2011/11/04

ASTEA BIRANTOLATZEN

Aste honek bi eguneko asteburua izango du eta ez lau aurrekoek bezala. Gogorra aurretik daukagun astea, beraz. Izan ere, neure buruari galdetzen diot nork erabaki zuen asteburuak bi egun izatea eta lanegunak bost izatea, pasatako aste bi hauetan ondo baino hobeto ibili garela ikusita (zubia izan dugunok, jakina).

Bai, badakit gizartearen antolaketa honela dagoela egokituta: hileko soldatak, eskoletako programazioak eta beste horrenbeste gauza. Hala ere, gustura sinatuko nuke honi buelta emateko eta asteburuak lanegunak baino luzeagoak izateko, honek ere aurrerantzean nekatu egingo gaituela jakin arren.

Asteburua luzatzeko inkestarik balego, zein litzateke zuen botoa? Zergatik?

20 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Asteburua betirako luzatzea arraroa iruditzen zait. Astebururo denbora bilatzen dut etxea garbitzeko, lagunekin egoteko edo gurasoekin bazkaltzeko, baina hori egiteko lan egin dut eta hilero nomina bat behar dut bizitzeko. Astean zehar 2 egun bakarrik lan egiten badut ez da nahikoa izango. Gainera nire lana gustatzen zait eta nekatuta amaitzeagatik gustora egiten dut.
Orduan, nire ustez nahiago dut urtean zehar bat edo bi asteburu luze gozatzea, beti asteburu luze gozatzea baino. Agian, meatzan lan egiten duten langileak ez dira nirekin ados egongo.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Asteburua betirako luzatzea arraroa iruditzen zait. Astebururo denbora bilatzen dut etxea garbitzeko, lagunekin egoteko edo gurasoekin bazkaltzeko, baina hori egiteko lan egin dut eta hilero nomina bat behar dut bizitzeko. Astean zehar 2 egun bakarrik lan egiten badut ez da nahikoa izango. Gainera nire lana gustatzen zait eta nekatuta amaitzeagatik gustora egiten dut.
Orduan, nire ustez nahiago dut urtean zehar bat edo bi asteburu luze gozatzea, beti asteburu luze gozatzea baino. Agian, meatzan lan egiten duten langileak ez dira nirekin ados egongo.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez gaude momenturik onenean asteburua luzatzeko. Putzu beltz honetatik ateratzeko gogor egin beharko dugu lana. Tamalez, ez dakit noiz bukatuko den egoera hau ,baina momentu hori arte ez diot nire buruari galdetuko idea hori ona izango den ala ez.
Niri, egunero zortzi ordu lan egitea eta gero bi egun edukitzea atseden hartzeko zuzen iruditzen zait. Arazoa da jende askok ez daukala lanik eta lan gutxiago egiten badugu langabeen kopuruak gora egingo duela.

D.T 1B

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zubiak izugarri gustatzen zaizkidala aitortu behar dut, nahiz eta lanean oso gustura egon, baina, ia egun osoa ematen dugu lan egiten eta denbora gutxi daukagu gure betebeharrak edo gure gustuko jarduerak egiteko. Hala ere, gaur egungo egoera dela eta, ez dut uste onena izango litzatekeenik asteburua luzeagoa izatea. Beraz, etsi beharko dugu noizean behin zubi bat edukitzearekin.

R.A.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bibliaren arabera Jainkoak zazpigarren egunean atseden hartu zuen, eta guk bi egun libre daukagu larunbata eta igandea, hots. Hau gertatzen zaie zorionekoei, badago jende askok aste osoan egun bakar bat daukana libre. Ederra izango litzateke, guztiz kontrakoa izango balitz. Bai zoriontasuna dela! Baina ziur nago ere kexatzen garela. Zenbat eta denbora libreago eduki, orduan eta gehiago aspertuko gara. Ondo dago hilabetean behin zubi bat edukitzea, bestela oporretara heldu arte luzeegia da.
C.R.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ziur aski, inkesta bat eginez gero, denok, edo masokistak ez garenok behintzat, asteburuak luzatzearen alde bozkatuko genuke. Eta agintariek inkesta horren emaitzari erreparatuko baliote, orduan lau eguneko asteburuak, gutxienez, izango genituzke. Ideia honek oso ondo ematen du, baina ez dut uste batere arrazoizkoa denik. Nire ustez, aste erdi batean ezin da aste oso batean lan adina egin, normalean gogor lan egiten bada, behintzat. Denbora malgua da, baina ez hainbeste. Beraz, antolaketa berri hau ezarriko balitz, eta zerbitzu bat edo edozein gauza kontratatu nahi izango bagenu, zerbitzu hori jasotzeko epea bizkoiztuko litzatekeela onartu beharko genuke, eta ez gaude horretarako prest. Lan ordutegiaren murrizketa denontzat izan beharko litzateke, baina gero eta gehiago nahi dugu, eta gero eta azkarrago, gainera.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Asteburua luzatzea idei on bat izango zen, baina ez bost eguneko, baizik eta hiru edo lau egunekoa. Ni uste dut bi egunekin ez dugu denbora izaten gure lanaren aparteko gauzak egiteko. Beste gauza bat da boste eguneko asteburua izatea, hori guztiz aspergarria izango zen, ni uste dur hainbeste denbora libre ezer egiteko ez zen izango ona zure zoriontasunari. Eta azkenez esan behar dut ni oso pozik joaten naizen unibertsitatera eta bi egunekin sobratzen dit. Bi egunetan festetan atera nahikoa da, batzuetan asko eskertzen dira zubiak deskantzatzeko, baina betirako ez.

A.V.R - Gurutzeta

S. G. (Gurutzeta) erabiltzaileak esan du...

Egun batean galdetzen balidate asteburua luzeago izatea gustatuko litzaidakeen, baietz erantzungo nuke. Denok dakigun arrazoiarengatik (aisialdi gehiago izateagatik) ez ezik, nire ustez bidezkoagoa ere baita. Guretzat asteburua da: larunbata eta igandea. Eta gaurko egutegia antolatu zutenek bi egun horiek erlijiozko arrazoiengatik erabaki zituzten.

Hasteko, igandea esateko erderazko hitzak "Jainkoaren eguna" esan nahi du, hau da, Bibliaren arabera egun horretan ezin da lan egin, eta hori dela eta, jaia da. Gainera, larunbata edo "sabbat" juduentzako "igandea" da. Egutegiko antolatzaileek bakarrik bi erlijio horiek kontuan hartu zituzten egutegia egiteko.

Hala ere, Islameko herrialdeetan, ostirala da jaieguna. Nire ustez, erlijio guztiak errespetatu behar dira eta horretarako ostiralak ere asteburuan sartu behar du. Gaur egun, musulman asko bizi dira Europan edo Amerikan, adibidez, eta haiek ere badaukate eskubidea euren "Jainkoaren eguna" eta "sabbat" edukitzeko. Hortaz, ni hiru eguneko asteburua izatearen alde nago.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire botoa, seguraski, ezetz izango litzateke. Aste guztiek lau eguneko asteburua izango balute gehiegizkoa litzatekeela uste dut. Izan ere, gure bizi-maila mantendu nahiko bagenu, lanaldia luzatu beharko genuke eta agian, oporretarako hilabete osoa hartzea ezineskoa izango litzateke. Gainera, asteburuetan umeak erraz deskonektatzen direnez, astelehenetan ikastolara itzultea izugarri kostatuko litzaieke. Hala ere, hilabetean behin asteburu luzea, bikaina izango litzateke!
A.B.

ainhoa15 erabiltzaileak esan du...

Nik astean hiru egunetan baino ez dut lan egiten.hau da,lan murriztuta daukat.nik neuk aukeratu dut jaunaldi hau.Honekin esan nahi dut niretzat nahikoa dela hiru egun lan egitea,gainerako denbora hamaika ekintzetan erabiltzen dudalako.Hau dela eta,nik lan egunak jai egunak aldatzeari ondo deritzot.

L. R. Gurutzeta erabiltzaileak esan du...

Betidanik, asteburuak bi egunekoak izan dira, eta lan egiteko edota eskolara joateko egunak berriz, bost.
Bat-batean hau aldatzea niretzat behintzat arraroa izango litzateke, ohituta ez nagoelako.
Niri, guztioi bezala, gustatzen zait egun libreak izatea, asteburuak ez ezik.
Hala ere, segur aski asteburuak luzatzekotan, azkenean ohituko ginateke jai egun gehiago izatera eta asteburu normala bat bezala izango zen.
Horregatik, nire ustez, asteburuak ondo daude dauden moduan, eta jai egunak ditugunean, egoera berezi bat bezala hartzen dugu errutina apurtzeko. Nire ustez, hori ezin hobea da guretzat, gure bizitza beti berdin ez izateko.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire botoa asteburua luzatzekoaren kontra izango litzateke. Nire ustez aste guztiak pasatako aste hauetan izango balira, lau egun jai eta hiru egun lan egin, egoera ekonomikoa okerrera egingo litzateke. Asteburua luzateak ez dut uste familiaren egoera ekonomikoak hobera egingo duenik. Nik, guztiz kontrakoa!, aste osoa lan egitea proposatuko nuke!, “Bob esponjak” egiten duen bezala, eta poz-pozik gainera. Txantxetan ari naiz! Ez dut uste mirarizko errezetarik dagoenik, baina asteburua luzatzeari txarto deritzot.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez ez da behar asteburua luzatu,bi egun horietan hahikoa daukagulako atseden hartzeko,ez dakit zer egingo nukeen hainbeste egunetan lan egin gabe,segurazki aspertuko nintzateke.Baina astean zehar ordu gutxi lan egitea gustatuko litzidake,beste gauza batzuk egiteko,soldata berberarekin,noski.Hiruzpalau egun libre daukagunean azkoz gehiago disfrutatzen ditugu eta beharrezkoa da urtero zubi batzuk edukitzea batez ere pilak martxan jartzeko.
V.Z Gurutzeta

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez ez da behar asteburua luzatu,bi egun horietan hahikoa daukagulako atseden hartzeko,ez dakit zer egingo nukeen hainbeste egunetan lan egin gabe,segurazki aspertuko nintzateke.Baina astean zehar ordu gutxi lan egitea gustatuko litzidake,beste gauza batzuk egiteko,soldata berberarekin,noski.Hiruzpalau egun libre daukagunean azkoz gehiago disfrutatzen ditugu eta beharrezkoa da urtero zubi batzuk edukitzea batez ere pilak martxan jartzeko.
V.Z Gurutzeta

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ikaragarria izango litzateke astburuak luzatzea, baina denok dakigu ezinezkoa dela. Gizartea horrela antolatuta dago eta badirudi normala dela asteburuetan edota jai egunaetan lan egiten dutenak arraro sentiaraztea.

Nik neuk asteburuetan lan egiten dut, beste lanposturik aurkitzen ez dudalako. Nire uztez gauden krisi garai honetan ahal denean lan egin behar da, bestelan jai duzu.


Gurutzeta jon

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Alhalko bagenu, beti oporretan biziko ginateke, baina hori ez da posible.
Tzandaka lan egiten dugunak, ez dugu asko pentzatzen astebura luseagoa izan bearko litzateken, askotan, asteburuan lan egitea tokatzen zaigulako. Baina beno, horrek gauza onak dauzkate, batez ere, gehiago ordaintzen digutela asteburutan eta jaiegunetan lan egiteagatik. Naiz eta gauza txarrak dauzka ere, gogorra da lan egitea besteok beste gauzak egiten duten bitartean.
Orduan, norbaitek badakit nola egin behar dugun astero bi egun bakarik lan egiteko soldata bera edukitzen, niri esatea espero dut.

M.A.M

15 I erabiltzaileak esan du...

Ordu estraren kontu hori zertan emaango genukeen galderari erantzunez, zera bururatu zait, pixkatxo batez eta idatzi aurretik horren inguruan pentsatu ondoren.
Bizitzan beste arlo askotan bezala, ordu hori adinaren arabera ekintza diferenteak egiteko edo modu diferentean ematen dugula iruditzen zait, hau da, gaztetan gehienok parranda luzatzeko, helduagoak garenean lo gehiago egiteko, edo pixkatxo bat gehiago deskantsatzeko edo besterik gabe, lan gehiago egiteko. Hortaz, ez dakit ordu horrekin ezer irabazten dugun. Baten batzuek nolabaiteko etekina aterako dutela uste dut, baina gainontzekook ... eguneroko monotoniatxo hori pixkatxo bat luzatzeko.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire botoa bai litzateke. Baina ez naiz objetiboa, gai honetan oso nekatuta nagoelako eta horregatik bi egun atsen hartzeko gutxi iruditu zait.

Ez dakit egun gehiago bat hobea den, baina nire ustez, lan ordutegiak txarrak dira langileak etxearen kanpoan ordu asko egoten direlako eta hain familiekin denbora gutxi. Uste dut lehenengo ordutegiak aldatzen hasi behar luketela.

C.H.

A.C. Gurutzeta erabiltzaileak esan du...

Asteak beti bost lanegun eta bi jaiegun izan ditu eta horrela jarraitzea egokiena dela uste dut. Gainera, bizi garen garai honetan, krisian murgildurik, gure arazoei aurrera egiteko denok batera buruz belarri lan egin behar dugula ere uste dut.

Dena den, eta pixka bat alferra izanez... asteazkenak libre edukitzea gustatuko litzaidake horrela astea oso ondo zatituta legokeelako, bakarrik bi egun jarraian lan egingo genukeelako eta lana beste ikuspuntutik ikusiko genukeelako nahiz eta planteamendu honek jende guztiari ez eragin haien lan baldintzegatik.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri asteburua beti askar joaten zait eta askotan, gustatuko litzaidake beste egun bat libre eukitzea, baina, egia dela uste dut, hau gertatzean, beste egun bat beharko genukeela eta horrek, ez zait egokiena iruditzen. Nire ustez, lan egiterakoan, gauza asko ikasi ditzakegu, beste harreman batzuk egin daitezke eta sortea eukitzekoan, ondo pasatu eta guzti.

Martina G.