2012/11/16

AJEA ETA JOTA


Datorren astean nire urtebetetzea da. Bezperan, urtero bezala, mozkor itzela. Ez naiz nire egunean mozkortzen eta ez dut ospatzeko edaten. Ohitura da. Aurreko egunean edaten dut eta beste urte bat gehiago beteko dudala ahazteko edaten dut. Nire ohitura da eta orain dela hogeita piko urtetik egiten dut.
Hogei urte bete nituenean hasi zen kontua. Urte hartan, hogei urteko mugara heltzeak benetan tristatu egin ninduen. Ezin dut esan deprimitu egin nintzela, baina goibel goibel nengoen eta ez nuen inorekin ospatzeko gogorik. Gauzak horrela, hurrengo urtean ezin zitzaidala gauza bera gertatu pentsatu nuen eta, horregatik, bezperan bakarrik edo lagunekin mozkortuko nintzela erabaki nuen.

Gauza bat denbora tarte batean behin eta berriz egiten dugunean ohitura bihurtzen dugu. Konturatzen garenerako egun seinalatu horretan badakigu zer egin. Egiteko ohitura dugu.

Beste ohitura txiki batzuk ere baditut, adibidez, abuztuaren lehenengo ostiralean, Lizarrako jaiak hasten diren egunean, zapi gorritxoa jantzi, etxean jota bat dantzatu herriko plazan egongo banintz bezala eta kalera. Erdi-nafarra naiz eta hori odolean dago. Noski, zapitxoa aldean Lizarran ateratzea normala da, baina Barakaldon? Batzuek ez nagoela burutik sano pentsatuko dute eta ez zaie arrazoirik faltako. Nire ohitura da eta berdin zait besteek uste dutena. Beraz, datorren astean, nire urtebetetze-egunean ajea eta abuztuko lehenengo ostiralean jota.

Zeuek ere izango dituzue nireak bezalako beste ohitura batzuk. Zuen ohiturak. Horrela bada, kontatu eta azaldu horien zergatia.

19 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kontatzen dituen ohiturak oso arraroak direla pentsatzen dut. Ez dut ezagutzen inor ohitura horiekin, baina berari gustatzen bazaio, ados nago.
Gure Herrialdean ohitura asko dagoela iruditzen zait, adibide batzuk ipintzeko izendatu ahal dugu: Euskal Herriko dauden jaietan gauza arraro asko egiten da: antzarak hartzea,sokamuturrak, kalejira arraroak, eta gauza asko gehiago. Horrez gain, lagunen artean beste ohitura asko dago: egun batean txoko batera joatea, beste egun batean partidu bat jolastea, larunbateetan amamaren etxera joatea...
Orduan, denok ditugula ohitura batzuk pentsatzen dut baina mutil honek ditudanak baino normalagoak.
EDU

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Leku berean bizi garen pertsonak antzeko ohiturak ditugu,adibidez,jaiak ospatzen ditugunean edo janaria prestatzen dugunean, eta gainera,bakoitzak gure berezko ohiturak dauzkagu,nahiz eta batzuetan,ohitura egin behar duzunean behartuta,obsesioa pixka bat bezala izan ahal da.
Nik ez dut ohiturik oso deigarria baina ohitura txiki batzuk dauzkat.Mundu guztia bezala iruditzen zait.
Izaskun (Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Jendeak dauzkan zerbait ohiturak oso ikusberak dira.
Batzuetan ohituren hitz egiten dugu baina guk gure buruari bilatzen dizkiogun beharkiak direla uste dut. Adibide argi bat gabonak dira. Egun horiek, nahiz eta pertsona batzuei ez gustatu,jendea familiarekin biltzen da, opariak erosten ditu, etabar.., eta egiten da ohituragatik edo hori pentsatzen da.
Orain dela urte batzuk, maiatzan, asteburu bat, nire lagunekin eta familiarekin, Port aventurara joaten naiz, eta jada, ohitura bezala da gurentzat.
Yolanda V

Lmb erabiltzaileak esan du...

Batzuetan ohiturak eta apetak desberdintzea oso zaila da, batez ere gureei buruz hitz egiten ari garenean. Normalean ohiturak txarrak direnean apetak direla esaten dugu, baina guretzat ona dena besteentzat agian ez da hain ona. Horregatik nire senarrari galdetu diot ea ohiturak edo apetak horien bezalakoak dauzkadan eta esan dit ezetz. Orain zalantza daukat; ez dauzkat ala ez da ausartzen esatera. Beno, batek daki, nire ustez nire ohiturak oso aspergarriak dira horregatik nire lagun baten bat kontatuko dizuet. Nire pisu-kide bati asko gustatzen zitzaion Coca-cola baina haizeak gehiegi sortzen zizkiola esaten zuen. Horregatik, edan baino lehen beti beti koilara batekin mugitzen zuen. Hasieran, dibertigarria zela pentsatu genuen besteok, baina laster ezin genuen zarata hori jasan. Antza denez, gure lagunarentzat ohitura bat baino ez zena guretzat jasanezina izan zen.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,
Nire urtebetetzean jai bat egiten dut. Nire etxean nire familia eta nire emaztearen familia etortzen dira ospatzeko. Askari handi bat prestatzen dugu nire amazteak eta biok, eta gero, egongelan denok jaten dugu, eta edaten dugu, baita hizt egiten dugu ere. Dena prestatzeko gauzak planifikatu behar izaten ditugu, eta hori lan handia izaten da. Pertsona asko izaten direlako kontuan ditugun gauza asko izaten dira. Jaia eta gero dena jaso behar izaten dugu, eta hori bai lan handia dela.
Josean B1

Laura b1 erabiltzaileak esan du...

Normalean bi festak egiten ditut, bat familiarenkin eta beste bat lagunekin. Eta iruditzen duzuenez oso desberdinak dira.
Alde batetik familiarekin janari berezi bat egiten dugu tarta batekin eta guzti. Beste aldetik lagunekin parranda joaten gara. Lehen zerbait jatera joaten gara, ezaterako pizza,hanburgesa eta gero tabernaz-taberna pasatzen gara. Beti primeran pasatzen naiz.
Lagun minen artean ere zerpait oparitzen gara

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gogoratu ahal dudanetik nire aitaren urtebetetzea elkarrekin ospatzen gara,gainera "San Juan"en gauarekin batera gertatzen da.Afaldu eta gero sutzarrak ikustera joaten gara.Niretzat ohitura berezia da,gau hau magikoa iruditzen zaidalako.Orain nire seme-alaba helduagoak dira baina urtero eskatzen diet (batzuetan agintzen) etor daitezela.Ahal izango banu,ohitura hau betiko mantendu nahiko nuke.
Urtero ere, beste familiaren janari bat daukagu.Orain dela hogei urte baino gehiago, nire aitaren senideek hiletan ez ezik janari batean elkartuko zirela erabaki zuten.Nahiz eta niri aspergarria iruditu, nire aitak eskatzen dit(batzuetan agintzen)joan nadila.
Ohituraren batzuk,konturatu naiz, maite ditugun pertsonengatik mantendu egiten dugula.
I.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

alberto631978
unibertsitatean nengoenean koadrila berezi sortu zen ingurutakoarekin, baina batez ere klaseko bi mutilarekin.
hasi ginen mendira joaten ia ia 3 aldiz hilabetero, asko gustatzen zitzaigun gorbeara joatera, bai saldropotik, bai pagomakurretik...
baina denbora pasa eta gero bai lanagatik bai bikoteagatik utzi egin genion mendira joateari.
bestalde eskontzak heldu ziren.
juanjo izan zen lehena, eta jon eta biok erabaki nuen agurra berezi egitea, eta garai hartan gogoratzen gorbearen tontorreraino abiatu ginen juanjorekin, hori bai, mozorratu genuen.
tontorrean topa egin genuen kalimotxo batzuekin , eta gero bazkaltzeko barbakoa bat egin nuen.
jon bigarrena eta ni azkena izan nintzen, baina guztiarekin gauza bera egin genuen.ba dakit ez dela normala agur bat hau bezalako egitea baina gurea egin genuen..
Gaur da eguna urtero 3 aldiz igotzen gara gorbeara, egun horiek gogoratzen...
eta hau da nire gehien gustatzen zaidan ohitura

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni ez naiz Barakaldon bizi eta ia-ia nire lagun guztiok barakaldarrak dira eta Barakaldon bizi dira.

Hala ere, eta zorionez, larunbatero elkartzen gara musa jolasteko. Nire ohituren artean hau da gehien gustatzen zaidana. Nire lagunekin, gutxienez, astean behin egoteak nire bizitza hobetzen du.

Beste ohitura, nahiz eta hain garrantzitsua ez izan, egunero gimnasiora joatea da. Joaten naizen gimnasioa. Hori sorte handia dela uste dut gogoak ez ditudan arren ez dudalako esfortzu handi bat egiten hara joateko.

Eta gero, guztiok bezala, nire ohitura leloak dauzkat. Adibide batzuk ipintzeagatik, ohetik altzatzen naiz nire ohin eskuinarekin, edo Rajoy telebista agertzen denean kanala aldatzen dut...

Bukatzeko, galdera bat daukat...ea ohitura eta beti bezalakoa berdinak diren.

David MV

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire urtebetetzean nire familia osoarekin ospatzen ohitura dut egun berean.
Urte batean, orain dela bost urte, nire urtebetetzea Ostiral Santuan jausi zen eta nire familia oporretan zegoen hegoaldean, horregatik oso urtebetetze arraroa ete desbedina zen bakarrik sentitzen nuelako nire familia urrun zegoelako.
Agian pentsatzen duzue ez naizela ume bat baina niretzat egun berezia da nire familia osoa elkarrekin ikusten dudalako.

c.p.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

ohiturek esan beharko banitu, ezin ahalko nuke, nire ohiturak ea ea mania direlako!
adibidez, moldeko ogiak gauza bat ixteko dauka eta ni gorrotatzen dut gauza hori. orduan, egin dudana plastikozko poltsa moztu da.
beste 'ohitura' daukan ogi zati bat jatea gosaldu eta gero egunero.
beste bat: etxea garbi-garbia, disdiratxu, beharko da Urtezahar-gauan urtero.
nire hozkailuan edozein gauza beti bere lekua dauka...
ni pertsona oso maniatikoa naiz eta gehien gustatzen zait zerrendak egiteko da!

atalia b1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esanda, ohitura asko daukat. Adibidez, beti gabon zaharrean gauzak berberak egiten ditut Bi hilabete geratu arren, badakit zer egingo dudan.
Afaldu aurretik lagunekin geratuko naiz poteak hartzera eta auzoan egongo gara. Normalean taberna berdinetan egoten gara eta jende berbera topatzen dugu. Eta noski! Denok badakigu zein tabernetan elkar aurkituko dugun. Lagunekin egon ostean etxera joango naiz afaltzera, niretzat hori egun familiakorra delako. Beti nire amamaren etxean afaltzen dugu eta janari antzekoa afaltzen dugu. Ohitura bat da! Urtero, afaldu ondoren Bilbora joaten naiz eta berriro lagunekin egoten naiz parranda egiteko.
Ohiturak aspergarriak iruditzen zaizkidanez aldatu nahiago dut, baina batzuetan ez da hain erraza ohiturak aldatzea! Hori nire betiko ohitura da eta orain dela hamar urtetik egiten dut.
Dena den, uste dut gero eta ohitura gehiago daukadala. Orain nire ohiturak ez ezik nire bikotearen ohiturak ere dauzkat. Abuztuan nire bikotearen urtebetzea da eta bere herriko jaiak ere bai. Orduan, beti herriko jaietan bere familiarekin bazkaltzen saiatzen gara. Familia osoa joaten da herrira urtebetetzea ospatzeko. Izan ere, gehienetan berrogei lagun egoten gara. Eta noski! Gauez lagunekin ospatzen dugu herriko jaietan.
Ezin da ukatu, denok ohitura asko daukagu eta datorren urtean badakigu zer egingo dugun eta norekin egongo garen.
Nuria b1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ohitura asko daukat baina ez dakit pertsona arraroa naizelako edo errutina gustazen zaidalako. Adibidez udako oporrak Cataluniako herri txikira joaten naiz eta han, udan,ekaitza handi handiak egoten dira,askotan,euriarekin,haizearekin,tximistekin eta tximistargaik izugarriekin erori bitartean itsasoa eta zerua oso iluna ala oso argia aldatzen da. Momentu honetan etxean banago balkoira kafesne batekin irteten naiz eta sofa baten jesarrita,ekaitza ikustea eta entzutea gustatzen zait eta bukatu duenean kalera joaten naiz buelta bat ematea eta bustitzeko. Iaz kalean zegoenean tximistargi bat etxe baten erori zen eta zaratarekin egun batzuk ez dut ondo entzun eta buruko mina eduki nuen.
Mila B1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Saiatu banaiz ere, ez zait ohiturarik bururatu. Beharbada, ez dut halako zerbait garatu ulertzen ez dudalako, xarmarik ikusten ez diodalako. Gainera, ohitura gehienak triste samarrak direla iruditzen zait. Urtero errepikatzen ditugun gauzek, adibidez, hainbat arrazoirengatik berriro ikusiko ez ditugun senide edo lagunak, gogorarazten digute. Atzera begira geratuko bagina bezalakoa da, eta, neuk, behintzat, masokista ez naizenez gero, nahiago dut aurrera jo.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik eta nire lagunak beti berdina egiten dugu. Beti asteburua gustiok geratzen gara eta botellon egiten dugu, eta gero diskotekara joaten gara, baina duela bi urte limusina alokatzen dugu eta hori oso ona da beste kategoria da. Han gustiok elkarrekin egoten gara eta barre asko egiten dugu eta horreagatik oso ondo pasatzen gara.
Eta nire familiarekin jatetxen batean joaten gara eta hori tipikoa da niretzat.

V.B B1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ohitura batzuk dauzkat eta gehienak janariarekin, edariarekin eta janzkerarekin lotuta daude.Urtebetetzeak ospatzeko beti jantokietara joaten gara eta gero poteatzera. Lagunekin eta familiarekin elkartzen gara jateko eta edateko, eta betidanik horrela prestatu ditugu ospakizunak.
Herriko jaietan, arrantzale janzten dugu eta kalera joaten gara jaiak ospatzera. Nik txikitatik horrela egin dut, eta nire senarra baita nire alaba ere horrela janztera bultzatu ditut.
Eta Athletic partiduetan gauza bera gertatzen da. Nire senarrak Athletic kamiseta ipintzera nire alaba eta biok bultzatu gaitu. Beno, egia esan, haiek Athletic animatzeko Athletic kamiseta ipintzen dute, neuk ordea, zuri-gorri jantzi nahiago izaten dut.
Hauexek dira gure ohiturak. Nire alaba jaio zenean, bere lehen opariak, arrantzale soineko bat eta Athletic kamiseta bat izan ziren. Nik uste dut etorkizunean nire alabaren ohiturak hauexek ere izango direla, bere gurasoen ohiturak izan baitira. Hori dela eta ohitura, ezta? ikusitakoa jarraitzea.
X

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kaixo:
Nire utebetetzean beti ospatzen dut.Niretzat egun bat gehiagoa da.Baina nire emaztegaiari eta nire aitari ospatzea gustazen zaie.Horrejatik urtero ospatu behar izaten dut.Nire etxean janaria prestatzen dut edo jatetzen baten guztiei konbidatzen didate.Guztatzen ez zaidan beste oitura gabona da.
Ez naiz oiturako pertzona.
jose b1(gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ere ohitura batzuk dauzkat. Adibidez, nire urtebetetzearen egunan nire familiekin bazkaltzera janaria prestatzen diet eta afaltzera nire lagunekin taberna batera joaten gara eta noski, gero parrandaz irteten gara. Abuztu hilabetero asteburu batean nire familiekin menditik paseatzen gara ermita bateraino. Hori hogei kilometroak dira. Normala da, datorren egunan lokarriak edukitzen ditut. Gabonetan, familia denak bezala, nire familiekin geratzen gara. Otsailean larunbat batero nire lagunak eta biok Pagasarri mendira igotzen gara tontorraino. Hamar urte barru ohitura horiek aldatuko ditudala edo ohitura gehiago ditudala uste dut.
Maria B1

MARISA (Gurutzeta) erabiltzaileak esan du...

Nire herriko ohiturak izugarri gustatzen zaizkit. Gehien gustatzen zaidana ezkontza bezperan da. Normalean, egun honetan emaztegaia nahiko urduri dago. Senargaiak festa txikia antolatzen du lasaitzeko. Festa hau Errondak izena du. Senargaiak, bere senideak eta lagunak emaztegaiaren etxera joaten dira kantatzeko. Normalean abesti ohikoak kantatzen dituzte kitarrekin. Kalean emaztegaiak zarata entzuten duenean, apur bat itxaroten da kalera irtetzeko. Irten arte senargaiak kantatzen jarraitzen du eta neska irteten denean, musu handia ematen dio. Orduan, emaztegaiaren familiak gozokiak, pastelak eta edariak gonbidatzen dizkiete. Gaur egun Erronda ohitura da baina duela urte asko senargaiak hau egiten zuen emastegaia ikusteko ezkontza bezperan.