2012/05/11

BIDAIA LUZEA

Hortxe geunden El Pijo, El Torete, Ion eta laurok. Fuengirolan, ikasketa-bidaian. Zurbil, koadrodun bainujantzia belaunetaraino eta toalla lepoan, giri guztiekin endredatzeko prest. Fuengirolara joan ginen nire lehenengo ikasketa-bidaian eta bakarrean. Unibertsitatean geunden hirugarren mailan. 


Baina hara heldu baino lehen penitentzia, 24 orduko bidaia. Bilbotik arratsaldeko lauretan atera eta hurrengo egunean ordu berean bertan. Egun oso bat autobus barruan. Diru apur bat aurrezteko asmoz, herriz herri zihoan autokarra hartu genuen eta herri guztietan, baita txikienetan ere, gelditu beharra. Heldu ginenerako ez genekien zein egunetan geunden. Lur jota, izerditan eta begiak ezin batu gau osoan. Baina hori bai, barrez lehertuta. Beharbada bidaia horretan onena bidaia bera izan zen.

Ikasketa bidaiarik egin zenuten? Nora? Zer gogoratzen duzue?

9 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ez nuen bidaia handirik egin, inoiz ez nuen nahiko diru eta. Horren antzekoena unibertsitatean nengoela egin nuen. Burdeosen hiru egun eman genuen, han eraikin batzuk bisitatzeko. Gauez atera ginenean, lehengo tabernan sartu bezain laster, "El Venao" abestia jotzen entzun nuela gogoratzen dut, eta benetan surrealista iruditzu zitzaidala globalizazioaren ondorio hori, ez bainekien Bilbon ala Frantzian nengoen. Hain ondo pasatu omen genuen gau horretan, ez dudan gogoratzen nola heldu ginen hotelera. Egunez ere merezi izan zuen bidaiak, ikusi behar genituen eraikinak oso interesgarriak iruditu zitzaizkidalako, baita museo batzuk ere. Adibidez, han ikusi nituen, geroxeago hemen, Guggenheimen alboan, jarri zituzten burdinezko armiarmak. Gaur egun, oraindik, armiarma ikusten dudanean, ezin diot eutsi Burdeosen emandako hiru egun horiek gogoratzeari.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ikasketa bidaia izan zen institutora nindoanean. Cataluñara joan ginen eta oso ondo pasatu genuen. Gure hotela Bartzelonan zegoen eta handik Cataluña osoetatik mugitzen ginen. Kopito de Nieve esagutu genuen, Sagrada Familia ikusi genuen, baita Gaudien etxea ere. Baina gauero hotelean jaia handia egiten genuen. Igerilekura botazen genuen gure burua, debekatuta zegoenean. Logelaz logela joaten ginen balkoietatik. Basatiak ginen eta nahasmendua zen nagusia.
Josean A2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni ere Catalunara joan nintzen ikasketako bidaia ospatzera hamalau urterekin. Saloura joan ginen eta hemendik beste leku batzuetara joan ginen. Oso ondo pasatu genuen eta, egia esan, jai handia zegoen gau guztietan gau osoan. Lehenego bidaia izan zenez gurasoak gabe, berezia izan zen ikasleentzat. Irakasleek, ordea, zorotuta zeuden gu zaintzen eta kontrolatzen.
M.J.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik bi bidaiak egin nituen, ikastetxean nindoanean. Madrilera eta Bartzelonara. Madrilera hamalau urterekin joan ginen, egun bat zoo ikustera joan ginen eta ondo pasatu genuen eta beste eguna warner brost joan ginen eta oso ondo, hala ere, hotela oso txarra zen baina beno hori ez da inportateena. Gero hamasei urterekin bartzelonara joan ginen, egun bat akuapark joan ginen eta oso oso onde beste eguna kanoak egitera joan ginen eta ondo eta beste eguna Port Aventura joan ginen eta oso ondo era bai baina onena izan zen gauez, gauez diskotekara joaten ginen eta bozkorra handiak hartu genuen baina beno hori normala da bidaietan.

V.B A2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ez nuen ikasketa-bidaia, bakarrik txango batzuk edukitzen nituen baina behin bat herri txiki batera eraman gintuzten euskara praktikatzera bost egunetan. Herria Gaztelu deitzen zen eta uste dut Gipuzkoan zegoela. Hamabi urte nituen eta ez dut ondo gogoratzen baina oso ondo pasatu nuen seguru.
Gehien gogoratzen dut bildaien itzultzea da nire lagun minari oka egin nionelako, oso momentu txarra zen, baina beno laster ahaztu genuen.

c.p.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hamasei urterekin ikasketa bidaia egin nuen.Mallorkara joan ginen.Aurreko urtean bidaian jendea oso txarto portatu zenez,mojek baldintza batzuk ipini zizkiguten,gure bidaia egin ahal izateko.Guk onartu genuen.Beno,Mallorkan ez ginen hotel batean egon, komentu batean baizik.Ordutegia oso gogorra zen.Azken egunean diskotekara joateko mojak konbentzitu genituen,baina haiekin joan behar genuen.Gainera diskotekan Barakaldoko mutil batzuekin topo egin genuen.Han geunden diskoteka batean mojekin eta betidanik mutilekin.Surrealista!
I.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire lehen ikasketa- bidaia izugarria izan zen,eurodisneyra joan ginen.Ni nire familiarekin egon nintzen eta oso ondo pasatu nuen, baina nire lagunekin hobea izango zela pentsatu nuen eta ez nuen erratu.Primeran pasatu genuen.
Lehenengo ,Parisen egon ginen hiria ezagutzeko ,gero Eurodisneyn eta bukatzeko Futuroscopen.Denbora asko pasatu genuen autobusen barruan,Paris oso urrun dagoela.
Aste izugarria izan zen.
EKAITZ A2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ikasdideak joan zirenenan Lloretera, ni hemen geratu nintzen nire gurasoek ez zeukatelako dururik.
Egia esan, joan ahalko nintzen, baina nire nota txarrak eta gero, bidairik gabe geratu nuen.
Ez daukat traumarik, haiek ondo egin zutelako nirekin.Hori eta gero ikasten hasi nintzen, eta nire notak aldatu nituen. Gogoratzen dut, futbola botak eta Athletic ekipamendua oparitu zizkidatela uda horretan, asko ikasi nuelako.Hori nik ulertzea nire gurasoek espero zuten eta azkenean ulertu nuena.

Alberto A2.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Urte ugari pasa dira, baina guztiz gogoratzen naiz. Hamalau urte nituen eta Burgos-era joan ginen. Badakit ez dagoela oso urrun, baina primeran pasatu genuen. Kirol ekintzak egunero egiten genituen : Piraguismoa, txirrindularitza, eskalada, mendi-ibiliak...
Momentu hartatik ez dut bidaia garraintzitsurik egin. Noizbehinka, nire koadrilarekin asteburuaren bat pasatzeko joaten naiz edozein leku interesgarri batera.
Nire ustez, gauza inportantena ez da lekua, zer egiten duguna baizik.

D.T. 1B