2011/11/18

DENOK PATIORA!

Oraindik ditugu gogoan txikitan kalean pasatako egun haiek, koadrila osoa kalean, pilotan, soka-dantzan, harrapaketan, … orduak eta orduak ematen genituen kaleko jolas haietan eta, egia esan behar badut, primeran pasatzen genuen.

Orain, berriz, gauzak aldatu egin dira. Umeak ezin dira kalean jolastu, ez baitago horretarako leku egokirik. Baina gu ez gara uste berekoak. Askotan, herrian zehar paseoan gabiltzala eskolako patioak, eskola ordutegietatik kanpo, hutsik ikusi ditugu eta, behin baino gehiagotan, elkarri galdera bera egin diogu: zergatik ez dituzte zabaltzen umeak bertan jolas daitezen?

Gure ustez, pena da horretarako aproposak izan daitezkeen lekuak arratsaldeetan itxita egotea, alegia, aproposeko leku horiek alferrik galtzea. Eta zuen ustez, zabalik egon beharko lukete eskolako patioek umeak jolasteko? Ordutegirik beharko litzateke?

13 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia da gure ohiturak izugarri aldatu direla, baina ez da gauza ona egun osoa etxean geratzea. Txikitan beti joaten ginen ostiralero saskibaloia jolastera eskolako patio batetik bestera eta modu hartan arratsaldeak primeran pasatu genituen.
Ez dakit zergatik oraindik eskola guztiak itxita dauden.Uste dut umeei aukera bikaina lapurtzen diela eta gero damutuko dira denbora ez izango dutelako. Idea ona izango da berriro arratsaldero eskolak irekitzea gure umeek jolastu ahal dutelako.

D.T 1B

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Astelehenetik ostiralera eskolako patioak zabalik egoten dira eta berandu ixten dira.

Agian asteburuero, beno arratsaldero, itxita egoten dira baina uste dut normala dela.

Ni ikastolaren ondoan bizi naiz eta larunbatean pasatudena ikusten dut. Gazte asko ikastolaren ondoan geratzen dira eta normalean mozkortuta egoten dira. Ikastola itxita dagoen arren, sartzen dira eta gauzak hondatzen dira. Ikastola zabalduko balute, txarrago litzateke

C.H.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Umeak eskola bukatu ostean izugarri pasaten dute parkean, futbola jolasten edo kolunpioetan.

Ni txikitan auzoan jolasten nuen nire auzokidekin, ama etxean zegoen eta etxetik kalera ibiltzen ginen arratsaldero. Gero institutoan etxekolan asko egin behar nuen, eta kalean egoteko hainbeste denbora ez egon arren musika ikasi nuen.

Eskolak arratsaldero irekitzea ideia ona iruditzen zait, baina bakarrik jolasteko agian parkera joan ahal dira umeak. Zeren eta norbait egon behar da eskola zaintzeko eta ateak izteko.

Nire ustez beste leku egokiak daude gaur egun herrietan umeak asialdia pasatzeko. Adibidez udal kiroldegiak, non kirol talde batean parte hartu dezaketen, oso dibertigarria eta osasungarria da eta.
Sandra Gurutzeta

S. G. (Gurutzeta) erabiltzaileak esan du...

Nik gogoratzen dut txikitan ikastetxeko hesia igo ohi genituela, patioan futbolean jolasteko. Nahiz eta gaur egun oso arrunta ez izan, nik haurrak ikusi ditut, udan batez ere, futbolean jolasten ikastetxean eta ikastetxea itxita zegoen, noski.

Gure ingurua begiratzen badugu, ez dugu jolasteko leku bat aurkituko. Hau da, non jolas daitezke umeak futbolean edo saskibaloian? Ez dago lekurik Gurutzetan. Badaude parkeak kulunkekin, baina besterik ez. Lehen, Gurutzetako euskaltegiren ondoan saskibaloi zelai txiki bat jarri zuten, baina ez zuen asko iraun... Antza denez, gazteak gaueko ordu txikietan zihoazen jolastera eta zarata handia egiten zuten. Horregatik, auzokideen kexagatik, udalak saskiak kendu zituen.

Nire ustez, eskola publikoek 21:00tara arte zabalik egon behar lukete, haurrak leku bat jolasteko aurki baitezakete. Adibidez, Lekeition, eskola publikoa normalean zabalik dago, asteburuetan barne, eta haurrak hara joaten dira jolastera. Oso ideia ona dela, uste dut. Umeak han jolas daitezke arriskurik gabe, ez dagoelako kotxerik edo errepiderik, beraz, gurasoak ere lasaiago egoten dira, nire ustez.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni txikitan geratu naiz eskolako patioan jolasteko ere. Onena zen, zure lagunak hor geratzen direlako klaseak amaitzen direnean. Orain umeek parke batera joan behar dute, eta ez da berdina. Parke batek ez dauka mugarik eta umeak beste lekutara joan ahal dira.Gurasoek umeei begira egon behar dute eta urduriago egongo dira ere bai.
Zergatik ez da posible bi ordu baino gehiago irekitzea? Bedelek gutxiago lan eginteko? Orain, neguan importanteagoa iruditzen zait hori egitea, arratsaldez argia ez dagoelako, eta arriskutsua dela uste dut.
Shei 1B

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez , ez lituzkete ireki behar izango patioak eskoletan umeak jalasteko , auzategi guztietan kulunkak daudelako umeak jolasteko .
Horregatik, auzategietan jolastu nahi badute , ez du merezi eskoletako patioak irekitzea .
Gainera ume bat min bat egiten badu eskolan errua eskolarako izango litzateke .
Jose

ainhoa15 erabiltzaileak esan du...

Nire ustez duela hogei urte gure hirietan zein herrietan ez zegoen hainbeste errepiderik.Beraz kaleetan jolas gintezke inolako arazorik gabe.Nire garaian ,eskola irekita egon arren,nahiago genuen auzoko kaleetan jolastu eskolan baino.Gaur egun,ordea,aukera hori ez dagoela uste dut.Hau da,kaleetan jolastea ezineskoa da errepidez ingurututa baitaude.Hori dela eta eskolek ateak irekitzeari ideia oso ona deritzot.Parqueak jolasteko ez ezik,beste leku egoki batzuk ere izango genituzke.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Jakina denez, lehen umeek denbora gehiago ematen zuten kalean jolasten gaur egun baino. Ez dut uste zioa eskolako patioetan egongo denik, parke asko daudelakoan nago gure hirian, eta parkeekin batera kiroldegiak ere badaude. Nire ustez, gure ohiturak izugarri aldatu dira, orain, kaleak autoz josita daude eta badirudi arrisku gehiago daudela kaleetan gure umeentzat. Honetaz gain, gure umeen jolasei buruzko gustukoak ere aldatu dira, edo lehen ez zeuden beste aukera batzuk dituzte jolasteko orduan, adibidez, kontsolak. Hori dela eta, gaur egungo umeek ez dute hainbeste denbora ematen kalean. Beraz, ez dut uste eskolako patioak ordu gehiago irekita egonez gero, ume gehiago ikusiko genituzkeenik leku hauetan jolasten.

R.A.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikitan beti kalean nengoen lagunekin, gero institutoan, iha arratzaldero zazkibaloia jolasten nuen institutoko patioan, eta egia da, beti irekita zagoen.

Badirudi, ahitura asko aldatu dela, umeek etxean geratzea nahiago dute guk ez genuzkan gauzak dauzkatelko, adibidez internet-a.

Gainera, zailagoa da berarentat kalea jolastea guk baino leku gitxiago daukatelako batez ere ikastetxeko patioak itxitak badaude.

Baina beno, egia esan, nahiz eta patioak itxita egotea, gaurko parkeak guk genuzkanak baino askoz onenak dira. Orduan arazoa da mentalitatea, ez infraestruktura.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arazoa ez da leku egokirik ez dagoenik baizik eta bizitza eta gure gizartea gehiago aldatu dela. Gaur egun arrisku gehiegi dago kalean umeak bakarrak, gurasorik gabe, egoteko. Gurasoei beldurra ematen die euren semealabeei ezbehararen bat gertatzeak. Haurrek zaintza behar dute ezer ez jazotzeko. Konponbiderik onena izango litzateke eskolako patioak irekita egotea, baina hondamendiak badaude eskolak oradiandu beharko ditu eta garestiegia izango da. Eskolak bere ebazpena hartu dute orain gurasoei tokatzen zaie nora joan ahal diren euren semealabak asteburuetan jolasteko.
Niri bururatzen zait badaudela asialdeko taldeak kutura-jarduerak egiten dituztenak. Hau izan ahalko litzateke irtenbide ona, udaletxeek asialdeko taldeei diru-laguntza emango balie.
C.R.

A.C. Gurutzeta erabiltzaileak esan du...

Txikia nintzela, ez zegoen hainbeste aurrerapenik eta umeok denbora gehiago kalean ematen genuen, baina auzo guztietan ez zegoen jolasteko lekurik.

Nire auzoan, adibidez, nahiz eta jolasteko lekua izan, ez geneukan saskirik ezta aterik ere, beraz gehienetan asmatu behar genituen, baina noizbait gure ikastetexera jolastera hurbiltzen ginen, salesiar ikastetxea zenez, bagenekien ikastetxean bertan apaizak bizi zirela, beraz txirrina jo eta jolastera sartzen uzten ziguten. Auzoko lagunok aukera hori geneukan, baina gutxitan erabali arren, behintzat hortxe geneukala banekien.

Beste ume batzuek, guk ez bezala, jolasteko lekurik ez zeukaten eta are gutxiago ikastetxe batera joateko aukerarik, beraz nire ustez, ikastetxeak irekita egotea oso egokia izango litzateke zeren eta jolasteko lekurik ez daukaten umeak hara joan ahal bailirateke.

Gainera, umeei jolasteko lekuak errezteak umeek portaera desegokiak hartzea saihestuko lukeela ere uste dut haien denbora jolasten beteko luketelako.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Asko gara gauza berbera komentatu dugunok, baina nahiko argi dago zergatik ez dituzten zabaltzen ikastetxeen patioak. Norbaiti nahigaberen bat gertatzen bazaio patioan egonda, ikastetxearen arduradunek arazo larri bat izango lukete. Beraz, jaiegunetan zabalik mantentzeko, ezinbestekoa izango litzateke zaindariak izatea, zein, denok dakigunez, garestia den. Gainera, zaindariak izanez gero, ez dakit umeek hara joan nahi izango luketen, erabateko askatasuna baita jaiegunetan benetan nahi dutena. Horregatik sartzen dira batzutean patioetan, hain zuzen ere, inork zaintzen ez dituztelako.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikitan bostetan eta gero geratzen nintzen patioan jolasteko.Nire ikaskideekin futbola jolasten nuen, eta futbol pilotarik ez bageneukan, beste jokuak egoten zeuden.
Normalean, zazpiretan joaten nintzen etxera,baina lehen, nire lagunek eta nik agurtzen genuen.
Gaur egun, umeei oso gustatzen zaie joko kontsola eta etxera joatea nahi dute jolasteko.
Beste umeek, piano, ingelesa, futbola...daukate. Nire ustez, asko konpromiso direla eta beraientzat ez dute denborarik.

Alberto A2