2013/05/31

ESTO …

Oso argi daukat. Une honetan gauzarik inportanteena eta denok eduki beharko genukeen gauza da, da, da … Baina, zer ote da gauza hori? Zer eduki beharko genuke? Arranopola!!!  Ahaztu egin zait. Gezurra dirudi, baina ez. Ez dut gogoratzen.

Beti izan dut memoria ona, beno zenbakietarako ez; baina beste gauzetarako bai. Hemen aurpegi bat ikusi, munduko beste punta batean aurkitu eta ezagutu egiten nuen. Lagunekin egon eta baten batek galdetu: “inork gogoratzen du …?” Bada, neuk gogoratzen nuen. Baina orain zer? Ozta-ozta gogoratzen dut goizean jandakoa edo koadrilako lagunen bikotekideen izenak. 

Lagunek adina dela diote, familiakoek laneko estresa eta nire nagusiak arreta falta. Hiru hauetatik bat ere ez, eta guztiak batera, nire ustez. Memoria selektiboa daukadala da arrazoia. Orain daukadan adinarekin gogoratu behar ditudan gauza pilo horretatik nahita gogoratzen ditut interesatzen zaizkidan gauzak. Memoria ona dut oraindik, baina nahi dudanerako.

Baduzue memoria onik? Zertarako? Inoiz ahaztu zaizue gauza inportanteren bat? Zer? Kontatu zer pasatu zitzaizuen.

6 iruzkin:

MARISA (Gurutzeta) erabiltzaileak esan du...

Beti memoria ona eduki dut: telefonoren zenbakietarako, helbidetarako, aurpegietarako, eginkizunetarako, urtebetetzeen datetarako… Inoiz ez dut agendarik edo zerrendarik behar izan gauzak gogoratzeko baina duela denbora gutxi zerbait arraroa gertatzen naiz, telefono batera itsatsita bizi behar baitut. Edozein gauza ahazten zaidanez, telefonoan dena apuntatzen dut eta alarmak esker egin behar dudana gogoratzen dut. Alde batetik, telefonoak asko laguntzen nau baina beste alde batetik, beste gauza batzuk ahaztea lortu du orain telefonoaren zenbakirik gogoratu ezin baitut!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Normalean memoria ona daukat eta orain arte inoiz ez zait ahaztu zerbait garrantzitsua.
Nohizean behin,izenen bat ahazten zait eta pixka bat txarto pasatzen dut gogoratzea lortu arte baina,momentuz,azkenean beti lortzen dut.
Memoria galtzea oso txarra da eta inoiz ez pasatzea espero dudala.
Izaskun (Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Pentsatzen nuen memoria ona neukala,betidanik bai ikastolan bai unibertsitatean emaitza onak ateratzen nituen.Eskerrak memoria ona neukala ez nuelako asko ikasten.
Baina konturatzen ari naiz orain memoria selektiba dudala, eta gero eta arazo gehiago dauzkagula zenbaki batzuekin.
Ez dut gogoratzen nire emakumearen tailu, ezta urtebetetxeak ere; zer esanik ez gure urteurren apuntatu behar dudala gogoratzeko.
Diot memoria selektiba dela, azkenean zenbakiak direlako, eta nola liteke gauza horiek ez gogoratzea eta bai jakitea zer egin zuen Athletikek Madrilen kontra pasa den urtean!!!!!
Hau da, memoria selektiba!! baina uste dut genetikak duela errua kar kar....
Horregatik barkamena eskatu behar dizuegu.

PD: broma bat da eh .....

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Pentsatzen nuen memoria ona neukala,betidanik bai ikastolan bai unibertsitatean emaitza onak ateratzen nituen.Eskerrak memoria ona neukala ez nuelako asko ikasten.
Baina konturatzen ari naiz orain memoria selektiba dudala, eta gero eta arazo gehiago dauzkagula zenbaki batzuekin.
Ez dut gogoratzen nire emakumearen tailu, ezta urtebetetxeak ere; zer esanik ez gure urteurren apuntatu behar dudala gogoratzeko.
Diot memoria selektiba dela, azkenean zenbakiak direlako, eta nola liteke gauza horiek ez gogoratzea eta bai jakitea zer egin zuen Athletikek Madrilen kontra pasa den urtean!!!!!
Hau da, memoria selektiba!! baina uste dut genetikak duela errua kar kar....
Horregatik barkamena eskatu behar dizuegu.

PD: broma bat da eh .....
alberto631978

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire memoria oso txarra da!Gehienetan mundu paraleloan bizi naiz.Inoiz ez dut arazo larririk eduki baina hori dela eta denbora eta dirua galdu ditut.Denbora, gauza bat ahazten zaidanean berriro itxuli behar izaten dudalako.Dirua, euritakoak, poltsak,arropak galdu ditudalako.Ziur nago nire seme alabak,laster "ama" esaten ikasi zutela badaezpada leku batean ahaztu nituen.
Nire memoriagatik egoera ezberdinak pasatu nituen,batzuk dibertigarriak, baina beste batzuek lotsagarriak.Nire istoriorik famatuena hau da.Nire semeari zigortzeko Nintendo kendu nion eta esan nion bi asterako gordeko nuela.Baina ahaztu zitzaidan non utzi nuen eta ia urte geroago berria erosi behar izan nion non zegoen ez gogoratzeagatik erruduna sentitzen nintzelako .Azkenean, garbiketa orokorrean zaharra agertu zen.
Geroztik nire seme-alabak gauza bat kentzen diodanean,beti esaten dute onartzen dutela zigorra, baina egin baino lehen non gorde dudan esatea!!
Nire defentsan esan behar dut niretzat garrantsitsua dena ez zaidala ahazten.Gai honi buruz liburu bat idatz nezake.Hori egingo banu eskainiko nieke ahaztu zaizkidan denentzat!!
I.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Alde batetik memoria ona daukat gauza batzuetan, adibidez zenbakiekin baina denborarekin gero eta gehiago ahazten zaizkit gauzak.
Batzuetan zerbait pentsatzen nago eta gainera ikasita baina ezin dut gogoratzen gauza horiek momentu horietan.
ikusita badaukat zerbait asko kostatzen zait ahaztea. Uste dut memoria selektiboa dela
Beste aldetik ez zait kostatzen gauza bat ahaztea nahi badut,
Nire ustez ona da, horrela gauza txarrak kendu ahal dituzu zure memoriaz.
Helduen pertsonen artean modan dago memoria trebatzea etorkizunean ez galtzeko memoria eta liburu bat irakurtzea oso ona da ere.
Oro har telefonoz ipini ditut gauza garrantzitsuenak gauzak ez ahazteko.
Y.G.