Ene Jainkoa! Bizitza osoan esan digute aingeruek ez daukatela sexurik eta gero hau! Orain ulertzen dut zergatik ezkutatu diguten egia urteetan. Hau elizaren beste sekretu bat izan daiteke, modan dauden eleberri sasi-historiako horietan agertzen direnen modukoa. Ez dakit sekta batek isilpean gorde nahi zuen ala soilik bakar batzuek jakin eta disfrutatu nahi zuten. Ez ziguten ezer esan nahi besteoi. Baina orain ezinezkoa da sekretua gordetzea, blog honetara ekarri ditugu probak: aingeruek sexua daukate.
Lasai egon zaitezte! Ez dizuegu aingerutxo hauei buruzko iritzia eskatuko, argi dago zen izan daitekeen; neuk, behintzat, argi daukat. Egungo publizitatean emakumearen papera zein den galdetu nahi dizuegu, zer uste duzuen eta zer deritzezuen bideoan ikusten den bezalako kanpainei.
10 iruzkin:
Gaur egun , emakumeek publizitate hori egiten dute saltzen duelako , hau da , jendeari bai gizonaei bai emakumeei publizitate hori ikustea gustatzen zaio , horregatik konpainia handiek diru asko gaztatzen dute bere produkto promozionatzeko.
Nik pentsatzen dut emakumearen papera kanpaina hauetan duina dela , hau da , seguraski diru asko kobatuko dute kanpaina hauek egiten dituztenean eta egiten dute nahi dutelako.Horrez gain kanpaina hauek egiteari ondo deritzot , azken finean ,beste kanpaina batzuk gizoneek egiten dituzte eta ez dut matxismo ikusten kanpaina hauetan .
Jose
Beno, kanpain hauek gustatu ahal dute ala ez, baina argi dago agentziak kanpain hauek egiten dituztela funtziontzen direlako. Gainera kasu honetan produkto bat emakumeentzat da, nork erosten du?, emakumeek?, gizonek emakumeei oparitzeko? Norentzat kanpain hau da?
C.H,
Gauza bat argi izan behar dugu: sexuak mundua mugitzen du. Publizitate arduradunak ez dira leloak eta gure jatorrizko senatik onura lortzen dute. Emakume edo gizon xarmagarriak agertzen diren iragarkiak hobeto salduko du produktua.
Hori ez da bakarrik publizitate munduan gertatzen, baizik eta zineman ere ikustea dago. Hollywoodeko super-produkzioetan inoiz ez da emakume itsusi bat agertzen. Orain ezin dut emakume itsusi batez pentsatu, Hollywooden oso ospetsua dena. Angelina Jolie, Penélope Cruz, Megan Fox, Scarlett Johansson... Zerrenda bukaezina da.
Hau guztia itxurariko garrantzia eta edertasun kanonekin lotuta dago. Publizitateak ematen digu bere emakume edo gizon kanona, eta esaten digu emakume edo gizon hori bihurtu behar dugula, ospetsuak eta onenak izan nahi badugu.
Gaur egun publizitateak produktuak saltzeaz baino ez da arduratzen. Egia da, hori publizitatearen eginkizun nagusia dela, bai, baina gauza baten eragina kontuan hartu behar da zerbait telebistan edo beste komunikabide batean atera baino lehen.
Hau da emakumeekin dagoen arazoa publizitateari begira. Emakumeak objektu sexual hutsak bezala tratatzen dituzte gehienetan, eta hau gugan eragin bat dauka, guk ez konturatu arren. Ohitutak gaude emakume "perfektuak" ikustera eta badiduri perfekzio hori lortzen ez duen emakumea polita edo zoriontsua ezin dela izan. Hau lelokeria hutsa da, noski, baina hau da publizitateak bultzatzen ari den irudia behin eta berriz, guztiz kaltegarria gizartearentzat.
Gainera, helduek irudi hau erreala ez dela ahazten badute batzutan, imagina dezagun telebista ikusten duen ume batek pentsatuko duena eta bere buruan eratuko dituen ideiak.
Hala era, ez dut uste horrelako kanpainiak egiten duten pertsonek hauen eragin negatiboagatik arduratzea, baizik eta saltzeagatik besterik ez. Penagarria iruditzen zait, baina penagarriagoa da inork ezer ez egiten egoera hau hobetzeko.
Nork modeloak izugarriak diren bularretakoak erakusteko. Urtero lentzeria firma honek hain arrakasta eduki, ezen publizitatean hamaika euro gastatzen duen. Publizitatean emakumearen erabilera ez da gaurkoa, baizik eta betidanik izan da. Emakume politak, ia-ia biluzik, arropa gutxirekin beren gorputzaren biribiltasunak ikusteko. Baina guztiz kontrakoa gertatzen da gizonekin. Gero eta gizon gehiago iragarkietan agertu arren, gorputz-enborra biluzik besterik ez dute erakusten.
Oraindik publizitatea matxista da eta aurrerapauso handiak eman behar ditugu arlo honetan berdintasuna lortzeko.
C.R.
Publizitateak hunkigarria izan behar du eta jendeak horri buruz hitz egiten badu, hobeto.
Gogoratzen ari naiz Ryanair-en kanpainan adibidez. Hegazkinekoek ez zuten arropa askorik eta horegatik kexuak jaso zituzten baina berri emaile guztiek albistea eman zuten.
Finalean, ez dio ardurarik gizon edo emakume izatea dirua irabazten ari diren bitartean.
G.U.
Nik uste dut gaur egun gizonen eta emakumeon arteko berdintasuna dagoela, hau da, guztiok objetu sexualtzat hartzen gaituztela. Vitoria Secreten bezalako publizitateak bi taldetan dauka erainik handiena, hots, nerabeengan, adin horretan oso sentiberak direlako, eta gizonengan, nerabeak izateari inoiz uzten ez diotelako. Argi dago gizonak, heterosexualak direnek behintzat, primeran pasatzen dutela, beraz, kalteturik izan daitezkeen bakarrak neska nerabeak dira, batez ere gehienek modeloekin alderatzerik ez baitute. Alabaina ez dut uste honek arazo larririk izan behar duenik. Denbora pasa ahala, fisiko ezihobea baino askoz garrantzitsua dela bizitza honetan itxura ona ematea konturatuko dira, eta bi gauzak guztiz desberdinak dira.
Ana Pi.
Emakumeen irudiak eragin handiko papera dauka gaur egungo publizitatean, gehien saltzen dutenak direlako.
Betidanik izan duten sentsualitateari etekina ateratzen diote Enpresetako agintariek eta argi eta garbi dago oso ondo egiten dakitela irabazi handiak dauzkatelako. Hala ere, emakumeen duintasuna zinez errespetatzen da?
Modako eta publizitateko mundua nolakoa den denok dakigu, oso mundu gogorra eta lehiakorra, hain zuzen ere. Horregatik, batzuetan emakumeen lehentasunak ez dira errespetatzen eta besteetan emakumeen baloreak bortitzen dira, beraz hain delikatua den mundu honetan zuhur jokatu behar dugu emakumeak beraiek eta beraien duintasuna babesteko, azken finean emakumeak gizakiak direlako
Nire ustez marketing oso inportantea da salmentak igotzeko eta hori Victoria Secret kompaniak oso ondo egiten du.
Modeloak agertzen dira bere iragarkietan kuleroak saltzeko, agian neska itsusia agertzen bada inork ez du arropa hori erosiko nahi, oraindik ez dira saihatu, badaezpada.
Gauzak begitik sartzen gaituzte publizitateak, eta neska edo mutil polita agertzearen bidez badirudi onuragarria dela ekonomikoki, horrek saltzen duela.
Gainera produktuaren arabera iragarkiak helburu desberdina dauka.
Sandra Gurutzeta
Nire ustez, lehen publizitatea matxistagoa zen orain baino. Horrelako irragarkiak egiten dituzten emakumeek oso gustura egiten dituztela uste dut. Azkenean ezin gorputza ederragoak edukitzeagatik aukeratzen dituzte publizitatea egiteko eta haiek oso harro erakusten dute beren gorputza, emakume guztiok beren edertasunari inbidia diogula dakitelako.
R.A.
Argitaratu iruzkina