2011/04/15

ZENBAT KULTURA, HAINBAT ERLIJIO

Denbora gutxitan Bilbon hainbeste meskita ireki nahi izateak erabat aztoratu ditu Bilbotarrak. Alkatearen ustetan, meskitak irekitzea ez da harritzekoa, azken urteotan immigrazioa handitu baita; baina, bilbotarrak ez omen dira iritzi berekoak. Bilbo batean hiruzpalau meskita egun batetik bestera eraikitzeari ez deritzote batere ondo. Agian, batzuek pentsatuko dute hau onartzetik laster kalean emakumeak burka aldean ikustera gutxi falta dela, batek daki! Beraz, hemendik gutxira ez dugu herri musulmanetara joan behar izango meskitak ikustera, Bilbon bertan izango baitugu horretarako aukera. Eta espero dezagun ikustea besterik izatea, eta otoitz egiteko deia entzun behar ez izatea. Agian, honek badauka bere xarma herrialde musulmanetan oporretan gaudenean, baina ez dut uste urte osoan entzun nahi dugun soinua izango denik. Zuek zer deritzozue Bilbon meskitak irekitzeari? Izango du honek ondoriorik etorkizunean? Toleranteagoak izan behar dugu halakoetan?

8 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Erlijioaren kontrako amorratua naiz, beraz, gure gizartean erlijioaren presentzia handiagotzen duen edozer gaizki iruditzen zait. Edonork nahi duen bezala pentsatzeko eskubidea duela esaten dit logikak, baina batzuek fededunak izaten jarraitzen dutela zerbait tristea iruditzen zait. Hobeto esanda, erlijo baten aldekoak gero eta gutxiago dira, baina beste batekoak areagotzen dira. Aurreratu beharrean, txarrera egiten dugu zeren zoritxarrez, burkak ez, baina guztiz estalitako emakumeak jadanik ikus baititzakegu Euskal Herriko herrietan.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Badakigu gero eta etorkin gehiago dagoela Bilbon, eta haiek bere erlijioa daukatela. Baina, meskita bat ipintzea ez zait gustatzen. Bere hirian badauzkate meskitak, eta kito. Gu Londresera joaten bagara, lan egiten dugu edo ikasten. Baina ez dugu ezer eskatzen. Nire ustez, auzoan meskita egin denen, segur aski, geto bihurtuko da.
Egia esan, otoitz egiteko edozein lekuak balio du.

Maite b.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Berdin dit meskita irekitzeak, azkenean gauza bera da jatetxe txinatarra edo mexikarra irekitzea. Nahiz eta beste herrialde batean atzerritarrak egon, haiek ere bere ohiturak mantendu nahi dituzte eta zergatik ez? Momentuz hemen ez dago erlijio ofizialarik, gehienak katolikoak izan arren. Zergatik ezin dute leku bat otoitzeko? Zergatik haien etxeetan ezin dituzte jan haien janariak? Azkenean haien ohitura da eta honek ez du esan nahi ez zaituztela errespetatzen.
C.R. Gurutzeta 3.maila

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Mezkitak zabaldu nahi badituzte, zabaldu ditzatela. Bakoitzak bere erligioari otoitz egiteko ezkubidea duenez, zergaitik galerazi egin behar diegu, mezkita batzuen eraikuntza? Hori bai, ez ditzatela bozeragailuak jarri, jendea otoitzera joan dadin. Jendeak erlojuak baditu, badaki zein ordutan joan behar den otoitz egitera,ez dugu honelako musikarik behar gure kaleetan zehar.
Kanpotar jendea gure herrira datorrenean normala da bere ohiturak ekartzea, erlijio aldetik edo bizimoduaren aldetik. Gure ohiturak eta legeak aldatu nahi ez dituzten bitartean, ez dute inolako arazorik izango gure gizartean.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Mezkitak zabaldu nahi badituzte, zabaldu ditzatela. Bakoitzak bere erligioari otoitz egiteko ezkubidea duenez, zergaitik galerazi egin behar diegu, mezkita batzuen eraikuntza? Hori bai, ez ditzatela bozeragailuak jarri, jendea otoitzera joan dadin. Jendeak erlojuak baditu, badaki zein ordutan joan behar den otoitz egitera,ez dugu honelako musikarik behar gure kaleetan zehar.
Kanpotar jendea gure herrira datorrenean normala da bere ohiturak ekartzea, erlijio aldetik edo bizimoduaren aldetik. Gure ohiturak eta legeak aldatu nahi ez dituzten bitartean, ez dute inolako arazorik izango gure gizartean.

ALFERTSU GURUTZETA 3.MAILA

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ondo deritzot mezkitak irekitzeari. Errealitatean berdin zait ipintzen dituzten ala ez. Elizara joaten ez banaiz, ez dut uste mezkita batera joango naizenik; baina beste kultur batetik etortzen diren pertsonentzat ondo egongo da leku batean elkarrekin otoitz egin ahal izateko eta haien kulturarekin jarraitzeko.
Baina mezkitak hemen irekitzeak ez du esan nahi gure kaleetan nahi dutena egin dezaketela, baizik eta gure arauak eta gure kultura ere errespetatu behar dituztela.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Aurrekoa Carlarena da

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Denok badakigu musulmanek inportantzia handia ematen diotela beren erlijioari eta gure Estatuak ez daukala erlijio ofizialarik,beraz, ez dut ikusten arazorik meskita horiek irekitzeko hemen bizi diren musulmanentzat.
Deialdia entzutea otoitz egitera joateko, ziur nago inoiz ez zaigula gertatuko, haiek badakitelako beste herri batean bizi direla eta horren ondorioz beren ohitura jasangaitzak ezin dizkigutela inposatuko.
Azkenean, burkari buruz burkaren erabilera arautzen hasi omen direnez, arazorik egongo ez delakoan nago.
Otoitz egitea pribatua eta ixil denez, nire baimena emango nieke.

I.R(Gurutzeta)