Batzuk, dudarik ez, sasi egiazkoak izango dira; baina beste batzuk, ordea, guztiz gezurrezkoak. Azken hauek izan daitezke Coca-colaren ospea handitzen dutenak. Ospea mundu osoan. Herrialde pobreetan nahiz aberatsetan, musulmanetan nahiz kristauetan, kapitalistetan nahiz komunistetan, zeruan nahiz infernuan. Edari honen arrakastaren sekretua bere formula bezain sekretua omen da.
Zer dakizue Coca-colari buruz? Ezagutzen duzue berari buruzko hiri-legendarik? Zein da freskagarri honen sekretua mundu osoan arrakasta izateko? Askotan entzun dugu edateaz gain beste gauza batzuetarako ere erabiltzen dela. Beste gauza batzuetarko erabiltzen duzue?
15 iruzkin:
Benetan,edari ospetsua da.Haurrei,helduei,nagusiei gustatzen zaielako.
Betidanik,oso publizitate ona eduki du.
Amerikan lortu zuen eta apurka-apurka mundu guztietik zabaldu zuen.Oso zapore berezia dauka eta bere botilaren diseinua emakume bezalakoa da.Soilik coca-colaren nagusiek bere osagai guztiak jakiten dituztela esaten da.
Nire ustez,oso famatua da onurako ehuneko berrogeita hamar gehiago marketingen inbertitzen duelako.
vh
Ez dakit zer gertatzen den Coca-Cola- rekin, eta dakidana da mundu guztiak dakiena. Argi dago edateko bakarrik ez duela balio, libragailu bezala erabiltzen da, tripako minak sendatzeko... Are gehiago, nik behin erabili nuen eskuetako "espuma de poliuretano" kentzeko. Benetan, harrigarria da eta, antza denez, ez dugu inoiz jakingo bere formula miragarria.
A.J
Behín batean kontatu zidaten aspaldian coca-cola kokainarekin egiten zuten, horregatik coca-cola du izena. Ez dakit hiri legenda den ala ez baina jende askok hori pentsatzen dute. Hurrengoa benetako hiri legenda da: Sinesten da coca-colak oso erregarria dela. Adibidez txuleta bat erre ahal du hogeitalau ordu barru. Dena den, niri edari hau asko gustatzen zait eta hogei mendeko asmakizun bikainarik bat dela iruditzen zait.
DT 1A
Gaur egun, edozein tokitan aurki dezakegu edari ospetsu hau eta guztiok edaten dugu noizean behin, behintzat. Jende askok bere buruari galdetzen zaio zergatik daukan coca-cola hainbeste arrakasta eta nik uste dut egiteko era dagoen sekretua. Izan ere, herrialdearen arabera, formula aldatzen dute tokiko gustuetara moldatzeko eta horrexegatik izugarri gustatzen zaigu. Ez dakit nola egiten duten baina ez zait axola, niri dagokidanez "coca-cola zalea" naiz.
Ez dakit egiazko coca-colaren legenda, bakarrik telebistan entzuten dudan, batez ere, publizitatean.
Nire iritzian, coca-cola edariaren famatuena da eta segur aski jende gehieni gustatzen zaiona.
Baina normala da, publizitate handia dauka eta gainera polita, gero, bere zaporea berezia da baita freskagarria ere.
Maite
Benetan ez dakit zer ikusten duen jendeak Cola-Cola hainbeste arrakasta izateko; niri, behintzat, ez zait batere gustatzen.
Aitortzen dut, batzuetan, nahiz eta gustatu ez, besteek edaten dutenez, dastatzen dudala apur bat ea bat-batean gustatzen zaidan, baina ez, ezin dut edan egarriak jotza hiltzeko zorian egon arren.
Edonola ere, ulertzen dut jendearentzat droga bezalakoa dela kafeinagatik, kafezaleoi gauza bera gertatzen zaigu eta.
Honez gain publizitate kanpainak eraginkorra baino eraginkorragoak dira, telebistan ikusten ditudan bakoitzean nahi dut Coca-Cola bat edan. Harrigarria!.
Ruth
Egia da coca-cola edari oso ospetsua dela, baina niri ez zait batere gustatzen.
Bere istoria entzun dut askotan, baina dakit zergatik den hain famatua, freskagarria bat da, eta nire ustez ez da gauza handia!
Beste freskagarri batzuk coca-cola baino hobeak dira.
M.S.V.
Seguraski hiri-legenda pilo bat dago. Hasieran esaten zuten Coca-cola formulan kokaina zeukala, hain zuzen ere, bere izenean "coca" hitza agertzen zen. Beste bat zen botilak emakume baten gorputzaren antza zeukala. Baina batek daki!
Ez dut Coca-cola asko edaten baina egia da atzerrira bazoaz, balio seguro izango dela.
Roxana
Nire ustez, sekretu bakarra da DIRUA. Hasieratik, ondo egin zuten kreatzaileek eta publizitateko kanpain onak egiten dute beti.
Arretaz ikusten baduzue, beti egiten dituzte kanpainak ikus-entzuleen alde sentibera ukitzeko.
Niretzat bakarrik da produktu bat gehiago merke fabrikatzen eta garesti saltzen duena. Gainera, beti nahiago izaten dut Fanta edo zukua edatea.
Ez dakit ea ahal dudan, baina bideo bat utziko dizuet (barkatu euskaraz ez egoteagatik):
http://www.youtube.com/watch?v=gLR-bqsVpu0&feature=related
Silvia - Barakaldo
Ederto Silvia. Bideoak edo beste edozein gauza utzi ahal dituzue denon artean partekatzeko. Hauxe da, hain zuzen ere, blog honen helburua. Gainera, zure bideoari esker errealitatearen aurpegi biak ikusi ahal izan ditugu.
Segi horrela!
Ez dakit egia izango den, baina Coca-Colaren osagai guztiak ez direla ezagunak noizbait entzun dut. Horrexeagatik, ezagutzen dituztenak ezin dira hegazkin berberean bidaiatu. Halaxe bada, oso gaizki iruditzen zait Osasungintzaren aldetik, zeren eta edaten dugunaren osagaiak jakin beharko genituzkeen. Beste zurrumurru batek, nahiko hedatua denak, Coca-Cola torlojuak garbitzeko oso aproposa dela dio. Baliteke horrela izatea, baina biharamuna izaten denean ere ona dela ziurtatu dut. Beraz, ez da hain txarra izango.
Ana Pi.
Koca-kola ziur aski munduko errefresko famatuena da. Baina edateko bakarrik ez da erabiltzen, mekanikoek tuerka bat askatu behar dutenean erabiltzen dute ere.
Beste erabilera da, gaixorik zaudenean eta botaka hasten bazara etengabe, edan koca-kola pixkanaka, oka kentzeko erremedio erreza da.
Ez dakit zein izango den koka-kolaren formula edo zerezkoa dagoen eginda, baina egia esan, ez jakitea nahiago dut.
bbb
Ez dakit gehiago Coca-colari buruz. Bere errezeta isil-otoitz dela eta kito. Baina egia da berari buruz hiri-legenda asko daudela. Nik entzun dut ona da digestio txarra zuzentzeko. Eta egia da gutxienez nire kasuan. Ez dakit zein da coca-colaren sekretua baina ia jende osoa esan dela gozoa dela. Nik bazkaltzeko ere erabiltzen dut. Nire oilaskoa coca-colarekin gozo-gozoa da.
Mónica E.
Garbi dagoen zergatik da hain ospatzua,publizitatea delako.Lehen farmazia gauza zen eta gero urtetik gehi urtera eta publizitateagatik mundu guztia ezagutu du.Gauza baten globalizazioa.Hau oso txarra da,adizio sortu da,oso indartsua urdailetarako,eta ez du egarri kentzen,benetan.Zuhaitzaren irakargarria oso ona da ,ezta?Eskerrik asko irakurtzeagatik.Natxo,1ºb.
Coca-cola freskagarri irakikarra da.
Dendetan jatetxeetan eta herri askotan saltzen dira.
Coca-cola Companyk egiten du. Lehenengo medikamentu bat zen.
John Penbertonek asmatu du. Penbertonek farmazilaria zen. Gero Asa Griggs Candlerrek patente hau erosi du.
Orain enpresa honek Coca-colako konzentratu bat ekoizten du, eta gero honek enpresa batzuei salduko die. Enpresa horiek konzentratu bat urarekin eta zukreekin nahastu dute. Hurrengo pausoan, edaria botiletan eta latetan banatuko dute maioristen eta minoristen artean.
Coca-cola Ciak beste coca-cola mota batzuk egiten ditu,light, cafeina barik, zero, eta limoizko zaporea adibidez.
Bere lehiakiderik handiena den Pepsi Iparramerikarra da ere.
Argitaratu iruzkina