2012/03/02

JANTZIA NON?

Kultura, zer ote da? Zer ote da pertsona kulturaduna izatea? Ikasketak izatea jantzia izatea da? Askotan egin dizkiot galdera hauek neure buruari eta oraindik ez diet erantzunik aurkitu. Senak esaten dit zenbat eta ikasketa gehiago eduki orduan eta kultura gehiago izan behar duela pertsona batek, baina kaleko errealitateak ez dit hori erakusten.

Telebistako programetan, non galderak egiten zaizkien parte-hartzaileei, pertsona batek hauetako asko asmatzen baditu oso pertsona jantzia dela diogu, baina, badira benetan pertsona baten kultura maila neurtzeko moduko galderak? Trivial mahai jokoan ere kultura izan behar da aurrera egiteko, baina askotan jokatuz gero ezer ez dakienak ere buruz ikas ditzake eta “gaztatxoak” irabazi, beraz, non dago kultura?



Ez dakit, uste dut erantzunik gabeko galderak direla horiek, agian pertsona kultoak jaiotzez izan behar du, bestela ez dago izaterik, eskola onenean ikasita ere. Bestela nola azal daiteke Venezia Espainian dagoela esatea, edo homosexualitatea gaixotasuna dela, edo … Uste dut etorkizunean, seme-alaben ezaugarri fisikoak aukeratu ahal ditugunean, kultura genea ere sartzeko aukera izatea ez legokeela gaizki.

5 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egun zaila da esatea zer den jantzia , batzuetan pentza dezakegu pertsona bat jantzia dela , baina zerbaiti buruz hitz egiten dudanean konturatzen gara ez duela ideiarik eta bakarrik esaten dituela lelokeriak.
Bestalde , pertsona batek ikasketa asko eduki ahal ditu baina hitz egiten dudanean ez daki zer esaten duen , hauetako kasu askotan ikusten dira telebistan.
Hori dela eta , garrantzitsuena da gauzak zentzurekin eta logikarekin esatea .
Jose

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ikasketak edukitzeak ez du esan nahi jantzia dela. Argi dago ikasteak laguntzen digula ezaugera gehiagok edukitzeko, baina beti ez da loturarik izaten haien artean.
Jendeak karrera batzuk ikas ditzake baina gaiari buruz hitz egin behar izaten duenean edo iritzia eman izaten behar duenean ez du ezer esaten. Ez da beharrezkoa ikastea, egunero egunkaria irakurtzen besterik ez da, edozertaz jakiteko eta kultura maila altua lortzeko.
Baina badirudi gero eta gehiago txalotzen dugula kultura ez edukitzea, telebistan agertzen diren pertsonaiak bestrik ez ditugu ikusten.
C.R.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, jakintzak eduki ahal dituzu,eta diozuna ez eduki inolako zentzurik.
Baina jakintza gabe, esan zerbait koherente, zaila da(adibidez, hau da nire kasua euskaraz...)
Galdera da, zer da jantzia eta zertarako?
Ziur aski, gure ikasketak ez dira beharrezkoak, adibidez, irati batean, eta alderantziz.
Baina garrantzitsuena da, zertarako...?
Nire ustetan, dena, ikasketak, jakintzeak eta abarrak, behar ditugu pentsatzeko eta horrela izango gara askena gehiago
I.S.G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, norbaitek kultura izan nahi badu, bere esku dago izatea. Onena da gaur egun ez dela beharrezkoa diruduna izatea ikasketa sakonak egiteko, jakin-mina bakarrik. Beste gauza bat da titulua eskuratzea, baina ezagutza behintzat lor daiteke. Bestalde, genei dagokienez, nik uste dut kulturarik ezaren genea deuseztatzea baino garrantzitsuagoa dela psikopatiarena desageraraztea. Pertsona asko, zoritxarrez, intensitate baxuko psikopatak direla iruditzen zait. Beharbada ez dute inoiz inor hil egingo, baina beldurtzeko modukoak dira. Ezer ez egin gabe begitan hartzen gaituztenak, gutaz gaizki esaka jarduten direnak... denok dakigu bizitza oso zaila egin diezaguketela. Genen bat kendu ahal izan izanez gero, horixe kenduko nuke nik.
Ana Pi.

S. G. (Gurutzeta) erabiltzaileak esan du...

Jakitea ikasteko liburuetan aurki dezakegu, jakituria, berriz, ez. Institutuan edo unibertsitatean datuak ikastera behartzen gaituzte, horrela jantziak izango garela esanez. Hala ere, buruz ikasteko datu gehienak ahaztuko ditugu. Nire ustez, jantzia bada edozein pertsona liburuak interpretatzen ikasi duena, eta ez ikasgelan erabilitako liburuak, baizik eta liburu "normalak", hau da, literarioak, dibulgaziozkoak, eta abar. Horretarako ez da beharrezkoa lizentziatura izatea.

Nik uste dut edonork gizakiak betidanik bere buruari egin dizkion galderei erantzunak aurkitu nahi dituena jantzia dela. Hau da, nor, zalantza agertzen denean, erantzunaren bila arin joaten dena. Batzuetan, erantzunak liburuetan aurkitzen dira, zeren eta galdera berak egin zizkioten antzinako gizakiek beren buruei, eta liburuen bidez, bere zalantzetarako irtenbideak aurkitzen saiatu ziren. Beste batzuetan, aldiz, erantzunak gure eguneroko bizitza aurkitzen ditugu. Beraz, zenbat eta bizitzan eskarmentu gehiago izan, orduan eta jantziagoak izango gara.