2014/03/28

BESTE BOTEREA

Zer behar du pertsona batek boterea izateko? Askotan egin diot galdera hori neure buruari, baina oraindik ez dut erantzun egokiena aurkitu, hobeto esanda, oraindik ez dut erantzunik aurkitu.

Garai batean uste nuen edozein arlotako boterera heltzen zirenek bazutela berezko zerbait, boterea ez genuenok ez genuena. Pertsona batek herrialde baten ardura bere gain izatea gutxi batzuek har zezaketen ardura iruditzen zitzaidan, baita gutxi horiek Jainkoak bedeinkatuta zeudela ere.

Gogoan dut txikitako koadrilan, ume mokoak ginela, denok ginela iritzi berekoak. Inozo halakoak! Zenbat aldiz esaten genion elkarri zein zaila izan behar zen herrialde baten ordezkari izatea, zenbat lan emango zuen horrek, zenbat burukomin. Baina, egia esan, pertsona horiek irratian edo telebistan agertzen ziren bakoitzean etxekoen komentarioek erabat harritzen gintuzten. Beren komentarioak ez baitzetozen bat guk irudikatzen genuenarekin.

Esan gabe doa denborak etxekoei eman diela arrazoia eta garai batean heroitzat genituenak egun gu bezalako gizasemeak direla konturatu garela. Kargu horretan aritzeko ez da ezer berezirik behar, kargu horri dagokion lana ondo betetzeko bai, ordea.

Zer behar da herri baten boterera heltzeko? Zer ezaugarri eduki behar ditu lider batek? Zer iritzi daukazue egungo liderrez?

8 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Urteekin liderrak aldatzen doaz. Lehen liderrak erlijozkoak ziren. Beti herri batean gehien boterea zeukana apaiza zen. Orain, ordea , hori aldatu da eta nahiz eta oraindik apaizek boterea eduki, beren boterea gutxiago nabaritzen da, beren boterea ezkututa baitago. Egun gehien boterea daukaten politikariak dira, nahi dutena egiten dutelako. Haiek erabakitzen dute zer egin behar dugun besteok eta hori bai boterea edukitzea dela.
Dena den, niri iritziz ez da gauza bera boterea edukitzea eta lider bat izatea. Esate baterako, politikariek boterea daukate. Arauak ipintzen dituzte eta denok arau horiek bete behar ditugu. Baina, ez dut uste liderrak direnik. Behintzat, nire kasuan ez! Beren lana desberdina bada ere, bakarrik lan bat da eta argi dago diruaren truke egiten dutelako. Askoen ustez lan horiek burukomin asko daukate baina, ez nago ados horiekin. Lan guztiek burukomin daukate eta beste lan batzuetan soldatak ez dira hain onak. Beraz arazo horiek soldataren barruan doaz. Gainera, lan hori hain ona ez bada, zergatik guztiek politikari izan nahi dute? Uste dut zerbaitengatik izango dela.
Lider bat izateko izaera oso garrantzitsua da, jendeak izaera hori miretsi behar duelako. Bere izaera berezia ez bada, ez da liderra izango baina, izaera ez ezik ezagutzak ere oso garrantzitsuak dira. Dena den, egungo liderrei buruz hitz egiten dugunean zeintzuk dira gure liderrak? Agian, batzuek pentsatzen dute politikariak direla baina, niri iritziz ez dira liderrak. Beren lana ez dute egiten eta egiten dutena ahalik eta txartoen egiten dute. Hau gutxi balitz bezala, diru gehiegi irabazten dute ezer egin gabe. Hori dela eta boterea eduki arren ez dut uste liderrak direnik. Horrek pentsarazten dit une horretan ez dagoela liderrik..
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argi dago gaur egun gure politiko gehienak ez daudela asko prestatuta. Nire uztez, azken Espainako lehendakariek boterea lortu zuten gezur asko esan zituztelako. Gainera, herriak sinetsi zien eta bere botoak eman zizkien. Zoritxarrez, gero herriak kexatzen du baina berandu da.

Niretzat, lider hobe batek zintzoa, ausarta eta bere ekintzekin kontsekuente izan behar du. Hizkuntzak ere jakin behar ditu beste herriko lehendakariekin edo politikoekin komunikatu ahal duelako. Hala ere, hemen gure gobernu-lehendakariak ez daki ingelesa eta horregatik, beti itzultzaile bat eraman behar du laguntzeko. Pixka bat lotsagarri iruditzen zait.

Betidanik liderrek bakarrik botere nahi izan dute eta gutxiei bere herria inportatu zaie. Baina, azkenean,uste dut bere lekuan egongo bagina, guztiok akats berak egingo genituzkela.

ALBA L.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dakit zergatik izango den baina,pertsona batzuk,txikitatik liderrak dira.Koadrila guztietan beti dago bat eta ume guztiek haiek esaten dutena egiten dute.Pertsona batzuek hainbeste botere edukitzeak harritzen nau.
Nire ustez,liderra izateko ezaugarri berezi batzuk eduki behar dira eta ezaugarri horiek edukitzen dira edo ez,baina haiekin jaiotzen dira.Ezin da ikasi liderra izateko.
Herri baten boterera heltzeko,jende askok botoa emateko,karisma eduki behar da eta boterea heldu eta gero,zintzoak behar izango lirateke ondo gobernatzeko baina,zoritxarrez,orain hori ez da gertatzen eta gehienek aberasteko baino ez dute erabiltzen boterea.
I.G.(Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egun ez dakigu noren esku dagoen boterea. Bai hasieran, esan dazekegu politikariek eta bankariek indar asko daukate baina azken urteotan ikusi ahal izan dugun bezala, banku garrantsitsuak erori dira eta politikariak haustenkude batzuk ondoren desagertu dira. Agian, egiazko boterea dago enpresa handien edo alderdi handien atzean, hua da, irudi handien aztean. "Lobbies" sortzen dituzte, gobernuak uztaltzen dituzte, zaila da pentsatzea betiko familiek beren boterea galdu dutela, esate baterako; Rockerfeller, Morgan, Schiff etabar. Nire iritziz, famili hauek diru mugimendua kontroatzen dute, eta nola ez, boterea.

Botere handiz aparte, zer behar da liberra izateko gure giraztean? Betiko nolakatasunak imajinatzen dut; karisma, kompromisoa, ausardia,... eta askoz gehiago. Ez da erraza liderra izatea eta gero egun guztiak jendeak ikusten zaituenean are zailagoa egiten da. Beraz, uste dut dena dela igarokorra.

G.U.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Herri baten botera heltzeko saltzaile ona izan behar da, liderra izateko idei on bat saldu behar delako.
Saltzaile onenak berritsuak izaten dira, baina hitz egin ez ezik komunikatu eta komentzitu ere behar dituzte.
Hala ere, politikoen artean, behintzat, lehen esan dudanaz aparte gezurrak esaten jakin behar dute, zeren haiek pentsatzen dutena eta jendeak entzun nahi duena askotan berbera ez da izaten. Beraz, segur aski, gezurrak kontatuko dizkizute botoa ematen diezun arte.
Horregatik, egungo liderrek, politikoak izanez gero jendearen artean gero eta kredito gutxiago edukitzen dute, jendea leloa ez baita eta astiro astiro ezagutzen ditu.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Lider azko daude, jende asko mugitzen duen pertsona da eta, baina diferentziatu behar dugu lehengoak oraingotatikoak.

Lehen lider bat izateko, gudak irabazi behar izan dituzu, indarra edukitzea oso garrantsitzua zen; baina orain beste gauzak eskatzen da liderra izateko, karisma eta esaten duena ondo saltzea.

Lider ona izateko, zure helburua ona izan behar da, eta ez du balio dirua irabazteak; horregatik oraindik ez dagoela lider onerik uste dut.

Shei


Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Edozein taldean lider bat dagoela argi dago.Pertsona bat lider izateko,nire ustez,zerbait eduki behar du.Pertsona hauek siurtasun handia daukate eta hori da daukaten bereziena.Hitz egiten dutenean besteok aho zabalik geratzen gara siurtasun handiaz hitz egiten bait dute.
Gaur egun politikoek lider izan nahi dute baina ez dute batere lortzen.Ez dira sinesgarriak eta hori nabaritzen da.Nik,politikari buruz ez dakit ia ezer baina nabaritzen dut politikari batek karisma duen ala ez.Adibidez,orain dela gutxi Adolfo Suarez hil da eta beraren bideoak ikusterakoan konturatu naiz lider bat izan zela.Eta honekin ez dut esan nahi gustatzen edo ez gustatzen zaidala baizik eta pertsonalitate handia zeukala.
Amaia.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egungo gizartean, boterera heltzeko ez duzu ezer berezirik behar, ukondorik eta dirurik izan ezik. Triste-tristea da, baina egia ere ba da. Orain edozein memelo kargu edo lana ona eta garrantzitsua du, lagunak ez dakit non dauzkalako. Eta txarrena da hori aitorzea berdin zaiela. Aldrebes, oso harro daude honekin, baita esateaz harro dabiltza ere.
Beste garaitan, lider bati adimena, ohorea eta zintzotasuna eskatu zion. Oraintxe bertan balio etikoaz burla egiten dute agintariek. Beraien soldata kobratzen duten bitartean eta bere poltrona mantenzen ahal duten bitartean, berdin zaie jendea sufritzen ari den ala ez. Eta beti arazoak besteen erruaz dira. Ez dira bihozberak. Batzuetan galdetzen diot neure buruari nola bizi ahal diren hain lasaiak izaten. Nik lotsa edukiko dut. Egia esatea, auzo-lotsa ematen dit.

Atalía.