2012/12/14

JOATEN BAZARA, EZ BUELTATU


Mundu honetatik denbora tarte baterako alde egin nahi izatea ulertu ahal dut. Baina ez dut ulertzen betiko alde egin nahi izatea, hilik ez bagaude, behintzat. Hemen dena utzi eta agur esan ez bueltatzeko, soilik esaten dugu beste erremediorik ez dagoenean edo Jainkoak bere ondora eramaten gaituenean.

Bizirik gaudenok nazkatuta egon ahal gara Lurreko egoeraz. Aurrean daukagun panorama beltza alde egiteko modukoa da. Horrek ez du esan nahi ez litzaigukeela denboraldi baterako ihes egitea inportako, adibidez Martera hilabete pasatzera, beti ere bueltatuko bagina. 

Baina Martera bagoaz, ez dago bueltatzerik. Behin joan eta betiko geratu. Horixe da behintzat enpresa batek eskaintzen diguna. Marterako bidaia luzearen gastuak ordainduta bertan geratzeko boluntarioak behar dituzte. Mars one du izena espedizioak eta Holandako enpresa batek bultzatutako proiektu honetan planeta gorria kolonizatu nahi dute asko gastu gabe. Etorriko bidaia aurreztu nahi dute. Baldintza jakinda inork ez zuela izena emango pentsatuko genuke, baina denbora gutxitan mila eta piko pertsona dira traje espaziala janzteko prest daudenak. Heroiak ala zoroak? Ez dakit zer den hobea, Lurrean gorriak pasatu ala gure azken egunak planeta gorrian pasatu.

Zerk bultzatzen du pertsona bat hori egitera? Izena emango zenukete?

18 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Beste herriak ezagutzea izugarri gustatzen zait eta ahal dudanean turismoa egiten dut.Baina ez nuke beste herri batera joan nahi bizitzera,hemengoa naiz eta oso gustura nago eta.
Nahiz eta,oso egoera txarrean egongo banintz eta beste herri batean lana eskainiko balidate,joango nintzateke baina beharragatik.
Baina gauza bat de beste herrira joatea eta beste gauza bat da beste planetara joatea,gainera itzulirik gabe.Hori,oraingoz,film bat dirudi.
Baina beno,jokango direnek oso gauza onak kontatzen badituzte,auskalo,beharbada joatea animatzen naiz.
Izaskun (Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,
Abetura abentura da, eta gehienok odolean abentura daukagu. Gure bizitza oso aspergarria delako, zerbait gahiago behar dugu. Martera joatea lilurgarria dela uste dut. Ezezaguna oso erakargarria da, eta gainera, oso urrun badago hobea da. Nork ez du amets egin beste munduekin? Kuriositate handia edukiagatik ausartak gara, eta horregatik, gauza sinestesinak egin ahal ditugu. Gure arrazari amets egitea asko gustatzen zaiolako, garen hau da.
Josean B1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bidai honek pixka bat beldur ematen dit, ez dakidalako Marte gustatuko litzaidake ala ez eta zer aurkituko nuke. Nik ez dut balio hori egiteko,behintzat bakarrik, ez naizelako oso abenturazale.
Jende asko ez du sentidurik aurkitu bere bizitza eta agian hau da oportunitate hona esperientzia desberdina edukitzeko eta bere bizitza bira bat emateko.

c.p.

Lmb erabiltzaileak esan du...

Suposatzen dut abenturazale izugarria izan behar duzula hori egiteko. Eta apur bat zoratuta ere egon. Nik ez nuke inoiz emango nire izena. Abentura gustatzen zait baina apur bat kontrolatuta eta hain urrunera joan zer aurkituko duzun jakin barik eta itzuli ezinik ez da niretzat. Atzerriran bai bizi izan nintzen eta oso esperientzia ona iruditu zitzaidan; hogei urterekin gauzak oso ezberdinak dira eta. Gaur egun, abentura bai baina oporretan eta ez beti; familia osoa joaten denean beste gauza mota bilatzen dugu eta nik orain ez nuke nire bizitza aldatuko.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Jendeak ez daki zer egin diruarekin, eta edozein gauza ona da arreta deitzeko.
Bidaiatzea eta leku berriak ezagutzea gustatzen zait, baina lehenengo gure mundua ezagutu nahi dut, eta gero ikusiko da.
Hemen edo beste hiritan gauza politak eta desberdinak daude,orregatik ez da beharrezkoa beste plaeta batera joatea.
Yolada V

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Jendea gero eta arraroagoa dela pentsatzen dut. Pertsonek nahi dutena egiten saiatu behar dutela uste dut baina, batzuetan, mugak ipini behar ditugu. Martera joatea ez da txantxetan egoteko, gauza oso serioa delako. Horra joango dena oso prestatuta egon behar du eta ez diru asko edukitzea. Gure gizartean gero eta normalagoa da tontakeria hauek saiatzea,bidai hauek antolatzen duten enpresek diru gutxi gastatzeko. Baina joango denak prestatuta ez badaude arriskutsua izango litzateke. EDU

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Horrelakoa zerbait egitea erabakitzen duzunean zure bizitzan zerbait gertatzen ari da. Beharbada bakarrik zaude edo arazo haundiak dauzkazu edo sinpleki arriskua behar duzu eta garrantsitzuena zuretzat abentura da.
Orain munduko amaierari buruz denok hitz egiten ari direnez segurazki "Mars one"eko zerrenda gero eta luzeagoa da.
henar.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Berria hau irakurtzeak harritu nau. Nire ustez, heroia ala zoroa izan jakiteko zergatik joatea erabaki duten jakitea beharrezkoa da: abenturagatik edo gizakiari laguntzeagatik. Baina nik uste dut, bi arrazoi honetan burutik egon behar dela.
Martera joan eta han geratuko da?. Marte planeta da eta ez Ozeano Pazifikoko irla bakartia. Pazifikora ailegatuko litzateke, baina Martera?
Nire ustez, garai honetan emozio arriskutsuak nabaritu behar dugu eta erronka sen on gabe geure buruari ipintzen dugu.
Agian nire iritzia oso kontserbadorea da eta “mundo berriaren” konkistatzaileak dira; segur aski Kristobal Kolon garaian nik bezala pentsatzen zuten.

Lorena

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez, ez nuke nire izena emango! Uste dut hori egiten dutenak zoroak daudela. Orduan, orain, gauzak lurrean txarto daudenez, Martera goaz planeta gorria kolonizatzera! Zelako asmoa!
Badakit, jende asko gorriak pasatzen ari dela eta agian, ni egoera horretan egongo banintz, nire izena emango nuke! Ezin dut ziurtatu, baina ez dut uste!
Ni ere gustura joango nintzateke Martera oporrak pasatzera, baina itzuli ahal izango banintz. Ez nuke han bizi nahi, berdin dit gastuak ordainduta daudela edo ez!
Hemen gorriak pasatu arren,agian Marten Lurrean baino gorri gehiago dago eta orduan zer egingo dira? Nik gauzak ezagunak nahiago ditut, ez ditut ustekabeak nahi.
Niri iritziz berriak nahiko ezkorra dirudi, mila eta piko personak bere izena ematen duelako. Jende askok ez dauka ezer jateko edo kalean bizi da.
Uste dut,bultzatzen duen persona bat hori egitera hori izango dela. Ezer ez daukazunean, edozein aukerak ona dirudi eta hori oso penagarria iruditzen zait.
Dena den, hemen krisia badago ere, egoera honetatik irtengo gara eta krisiatik irten ostean jende horrek bere bizitza Marten jarraituko du.
Ez dakit non egongo naizen nire azken egunak baina gauza bat argi daukat : Marten ez! Lurrean pasatu nahiago ditut, zalantzarik gabe!
Nuria b1.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Uste dut abentura polit bat zela, baina ezin bada bueltatu, abentura hau lelokeria batean bihurtzen da. Nahiz eta polita dirudi, lan egitera joango dela eta gauzak ez dira filmak bezalakoak. "Desafio total" filman gizakiak joaten ziren bidaiagatik baina lan egiten zutenak estralurtarrak ziren
Testua irakurri hastean pentsatu nuen zenbat ordainduko zigutela, baina gero galdetu nion zertarako nahi izango genuen dirua, han ez dago ezer gastatzeko...
Argi daukat, bakarrik joango nintzateke posiblea bueltatu ahal izango balitz.

David C.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Inoiz ez joango nintzateke Martera, gorria ez zait gustatzen eta, baina pertsonen talde bat bidaliko nuke. Haiek izango lirateke Rajoy, Cospedal eta Benedicto XVI, planeta gorria errepoblatzera haien artean eta bere lelokeria predikatzera. Bakarrik egongo liratekez, konponbide erreala aurkituko behar lukete bere arazoentzat. Hori edo ipini gasolinako erdia bere cohetean egingo nuke.
Nahi baduzue beste boluntarioak eskatzen ahal dizkidazue.
Hala!

Atalía. b1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Mundu hau gero eta okerrago dago eta ez dakit non amaituko garen.Dena aldatzen ari da, txarragoa izateko.Momentu batetik pentsatzen dut garai batean Martean pasatzea ondo egongo zela, baina ondorio batekin itzuli nahi dut.
Garai hau desagertzeko izugarria da, urtarrilean 7an itzuliko nintzen.Zein ondo izango litzateke jai honetan desagertuko banintz.Martean hamasei pertsonarentzat ez nituzke opariak pentsatuko.Lurrean egoten naizenean abenduan 24an jaten hasten naiz eta urtarrilean 6an amaitzen naiz.Gero hilabete osoan omeprazol hartu behar dut.Martean, astronautak bezala, pilula batzuk jango nituzke eta hain pozik!.
Baina ondo pentsatu eta gero,ez dut uste joaten naizenik .Ziur nagoelako, han ere, pertsona bati Gabonak ospatzea eta lagun ikusezina egitea bururatzen zaiola.Orduan zertarako balio du ihes egiteak?.
Ez dakit zer egingo dudan baina badaezpada denoi Lurratik edo Martetik Zorionak eta urte berri on!.
I.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ez dakit zer bultzatuko duen pertson bati hori egitea baina nik ez nuke egingo.Nahiz eta hemen ondo ez egon ez gaude hain txarto erabaki hori hartzeko.Oraindik behintzat!
Dena den,hori egiten dituztenak aberatsak izango dira eta,beharbada,pixka bat zoratutak egongo dira.Zoroak eta leloak Marten ez dute ezer aurkituko eta.
Amaia.G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Askotan entzuten da gauza asko martera bidaiei buruz. Aukera ona izango balitz jende asko apustua egingo luke baina oraintxe bertan nire ustez urrun dago.
Ez dugu jakin gauza asko marteari buruz, adibidez badago bizia planeta horretan? Esaten da baietz eta ezetz baina ez dakigu egia.
Horregatik daukaguna baloratu behar dugu eta deskonektatzeko mendira joatea edo paisaia polita ikustea posiblea da.
Y.G.R.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Badago beti betetzen den lege bat, hau da, beti agertzen dela edozer egiteko prest dagoen jendea. Nik ez nuke bidaia hori egingo, baina pertsona hauen motibazioa ulertzen dudala uste dut. Bizitza oso aspergarria izan daiteke, eta nago batzuek ezin dutela jasan egoera hori. Pelikuletan agertzen diren heroiak ikustera ohituta gaude, eta, bidaia hori egiterakoan, berri honen protagonistek, ziur aski, euren bizitzei xedea ematen dietela uste dute. Gutako gehienok ez dugu inoiz halako bizipen bat izango, beraz, merezi die Marten geratu behar izatea. Amaiera epikoa da, azken finean.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo:
Martera bidaiatzeko oso arriskutsua iruditzen zait.Aventurak-kirolak eginez ez duenez gero.jaztea gehiago nintzenean aventurak-kirolak guztatzen zitzait,aribidez nire lagunekin raftin,puentin,gomi egiten nuen,hala ere orain ez dut ezer egiten,adina izango litzateke.Orain bidaia lasaia nahiago dut.
jose(gurutzeta)

MARISA (Gurutzeta) erabiltzaileak esan du...

Duela urte asko Estatu Batuen eta Errusiako gobernuek "la carrera espacial" hasi ziren. Ordutik gizona ilargira heldu da eta ilargira, Venusera eta Martera satelite asko bidali dira. Hau oso ona izan da guztiontzat sateliteek Lurrean lagundu gaitu eta. Baina Holandako enpresak bere proiektua egitea zaila izango dela uste dut. Oraindik Nasak ez du inork Martera bidaltzea lortu eta espaziora bidai asko antolatu ditu.
Nire ustez, Lurrean gauza garrantzitsuagoak daude pentsatzeko. Bidai espazialak oso garestiak dira eta Lurrean krisi handia dago. Gauza hauetan pentsatzen duen jendeak ez du arazorik edukitzen. Normalean jendea aberatsa da eta dirua gauza arraroetan gastatzen du. Baina dirua edukiko banu, Lurra ezagutzeko erabiliko nuke Marten ez dago ezer eta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Mila bederatzirehun eta hirurogeita hemeretzi urtean lehenengo bidaia izan zen Ilargia ezagutzera. Bidai horretan hiru pertsonak joan ziren eta ilargiko lurrea pisatu ondoren Lurratik bueltatu ziren. Mundu guztiek " Karrera espazial" deitu zuten, oso garrantzitsua zen denoentzat eta jendeak telebistan idai hori ikusi zuten.
Orain helbide horrek aldatu du eta Jendeak Martera joatea nahiago du zientifikoak ura aurkitu dutelako. Baina bidai hori oso garestia dela entzun dut. Horregatik Munduko pertsonik aberatsenak bakarrik Martera joan ahal izango dira.
Baina Holandako empresa bateren proiektuan jendea bidali nahi du Marte kolonizatzeko. Nik ide hori onena dela uste dut. Pasa den urteak Marte Lurra baino hobeto bizi izango delako. Ni ez naiz joan nahi izango, hemen nire familia dagoelako. Baina nik ez banu familiarik posiblea joango nintzateke.
Joan edo ez joan... erabaki hori gogorra da. Gero ez zarelako bueltatuko, ordea, asko gustatzen zaion pertsonekproiektu horren apuntatuko dute. Dembora asko pasatu behar izango dute Marte kolonizatu arte.
Maria B1