2011/04/08

ARRAZOI BAT MUNDU HOBE BATEAN SINESTEKO

Sarri askotan, publizitate kanpainek garrantzi handiago izaten dute produktuak berak baino. Oso arrunta den produktuak, merkatuan ondo aurkeztuta, izugarrizko oihartzuna izan dezake eta oso produktu onak, berriz, publizitate kanpaina eskasa badu, ez du inolako eraginik bezeroengan.

Coca-cola enpresak edaria bera ez ezik, produktua saltzeko marketinga ere badaki egiten, oso ondo gainera. Guztiok gogoan dugu freskagarria saltzeko egindako kanpainaren bat, leloren bat edo abestiren bat.

Aurten batzuk izan dira telebistan ikusi ahal izan ditugun iragarkiak. Guztiak ikusgarriak, jakina. Baina, berezia iruditu zaigun bat aukeratu behar izanez gero behean ikusiko duzuena da.




Hunkigarria benetan, baina oso ondo eginda bere helburua lortzeko. Ez dakit mundu hobe batean sinesteko arrazoirik dagoen, baina, ez daukat dudarik, mundu hori hobeto ikusiko dugu Coca-cola bat edaten badugu.

Zer deritzozue Coca-colaren kanpainari? Gogoratzen duzue kanpaina bereziren bat? Zer garrantzia dauka marketingak produktua saltzeko unean? Ba al dago arrazoirik mundu hobe batean sinetsi ahal izateko?


11 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Edaria oso ona egoteaz aparte, egiten duten marketinga primerakoa izan da beti. Bideoan ikusten dena da konparaketak bilatzen dituela erakusteko beti gauzak txarrak komentatzen direla gauzak onak esan ordez. Modu honetan ikusten dugu jende gehienak Coca-Cola edaten duela gauza ona den bezala.
Nik gogoratzen dudan iragarkia da: onentzat,gaiztoentzat, altuentzat, txikientzat....
A.J

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik Coca-Colaren Kanpainari ondo deritzot , horrela arrakasta gehiago edukiko dutelako .Duela urte batzu kanpaina berezi bat gogoratzen dut , bertan jokalari asko atera ziren , eta oso ikusgarria izan zen .
Gure gizartean marketinen kanpainak oso garrantzi handia dute , produktoa saltzeko , bestela ez litzateke hainbeste ezagutuko.
Niri iritzian ez dago arrazorik asko mundu hobe batean sinetsi ahal izateko .
Jose

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Coca-cola enpresak egiten dituen iragarkiak oso onak izan arren, bere arrakasta munduko produkturik ezagunenan datza. Originalak baino originalagoak dira, baina enpresa honek erraztasun handia dauka helburua lortzeko. Galdetzen diozue zein den bere helburua, erantzuna erraza da: Coca-cola asko saltzea eta diru pilo irabaztea. Gomendatuko nioke kanpaina honetan irabaziko duen dirua erabil dezala mundua hobetzeko eta ez gehiago aberasteko.
C.R. Gurutzeta 3.maila

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argi dago Coca-colaren empresa oso ona dela marketing egiteko. Berdina da, udan edo neguan, hondartzan edo mendian. Coca-colaren iragarkiak denak oso onak dira eta bakarrik bat hartzea oso zaila da.
Baina iragarki hau ez da arrazoi bat mundu hobe batean sinesteko, horretarako, beste gauza batzuk daude.
Maite

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Marketingean punta-puntakoa da "Kaska Kola" enpresa. Auzi honetan ez dago zalantzarik, munduko firma handienetariko bat da eta ondo baino hobeto menperatzen du publizitatea. Santa Claus ere bere koloreekin jantzi egin du!
Halere, kasu honetan oportunista da, nire ustez, freskagarria edatea eta zoriontasuna edo sentimendu onak izatea lotuz.
(Nik, printzipioz, botere handia daukatenekin oso kritikoa izaten saiatzen naiz)
S.A. Gurutzeta 3.maila

Maritxu erabiltzaileak esan du...

Argi dago Coca-colak beti egin izan dituela oso iragarki onak. Izan ere marketingak izugarrizko garrantzia duela ukaezina da. Hala eta guztiz ere, Coca-colak izan duen eta gaur egun ere oraindik duen arrakastaren arrazoia ez dela marketing kontua bakarrik uste dut. Arrakasta horren arrazoieteko bat bere formula sekretu horretan datzala ere uste dut. Izan ere oso edari freskagarria eta beste zenbit edarirekin nahas daitekeena da, ete nahasten dena, gainera. Nork ez du bada, kalimotxorik edan? Edo nork ez du kubataren bat edan? Edari mundiala dela esango nuke, eta tira! ez dut uste Coca-cola edanda arazoak desagertuko direnik, baina une, edo lagunarteko parrandatxoren bat egiten lagundu badigu, ez da gutxi!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Koka-Kolak egiten dituen kanpainak beti izaten dira onak, baina nire ustez iragarkietako funtzezkoa musika da. Normalean beti melodia gogoraerrazak erabiltzen dituzte. Gainera bere slogan-ek esperantza jakinarazi nahi digute. Baina ez dugu geure burua engainatu behar, Koka-kola enpresak gehiago saldu nahi du soilik, ez mundua aldatu. Enpresa guztiek bezala, gure sentieraekin jolasten dira gehiago saltzeko eta gu inozoak haien sarean erortzen gara.
Vanessa G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gure gizartean behintzat, ez dago pertsonarik Coca-colarik edan ez duenik! Gainera, seguruenik guztiok oroimenean daukagu bere iragarkiaren bat, hunkigarriak baitira. Baina ez bakarrik musikagatik edo iragarkian agertzen diren irudiengatik, baizik eta bidaltzen digun mezuagatik.
Gaur egun bizi dugun krisi ekonomikoagatik, jendeak ez du esperantzarik ezertan, bakarrik gauzen alde negatiboa ikusten du. Baina Coca-colak bere azken iragazkian gogoratzen digu beti gauza onak daudela, nahiz eta guk bakarrik gauza txarretan arreta jarri.
Marta

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Azken sarreran esan dudanez, dena da dirua, eta marketing gauzarik garratsitsua da produktu bat saltzeko.

Coca-colak beti kanpain pinpirinak egiten ditula uste dut baina derrigorrezkoa iruditzen zait saltzeko.

Beste produktu batzuek, iragarki bikainik gabe, berdin saltzen dira beharrezkoak direlako. Horregatik ulertzen da zergatik dira detergente iragarkiak hain horterak!

Silvia - Barakaldo

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Coca-Colaren iragarkiak betidanik onenak izan dira, eta aurten egin dutena ere oso ona da, bizitzan dauden gauza onak ikusarazi nahi baitizkigute mundu hobe batean sinetsi ahal izateko.
Gehien gustatu zitzaidan iragarkia Coca-Colaren bat izan zen. Iragarki horretan seme batek bere amaren aipamenak azaltzen zizkion ugazaba bati, amarentzat lana lortzeko. Oso ondo salatzen zuen familia zain eta gero berriro lan egin nahi duten emakumeen egoera. Gainera hain ondo zegoen eginda non begiratzen nion guztietan negar egiteko zorian baitnengoen.Hitz batean: Bikaina!
Nik ez dut uste horrelako iragarkien helburua Coca-Cola gehiago saltzea denik, bere salmentak ezin baitira handiagoak izan, gehien saltzen den edaria baita. Beharbada bere helburua da kanpaina onenak egiten jarraitzea.

I.R(Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Iragarki honen agertzen diren estadistikek oso ondo ematen dute baina ez dakit nori sartuko dioten ziria. Beste nonbait ikusi izan banitu irribarreren bat aterako lidaketen, baina Coca-Cola iragarki batean agertzea ia gustu txarrekoa iruditzen zait. Enpresa honek ideia baikor batzuei lotu nahi du bere irudia baina, ziur aski, Coca-Cola dagoen multinazionalari esker Hirugarren Munduko batzuk hiltzen dira. Ez nago Coca-Colaren kontra baina nahiago nuke tontotzat har ez nazaten.
Ana Pi.