Adina omen da pertsonon portaerak aldarazten dizkiguna. Maniak, ziurtasun eza, beldurrak … urteekin agertzen omen dira eta, hauetatik inor ez dago libre, gazte garenean kontrakoa uste badugu ere. Gaztetan beldurtzen ez gaituzten gauzek, egunerokotasunek … zahartzaroan izutu egiten gaituzte, inoiz egin izan ez bagenitu bezala. Kalera ateratzea, etxeko lanak edo mandatuak egitea adin batetik aurrera kontra egin beharreko etsaiak dira, eguneroko bizitza zailtzen diguten etsaiak.
Ez duzue berdin pentsatzen?
2012/02/24
URTEAK AURRERA JOANDA
Amak askotan esaten du gaztetan zaila egiten zitzaiola adinekoek zioten zenbait gauza sinetsi ahal izatea, esate baterako, lo egiteko arazoak izateari sinestezina zeritzon. Bere ustez, nekaturik egonez gero edonon egin zitekeen lo. Orain, urteak aurrera joanda, onartu beharra izan du garai haietan hainbeste sinestea kostatzen zitzaion hura benetan horrela dela. Orain, laurogei urteen ostean, berak ere sufritu izan du lo egin ezina eta dagoeneko aurkitu dio zioa: adina, zahartzaroa.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
7 iruzkin:
Bueno, egia esan, gazteak garenean normalean ez gara konturatzen bizitzan kezkak eta arazoak ere badaudela. Horregatik, trankil ibiltzen gara munduan, maniarik gabe. Baina gero, heldu bihurtzen garenean, ikusten dugu bizitzak ez dela hain erraza eta eguneroko arazoei aurre eman behar diegu. Orduan, nire ustez, maniak ager daitezke.
Nire amak beti atea giltzaz ixten du gauean. Inor ez da inoiz saiatu gure etxera sartzen, baina amak beti egiten du, badaezpada. Hori egin ostean, sukaldeko leiho bat pixka bat irekitzen du (nahiz eta hotz izugarria egiten duen), berogailuak butano gasa galtzen badu... Inoiz ez da hori gertatu, baina amak gauero gauza bera egiten du eta, bera etxean ez badago, neuk egiten dut.
Helduak garenean agian konturatzen gara errealitate bat dagoela eta errealitate horretan gauzak gertatzen direla. Beraz, gure jarrera normala da "badaezpada" horretara moldatzea.
Nire ustez, adinarekin bizitza guztiz desberdina ikusten da, hots, beldurrak agertzen dira. Gazteak garenean gauza batzuei ez diogu behar duten beste garrantzia ematen, eta gero konturatzen gara gauza horiek garrantzia daukatela. Honetaz aparte, gure mentalitatearekin batera gure gorputza ere aldatzen da urteak pasa ahala. Beraz, gu desberdinak garenez, bizitza desberdina izan behar da.
R.A.
Gazteek nahiz zaharrek maniak dauzkate. Beste gauza bat da beldurra izatea. Uste dut edozein adinetan bizitza beldur digula. Argi dago urteak pasa ahala artegatasun gehiago ager daitekela, baina gertatzen da gehiago bizi da eta. Urteekin bizipen gehiagoak biltzen ditugu, eta egoera desberdinak igaro dugu onak zein txarrak.
C.R.
Nik bat nator zuekin, bizitza gaztea zarenean ez da berdin ikusten. Indarra gehiago dugun momentuan ez dugu bizitzako arazorik ikusten eta baikorrak izaten gara oztopoak aurre egiteko.
Baina urteak aurrera joanda eta zahartzaroa gero eta urbilago denean bizitza ez da modu berean ikusten. Eta gorputzak ez du arimarekin batera joaten. Batzutan ideiak dituzu gauzak berriak egiteko baina osasuna ez dago zure alde eta ezin duzu egin, eta beste kasuetan ez duzu ekimenik.
Nire ustez argi dago eskarmentuak beste ikus puntua ematen du bizitzara.
Sandra (Gurutzeta)
Nire ustez, zahartzaroa baino kezkagarriagoa da gaixotasuna. Ezagutzen ditudan pertsona zahar gehienak nahiko ondo sentitu dira gaixotasunen batek bizitza baldintzatu dien arte. Normalean jedeak ez dauka berrogei urteetako krisia delako hori, euren gorputza eta burua garai batekoa jadanik ez direla nabaritzen ez badute. Horretaz aparte, maniak ere ez daukate, nire ustez, zerikusi handirik adinarekin, baizik eta denbora gehiegi izatearekin. Guztiok, bai gazteok, bai zaharrek, lan edo zaletasunik ez badugu, edozein gauzarekin tematzen gara, eta hortik datozkigu maniak. Horregatik, itxaropena izan dezakegu, ez baikaude maniak izatera behartuta. Horrela jarraituz gero, inoiz erretiratu ezin izango garenez gero, ez dugu izango maniarik izaterik. Eman diezazkiegun, beraz, eskerrak gure agintari maiteei.
Ana Pi.
Zahartzaroa bizitzan pasatu beharreko garaia da, pertsona guztiak ez daukate bizitzeko sortea.
Egia da zahartzaroan gorputza ahultzen dela, baina nik uste dut zahartzaroa bakoitzak era batean bizitzen duela.
Esagutzen dut gizon bat 86 urte dituena, egunero ortura joaten da eta lan egiten ikusi ezgero ez dirudi 86 urte dituela. Zenbaitetan aititerekin etortzen da etxera eta umorea ez zaio falta!
Barre algarak egiten ditugu datorren bakoitzean.
Honekin esan nahi dudana da, zahartzaroa ez dela zertan tristea izan beharrik bizitzaren parte bat bezala ikusi behar dugu. bere onura eta kalteekin.
Jon Gurutzeta
Nire ustez, garai guztietan etsaiak daude. Haurtzaroan, umeei sorginak edo mamuak beldurra ematen dizkiete. Nerabezaroan, ordea, desamodioa edo konplexuak dira beren etsaiak. Gaztaroan, gehien kexkatu zaizkiena gazteei lana eta dirua dira. Heldutasunean, fakturak ordaintzea, eta gure umeen etorkizuna beldutzen gaituzte. Eta azkenean, zahartzaroan, adinekoei gaixotasunak eta heriotza kendu diete lo. Alegia, sorginak, mamuak, desmodioa, konplexuak, lana, dirua, etorkizuna, gaixotsunak baita heriotza ere gure etsaien bat dira, baina askoz ere badaude. Zoritxarrez ez dago leku nahikorik guztiak idazteko, izan ere, ezinezkoa da, gizaki bakoitzak bere mamuak baitauzkate. Beraz, nik uste dut beldurrak ez direla adinaren arazoa, gizakiaren izaera baizik. Nola esan, izaki azkarrak garenez gure burmuina erabili behar dugu, eta mundua konpontzeko erabili beharrean, mamuak asmatzeko erabiltzen dugu. Horrelakoak gara eta kito!
X
Argitaratu iruzkina