2012/01/20

MEGA-SEGAPOTO FASHION

Oraindik ditut gogoan eskuko telefonoa ez zutela inoiz erabiliko esaten zuten haiek. Une oro lokalizatuta egotea ez omen zen haien gustukoa, baina orain urte batzuk pasata, apustu egingo nuke orduko aitzakia ezerezean geratu dela, urteekin denok harrapatu baikaitu zorioneko telefonotxo horrek.

Aitzitik, egungo hizpidea ez da telefonorik izatea ala ez, ez horixe! Oraingo ardura nagusiena merkatuko azken telefono modeloa izatea da, ordenagailu txiki horiek, ez dakit zenbat aplikazio dituzten horiek, gehienak erabiltzen ez badakigu ere. Baina, nola harrotzen gaitu edonon, edonoren aurrean, edonoiz … lortutako azken telefono hori erakusteak, merkatuko promozio onena lortu dugula esateak, ematen dizkigun beste aukera jakinarazteak !

Egia esan, oso erakargarriak dira eta oso zaila da uko egitea halako telefonoa izateari.Beraz, uste dut badela garaia orain dela ez dakit noizko telefono hori aldatzeko, metroan jotzen duen bakoitzean eta atera behar dudan bakoitzean, jendeak beste era batera begiratzeko eta haien aurpegietan errukirik ez ikusteko. Promozioak begiratzera joan beharko, orduan, ea nirea koadrilako onena den! Bai jauna!

Zuen ustez, bada eskuko telefonoa jendea bereizteko modu bat ala eskuko telefonoak ez du pertsona bat identifikatzeko balio?

11 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

:-) :-) :-) Uste dut neu naizela mezu honen inspirazio iturri.

Zure ‘superamoled’ pantailadun telefonoa ateratzen duzuenean besteei zera esaten diezu: hara, dirua daukat hau ordaintzeko; eta gainera azkarra naiz, erabiltzen baitakit… ez dakizu zer galtzen ari zaren, atzeratuta geratzen ari zara, kolega.

Baina gero badira beste gerratxo batzuk ere: Iphone erabiltzaileak pijoak vs Android erabiltzaileak librezaleak… Nokia darabiltenak enteratzen ez direnak etab.

Zuek nahi duzuena esan baina nik, aberatsa, azkarra eta librezalea naizenez, ‘superamoled’ pantailadun telefonoa daukat eta zuek ez! Izorra! ;-D

(JML)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik bi telefono dauzkat; lehena hiru urte dauka eta bestea bost (!!). Imajinatu nola egongo diren...
Nire ustez, telefonoek hitz egiteko edo mezu pare bat bidaltzeko balio dute, besterik ez. Badakit aplikazio gehiago dituztela, baina nire kasuan ez ditut ia inoiz erabiltzen.
Uste dut garraintzitsuagoa dela ordenagialu on bat edukitzea, behintzat, denbora gehiago ematen dut ordenagailuko pantaiaren aurrean.

D.T. 1B

S. G. (Gurutzeta) erabiltzaileak esan du...

Bueno, ez dut uste eskuko telefonoarengatik pertsona bat epaitu daitekeenik, nahiz eta egia beste bat den. Gaur egun telefono konpainiek gero eta segapoto hobeak eskaintzen dituzte eta konpainia aldatuz gero, ia denok azken eskuko telefonoa izan dezakegu. Horregatik, nire ustez, Samsung Galaxy-a edo Iphone-a edukitzeagatik, ez zara ni baino hobea, baizik eta zure telefono konpainiarekin hobeto negoziatzeko gai zara.

Segapotoak gero eta ezaugarri gehiago dauzkate: internet, kamera, jokoak, korreo elektronikoa... "Smartphone" edo telefono azkarra deritzote segapoto mota horri. Baina kontuz ibili behar da, nire iritziz, telefonoa gure eskuaren "apendize" bihurtu baitaiteke, eta gero ezin izango gara telefonorik gabe bizi. Ea azkenean gure segapotoa gu baino azkarragoa izaten den!

L. R. Gurutzeta erabiltzaileak esan du...

Egia esanez, ez dut uste orokorrean telefonoak bakoitzaren nortasunarekin zerikusia duenik. Tresna batek ezin du pertsona bat definitu; hala ere, pertsona horren ezaugarri batzuk erakusten ditu.

Nire ustez, azken telefonoak eskuratzen dituztenek bi arrazoi nagusiengatik erosten dute horrelako eskuko telefonoak: Alde batetik, badaude moda jarraitzen dutenek, eta gaur egun azken teknologiak azken moda direnez, ba gailurik modernoenak eskuratzen saiatzen dira, nola erabili ez jakin arren.

Beste aldetik, badaude teknologia berriak gustuko dituzten pertsonek, eta benetan disfrutatzen dute haiekin. Ondorioz, haien dirua horrelako gauzetan gastatzen dute, hobby bat bezala baita.

Laburbilduz, esan dudan bezala, tresna bat ezin du pertsona bat definitu, baina pertsona horrek dituen gauzak begiratuz, jakin dezakegu pixka bat nola den.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Eramaten ditugun gauzak, bai arropa, bai orrazkera eta gainerakoak, nolabait agerian uzten dute nolakoak garen, guztiz definitzen ez bagaituzte ere. Batzuetan, agerian uzten dutena da ez garena baina eman nahi duguna, eta gauza bera gertatzen da sakelekoekin. Hainbat pertsonak gustu onekoak, interesgarriak edo dirudunak direla nabarmendu nahi dute eta, gizartea nola dagoen ikusita, ziur aski lortzen dute. Baina fijatzen bazarete, familia oneko pertsonek normalean ez dituzte handiusteko gauzak eramaten, beharrik ez dutelako. Kalitate handiko gauzak eramaten dituzte, baina ez daukate zertan gainerakoei demostratu. Aitzitik, "aberats berriak" deritzenek kontrakoa egiten dute. Nire asmoa ez da jarrera hori kritikatzea. Beti ere inor kaltetzen ez bada, norberak nahi duena egin dezakeela uste dut, baina norbaitek modernoa, azkarra eta abar, eman nahi badu, nire uste apalean, hori ez da ildo zuzena.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Teknologia aurrerantz badoa, guk ere aurrerantz joan behar izango dugu. Hasieran sakelako telefonoak deitzeko eta mezuak bidaltzeko ziren. Gaur egun denatarik daukate eta honek errazten dizkigute gure eginkizunak. Ordenagailuak txikiak bezalakoak dira. Baina askotan azken modeloa merakataritzara atera berri dago berehala erosi nahi dugu beren aplikazioak erabiltzen jakin ez arren. Badirudi gehien inporta zaiguna haietako bat edukitzeak gure poltsikoan dela. Zer gertatuko ote da gure sakelako telefonoa izaten ez denean azken modeloa? Berriro gastatuko dugu diru asko modelo berria erosten.
C.R.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kontsumismoaren munduan bizi gara! Ze pena! Nik uste dut, telefonoak ez duela pertsona bat identifikatzeko balio behar, baina behar da? Hau den galdera! Eta zoritxarrez, nire erantzuna da baietz. Ikusten da bai metroan, bai kaleetan, bai koadriletan, tipo, lagun edo sendagile batzuk harro sentitzen dutenak bere mugikorrekin. Zelako lelokeria! Nire ustez, mugikorra oso tresna baligarria da, istripuetan, ezustekoetan edo larrialdietan, hain zuzen ere. Momentu batean dei bat egin ahal da, besteak beste, medikuei, poliziei, edo suhiltzailei deitzeko. Gainera, beti zure lagunekin edo familiarekin hitz egin ahal duzu, agurtzeko edo arazo bat kontatzeko. Oso erabalgarria, benetan! Egia esan, niri bost axola mugikorren itxura, nire ustez ondo ibiltzea da garrantzitsua eta kitto.
X

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bibliotekara joaten naiz ikastera noizean behin. Gaztez beteta dago, eta hainbat eta gazteagoak izan bere telefonoak gero eta marzianoak dira. Badakit gaur egunean modan egoteako beharrezkoa da facebooken edo twitterren egotea beharrezkoa dela, baina ni gustokoan nago telefono zahar bat edukuagatik.
Baina lehen esan nuen bezala, gaurko gazteek erabiltzen dituzte bere telefonoak etengabe...horrek esan lezake ni ez naizela gaztea.

Kaka zaharra! Megatelefono berri bat erosi beharko nuke!!!!

David MV

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Asken bost urtean, gutxi gorara bera, gauzak,asko aldatu dira. Momentu hartan, oraindik eskuko telefonoek deitzeko eta mesuak bidaltzeko bakarrik balio dute, beno, hori, eta argaski txarrak egiteKo (hori ez da asko aldatu). Orduan Iphone eta android sartu ziren merkatuan, eta haiekin posibilitateko mundu berri bat. Bapatean ordenagailiu txiki bat eduki ahal zenuen poltxikoan.

Orain, telefono mota heriei oitutak gaude, oitutak? zergatik ez esan? gustatzen zaigu, ezta? Bai Iphone, bai Android, Bai Blackberri, gailu onak dira. Berdin da zuin erabiltzen duzun, informaziozko garai bizi gara eta mobil mota hori ez badaukazu atzera geratzen ari zara. Joan zaitez zure mobilko konpanitara eta lortu bat.

M.A.M

N.G erabiltzaileak esan du...

Uste dut telefonoak bai definitzen duela eramaten duen pertsona. Konturazen bazara, denbora gutxi daukaten pertsonek azken boladako telefonoak erabiltzen dituzte edo zaharrenak. Normalean gazteek oso telefono modernoak erabiltzen dituzte eta interneten sartzen dira erraztasun handiarekin. Baina amak zaharrenak erabiltzen dituzte eta ez dakite zer den "guasap, hori"Zer da hori? Benetan

A.C. Gurutzeta erabiltzaileak esan du...

Begiratu, zenbatu, gehitu ondokoak baino mugikor txikiago bat...

Eskuko telefonoa ezinbesteko tresna bihurtu da. Denok erabiltzen dugu eta gure bizitza eskuko telefonorik gabe ez dugu imajinatzen, baina benetako beharra daukagu?

Gurpil zoro batean murgildurik gaude: oso inbidiatsuak gara, ondokoak baino gauza hobeak nahi ditugu eta eskuko telefonoak oso azkar aldatzen dira.

Jende askok, nahiz eta beharrik ez izan, urtean bi aldiz eskuko telefonoa aldatzen du atzeratuta ez geratzeko, ondokoak baino modernoagoa izateko lehiaketa ez galtzeko.

Honekin guztiarekin, eskuko telefonoa izaerarekin bat ez datorrela uste dut baizik eta gure artean daukagun nor baino nor gehiago horrekin bat.