Ez nago kezkatuta eta are gutxiago obsesionatuta, baina
ez dago modurik soberan ditudan kiloak gainetik kentzeko. Egia esanda, ez dut
ezer berezirik egiten, behin modaz pasatako Addidas markako txandala jantzi eta
egunkaria erostera korrika joan nintzen; beste behin mirarizko dieta bat egin
nuen astebetez, ehun gramo argaldu eta gero kilo bat eta erdi berreskuratu nuen
dieta utzi nuenean; alkoholik gabeko edabe horiek ere probatu ditut, alkoholak
loditzen duela, bai zera!
Orain, udaren atarian gaudenean, ez dakit zer egin Decathlonera
joan eta beste txandal bat erosi, alkatxofaren dieta egin ala ura baino ez
edan. Ziur aski, taila handiko praka motzak jantzi, alkatxofak laguntzeko
urdaiazpiko ona prestatu eta promozioan dagoen garagardo kupel hotza erosiko
dut laster uda datorrela ospatzeko.
Ados zaudete nire lagunak dioenarekin? Zer edo zer egin/egiten
duzue kiloak galtzeko? Zer da onena argaltzeko? Zergatik?
7 iruzkin:
Udan sartzen ari gara eta eguraldi onarekin kiloak kendu nahi ditugu itxura hobea izateko. Hala ere, ez dago mirarik eta urtearen zehar egin ditugun gehiegizkoak ordaindu behar dira. Bestalde, kiloak kentzea gero eta gehiago kostatzen da, hogei urterekin aste batean forma berrezkuratzen duzu eta denetarik jan ahal duzu baina heldutasunez, aldapa hasten da, edo hori esaten dute. Zintzo izateko, dietari buruz hitz egiten ari naiz eta ez dut inoiz dietarik egin, beti kirolak praktikatu dut eta nahi izan dudana jan dut. Horregatik, ez dakit zer esan dezakedan baina susmo dut gogorra izango litzaketela bizitza osoa pasatzea dieta bat egiten.
G.U.
Lehen gauza esan behar dudana da, ni ez nagoela adoz textuarekin. Nire kasuan, txikia nintzenean oso lodia nintzen eta urteen zehar kiloak galdu nituen. Lanean hasi nintzenean eta janaria hobetu nuenean,hasi nintzen argaltzera. Nahiz eta oso lodia izan,oso azkar galdu nituen kiloak. lau urtetan hogei kilo galdu nituen.Ezkondu nintzenean beste hogei kilo galdu nituen eta orainhirurogei kilotan nago. Hau da nire aholkua : Inoiz ez duzu etxean geldi egonbehar eta dieta egin nahi baduzu,kukurutxorena onena da.
Iñaki.I
Nik uste dut oso inportantea dela ondo jatea. Adibidez, arraina, okela, babarrunak eta abar... Beste gauza inpotantea da kirol egitea, baina oso gustxi, adibidez paseatzea edo lanera oinez joatea eta abar. Agian kilo go ez duzu edukiko. Nire kasuan duela urte asko hasi nuen oinez lanera joatea, bakarri kilometro eta herdi da nire etxetik baina nire pesu ondo kontrolatuta dago.
J. C boga
Normalean hori gertatzen da;zenbat eta urte gehiago eduki,orduan eta kilo gehiago hartzen dugu.
Baina,miraririk ez dagoenez,pisua kontrolatu nahi badugu,kirola egin behar dugu edo janari osasuntsua jan behar dugu.
Gero zorioneko batzuk ere badaude eta janari zabor asko jan arren eta egunkaria erostera autoaz joan arren,ez dute ezta kilo bat hartzen baina,gehienok,kontu pixka bat eduki behar dugu kiloek ez pisatzeko,urteek pisatzen dutenarekin nahikoa da eta.
I.G.(Gurutzeta)
Iraganean gizakiek zahartzaroa heltzen zirenean ezin zuten ehizatu eta ez zeukaten janaririk, horregatik haien gorputzeen koipeko erreserbak haunditzen ziren.
Gaur egun, ez dugu ehizatu behar janaria lortzeko, gure ADNa, hala ere, ez da aldatu eta gure koipeek haunditzen jarraitzen dute.
Nire amak, beti esaten zidan, ez loditzeko, postreko plater batean jan behar izaten nuela, amaitu eta gero ibilaldi txiki bat egin behar izaten nuela.
Orain dela urte batzuk, telebistako iragarki batek esan zuen urteek ez dutela pisatzen, kiloek pisatzen dutela.
Iñigo M.
Urtero uda heltzen denean, gazteriak kezka berbera edukitzen du, iazko bainujantzia ondo geratuz gero ala ez.
Nahiz eta batzuentzat lelokeria izan ahal den, gazteentzat arazo handia izaten da bainujantzia jartzen saiatu orduko jartzea ezinezkoa dela konturatzen direlako. Orduan presak sartzen dira eta urtebete bitartean egin ez dutena egun batzuetan egin nahi dutena.
Nire kasuan bainujantziarekin ez dut arazorik edukitzen ez bainaiz joaten hondartzara eta horregatik kilo batzuk gehiago edukitzea ez da arazorik izaten.
Jendeak, kiloak galtzeko, gauza asko egiten du, mirarizko dieta egiten ez duena gimnasio batera joaten da, baina bata bestea adina zigorra bezalakoa izaten da eta jendeak hasi bezain pronto uzten du. Kirola egiten duena neka-neka amaitzen baita eta mirarizko dieta egiten duena gose handia izaten delako.
Nire ustez, apur bat gogorra bada ere, gorputzean ez edukitzeko gizenik ur asko edatea eta barazkia eta fruta jatea onena da.
Batzuek esaten dute plater txiki batean jaten baduzu jan ahal duzula nahi duzuna eta arrazoia eduki ahal dute, baina egia esateko loditzen ez dena platerrean geratzen dena izaten da.
Iñaki Gurutzeta.
Orain dela urte batzuk uda hasi baino lehen, beti gimnasiora joaten nintzen. Normalean hasten nintzen Gabonak bukatzen zirenean. Betidanik denetik jatea gustatu zait, barazkiak, pasta, arroza, fruta… baina gozoiak eta hanburgesak edo pizzak ere bai. Nire trukua aste osoan ondo eta osasungarria jatea da eta gero asteburuetan kapritxo batzuk dauzkat. Adibidez, larunbatean kanpora joaten naiz afaltzera eta normalean ez da afari oso osansungarria.
Orain, berriz, ez naiz gimnasiora joaten denbora gutxi daukadalako, baina gauero hogeita hamar minutu korrika egiten dut bidegorritik. Azkenean, ondo jatea oso garrantzitsua da baina jende askori kirola edo ariketa egitea ahaztu zaio.
Amaitzeko, nik inoiz ez dut egin dietarik. Uste dut oso kaltegarriak direla osasunarentzat. Argalatzeko hobeto da kirola egitea eta denetik jatea.
ALBA L.
Argitaratu iruzkina