Arazoa ez da tamaina, arazoa kalitatea da, nolakotasuna. Txiki hitzaz kalifikatzen dugun gauza entzuten dugunean, honegatik edo hargatik, ez dela oso ona pentsatzen dugu beti. Gauza txiki bat ezin da inoiz ere izan handia.
Oporrak eta baja guztiak ordainduta, astean, gehien jota, 15 orduko lan baten truke 400€ hilean kobratzeari deitzen diote lan txikia Alemanian eta egoera horretan 6,8 milioi lagun daude. Horietako inork ez du pentsatzen behin betiko izango denik eta guztiek kotizatzen jarraitzeko bide bat dela uste dute. Zerbitzariak, ume eta edadetuen zaintzaileak, etxe-garbitzaileak eta banatzaileak dira lan txiki horiek egiten dituztenak, kalifikazio txikikoak.
Boteretik ideia handia dela esaten digute eta alemaniar handi hauek guri, txikioi, krisi garai honetan irtenbidea ematen digutela. Baina mandatariek ahaztu egiten dute lan txiki horiek aspaldi daudela gure herrian, hori bai, oporrik gabe, bajarik gabe eta txakur txikirik kotizatu gabe.
Zer deritzezue lan txiki hauei?
5 iruzkin:
Mini-jobs edo lan txikien gai hori adarjotzea da. Gobernuak ematen du beti langileen kontra joaten dela eta hartutako neurriek beti enpresei baino ez dietela mesede egiten. Orain hasi da mini-jobs horiei hitz egiten, baina betidanik ezagutu ditugu halako lanak. Noski, Alemanian egiten bada, ontzat hartu behar dugu? Kontuan hartu behar da Alemanian daukaten egoerak ez daukala zerikusirik hemengoarekin.
Nire ustez, gobernuak ez daki zer egin halako langabe kopuruarekin, eta beste herrialde batzuetako gobernuen aholkuak jarraitzen ditu. Hala ere, beste herrialde batzuetako gobernuei berdin die gure egoerak, bakarrik bere herrialdeetaz kezkatzen baitituzte. Espainiako gobernuak, berriz, ematen du nahiago duela Europako herrialdeekin ondo moldatu, biztanlei lagundu baino. Ez dakit nola irtengo garen egoera madarikatu honetatik, baina espero dut laster dena konpontzea.
Nire ustez , lan txiki horiek oso txarrak dira , oso gutxi kobratzen delako eta behin - behineko direlako.
Horrez gain , 400 edo 500 eurorekin ezin duzu hipoteka edo auto ordaindu ,horregatik pentsatzen dut lan mota horiek bakarrik hartu behar izango lituzkete gazteek esperientzia hartzeko , eta ez edozein personentzat.
Bestalde , uste dut mandatariek ez dakitela zer egin eta bakarrik egiten dute merkelek nahi duena .
Jose
Argi daukat gero eta kalitate gutxiago daukatela gure garai honetako lanpostuek. Aspaldian, lanpostuak betiko ziren eta hobeto ordainduak.
Orokorrean, atzerriko soldatak hemengoak baino handiagoak dira, horregatik ez dago konparaziorik.
Neurri tamalgarria da eta gainera ez dakit baliagarria izango den.Nork erosi ahal du etxe bat laurehun eurorekin hilean? Zer egin ahal da diru honekin?
D.T.
Egia esan, ez nago jakinaren gainean, baina ez dut uste lan horiek hain txarto daudenik. Hamabost orduren truke ez dago batere txarto laurehun euro irabaztea, eguneko hiru ordu baino ez baitira. Argi dago diru horrekin ezinezkoa dela, adibidez, etxe bat ordaintzea baina ordutegi horrek beste lan egiteko edo ikasteko aukera ematen du, eta nire ustez, horixe da ideiaren asmoa. Lan egiten hasi nintzenean, garbitzaileek baino gutxiago irabazten nuen, ardura izugarria izanda ere, eta ordu asko lan egitearen truke. Nire egoera berberean hainbat pertsona daude, beraz, norbaitek lan horiek atsegin ez baditu, kezka ez dadila, aprobetxatzeko prest daudenak asko direlako.
Ana Pi.
Beno, beno, tamaina txikia egoera batzuetan egokia da. Eta gauza txikiak beste egoera batzuetan ere handiak ahal dira, ezta? Alegia, kotxe txikiak, deportiboak zehazki, txikiak dira arinago joateko. Eta euritakoak edota globoak txikiak dira, baina irekiz gero edo puztuz gero handiak bihurtzen dira. Egia esan, diruaz edo lanez hitz eginez gero, guztia aldatzen da, txikiak deitzen dira diru gutxi irabazteagatik. Arazoa da, lan txikiak ez dituela inork egin nahi, diru gutxi irabazten baita. Eta egiten dituztenak soilik egiten dituzte, beste aukera gehiagorik ez edukitzeagatik. Beraz, aukera gehiagorik eduki ezean, ezin dute kexatu, eta kexarik gabe, ez dago eskubiderik: ez oporrak, ez bajak, ezta kotizaioak ere. Horrela da bizitza: Baina nire ustez txikia izatea, ez da derrigorrez txarra. Pentsatu, pentsatu beste egoera batzuetan!
X
Argitaratu iruzkina