Beti ezkontza batera gonbidatzen banaute, arazo bat daukat: “Nola jantzi behar dut?”. Orain dela bost urte nire laguna ezkondu zen eta ezkontza Ibizan izan zen. Nik asko pentsatu eta gero jantzi luze eta beltza erostea erabaki nuen, inork ez zidalako esan ezkontza hondartzan zela. Nik pentsatu nuen ezkontza eliza batean zela.
Ezkontzara heldu nintzenean ustekabea hartu nuen. Bat-batean, jende guztia
heltzen hasi zenean denak zuriz jantzita etorri ziren. Arropa zuria ez ezik sandaliak
ere bazeramatzaten. Ideia bat bururatu zitzaidan: maindire zuri bat denda
batean erosi nuen eta pareo bat bezala
jantzi nuen eta eskumuturreko batzuk ipini nituen. Ezkontzara joan nintzen eta jendea
nire soinekoa begiratzen hasi zen. Azkenean
jende guztiak esan zidan oso polit nengoela eta oso ondo pasatu nuen. Ezkontza
izugarria izan zen.
Zeuek ere zalantza hori daukazue: Nola jantzi behar dut ezkontzara joateko?”. Zuen ustez, ezkontza batean jantzia da garrantzitsuena ‘” Antzeko egoerarik gertatu zaizue?”.
Zeuek ere zalantza hori daukazue: Nola jantzi behar dut ezkontzara joateko?”. Zuen ustez, ezkontza batean jantzia da garrantzitsuena ‘” Antzeko egoerarik gertatu zaizue?”.
13 iruzkin:
Gu behin Sevillara joan ginen ezkontza batera, urte horretan bostgarrena zen eta ezkontza guztiak hemendik kampo, Valentzian, Sevillan, Iruñean,Donostian, eta Bilbon.
Beno,Azaroaren zubia izanez egun batzuk joan ginen Sevilla ikustera.
Egun pasa eta gero heldu zen eguna ezkontzara joateko eta nire emaztea konturatu zen hemen utzi zuela soinekoa........
Korrika joan ginen edozer erostera baina badakizue nolakoak diren emakume gehienak: hau ez zait gustatzen, honekin loditsua neure burua ikusten dut....
Denda asko ikusi eta gero "traje de faralaes"bururatu zitzaion probatzea, egia esan oso polita zegoen eta bere gustukoa zen.Zalantzak geneuzkan Sevillan normala zen horrela ezkontza batera joatea baina azkenean erabaki genuen soineko normala erostea badaezpada...
Sorte on izan genuen inor ez zegoelako "traje de faralaes batekin"
Gu behin Sevillara joan ginen ezkontza batera, urte horretan bostgarrena zen eta ezkontza guztiak hemendik kampo, Valentzian, Sevillan, Iruñean,Donostian, eta Bilbon.
Beno,Azaroaren zubia izanez egun batzuk joan ginen Sevilla ikustera.
Egun pasa eta gero heldu zen eguna ezkontzara joateko eta nire emaztea konturatu zen hemen utzi zuela soinekoa........
Korrika joan ginen edozer erostera baina badakizue nolakoak diren emakume gehienak: hau ez zait gustatzen, honekin loditsua neure burua ikusten dut....
Denda asko ikusi eta gero "traje de faralaes"bururatu zitzaion probatzea, egia esan oso polita zegoen eta bere gustukoa zen.Zalantzak geneuzkan Sevillan normala zen horrela ezkontza batera joatea baina azkenean erabaki genuen soineko normala erostea badaezpada...
Sorte on izan genuen inor ez zegoelako "traje de faralaes batekin"
alberto
Egon naiz ezkontzak oso normalak izan dira. Normalean, dena eliza batean edo udaletxe batean hasten da. Hau egin eta gero, hotel batera edo jatetxe batera joaten da eta bukatzeko, normalean, mozkortuta bukatu naiz, zeharo batzuetan edo erdi- morkortuta beste batzuetan.
Traje formal batekin joaten naiz, ondo janztea garrantzitsua dela uste dudalako, eta ileapaindegira joatea, nire kasuan ez da beharrezkoa.
Esan dudanez, egon naiz ezkontzak oso normalak izan dira, baina guztietan oso ondo pasatzen naiz, ondo egoteko gutxi behar dudalako: janaria, edaria eta pertsona dibertigarriak eta onak nire ondoan eta;
GORA ANDREGAIAK eta SENARGAIAK
EDU
Lehen ezkontzara joatea asko gustatzen zitzaidan; batez ere soineko, zapatak eta abarrak erostea. Lagun guztiekin erosketak joaten ginen eta primeran pasatzen genuen.
Baina lagun taldea oso handia denez ez dakit zenbat ezkontzetara joan ginen eta azkenean kokotaraino amaitu gara; batez ere, lagun batzuk bigarren ezkontza delako. Horregatik, lagun taldeko bikote berriei zertarako ezkondu nahi duten esaten diet, ez duela merezi.
Lorena
Nahiz eta ezkontza batean arropa garrantzitsuena izan ez,nire ustez,ezkontza tradizionala bada,arropa tradizionala eraman behar da eta hondartza batean bada,hondartza arropa eraman behar da.
Protagonistak ezkongaiak izan behar dira.Baina,gonbidatu batzuek oso arropa deigarria daramate eta jendeak haiei eskongaiei baino gehiago begiratzen die.
Izaskun (Gurutzeta)
Uste dut ezkontza batean jantzia ez dela garrantzitsuena baina, aitortu behar dut bai arazo handia dela. Gonbidapen bat jasotzen dudan guztietan jantzia bilatzen hasten naiz eta asko pentsatu ostean, azkenean zerbait azkar erosi behar dut, denborarik geratzen ez zaidalako. Beti zalantzak dauzkat eta ez dakit zer eraman. Horregatik, jantzia erostea gustatzen bazait ere, ezkontzara joateko jantzia erostea gorrotatzen dut eta arropa arrunta erosi nahiago dut.
Normalean, soinekoa eramatea erabakitzen dut baina, ezkontzako soinekoak nahiko itsusiak dira eta ez zaizkit batere gustatzen, soineko horiei gehiegi apaingarri deritzet eta. Jende askok ezkontzetan mozorrotuta dirudi eta artifizial samarra da dena. Arropa hori gustatzen ez zaidanez soineko xume bat eramaten saiatzen naiz. Gainera, soinekoa ez ezik zapatak, poltsoa eta abar erosi behar dituzu. Uste dut gauza gehiegi direla egun baterako. Horregatik, ezkontzaren ostean, soinekoa beste ezkontza baterako erabiltzen saiatzen naiz baina, ez da hain erraza, askotan jende berbera joaten delako.
Gizonen kasuan errazagoa da, traje bat erosten dute eta behin eta berriro traje berbera erabiltzen dute baina, hori emakumeen kasuan ez da posiblea, gaizki ikusita baitago.
Aitortu behar dut inoiz ez naizela ezkontza desberdinan egon. Beti, elizan edo epaitegian izan ziren. Baina, hondartzan ezkontza batera joan nahiko nuke behintzat, desberdina izango litzateke!
Nuria b1
Ez zait batere gustatzen eskontza batera joatea. Familiako ezkontzan ondo dago senideak ikustea baina normalean jan asko jaten duzu eta hurrengo egunean tripako mina daukazu.
Lagunen ezkontzak beti zerbait gertatzen da adibidez nire koadrillan mutil bat dago eta beti oso moskortuta bukatzen da.
Lagunen ezkontzetan askotan ez duzu ezagutzen jendea eta pixka bat aspergarria da.
Beste alde batean lagunekin broma barregarriak egiten dira. Esate baterako kotxearekin edo erregaluekin
Normalean ezkontzak goizean dira eta arratsaldez oso nekatuta zaude.
Jantzia eskontzan ez da garrantzitsuena baina normalean dotorea jantzi behar duzu bikoteari gustatzen zaielako.
Normalean diru asko gastatzen da eta jantziarekin, erregaluarekin eta gastu adizionalekin kokoteraino bukatzen da.
Y.G.
Ezkontza batera joatea gustatzen zait,familiarekin edo lagunekin egoteaz gain,arropa berezia eramateko balio duelako.Nire ustez, ezkontzak inauterien antzekoak dira.
Hasteko, sekula berriro erabiliko ez dudan soineko bat erosten dut.Nahiz eta simple eta polita izan, beti ezkontza batera joateko balio duela iruditzen zait.Horretaz gain, zapatak takoiekin eraman behar ditut,haiekin oso txarto nabil eta erabili bitartean nire buruan zirkuko musika entzuten dut, orekari bihurtzen naiz!
Nahiz eta ohitura ez daukadan, jai hauetan makillatzen naiz,bi ordu pasa eta gero nire begiak hamaika igurtzi ditut.Horregatik begi batek besteak baino makillaje gehiago dauka.Gutxienez, beti pertsonaren batek jakinarazten dit!
Zeremonia eta argazkiak amaitu ondoren,zapatak takoi gabe ipintzen ditut,gero makillaje kentzen dut,eta nire poltso kakanarruen barrutik kordoi bat ateratzen dut, poltsoa nire bizkarretik gurutzateko.Nire itxura normala berreskuratzen dut eta oso ondo pasatzen dut!
Ezkontza batean janztia ez da garrantzitsuena, baina noizbehinka mozorrotzea oso dibertigarria da!
I.V.
Ez zait batere gustatzen eskontzarik prestaketa asko egin behar ditudalako. Normalean arropa bereziak ipini behar ditugu eta oso arraroa sentitzen naiz arropa horiekin zeren eta egunero ez ditudan inoiz arropa horiek ipintzen.
Ez dut ulertzen zergatik era horrekin jantzi behar dugun. Hobeto izango litzateke arropa normalekin joatea, gainera diru gutxiago gastatuko genuke.
Bi aste barru eskontza bat dut eta ez dut gogorik joateko, baina nire lehengusuarena da eta konpromisu bat da. Oraindik ez dakit zein arroparekin joango naizen, zelako arazoa!
c.p.
Normalean ezkontzetara nahiko dotore joaten naiz, soinekoarekin, takoiekin eta xalarekin hain zuzen ere. Izan ere, ezkontza guztietan, batean izan ezik, emaztegaia zuriz jantzita eta senargaia traje eta gorbatarekin edo esmokinekin joan ziren.
Baina nire lagun bikote batek ezkontza paganoa ospatu zuen. Ez ginen zuriz jantzita joan arren, soineko eta traje kasualak janzten genituen. Nahiz eta senar-emaztegaiek ez ziguten esan nola jantzi behar genuen edota nola izango zen ezkontza, ez genuen arazorik arropa janzteko, lagunok bat baikentozen, alegia, neskok soineko arinak eta mutilek harizko alkandorak janzten genituen.
Oso polita izan zen zeremonia, baina arraroa. Errioxan ospatu zen ezkontza, Elvillaren herrian zehazki, eta “La Txabola de la Hechicera”ren dolmenen ondoan egin zen zeremonia.
Nire lagunek budismoa praktikatzen dute eta espiritual gidari batek zeremonia eman zuen. Gidariak zoriona eta maitasuna lortzeko izadiaren botereari buruz hitz egin zuen. Izan ere, harri bat, ura botila bat, mahats-mordo bat eta lurra pixka bat oparitu zizkien senar-emaztegaiei zoriona eta maitasuna mantentzeko. Hartza oztopo gainditzeko, ura eta mahatsa gosez ez hiltzeko eta lurra leku batean ondo bizitzeko, hain zuzen ere.
Lagunok harrituta geratu ginen. Batzuoi gustatu zitzaigun ezkontza, eta primeran pasatu ginen baina beste lagun batzuei ez, espiritual gidariak, opariak, eta zeremonia txarto ziruditen. Azkenean dolmenen ondoan egotea, espiritual gida batekin barregarria iruditu zitzaien eta txarto pasatu ziren.
Egia esan oso desberdina izan zela ezkontza eta askotan desberdina ez da guztien gustukoa.
X
Ezkontzak izugarri gustatzen zaizkit, batez ere nire herrikoak! Ezkontzaren momentu inportanteena zeremonia izan arren, festa hobea dela uste dut.
Nire herrian ezkontzak momentu batzuk dauzka:
1.- Aurreko egunean, emaztegaiaren erronda da. Senargaia eta bere lagunak neskaren etxera joaten dira abesteko eta berak gozokiak eta edariak ateratzen ditu.
2.- Ezkontza egunean. Senargaia, amabitxia eta bere familia emaztegaiaren bila joaten dira elizara edo udaletxera joateko. Emaztegaia izango banintz, honetaz lotsa edukiko nuke desfilea bezalakoa baita eta jendea kalera ateratzen baita begiratzeko. Ezkontzaren ondoren gonbit bat dago eta gero janaria eta festa. Ezkonberriak etxera joaten direnean, lagunak "botila eskatzera" joaten dira. Hau da ezkonberriaren etxera joatea gogaitzera. Haiek edariak ateratzen dituzte eta festa jarraitzen du.
3.- Hurrengo egunean "Tornaboda" da, ezkonberriek eta haien senideek berriro festa bat egiten dute.
Ezkontzak inauteriak dira eta inork ez du egoera hau aldatu nahi. Gizonok badakigu ezkontza batera joatekotan traje bat erosi behar dugula, eta gainera trajea ez ezik, gorbata ere. Beraz, nahiz eta arropa hauek gustatzen ez zaizkigun, oso argi eduki behar dugu egun berezi hauetan erabili ezean, lelotzat hartuko gaituztela. Lelokeria bada ere, normalean guztioi inork ez ikusi gabe lekuetatik igarotzea gustatzen zaigu. Horregatik, denok azkenean mozorro hori erosten dugu eta ezkontzez ezkontza mozorroa berea janzten dugula joaten gara.
koldo 3c
Kaixo:
Normalean ezkontzeetan jendea nahiko dotore joaten da,senargaia trajerekin joaten da normalean beltza da eta andregaia soineko zuriarekin joaten da.Gonbidatuak mutilak trajerekin joaten dira eta emakumeak soinekorekin joaten dira.
Ordean Extremaduran ezkontza batean egon nintzenean,jendea ez zegoen dotore.Ia ni
Dotoreagoa zen sernagaia baino.Extremaduran jendea ez da dotorea joaten.jendea edonor modua joaten da,Tabernara joaten direnean bezala garagardo bat hartzera.
Niri Extremaduran ezkontzak ez zaizkit gustazen,eta gainera bigarren eguna veste janaria egiten dute,hijito ezkontza bezala.
jose(gurutzeta)
Argitaratu iruzkina