Baina, nirekin bat egingo duzue nahiko astuna dela kate guztietan egunero
saio berberak ikustea. Sukaldaritza modernoa, betikoa, postreak … janari
kontuetan ezer ez dakienari amaitu zaizkio sukaldean ez aritzeko aitzakiak.
Gainera, hau gutxi balitz bezala, orain arte film amerikarretan bakarrik
ikusten genituen tarta eta galleta zatar horiek egitea ere modan jarri da.
Kioskoetan, supermerkatuetan, liburu-dendetan …
liburuak, osagaiak, errezetak … aurki daitezke; ikastaroak ere egin
daitezke nahiko “horteratxoak diren tarta horiek egiteko.
Ez dakit zuek, baina, nik ez daukat honenbeste denbora sukaldean aritzeko eta
, egia esan, nahiago ditut amaren errezetak, sinpleagoak ez ezik osasuntsuagoak
ere baiteritzet. Ala ez da egia?
8 iruzkin:
Nire ustez,modak dira.Dena den,jende askoren ustez,janaria prestatzea ez da beharra zaletasuna baizik eta asko gozatzen dute janaria prestatuz.
Baina,egia da.Orain,hamaika sukaldaritzako luburu daude,dendetan tresna piloa saltzen dituzte janaria prestatzeko eta sukaldaritzako saioak gehiegi dira.
Nik ez ditut ikusten,baina jendeari gustatzen bazaizkio,behintzat,ikusiz zerbait ikasi ahal da eta esan dudanez,modak dira.Jendea nekatuko da eta denboraz ez dira hainbeste saio egongo.
Baina,telebistan beti egon da sukaldaritza saioaren bat.Gaztea nintzenean "Con las manos en la masa"ematen zuten eta niri gustatzen zitzaidan,segur aski bakarra zelako.
I.G.(Gurutzeta)
Aspaldiko etxekoandreek gaurko sukaldaritza ikusiko balute, zoro gaudela pentsatuko lukete. Ez dago ukatzerik sukaldaritza modan dagoela eta hori bai kalean bai telebistan nabaritzen da. Egun, jendeak sukaldaritzari buruz hitz egiten du eta kate guztietan horri buruz saio asko dago. Gehienetan oso errezeta zailak dira eta denbora luzeago beharrezkoa da errezeta horiek egiteko. Nire kasuan, ez ditut errezeta horiek egiten baina, errezetak egin ez arren, saio horiek ikustea gustatzen zait, entretenigarriak direlako. Dena den, kate guztietan saio horiek ipintzeari gehiegi deritzot, oso saio antzekoak baitira.
Egia da lehen sukaldariek ez zeukaten hainbeste onarpen. Egun, ordea, sukaldari batzuk ospetsuak dira eta beren jatetxeak are ospetsuagoak dira. Jendeak jatetxe horietara joan nahi du jatera eta askotan, denbora luze itxaron behar da han jateko, jende asko joaten da eta. Sukaldariek sariak jasotzen dituzte eta bezeroei hori gustatzen zaie. Nire iritziz, janari horren atzean lan asko dago eta merezimendu dauka. Horregatik, jatetxe mota horiek gustatzen zaizkit. Argi dago jatetxe mota horiek egun berezi batentzako direlako, batez ere garesti-garestiak direlako. Baina, noizean behin jatetxe horietara joateari ondo deritzot. Nahiz eta garestiak izan, beren platerrak desberdinak dira eta janari mota hori dastatzea gustatzen zait, etxean janari zeharo desberdina jaten baitut.
Dena den, askotan gehiegi da. Orain tarta horteratxo horiek modan daude. Tarta horiek eta betikoak berdinak dira baina, orain apaindura eta kolore gehiago dauzkate. Horregatik, tarta horiek berdin didate. Tarta horiek jan ahal ditut baina, inoiz ez nintzateke leku batera joango tarta horiek jatera.
Nuria
Sukaldariari buruzko liburuek eta saioek zerbait erosteko balio dute; beti janaria prestatzeko zerbait ekartzen dutelako. Eta gainera, gauza arraroak dira eta segurazki inoiz ez dituzu erabiliko.
Orain modan dago postre saioak, baina ez edozein postre, zailena baizik; nire lagunek ikusten dituzte, baina inoiz ez dute postrerik egin. Ezta magdalena errazena ere. Saio horiek atzertzeko dira, ikusteko eta kito.
Argiñano egiten duenak, zerbaiteko balio du, baina hala ere, osagai gehiegi erabiltzen du, guztiok egiteko. Gure etxean janari errazagoa egiten dugu, denbora ez daukagulako; eta edukiko bagenu, ez litzateke janaria prestatzeko izango.
Shei
(Txirrin)
Janaria prestatzea oso gutxi dakit beti nire amak edo nire aitak egiten dutelako. Nik bakarrik afaria prestatzen dut eta gauza simpleak dira, adibidez: tortilla frantsesa edo arrautza frijitua. Ez naiz konplikatzen. Nahiz eta ez jakin, ondo jatea gustatzen zait eta asteburuetan nire aitak beti janari berezia ipintzen dut.
Nire gurasoak oporretara joaten direnean, ez daukat beste erremediorik janaria prestatzea. Normalean pasta, arroz edo entsaladak egiten ditut errazagoa delako. Azkenean beti berdina jaten dut baina ez dakit beste gauza egitea. Gainera, batzuetan nire aiton-amonaren etxera joaten naiz jateko. Denok gauza bera pentsatzen dugu: amonaren janaria ukitu berezi bat dauka.
ALBA L.
Egia da azken denboraldi honetan sukaldaritza modan jarri dela. Telebistan sukaldaritzari buruzko hainbat saio aurki ditzakegu baina, nire ustez, "chef" arteen lehiaketak izan dira moda hau gehien sustatu dituztenak. Ni neu nahiko aspertuta nago telebistako kate guztietan horrelako saioak behin eta beriro aurkitzeaz. Gainera, sukaldaritza lehiaketa horiekin ikusleok ez dugu ezer ikasten. Egia da beste sukaldaritza saio mota batzuk erabilgarriagoak direla baina, hala ere, gehiegi direla pentsatzen dut eta egia esan, jada ez ditut sukaldaritzarekin erlazionatutako inolako saiorik ikusten, ase naizelako.
Aitortu behar dut ez naizela sukaldaritza zalea. Nire etxean nire mutil-laguna da janaria prestatzen duena, eta normalean ez ditu janari moderno edo arrarorik egiten gustatzen ez zaizkigulako. Bestalde, orain modan jarri diren postreak eta gozokiak asko gustatzen zaizkit, gozozale hutsa naizelako, baina ez dut inoiz bat ere ez egin, nire denbora librean ez daukadalako gogorik horrelako gauzetan aritzeko.
Dena dela, lehen esan dudan bezala, oro har, nahiago dut amaren eta amonaren betiko errezetak eta artikuluaren idazlearekin ados nago. Nire ustez, errezeta hauek sinpleagoak eta osasuntsuagoak izateaz gain, haien zaporea ere hobea da.
Ixone G.
Asko gustatzen zait ondo jatea baina kontrakoa, ez naiz oso on sukaldaria . Normalean plato bat egin nahi badut beti agertzen dira araso bedinak, zenbat denbora egon behar dira suan konponenteak edo kantitak, gatz eta abar...
Nire kasuan iaz erosi nuen sukaldeko robot bat eta eosi robat hau eta gero ez daukat arazorik, robotak oso janari gose prestatzen du: patata tortilla, okela, pastak, arrozak eta postreak..
J.C Boga
Egia da, azken urteotan hainbat sukaldariko saio telebistan agertzen dira eta sukaldariak modan daude. Bestalde, telebistako sukaldariek denetariko iritzia daukate, politika, kultura, ...etabar erreferente bihurtu dira. Argi dago, gure herrialdean sukaldea ia ia errelijioi baten modukoa da eta beti sentimendu berezi bat izan dugu sukaldearekin. Bakailao, txipiroiak eta beste porduktuak gure kulturren zati bat dira eta harro egon behar dugu. Antza denez, sentimendu honek ez du Euskadin bakarrik ematen, beste lekutan ere handitu da, adibidez, Gordon Ramsey-ek edo Jamie Oliver-ek saio bat daukate arraskata handiarekin eta hori Britain Handikoa direnik. Nik uste dut sakaldea kultura dela eta ondo deritzot jendeak kozinatzen ikasteari eta penagarria izango litzateke gure beti-betiko platerrak galtzea. Hala ere, ezken urte hauetan gertatutakoa pizka bat neurriz gainekoa dela iruditzen zait.
G.U.
Orain dela urte batzuk telebistan sukaldaritza saioak ateratzen hasi zirenean, jendeak programa horiek, telebistan ateratzeko, hain onak ez zirela esaten zuen berritasunak zirelako eta jendeari gauza berriak ez zitzaizkion gustatzen.
Gaur egunean telebista-kate gustiek sukaldaritza saioa daukate, gainera kate batzuk egun osa bitartean, saio horiek ematen, egon ahal dira. Kate hauek publiko asko edukiko dute, bestela ez leudeke; telebista ez dago lagunak egiteko dirua irabazteko baizik.
Telebistan sukaldaritza-errezetak ateratzen dira ez ezik, aldiskarietan eta egunkarietan ere. Gaurko prentsan errezetak atera ezean, badirudi zerbait falta dela.
Jendeak bere etxean sukaldaritza-liburuak edukitzen ditu eta janaria prestatzen jakin gabe ere, egunero sukaldaritzari buruz jasotzen duen informazioa nahiko izaten da profesionala izateko.
Nahiz eta kalean profesinala asko jakin gabe dagoen, herrialde honetan munduko sukaldari onenak dauzkagu eta hori zerbaiteagatik izango da.
Iñaki Gurutzeta.
Argitaratu iruzkina