“Ez dira betiko garai onenak” zioten Ertzainak taldekoek beren aspaldiko abesti famatuan, eta, pentsatzen hasita, ez garaiak, ez maitasuna, ez gu, ezta etxeetan, lanetan, … beharrezkoak ditugun tresnak ere. Duela gutxi argitara eman zuten gauza gehienen iraupena hiru urtekoa edo zela, erosten duzuna erosten duzula hiru urtez baino ez duzu izango. Aditu batzuek “zahartze programatua” eta beste batzuek “zahartzea antolatuta” deitzen diote fenomeno honi.
Seguruenez, erosleok honi ez deritzogu batere ondo, hiru urterik hiru urtera poltsikoa urratzea gauza berberak erosteko ez baitago askoren esku.Izan ere, inork gutxik berri dezake etxeko tresneria hain urte gutxitan. Nik sikiera ez.
Saltzaileek, berriz, ez dute berdin pentsatuko, erosten duzunean ez dakit zenbat urtetarako bermea ematen badizute ere. Baina, ondo pentsatuta, eta horrela izan ezean, nondik aterako lukete euren bizimodua? Hiru urteko iraupena daukatela jakinda, garestiena izanda ere, jarraituko genuke berdin erosten?
10 iruzkin:
Argi dago gaur egun gauza asko erosten ditugu , nahiz eta gutxi erabili kontsumismo garaia bizi gara .Nire ustez , jendeak badaki erosten dudanak oso kalitate gutxi duela baina berdin zaio , pentsatuko du apurtzen denean beste bat erosiko duela .Batez ere , txinatar dendetan tresnak oso denbora gutxi edukitzen dute eta dirudienez , jendeari berdin zaio denda horietan erosita jarraitzen duelako .
Jose
Kontsumismoa zaharkitze programatuaren ondorio nagusia da. Ezin dugu alde egin. Konta ezazu zenbat elektrotresna daukagun etxean; zenbat gauza daukaten ¨txip¨ bat.
Ez da hori bakarrik, elektrotesna zaharrak zaborrara botatzen ditugu eta produktuen hondakinak askotan ez dira birziklatzen. Hondakin hauek herrialde pobreetako zabortegietan pilatzen dira.
Haiek,euro baten truke, gure ordenagailu berriak egiten dizkigute eta gero guk, ¨ezkerrak emateko¨, zabor bihurtuz itzultzen dizkiegu.
D.T 1B
Lehengo egunean gai honi buruz pentsatu nuen, etxean daukagun txigorgailua erabiltzerakoan. Ia hogeita hamar urte dauzkat eta betidanik ezagutu dut txigorgailu hori... Ziur aski, ni baino goizago heldu zen nire etxera. Gero, labeari begiratu nion, orain dela lau urte edo nire gurasoek erosi zutena eta jada bi aldiz apurtu egin dena, eta neure buruari esan nion orain egindakoak ez direla lehen egindakoak hain iraungarriak.
Hala ere, gaur egungo gizarteak ez dauka zerikusirik duela hogeita hamar urtekoa. Gure erosteko ahalmena, 70. edo 80. hamarkaden bizilagunekin konparatuta, askoz hobetu egin da. Zer edo zer apurtzen bada, arin joaten gara dendara beste bat erostera. Ez du merezi konpontzea, nonbait. Enpresa handiek badakite, eta apropos egiten dute gutxi dirauten gauzak. Geu ez gara konturatzen edo ez dugu konturatu nahi, apurtzea aitzakiatzat hartzen baitugu beste produktu berriago bat erosteko.
Amari galdetu berri diot noiz erosi zuten gure txigorgailua. "Ezkondu ostean", esan dit. Orain dela 39 urte, alajaina!
Gauzak ez dira betiko zeren eta ez dira ekonomikoki errentagarri. Hau da, lehen tresnak luzeago irauntzeko eginda zeuden, gaur egun baino. Eta horregatik orain lehen baino gehiago tresna berriak saltzen dituzte dendek.
Sakelako telefonoarekin gertatzen dena hau da. Telefono erosten duzu eta derrigorrezko iraunkortasuna pasa ondoren beste telefono berri bat eskatzen diogu telefonia konpaniari. Nahiz eta telefonoa ondo egotea berria nahi dugu, azken teknologiaz eginda.
Kontsumismoaren garaian biza gara eta balio edo ez balio dituen tresnak paperontzira botatzeko ez dugu keskarik.
Sandra (Gurutzeta)
Egunero erosteko ahalmena galdu egiten dugu. Hala ere, gero eta gauza gehiago erosi behar dugu behin eta berriro apurtzen baitira. Non daude lehengo garbigailuak, gure amamarenak? Hiru urtetan edo zorte handia badukazu bost urtetan porrot eginda amaituko dute. Eta zein da helburua? Gizakiok gehiago kontsumitzeko. Apika, orain dela urte batzuk hau posiblea zela baina, krisi ekonomikoa dela eta, batzuk arropa ibai ertzean garbitu beharko dugu, gure amamak egiten zuten bezala.
C.R.
Denok dakigunez, kontsumismoan oinarritutako garai batean bizi gara. Hori dela, gure gizarteak gero eta gauza gehiago erostera bultzatzen gaitu, erositako gauzak gehienak beharrezkoak diren ez arren. Jakina denez, gauzek betiko iraungo balute, erosteari utziko genioke. Beraz, kontsumismoa areagotzeko nahian fabrikatzaileek zahartze programatua asmatu dute.
R.A.
Gaur egungo gizarte kontsumista honetan badirudi zenbait gauza erostea derrigorrezkoa dela, baina argi izan behar dugu ez dela horrela.
Egia da produktu bat egitean bizitza bat daukala, bai kotxeak, bai ontzi-garbigailua, bai ordenagailua noizbait apurtuko direla.
Nire ustez produktu hauek saltzen dituztenak badakite zenbat iraungo duten. Are gehiago urte zehatz batzuk iraun dezaten fabrikatzen dituzte, Kontsumoarekin ez amaitzeko.
Imajinatzen duzue betirako irauten duten produktuak egingo balituzte?
Inork ez luke bere garbigailua aldatuko eta beraz horretan dauden enpresek itzi beharko zuten.
Nire uztez horrela dago gizartea antolatua, gizarte kontsumista batean kontsumoak agintzen du, ez dago besterik.
Jon Gurutzeta
Noizbait eduki duzue walkman bat? Ziur nago baietz. Nik txikitan eduki nuen bat, eskolan nengoen, erori zitzaidan, busti zitzaidan, behin ere patioan ahaztu zitzaidan eta urrengo eguna hor zegoen eta ibiltzen jarraitzen zen,gainera ez dakit zenbat aldiz desmontatu eta montatu nuen. Imajina zaitezte Ipod bati gauza hiriek gertatzen zaizkiola, zer gertatuko litzaioke? ez da beharrezkoa imajinazio handia edukitzea galdera hau erantzuteko, ezta?
Baina, beno, ez dugu hori pentzatu behar. Logika erabiliko dugu,non dago nogozia erosten duzun tresnak betirako irauntzen diren? Hori empreserako, baina gainera,guretzat hori aspergarria izango litzateke. Pentzatu horretan, tresna apurtu bazaizue,berri bat aerosteko aukera daukazue alhadurarik gabe.
Ez dakit zargatik kaxatzen ari garen. Gauzak tzarto egiteagatik ezkerrak eman beharko genieke enpresei.
PD:Ironia erabili dut.
Nire ustez, pentsatzen duguna baino jende gehiagori gustatzen zaio egoera hau, gauzaz aldatzeko irrikan daudelako. Informatikaren munduan, behintzat, halaxe da. Tresnak berehala hondatzen direnez gero, jendeak aitzakia dauka beste berri bat erosteko, gaizki sentitu gabe. Hau guztia oso kezkagarria da, nik uste, eta sistema hau ezin izango da mantendu luzaroan, ingurumenak ezin baitu jasan hainbeste hondakin.
Ana Pi.
Kontsumitzaileak gara, hori seguru. Gustatzen zaigu dendaz denda joatea edozer tresna edo opari erostera. Zoritxarrez erositakoa berehala zahartuko dela pentsatzen dugu eta gauza bera baina modernoagoa sarritan erosten dugu. Nire ustez, hau gizartearen arazo da, gizarteak kontsumismora bultzatzen gaitulako. Bai telebistan, bai irratian, bai interneten publizitate asko agertzen dira edozer gauza saltzeko. Azkenean gauza bera baina berriagoa eroteko sinestarazi digute, eta sarritan heldu egin dugu eta erosi ditugu. Baina horrela biratzen da gizartea. Erosketak mugitzen dira mundua eta erokestei esker ekonomiak handitzen du. Nik uste dut beharrezkoak ez diren gauzetan diru gehiago gastatzen ditugula, eta gutxi aurrezten dugula. Baina gizartea denok gara, ezta? Horregatik, guk gure buruari konbentzitu behar diogu hainbeste ez kontsumitzeko, eta bakar-bakarrik beharrezko gauzak erosteko.
X.
Argitaratu iruzkina