2011/12/23

HORI NIRETZAT

Hementxe ditugu berriro Gabonak eta hementxe dugu berriro ere ditxosozko oparien garaia. Nori zer erosi, zenbat gastatu, non lortu merkeen, … Hauexek dira egunotan guztion buruetan darabiltzagun galderak.

Gainera, denda batzuk ere igandeetan zabalik daude jendeari erosteko aukera gehiago emateko, hainbeste irabaztea kostatzen den diru hori ordu batzuetan xahutzeko makina bat aukera gure aurrean.

Hala ere, bada ulertzen ez dudan gauza bat. Alde batetik, Gabon garaian kontsumista ez izateko mezua helarazten digute, ez erosteko erosteagatik, dirua neurriz gastatzeko; baina, beste aldetik, egunotan postontzietan jasotzen dugun propagandak era guztietako eskaintzak eta maukak helarazten dizkigu. Beraz, nori egin kasu? Argi daukat , urtero bezala jarraituko dut opariak erosten, bina espero dut “subidon, subidon” izan gabe, eta gero gerokoak, ez al dira Gabonak zorion garaia, bada?

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

6 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Apur bat kezkatuta nagoela aitortu behar dizuet. Baina zaudete zuek lasai, kontatuko dizkizuedan bi istorio eta erdiak irakurri ostean, nire kezkaren arrazoia zein den berehala antzemango duzue eta.

Lehenengo istorioa:

Pazientzia gutxikoa zen gure aita. Errege eguneko oparia erosita, ezin izaten zuen gordeta eduki, eta halakoetan bera Baltasar erregearen lagun zaharra zela esaten zidan, aurreko egunean trenean zihoala Maltzagako geltokian egin zuela topo Baltasarrekin eta emana ziola niretzako oparia. Horrela, bada, beti beste umeek baino egun bat edo bi lehenago jasotzen nuen nik Errege Eguneko oparia.
Esaten dute txikitako kontu hauek arrastoa uzten dutela eta horrela izango da ziurrenera. Nik, behintzat, otsaila izan edo urria izan, urtean zazpi edo zortzi aldiz ipintzen dut zapata Olentzeroren edo Baltasarren oparien zain. Ume ona izan arren, ez didate inoiz oparirik ipintzen baina lehengoan, bai. Mazapanezko sugeak gorde ohi dituen kutxa borobil koloretsua zegoen zapata ondoan. Zabaldu eta… hutsik! Arraioa! Etxekoei galdetu nien ea zergatik zegoen kaxa hutsik eta sugea alde egina izango zela eta kontuz ibiltzeko erantzun zidaten. Harrezkero, adi ibiltzen naiz etxeko zokoetara begira.

Bigarren istorioa:

San Anton egunean San Mamesen izan nintzen Kopako partida ikusten. Bukatu orduko, hamabiak inguru ziren eta metroko ateak itxita zeudenez, etxera oinez itzultzea erabaki genuen semeak eta biok. Giro polita zegoen Iturribide aldean, oso alai jendea, petardoak… Beste usain batzuen artean petardoen bolbora usain sarkorra zen nagusi eta semeak usain hori oso gustukoa zuela esan zidan. Gogoko dut nik ere eta txikitan Baltasar erregeak ekarritako errebolber bati buruz mintzatu nintzaion, bolbora garauz betetako paper-zerrenda bat zuen munizio eta usain sarkor hori nagusitzen zen tiro egindakoan. Adarra jotze aldera, M-ak taldearen kanta gogoan zuen galdetu nion, zatitxo hau abesten nion bitartean: ‘Bolbora usaina, odola parketan. Hil ezazu aita, hil ezazu aita. Ez baduzu hiltzen, hila zaude. Ez baduzu hiltzen, hilko zaitu berak’ Ez zuela ezagutzen kantua esan zidan baina ez dakit ba… oso irribarre maltzurra zuen aurpegian.

Istorio erdia:

Aurreko biak irakurrita, honezkero badakizue zergatik nabilen kezkatuta eta urduri samar. Bada, istoriotxo samurragoa kontatuko dizuet. Duela urte batzuk Bilboko Plaza Zirkularrean egon nintzen Errege Magoen desfilea ikusten. Han zegoen jende andana egonda, ez zen batere erraza ezer ikustea edo gozokiren bat hartzea. Gure aurrean, hesiaren kontra zanpatuta, ama eta alabatxoa zeuden. Bat-batean umetxoa deiadarka hasi zen: ‘Va a saltar! Va a saltar!’ zioen. ‘Pero, ¿quién va a saltar, cariño?’ galdetu zion amak sano-sano; handik denbora apur batera han agertu zen Pascual Molongua, Bilboko gure Baltasar. Basaltar, Basaltar! deitzen zion hesitik neskatilatxoak, eskuak eta begiak zabal-zabalik.

PD: Gabon egun zoriontsuak igaro itzazue Euskerabilizaleok eta Urteberri on! (euskaldunok hamaika ikusteko jaioak omen gara, hamabia ere ikusteko esperantzatxoa daukat baina, ez dakit, ez dakit horrela izango den, etxekoen asmoak ikusita).

JML

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, gaur egun gabonak aitzaki hutsa dira hainbeste lortzea kostatzen zaigun dirua xahutzeko. Badirudi, jaki garestienak jan behar ditugula garai honetan zoriontsu ahal izateko. Honekin batera, gure umeei jostailu pila bat erosi ezean, ez direla pozik egongo ematen du. Beraz, zenbat eta gehiago gastatu, orduan eta hobeto sentituko gara. Gabonak garai kontsumista bihurtu direla uste dut.

R.A.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez kontsumitzeko mesu hori neuk behintzat ez dut inon ikusten. Eta nohizbehin agertzen bada, inork ez dio jaramonik egiten. Hala eta guztiz ere, Gabonen jatorrizko sentzuan ospatu nahiago dut, hau da, era pagano batean. Gabonak ospatzen dira, denok dakigunez, mundua amaitzen ez delako. Egunak gero eta laburragoak izan ondoren, azkenik luzatzen dira, eta ezkertzekoa da. Hori dela eta, ospatu behar dugu, noberak nahi duen bezala. Batzuetan gauzak erostea oso lasaigarria izan daiteke. Arinkeria guztiz beharrezkoa da.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Badirudi Gabonetan denok onak garela eta elkar asko maite dugula, horrexegatik ez zaigu opariak erostea eta diru asko gastatzea axola. Nahiz eta urte osoan beste pertsonarekin haserre egon, Gabonetan dena barkatzen da edo behintzat horrela da. Azkenean ez gara pixka bat aurpegi bikoak? Berdin beharko liguke Gabonak izateak ala ez, zeren eta Gabonak pasa eta gero berriro haserre egongo gara eta.
Baina benetan hartaz gozatzen dugu ala faltsuak gara ospatzean?
Nire ustez besterik ez da garai bat besteak bezalakoak eta berdin berdin ospatu behar dugu.
C.R

S. G. (Gurutzeta) erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, bi faktore eragiten dute Gabonetako kontsumismo kopuru handia: batetik, iragarkiak eta gaurko erosteko ahalmenak, eta bestetik, gurasoen txikitako desengainua. Nik gogoratzen dut txikitan Olentzeroak bakarrik jostailu bat edo ekartzen zidala eta normalean ez zela nik eskatu egin nuena. Eguberri-eguna normalean kristoren etsipena zen niretzat, Olentzerori eskatutako panpina ez nuelako inondik aurkitzen eta askotan konformatzen nintzen ekarritakoarekin. Horregatik, nire ilobei gaur egun saiatzen naiz nahi dutena oparitzen, nahiz eta beti sen onarekin. Jostailu hezigarriak, ipuinak edo eskulanak egiteko tresnak oparitzea gustatzen zait.

Helduei dagokionez, geuk etxean normalean "lagun ikusezina" egiten dugu, orduan bakoitzak beste bati bakarrik oparia egin behar du. Gabonak heldu baino lehen, e-mail batzuk elkarri bidaltzen dizkiogu oparitzeko aholkuak gure "lagunari" emateko. Beraz ez dugu asko gastatzen, opari posibleekiko zerrenda bat baitaukagu, errezago lor daitekeen oparia aukeratzen dugu eta ez gara harantzago joaten.

L. R. Gurutzeta erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, Gabonetan ematen den egoera hipokrita hau ez da berria, betiko kontua baizik.

Urtero bezala mensaje kontraesankor hauek auki ditzakegu edonon, telebistan edo propagandan, kasu. Eta, urtero bezala, Gabonak hasi baino lehen pentsatu beharko genuke zer erosi nahi dugun eta zer ez, horrela, dendara heltzean, gehiegi ez erosteko.

Guzti hau, teoria hutsa da, jakina. Denok dakigunez, ia inork ez du erosiko planifikatzen duena, eta dendara heltzean, gauzak erosten hasten gara, askotan neurririk gabe.

Testua esaten duen bezala, Gabonak zoriountsu izateko daude, baina horrek gauza asko erostea eragiten badu, neure burua galdetzen diot ea zoriountsu izateko gauza materialak behar ditugun. Nire ustez, zoriontsu izateak zerikusia du opariekin, baina neurri txiki batean. Zoriontasuna etxean aurki dezakegu, gure familiarekin egun berezi hauek pasatzeko aukera baitugu.