Futbolariei diet inbidia, inbidia itzela. Ez irabazten duten dirutzagatik, ez ondoan dituzten neska katxarroengatik, ez. “Lana” (partida) bukatzen dutenean zelai erditik txalo-zaparrada jasotzen dutelako diet inbidia. Igual dio ondo jokatzeak ala gaizki, gehienetan publikoaren benerazioa izaten dute.
Liga bukatu berria da eta gure liga partikularrean final laurdenetan gaude. Finala ekainean izango dugu eta urtero bezala, klaseko argiak itzali aurretik, klasearen erdian ikasleen txaloen zain geratuko naiz. Zer esker gaiztokoa den euskara irakaslearen lana!
Inoiz txalotu dizuete egindako lana?
Nagusien mirespena behar dugu lan ona egiten dugunean?
Inoiz sartu duzue hanka lanean? Noiz? Zer egin zenuten?
6 iruzkin:
Nire lana erabat ondo egiten badut normalean norbait haserretzen da, beraz oso eskertxarreko lana delakoan nago. Gainera, akats larriak egitea oso erraza da, beraz, estadistika dela medio, noizbehinka atsekabeak izatea saihestezina da. Gauza alaiagoak esatearren, txaloak jaso ez, baina behin, eraikin batean gas jarioa zegoela konturatu nintzen, eta gero auzokoak bulegora etorri zitzaizkidan eskerrak ematera. Beste batean, bezero batek whiski botila on bat oparitu zidan eta bitxia iruditu zitzaidan, ea nola asmatu ote zuen whiskia atsegin dudala.
Ana Pi.
Mundu gustioi lan bat ondo egiten badugu, jendearen mirespena jasotzea gustatzen zaigu. Baina, hori ez da askotan gertatzen, normalean zerbait ikusteko baldin badago, ikusten dena alde txarra da.
Lanean hanka noizbehinka sartu dut baina, orain arte neure buruaren jabea naizenez, neure errua eta neure arazoa izan da. Berehala konpontzea saiatzen naiz eta jarraitu aurrerantz.
bbb
Zerbait berezia ondo egiten duzunean jabearen zoriona beharrezkoa da. Txikitatik saria edo zigorra jasotzeko ohitura daukagu eta bat-batean, helduok garenean, badirudi ez ditugula behar. Jabearen esker ona behar dugu, gure lana sustatuta eta gogo askorekin egiteko.
Baina nire ustez, pilotu bati txalo egitea soberan dago, ondo lurreratzea bere lana delako.
Nire errutaz ardura hartzen dut, eta zain handiarekin nabil, nire erruek dirua galtzea ekartzen dutelako.
Normalean, nire lanean ez dute gauza hauek geratzen. Ez daude nagusien mirespenak. Agian, batzuetan, ikasleena bai.
Batzuetan, urte batzuk pasatu ondoren, kalean ikasle batzuk ikusten ditudanean, asko nik esandakoa gogoratzen dutela esaten didate.
C.H.
Beno, nire lana oso ondo egiten dut edo hori uste dut baina egia da nire nagusia oso ona dela eta gauzak txarto egiten badituzu ez dizu errieta egingo. Baina ere ez dizu txalotuko zure lanagatik. Ez dut uste nagusien mirespena behar dugula gure lana egiteko, baina pertsona bakoitza mundu desberdina da.
Bai horixe! Edonoiz hanka sartu dut lanean baina saiatu dut konpontzen eta ulertzen nola pasatu den berriro ez errepikatzeko.
Monica E.
Ez da batere arraroa jendearen esker ona nahi izatea, are gehiago, normala da batez ere lan handia edo zaila bukatu eta gero. Ez da harrokeriagatik, justiziagatik baizik.
Baina errealitatea gauza desberdina da lanaren munduan behintzat, zeren eta normalean nagusiek gure akatsak bakarrik kontuan hartzen dituzten nahiz eta lorpen baino gehiago lortu.
B.V.
Argitaratu iruzkina