar dut, baina Natalie Portan, pelikula horren protagonista, begitan hartuta daukat “La Guerra de las Galaxias”en agertu zenetik. Hain da gatzgabea emakume hori ezen ezin baitut jasan. Agertzen den pelikula bat baino ez dut gustuko, hots “León el profesional”, egin zuen lehenengoa. Pelikula hori gomendatuko nuke, Jean Reno eta Luc Besson protagonista eta zuzendaria direlako hurrenez hurren.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Pelikularen tipo hau niri ez zaizkit baina oso ondo egin dagoela eta pelikula honek iruditu duela ni robotena pentsatu dut.Miren karmele 1ºa

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Asteburu honetan "El cisne negro" ikusi dut eta oso ondo dago, ez da harritzekoa Natlie Portmanek oscar bat irabazi duela pelikula honetakin.
Gustatzen zaidan aktore bat Johnny Depp da. Film asko bereak ikusi ditut eta beti harrituta nago berarekin, "Eduardo manostijeras", "Piratas del Caribe", "Sleepy Hollow" eta abar.
Esti 1.A

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni gizonezko kategorian, beste edonoren gainetik, bi hautagai dauzkat mundoko aktorekik txarrenak izateko, Steven Segal eta Check Norris;. ze adierazkortasun, ze hitzeko modua.. ezin ditut paraitu

K

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niretzat gai honi buruz hitz egitea oso zaila da normalean oso gutxi zinemara joaten naiz eta. Horregatik aktore gutxi ezagutzen ditut, batez ere, haien izena. Gainera, batzuetan aktore bera film batean asko gustatzen zait, baina beste batean ez. Adibidez, Brad Pritt "Seven" edo "Juego de Espias" filmetan bere papera primeran dago, papera eta filmak, berriz, Mr.and Ms. Smith, papera eta filma komertzialak dira.
Maite

Roxana erabiltzaileak esan du...

Aurten Oscarrerako proposatu zituzten filmeak ez ditut ikusi, eta horregatik haiei buruz ezin dut nire iritzia eman.
Hala eta guztiz ere, filmeren bat ikusi dudan azkeneko aldietan filme batzuk txarrak iruditu zaizkit benetan, adibidez Woody Allenekoa, "Conoceras al hombre de tus sueños" edo "Salt" Angelina Jolierekin.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Oso zinezalea izan arren,gutxien gustatu zaidan filma agian izan da "Noche y Dia" (Cameron Diaz eta Tom Cruise).Ez nuen guztiz ikusi.
Lehen esan dudanez,filmak ikustea nire gustukoa da baina Mickey Rourke aktorea ikustea jasanezina da niretzat.Bere aurpegia ikusi eta bat-batean nazka handia sortarazten dit.Nahiko higuingarria da.
Baina ze demontre gertatu zaion aurpegian!

A.J

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Esan behar dut zinema asko gustatzen zaidala, zinema ona, jakina. Traillerako filmak bezalakoak ez zaizkit gustatzen. Baina azken bolada honetan ez dut denborarik zinemara joateko. Horrexegatik aurten ez dut Oskaren filmak ikusi. Hala ere, Oskara irabazi duen aktorea ona da eta Barden beti ezin du irabazi.

Arantza P.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Orain dela urte asko ez noa zinemara filme normala ikustera. Zinemara joaten naizenean, nire seme-alabekin noa eta umearen filmak ikusten ditugu.Gero etxean ez dut filmik ikusten

C.H.