2011/06/11

DENA EZ DA FUTBOLA

Herri honetan kirolaz ari garenean ia beti futbolaz da. Badirudi futbola baino ez dugula. Futbola eta Athletic. Baina badaude jendeak praktikatzen dituen beste kirol batzuk, non txapeldunak garen, eta badaude gure miresmena merezi duten kirol eta kirolari asko.

Futbola eta, batez ere, Athletic zinez maite dugu (aurreko sarrera batzuetan utzi dugu argi), baina ezin ditugu besteak ahaztu. Ezin ditugu ahaztu isilean (hedabideen isiltasunean) egunero jo eta fuego aritzen diren kirolariak edo, hedabideetan oihartzuna izan arren, egun jakin batzuetan soilik gure arreta dutenak.


Horrexegatik egin nahi diogu Bizkaia Bilbao Basketi merezitako omenaldia. Aste honetan amestutako finala ari dira jokatzen. Etsaia, final gehienetan bezala, handia baina animoa handiagoa. Beraz, aste honetako sarreran komentatu zer iruditzen zaizuen gure taldeak egindakoa eta bidali zuen mezua une historiko honetan animatzeko.

3 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argi dago gizarte merkantilista batean bizi garela eta, beraz, kirolek zenbat eta diru gehiago eman orduan eta garrantzi handiagoa ematen zaie. Horregatik, lotsagarria da marka hau edo erakunde hori kirolaren aldekoak direla entzutea, zeren eta argi baitago publizitatea dela bilatzen dutena. Enpresa pribatuetan ulergarria da jokaera hau, baina Administrazioaren aldetik ez dago barkamenik. Kirola sustatu beharko litzateke osasungarria delako eta kitto. Hala eta guztiz ere, ez dut uste saski-baloia egoera honen adibiderik onena denik, nahiko arrakastatsua da-eta.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Normalean saski-baloia ikusten dut etxean, argi dago nire senarraren zaletasunak azkenean jotzen dit eta jasan behar dut. Baina, egia da, Bizkaia Bilbao Basket-ek denboraldi honetan lortu duena, txalo handi bat merezi du. Gainera, Miribilan ikusi den zaletasuna oso garrantzitsua izan da, jende guztiak ikusteko euskaldunok daukagun zaletasuna da benetakoa, bai futbolean bai saki-baloian bai edozein kirolatan.

A.J

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bizkaia Bilbao Basketek ezin izan du Regal Barcelonaren aurka ACBko finaleko hirugarren partida irabazi. Lan bikaina egin dute baina, tamalez, ezin izan dute txapelketa irabazi.
Niri dena ez da futbola eta adibidez, saskibaloia nahiago dut. Gaur egun kirolak salerosiak dira, besterik ez. Dena da ospea eta dirua eta kirol batzuk nahiko ezezagunak dira. Dena ez da futbola, bai, baina telebistan ez dugu ia beste kirolarik ikusten.Mesedez, ez ahaztu gure txapeldunak : Pasaban, Kaiku, Martinez de Irujo eta, noski, gure Bilbao Basket maitea.

D.T 1A