2014/05/16

LARUNBATEAN MUNDIALA BEC-en‏

BEC-en abuztuan eta irailean egingo dena MUNDIALA izango da, saskibaloiko MUNDIALA; baina larunbat honetakoa ere bada MUNDIALA, zuentzat  MUNDIALA, bueno, guretzat.

Larunbatekoa zuetako askorentzat final bat da eta finalak irabazi egin behar dira, berdin da nola, irabazi egin behar dira. Denbora pasa ostean bakarrik irabazleak gogoratzen ditugu. Galtzaileak garaipenerako bidean geratzen direnak dira. Heltzeak eta ez irabazteak ez du ezertarako balio izango.

Baloia saskiratzeko unea heldu zaizue. Atzean azken hilabeteotan egindako lan gogorra dago (gogorra kasu guztietan, ez dakigu …). Puntu batekoa, bi puntukoa edo hirukoa, igual dio. Baloia sartu saskian eta aurrera. 

Ezer gutxi daukagu zuei esateko trantze honetan, esan beharreko guztia esanda dago. Orain zuen txanda da. Baina, baloia eskuetan duzuenean, begiratu saskira eta FEDEA izan. Federik gabe ez dago sartzerik.


Oharra: aste honetako sarreran nola egin duzuen azterketa, zer-nolako esperientzia izan den eta azterketari buruz zer iritzi duzuen kontatu behar duzue. Azterketa egin ez duzuenok azterketen inguruan eman zuen iritzia.

9 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez,azterketa ez zen oso zaila,horregatik,fede pixka bat daukat baina,ez dakit horrekin nahikoa izango den.
Dena den,larunbatekoa finalaurrekoa izan zen.Gainditzen badugu,ahozkoa egin behar izango dugu eta hori bai finala dela baina,honaino iristea ez dago batere txarto.
Gainditzea espero dut baina,lortu ez badut,ez dago dena galduta,"lehiaketa"hau urrian amaituko da eta.
I.G.(Gurutetza)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ziur aski guztiak bezalako, larunbatean oso urduri nengoen azterketara sartu baino lehen. Nahiz eta lehen behin BEC-en egon HABE 1 azterketa egiteko, urduri ipini nintzen azterketa oso garrantzitsua delako. Gainera, nire uztez, idazmena eta ahozko proba zailagoak dira.

Hala ere, larunbatean egin nuen azterketa ez zen hain zaila. Gaiak sinpleak ziren eta gehienek hori buruz hitz egin ahal izan zuten. Uste dut gainditu dudala. Baina oraindik ez da bukatzen, ahozko proba falta da eta beldur asko ematen dit. Bukatzeko gogoa daukat eta bi hilabete barru HABE 2 edukitzea espero dut.

Alba L.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Denok azterketa ondo egiteko gogoa geneukan eta normala da pixka bat urduri jartzea. Norbaitek asko jokatzen zuen, lanpostu bat adibidez, eta beste batek bakarrik euskara jakin nahi zuen baina azkenean guztiok esfortzu bat egin dugu eta gainditzea sari onenea izango litzateke. Bai, jakitun naiz ahozko proba egin beharrean dagoela baina urrats handi bat da idazlana pasatzea. Azterketari dagokiona, gaiak zeharo arrunt izan ziren, nik neuk txakurrei buruz idatzi nuen eta klasean bezala egiten saiatu nintzen. Nahiz eta nahi nuen bezain ondo ez egin, uste dut probabilitate asko ditudala proba gainditzeko, orduan, orain itxaron bakarrik geratzen gara eta sorte on guztiei.

G.U.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esan, nahiko lasai joan nintzen azterketara, baina heltzean eta hainbeste jende ikustean, pixka bat urduri jarri nintzen. Nire lehenengo aldiz zen BEC-en eta hura ikusteak harritu ninduen. Ez dakit zenbat mahai, ez dakit zenbat aulki, ez dakit zenbat jende,... Harritzekoa!

Begiratu nuen momentu batean ea norbait ezaguna ikusten nuen, baina ez nuen inor ikusi. Beraz, nire lekua bilatu nuen eta eseri nintzen azterketa hasten itxaroten.

Lehenengo gai ikusi nuenean, argi neukan gai hori aukeratuko nukeela, baina bigarrena ere gainetik irakurri nuen, badaezpada. Azkenean lehenengoa aukeratu nuen hobeto egingo nukeela uste nuelako, nahiz eta bigarrena ere oso gai arrunta izan.

Beno, ez dakit zer gertatuko den baina, behintzat, badaukat lehenengo esperientzia. Hala ere, gainditzea espero dut, noski.

V. Vera

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Tik, tak, tik tak, markagailu elektronikoan zenbaki gorriak pasatzen ari ziren. Dena prest zegoen BEC Arenan, minutu gutxi falta ziren eta entrenatzaileak azken hitzak esan nahi zizkigun, etsaia oso indartsua zela baina gu ondo prestatuta genuela, lasai eta ondo jokatu behar genuela esan zigun. Bat, bi, hiru, Bilbo.

Momentu hartan ahots bat entzun genuen, zuen azterketak hasi ahal zenituztela esan zigun, partidu hasi zen, lehenengo minutuak tanteatzeko ziren baina etsaia baino hobea zen, ez nekien zer egin behar nuen, zalantza asko neuzkan eta berriro ahotsa entzun nuen, hamar minutu falta zela esan zigun.....

Eta emaitza? Emaitza nire laguna, emaitza haizean dago.

Iñigo M.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Azterketak egitea gustatzen zaidala esango banu gezurra litzateke, zeren ikasleei asko ikasten duten arren, azterketak oso gutxi gustatzen zaizkie.
Azterketetan telebistako lehiaketetan bezala pasatzen da. Etxeko sofan lehiaketak ikusten ditudanean, galdera guztiak jakin ezean, ia guztiak jakiten ditut. Noski, etxeko sofan egoten naizenean ez dudanez presiorik edukitzen nahiko azkar naizela dirudi. Baina telebistan lehiaketa eginez gero aldrebes litzateke.
Orain azterketa egin behar dudanean, lehengo presioa eduki gabe ere, azterketa eguna goizean ohetik altxatzen naizenean, gaixorik egon nahi dut ez joateko azterketa egitera.
Hala ere, pentsatu nahi dut ikasleok kirolariak bezalakoak garela eta garrantzitsuena ez da irabaztea parte hartzea baizik.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Mundiala jokatu ondoren, lehen gauza esan behar dudana da,erreza iruditu zaidala. Nahiz eta urduri egon, azterketa irakurri ondoren, urduritasuna desagertu zen, gaiak nahiko errezak zirelako. Ez dakit nola egin dudan azterketa baina gainditzea espero dut. Ekainaren 12 arte itxaron behar dudanez, gustatuko litzaidake asterketa ahaztu, ez urduritzeko. Momentu honetan garagardo batzuk edatea nahiago dut.
Iñaki.I

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Mundiala jokatu ondoren, lehen gauza esan behar dudana da,erreza iruditu zaidala. Nahiz eta urduri egon, azterketa irakurri ondoren, urduritasuna desagertu zen, gaiak nahiko errezak zirelako. Ez dakit nola egin dudan azterketa baina gainditzea espero dut. Ekainaren 12 arte itxaron behar dudanez, gustatuko litzaidake asterketa ahaztu, ez urduritzeko. Momentu honetan garagardo batzuk edatea nahiago dut.
Iñaki.I

Marisa (Gurutzeta) erabiltzaileak esan du...

Zelako esperientzia den Euskara azterketa! Ez dakit saskibaloi partida bezalakoa den ala ez baina oso gogor unea bai dela uste dut. Edozein azterketetan erabat jokatzen dugu, esaterako, kurtsoa gainditzea, gidabaimena sartzea, perfila lortzea...
Nire kasuan, azterketen garaia bizi izaten dut nire bizitzako azken eguna bezalakoa. Ez da gehiegikeririk, bai eskolan bai institutuan edo unibertsitatean azterketak oso ondo prestatzen zituen lasai egoteko. Baina Euskera azterketa berezia da aldegai batzuek eragiten dutela uste dudalako. Garrantsitzuen bat euskara bizitzea da asko ikasten eta ondo gramatika ezagutzen bada ere, maila ematen duguna hitz egitea dela uste dut.
Dena dela, azterketa egin nuen, lasai egon nintzen eta orain itxarotera.