2012/02/24

TXARRAGO EZINEZKOA

Bat, bi eta hiru … ondo itxi dut, ez, ez, ez. Bat, bi eta hiru, orain bai,... ez, ez, ez nago ziur, konprobatu egin behar dut. Bat, bi eta hiru, orain bai, ez daukat inolako dudarik, ala ez? baietz, ondo itxi dut, kontxo!!!

Ez daukat mania askorik, baina honelako batzuek guztiz harrapatuta naukate eta, aitortu behar dut, holakoetan ez naiz ni. Ez da normala atea itxita dagoenean behin eta berriro begiratu behar izatea, ez da normala Laponiatik ekarri nuen lorontzia mahai gainean iparraldera begira egon behar izatea, ez da normala lanera bide beretik beti joan behar izatea. Ez da normala eta badakit; baina egin beharra dut, bestela estu eta artega nago.

Gainera, urteekin gero eta mania gehiago dauzkat. Horrela jarraituz gero, maniak baino ez ditut egingo. Prisoi honetatik alde egiten saiatu naiz, baina ezin izan dut agoantatu. Mania horiek egin behar ditut, bai ala bai.

Eta zuek, baduzue maniarik? Zeintzuk? Zergatik?

21 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik mania pilo bat dut. Adibide baterako, San Mamesen beti ate beretik sartzen naiz. Zorte txarra izan nezakeela pentsatuz gero, berehala hasten naiz kapikua matrikuladun autoren baten bila. Baina bitxiena hauxe da: beti daramat harriren bat poltsikoan; leku berezietan hartutako harriak izaten dira (oraingoan harri bolkanikoa daramat) eta, ia beti, beste leku berezi batean egiten dut harri aldaketa, geologoren bat zoratzeko asmoz.

JML

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zelako gai hitz egin behar izaten dugu aste honetan! Nik mania asko dauzkat eta nire ustez, ez nago ondo bizitzen. Adibidez, metroan barruan ezin izaten dut metalezko barra heldu, beste gauza heltzen ditut baina ezin izaten dira metalezkoak. Metalezko baranda ere ez. Ez dakit mania dela edo nazka ematen zait. Beste mania: ohera joan baino lehen , beti atearen nagusi joaten naiz itxita dago ala ez. Nire autoa utzi eta gero berriro etortzen naiz itxita edo ez ikustera. Mania gehiago dauzkat eta badakit urteekin gero eta mania gehiago dauzkat, baina espero dut urte gehiago pasatzen dena kentzea.
Maria A2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esan, ia ez daukat maniarik, baina daukadan bakarrak irudiarekin zerikusia du. Gorroto dut sentitzea apaindu gabe nagoela. Ez dut esan nahi neure burua erabat "alikatatu" behar dudanik, baina gutxienezko apainketa egiten ez badut ezinegona nabaritzen dut. Adibidez, etxean geratzen banaiz ezin naiz pijama jantzita geratu. Kalera joateko zerbait jantzi behar dut, bestela egoera etsigarria iruditzen zait. Igerilekura edo gimnasiora joaten banaiz ezin naiz irten ilea bustita, eta antzeko gauzak. Egin, egin ahal dut, baina nolabait haserretuta joaten naiz. Aitzitik, apaitzen banaiz nire umoreak onera egiten du hainbeste ezen ezinezkoa iruditzen zaidan. Triste eta patetiko samarra dela deritzot, baina horrela da, eta onartu behar dut. Gaitz erdi nire maniak ez diola inori kalte handirik egiten eta, gainera, pozik egoteko gutxi behar dudala pentsatzeak kontsolatzen nau.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, mania gutxi dauzkat. Bloggean kontatutako mania bera daukat, behin eta berriro baieztatu behar dut zerbait egin dudala. Gauza bat egiten dudanean beste gauza batzuetan pentsatzen ari naizenez, gero ez dakit egin dudanetz. Beraz, ziur egoteko ez dakit zenbat aldiz egiten dudan gauza bera. Honetaz aparte, etengabe garbitzen ditut eskuak. Nahiz eta maniak izan,behintzat, nahiko arruntak direla uste dut.

R.A.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ere mania batzuk dauzkat. Euskaltegira joatera bide batetik joaten naiz eta itzultzera beste batetik hartzen dut, beti berdinak. Komunera joaten naizenean, beti atea hesten dut, eta etxean bakarrik egoten banaiz, ere bai. Nire emazteak beti atearekin zabalik lo egin behar izaten du, eta bere arropa koloretatik ordenatu behar izaten du. Denontzat dagoela, uste dut.
Josean A2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik aitortu behar dut mania asko dudala ,esate baterako ,nire auzotegiko polikiroldegira joaten naizenean eta nire gauzak gordetzen dut armairuan behin eta berriro frogatzen dut ondo itxita dagoen .
Beste mania bat da, beti garbitzen ditudala eskuak zerbait tokatzen dudanean , eta horren ondorioz egunero askotan joan behar dut komunera eskuak garbitzera .
Azken mania kontatuko dudana da egunero nire familia ohean dagoenean altzatzenn naiz beguiratzeko argiak itzalita dauden.
Jose

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Oro har jende guztiak maniaren bat dauka. Batzuetan mania sineskeria bihurtzen da eta zaila da jakitea zein den muga. Uste dut maniarik badaukadala baina ziur nago gehien nabaritzen dituztenak nire ingurunean daudenak direla. Azkenean nire eguneroko eginkizunak baino ez dira.
Maniak hutsak badira orduan ez da ezer gertatuko, baina haiek gabe bizitzea ezinezkoa denean orduan arazo larri bat daukagu. Gaixotasun bihurtzen dira, hots.
Baina, nork ez dauka maniarik?
C.R.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Maniak? Ba esaten dute piloa ditudala... Baina nire ustez ohiturak dira eta bakoitza, noski, bere etxean ikusitakoak barneratu ditu.
Halaber, onartu behar dut ohitura "arraro" batzuk ditudala. Adibidez, bainu publiko batean sartzen dudanean beti azkenengo bainua aukeratzen dut libre badago. Ez dakit zergatik egiten dudan, ezin dut ekintzaren zentzua azaldu, nahiz eta aztertu saiatuz.

GG

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

NIk orain ez daukat maniarik baina lehen txikitan argiak piztu eta itxali egunero ohera joan nintzenean eta ez dakit zergatik baina urduri dagoenean izan dela nik uste dut baina ni ez naiz mudikuntza.Beno orain nik giltzak ezkerra poltzikoa eramaten dut baino hori mania da edo komoditatea, ez dakit.

V.B A2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik mania gutxi dauzkat. Adibidez bezala, puntuala izatea. Kalera irteten naizenean eta kotxea hartzen dut gasolina nibel normala egon behar dut ezin du erreserban egon, haserretzen naizelako baizik. Lagunekin etxean egoten naizenean eta margotzen ari gara, batzuetan nik bainuan bakarrik margotu behar dut,ezin dute hitz egin. Eta azkenik, dendara joaten naizenean eta nik zerbait nahi dut baina egun hori ez daukate edo ezin dut erosi, beste eguna ez badago,nahiz eta antzekoa izan , ez dut mahi.Horiek gutxigorabehera nire manien batzuk dira.
Betidanik dauzkadana eta beti edukiko ditudala uste dut.

ELI A2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Beharbada oraindik gaztea naizelako , jejeje, ez daukat mania askorik .Hala ere ohitura asko dauzkat ,esate baterako , normalean bide beretik joaten naiz , edo lo egin baino lehen gauza bera egiten dut , edo ikasteko , eta abar . Benetan nik ez dut uste maniak direnik , baizik eta eguneroko ohikera.


B.M.D

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Oso sinotia naiz ordenarekin.Gustatzen zait beti dena ordenatu dagoela eta beti leku bera ipinita dagoela.Nire lagunak nirekin barre egiten dute nire hozkailu ez delako normala dena lerroan dagoelako,potoak bere etiketarekin aurrera ipinita,jogurrak alde batean milimetroan,etabar.Arazo bat daukat hauekin baina ezin dut ezer egin gainditzeko,nire indarrak gainekoa da.Batzuetan nire bikotearekin eztabaidatu naiz gauzak txarto utzi duelako nire gustora eta ez du ezer uletu.
Txikitan beste mania nuen,beti gorputz alde bat hatz egin nuela gero beste aldera ere hatz egin behar nuen,adibidez hanka eskuin hatz egin banuen gero ezkerra ere hatz egin behar nuen nahiz eta ez nuen ziztatu.

c.p.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ere mania asko dauzkat.Lanera bide berdinatik joan nahiago dut,oheratu baino lehen kalearen atea itxita dagoela egiaztatu behar dut.Ogia labana batekin mozten dut, inoiz ez dut eskuarekin mozten. Horrela jarraituko nuke nire maniak kontatzen.Baina ez nago kezkatuta, ondo bizi naiz nire maniarekin.
Konturatu naiz blog honetan idazten dugunok maniatikoak garela eta gaia aukeratu duena ere.Orduan maniatikoak bakarrik ikasten dugu euskera?.Egunkari batean irakurri dut,Beckham maniatiko handia dela ,adibidez, bere arropa kolorearen arabera ordenatzen du.Nire buruari galdetu diot Beckham ere euskera ikasten ari den.
I.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Uste dut denok edozein mania daukagula. Izan ere, Aste Santu batean LLanesera joan nintzen egun bat pasatzera. Arratsaldez autoa hartzen nuenean autoa ez zen abiatu, egun osoa argiak pizten egon zirelako. Handik aurrera, askotan aparkatu ondoren autora itzuli behar dut argiak piztu ala ez dauden begiratzera.

ESP

anonimo erabiltzaileak esan du...

Bai egia da, nik mania asko dauzka. Adibidez joaten naizen bakoitzean bi aldiz konprobatu behar ditut ateak eta argiak itxita daudela are gahiago leku guztietan konprobatu bahar ditut argiak itzalita daudenak. Ez dakit zer gertatzen zaidan baina horrela da egin behar dut.
Beste mania bat daukala, gauzak gertatu baino lehen aurreratu behar dut, adibidez metro hartzen dudan bakoitzean badaukat dena kontrolatuta, eskuan txartela, non jarriko naiz eta ikusten dudana kontrolatuta

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Aitortu ahal dudan mania bakarrik, arrautzekin lotuta dago.

Arrautz frijitua jaten dudan bakoitzean lehengoa zuringoa jan behar dut eta azkenan gorringoa urgizten dut.

Txikitatik egiten dut, gehiago gustatzen zaidalako izango da.

G.U.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Maniak?Ez daukadala maniarik uzte dut,baina.....Bloga idaztea hasi nuenean nire neskalagunari galdetu nidan eta esan zuen nik asko maniak dauzkadala.Goizero gozaldu berdina prestatzen dut.dena bere lekuan egon behar du.Askotan etxetik irten naizenean geronire etxeko atera itzuli naiz atea itxita dagoela komprobatzeko.Orain nire maniak hobeto ezagutu ditut.Lehen ez neukan orain beste mania.Gizon zaharra naizenean ``kaskarrabias´´ izango naiz.jeje.Maniak?Beno,bai
victor m a2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Uf, Ez dut gogoratu zenbat aldiz ohetik altxatu naiz, armairuaren atea ixtera! Bestela ezin dut lo egin, eta horregatik behin eta berriro altxatzen naiz ixtera. Nire senarrari ez zaio molestatu, ez delako bere mania, nirea baizik, beraz, armairuaren atea beti irekita dago. Berak beste maniak batzuk ere badauzka, leku bereberan bere gauzak uztea, besteak beste. Batzuetan nik gauza horiek lekutik aldatzen ditut, konturatu gabe noski, horregatik, basilisko bezala ipintzen du nire senarrak, nik ipintzen dudan bezala armairuaren atearekin.
Egia esan, gustatuko litzaidake mania hori gabe bizitzea, baina nire ustez, mania hau kenduko banu, beste mania bat edukiko nuke seguru, eta agian bereziagoa izango litzateke, adibidez, zubitik ez zeharkatzea... Azkenean nire maniarekin geratuko naiz, ondo ezagutzen baitut, eta beste batzuk ez edukitzeko otoiz egingo dut.
X

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ez dakit mania izango den ,baina askotan gauza bat egin eta gero, itzuli behar dut frogatzeko gauza eginda dagoen ala ez ,adibidez,autoa ixtean beti bi aldiz frogatzen dut kotxea itxita dagoen ,etxeko atea ixtean, beti atea ireki behar izaten dut argiak itzalita dauden ikusteko
Hau idatzi bitartean,maniatikoa naizela konturatu naiz.
EKAITZ A2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Maniak edukitzea ala ohiturak izatea ez da berdina, nahiz eta biak gure inguruan ikusi eta barneratu. Nik, batzuetan, mila aldiz egiten dut gauza bat baina despistatua naizelako eta aseguratu nahi dudalako. Kasu gutxietan, mania horiek ia-ia gaixotasunak dira eta arazo handiak sortzen dituzte. Adibide bat da arropa koloreagatik antolatzea. Momentuz, mania gutxi daukat eta badakit adinarekin mania gehiago edukiko dudala baina arriskua onartuko dut.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik mania asko dauzkat. Guztien gainetik, etxean asko dauzkat. Ohea egitea inportanteena da. Ondo egon behar izango du.Ondo bilduta eta luzatu. Zelako amorru!! txarto egin denean. Bestalde, kotxearekin. Kotxean sartzen naizenean, bi aldiz itxi behar ditut eta gero begiratu ondo itxita dagoen.
Nire ustez denborarekin mania gehiago edukiko dut baina horrekin bizitzea ikasi behar dut.

YARA A2