2013/05/03

JAIZ JAI

Sheila, Amaia eta Onelia ikasleek egindako sarrera.

Udan, asteburu guztietan herri bakoitzean jaiak daude. Batzuetan zaila da erabakitzen nora joan. Gainera, egunkarian jai inportanteenak baino ez dira ateratzen.

Jendea lehen Gasteizera joaten zen, gero Iruñera eta azkenean Bilbora. Hauek ziren, txirrindularitzan bezala, “Hiru handiak”. Gaur egun hau ez da pasatzen, bakoitza bere herrian geratzen da diru gutxi dagoelako.

Jaietako programazioak jende guztiarentzako gauzak dauzka, umeentzat, gazteentzat eta helduentzat. Niri gehien gustatzen zaidana janari lehiaketak dira. Hori egunez. Gauez kontzertuetara joatea gustatzen zait. Aukera onena da. Egon ahal zara edaten, musika entzuten era gero zure lagunekin parrandaz.

Zuek zer egiten duzue jaietan? Lehiaketetan parte hartzen duzue? Zer nahiago duzue, jai txikiak edo handiak?

8 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Momentu honetan, nire jaiak zeharo desberdinak dira. Lehen, Santurtzin bizi nintzenean egun osoa edo, hobeto esanda, aste osoa, parrandaz nengoen, bai goizez baita gauez ere. Batzuetan ez nekien ea gauez edo goizez zen, baina hori ez zen garrantzitsua.
Orain, ordea, nire emaztearekin eta alabekin joaten naiz eta beste gauza batzuk bilatzen ditut. Gainera, lasaitasuna eta gune zabalak oso inportanteak dira alabekin egoteko .
Pailasoak eta horrelako gauzak ez daude hain txarto zerbait edaten eta jaten eta lagun batzuekin zure ondoan.
EDU

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Udako jaiak hoberenak dira,gutxienez niretzat.
Neguan beti tabernetan egon behar gara, jende askorekin eta ia leku gabe, udako jaietan alderantziz txoznak kalean daudenez hobeto daude lagunekin egoteko, hitz egiteko, dantzatzeko, edateko...
Bilboko aste nagusia gehien gustatzen zaidana da, oporretan nagoenez gauero joaten gara, normalean txoznetan gaude eta batzuetan kontzertuetara hurbiltzen gara.
Iruñetako jaiak adibidez oso ondo daude, baina jende gehiegi dago horregatik jai txikiak ere oso ondo daude ondo pasatzeko.
Gaur egungo jaiak guztientzako prestatutak daude, horrela guztiak ondo pasa dezakegu
-k-

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bai, nire herrian ere egoera berbera gertatzen da. Gainera, oso txikia denez urtean zehar jende gutxi bizi da baina, jaietan mundu guztia joaten da jaiak ospatzera. Herriak neguan ehun biztanle bakarrik dauka, udan, berriz, hirurehun biztanle bizi dira eta gehienak helduak dira. Nire herriko jaiak abuztuan dira eta denok egun horietan herrira joaten saiatzen gara. Helduak ez ezik gazteak ere joaten gara, ohitura bat baita. Urtero, egun horietan oporrak hartzen saiatzen naiz eta oso desberdinak ez diren arren,nire jaiak kutunak dira, mundu guztia ezaguna delako.
Jaietan, eguna oso goiz hasten da eta bazkaldu aurretik, batzuek janari lehiaketan parte hartzen duten bitartean besteok, poteak hartzen ditugu eta hirurak aldera, denok herriko plazan elkarrekin bazkaltzen dugu.
Nire herrian murrizketak ere nabaritzen dira krisiagatik. Horregatik, gero eta gauza gutxiago antolatzen da. Gaur egunean ez dago kontzerturik, berbena bat baizik. Berbenaren ostean tabernan egoten gara eta noski! Taberna bat bakarrik dagoenez denok leku berean egoten gara gaupasa egiten eta urtearen arabera, gure txokoan ere afariak antolatzen ditugu.
Txikietatik egun horietan herrira joaten naiz, neguan, ordea, ez zait gustatzen herrira joatea, jende gutxi baitago. Agian, ez dira jaiarik onenak baina, uste dut garrantzitsuena jendea dela eta lagunen artean egoten bazara, beti ondo pasatuko duzu, berdin da lekua!
Nuria b1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Orain nire jaiak oso desberdinak dira, baina oraingoak ere gustatatzen zaizkit.
Seme-alabak jaio zirenetik, jaiak lasaiagoak dira eta umeentzako ekintzetara joaten gara: paiasoak, umeentzako jolasak, eta abar.
Lehenago etxera itzultzea ez zait gustatzen, betidanik gauez kaletik ibiltzea nahiago dut. Batzuetan, salbuespenaren bat egiten dugu.
Lorena

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Barakaldoko jaietan ez ditut gauza asko egiten.Txosnetako musika gustatzen ez zaidanez berehala aspertzen naiz.Orain nire ilobekin barraketara joaten naiz.Fanfarria eta alardea ikusten ditut nire familia eta lagunak parte hartu dutelako.Ez dakit zergatik, baina jai hauek ez zaizkit gustatzen.
Hala ere, San Bizenteko eta Zuazo-Arteagabeitiako jaietan oso ondo pasatzen dut.Nire taldeak tortilla eta indaben lehiaketan parte hartzen dugu.Inoiz ez dugu irabazi baina lehiaketa amaitu ondoren jateko elkartzen gara.Gau batean helduok irteten gara, nahiz eta uste dudan musika Barakaldoko jaietakoa bezalakoa dela,ez daukat presarik etxera joateko.
Dena den,jai guztietan egoera desberdina eta berezia gertatzen zait.Hau da, orain dela urte batzuk nire seme-alaba gurekin joaten ziren eta azken urtetan haiekin zurito bat hartzeko edo elkar agurtzeko elkartzen gara.Zein azkar pasatzen den!
I.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Urtero festaren zain egoten naiz. Normalena ezin dut lehiaketa guztietan parte artu lotan geratzen naizelako baina asko guztatzen zait tortilla lehiaketa.
Urtero parte hartzen dugu baina desastre utza garenez uste dut urteak pasa eta gero eta osagai gehiago fatatzen zaigula.Nahiz eta helduago izan gure orimen gutzira joaten da agian parrandaz joatea uzten badugu hobeto aterako zitzaizkiguke tortila.
Espero dut urte honetan tortila lehiaketa irabaztea.

Iratxe

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bi hilabete barru Barakaldoko jaiak izango dira eta nik, Barakaldarra izanez, oso argi daukat Barakaldoko jaiak munduko jairik onenetariko bat direla. Beraz, osasun ona badaukat, egunero txosnetara joango naiz nire adiskideekin egoteko. Baina, ez ezazue pentsa mozkorra naizen. Txosnetako programazioa oso zabala da eta egunero zerbait dago egiteko, hain artean, kontzertuak, lehiaketak, antzerkia, …
Horregatik, Barakaldarra ez bazarete, eta nire jaiak ezagutzen ez badituzu, gauza baino ez duzu jakin behar: “Barakaldoko jaiak onenak dira”. Beraz, nik zuek joan zaitezten nahi dut nire herria ondo ezagutzera eta horrela Barakaldoko irudia hobetuko da.
koldo 3c

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri jai txikiak baita handiak ere asko gustatzen zaizkit. Lehen nerabea nintzenean jai txikietara joan nahiago izaten nintzen. Sarritan kontzertu ospetsuetara edo ekintza berezietara sardina edo txokolatea jatera besteak beste, joaten ginen. Gertaera horietara jende piloa joaten zen, horregatik tabernak eta kaleak jendez beteta zeuden. Herri txikietan ez zegoenez hainbeste jende koadrilak eta biok jai txikietara joan nahiago genuen. Azkenean, jaietan gehien gustatzen zitzaigun egitea poteatzea izan zen, eta edariak eta leku bestetik bestera joateko orduan jende gutxiago egotea nahiago genuen.
Orain nire egora desberdina da. Alaba txiki bat daukat, bi urte besterik ez ditu, eta, jai handietan haurrentzako ekintza gehiago dago, beraz, Bilboko edo Barakaldoko jaietara joan nahiago dugu. Izan ere, iaz Bilboko jaietan egoten ginen, eta erriberan txikigune bat ipini zuten. Zer ondo pasatu zuen alabak margotzen eta jolasten! Gainera pailazoak, buruhandiak baita erraldoiak ere ikusten genituen. Nahiz eta hasieran alabak beldur ematen zioten, gero primeran pasatu zuen ikusten.
Horregatik urte honetan ere jai handietara berriro joango gara. Eta espero dugu berriro primeran pasatzea.
X