Auzi honek, ama izanda zein ez izanda, barrukoa astindu egiten digu eta denon artean eraiki dugun gizarte eredua hankaz gora jartzen digu. Nekez uler dezakegu gure inguruan horrelakorik gertatu ahal direla eta batzuetan beste aldera begiratzen dugu gertuan dugunean.
Baina bizitzako gauza guztietan bezala, handien kontuetan txikiak beti galtzaile. Eta ez naiz ari dirudunez eta pobreez; txikiez, umeez ari naiz. Ezin dut imajinatu zer pentsatu zuen ume horrek hainbeste maitasun eman zion amak maitasun hori emateko egin zuenaz jabetu zenean. Ezin dut imajinatu zer sentitu ahal duen munduratu zuen ama beste bat zela jakin zuenean.
Zer egingo zenukete, horrelako umeak zaretela jakingo bazenute?
4 iruzkin:
Azken hilabeteetan ume lapurtuei buruz entzun dugu telebistan. Kasu askotan, amak, hamarkadak pasa ostean, ohartzen du hil zela esan zioten umeak bizirik dirauela. Komunikabideetan normalean amaren ikuspuntua agertzen da, umearen nortasuna oraindik ezezaguna baita. Nik, berriz, beti umearengan pentsatzen dut eta neure buruari galdetzen diot nola bizi ote den ume hori egia jakin barik eta zein litzatekeen bere erreakzioa egia konturatzean.
Horrelako ume bat izango banintz, nire bizitza osoa gezur hutsa dela pentsatuko nuke. Ziur aski, ez nuke nire "gurasoekin" zerikusirik izan nahi eta nire benetako gurasoen bila nindoake. Bat-batean zure bizitza gezur batean oinarritu dela ohartzea trauma izaugarria izan behar da, eta jakiteak zure benetako gurasoengandik lapurtu zintuztela eta agian ez dituzula inoiz aurkituko arazo psikologikoak eragin behar dizkizu. Nire ustez, bai umeen lapurrak, bai gurasoak izateko asmoz lapurreta bultzatzen zutenak, kartzelara joan beharko lukete.
Oilo ipurdia jartzen zait ume lapurketei buruz entzuten ditudanean. Ezin dut sinetsi horrelakorik gertatzea, zeren eta ez da pertsona bati bakarrik gertatu, milaka emakumeei lapurtu dizkiete umetxoak jaio ondoren.
Zer pertsona-motak lapurtzen dio jaioberria bere amari?
gainera, zenbat jende egon dela nahastuta hori egiteko pentsatzen dut.
Lehenengo aldiz entzun nuenean berria Asian edo Afrikan gertatukoa pentsatu nuen, baina ez, Europan ere gertatzen dira izugarrikeriak.
Benetan, ezin dut imaginatu nola sentituko dira amak edo umeak hori jakin ondoren eta hainbat urte pasa ondoren. Espero dut arduradunak kartzelara joatea, baina gauza bat argi dago, eragin duten zauria oso sakona dela sendatzeko.
Sandra (Gurutzeta)
Ume lapurtuen auziek gizartea unkituta utzi dute. Oso larria da ume bat bere amaren besoetatik kentzea, beste familia bati emateko, seguru asko, familia dirudun bati.
Gainera honelakoak egiten zituztenak erizainak ziren, denbora hartan elizak osakidetza bere menpe zegoen. Zelan da posible erlijio batek, ongia egiten behartzen duen erligioa, umeekin negozioa egitea?
Nik ezin dut azaldu, eta uste dut gauza hauetan gelditu behar garela pentsatseko hainbeste urtetan saldutako historiak benetazkoak ote diren. Nik behintzat ez ditut sinezten.
Ziur asko, umea izanda jakin izan banu traumaren bat hartuko nuen, baina nire adinean jadanik ez dago traumatizatzerik. Nire ustezko amak ondo tratatu izan banindu ezin izango nintzen berarekin haserretu. Guztion arbasoen artean, kasu honetan "txarra" gure benetako senidea ez bada ere, izan dira astakeria eta sarraskiak egin dituztenak, eta eurei esker gaur hemen gaude. Ezin ditugu imajinatu ere egin geure aiton-amonek egin behar izan zituztenak batzuetan bizirik irauteko, beste batzuetan pertsona txarrak zirelako. Egia horrek ez ditu onak egiten, noski. Nabarmendu nahi dudana da ez duela merezi gehiegi dramatizatzea, lapurtutako ume horiei gertatu zaiena ez dela desagertuko, eta horrekin bizi izaten ikasi behar dela.
Ana Pi.
Argitaratu iruzkina