2014/06/13

EZ GARA HEMENGOAK, BILBOKOAK GARA

Ez dut ondo ulertzen Barakaldo eta Bilbo artean dagoen borroka hori, saskibaloia dela eta. Herri honetan beti berdin gertatzen da. Bat egin behar dugunean elkarrengandik urrunago gaude. Kasu honetan ere elkarrekin lortu ahal duguna aprobetxatu beharrean ari gara diskutitzen non dagoen BEC, Bilbon ala Barakaldon. 

Egia esaten badizuet, bost axola zait Barakaldon edo Bilbon dagoen. Argi daukat Barakaldon dagoela, baina Mundiala Bilbon egingo dela. Ez naiz Bilbotar ahozabal eta harroputz horiek inbadituta inoiz sentitu. Are gehiago, hemendik kanpo nagoenean nongoa naizen galdetzen didanari “la hostia … Bilbokoa” naizela erantzuten diot inguruko jendea edaten ari dena neuk pagatuko dudala esan ostean. 

Kanpoan gaudenean guztiok gara bilbotarrak eta euskaldunak. Euskaraz ideiarik ez, baina etxetik kanpo euskaldun petoak. Ibar-ezkerrean bizi, baina Bilbokoak  gara. Zer handia den Bilbo handia! Horixe da erantzuna Mundiala bada, non izango da ba: Bilbo handian.
Oharra: saskibaloiaz ari gara, baina aurtengo futbol munduko kopa Bilbon ere bada, kasu honetan hiriaren inguruan, Brasilen.

Zer uste duzue eztabaida honetaz? Nongoak zarete kanpoan zaudetenean? Zergatik? 

Oharra: argazkigilea Ana Pi.

6 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esan,eztabaida honetaren erdian nago. Nahiz eta Barakaldon bizi,Bilbon jaio nintzen eta normalean,kanpora joaten naizenean Bilbokoa naizela esatea nahiago dut. Zergatik? Nondik etortzen naizen ulertzea kanpotarrentzat errezagoa delako nire ustez.
Non dagoen Becen ez da inportanteen, Becen egiten dituzten gauzak ondo egon behar dira baizik.
Iñaki.I

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Beno, nik ere ez dut ulertzen eztabaida hau. Normalean, gertaera hauetan garrantzitsuen hiriko izena ipintzen da. Adibidez, Londreseko olimpiadan Londresetik urrun egiten ziren proba batzuk egon ziren. Bestalde, hau ez da bakarrik gertatzen kirolean, aireportu asko ez daude hirian baina bere izena daramate, gogoratzen dut Milan joan nintzenean Bergamoko aireportura heldu ginen, hala ere, agentzian Milan bezala saltzen zuten. Susmo dut honek politikarekin zerikusia duela, boto batzuk irabazteko itxura bat hartzen da eta alkatea herriko defentsorea agertzen da. Hala eta guztiz ere, mundiala etorriko da, diru uzteko du Barakaldon eta eztabaida honen atzean kea bakarrik dago.

G.u.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ez daukat arazo hau, Bilbon jaio nintzen eta hor bizi nintzen ezkondu arte. Barakaldon oso ondo nago baina Bilbokoa naiz eta horkoa sentitzen naiz.

Bilbokoa izatea oso saila da, onena naizela beti demostratu behar dudalako eta gainera erronda guztiak ordaindu behar ditut. Destinu petrala !!

Iñigo M.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kanpoan nagoenean,beti barakaldokoa naizela esaten dut eta ea non dagoen galdetzen badidate,orduan bai,Bilboren ondoan dagoela esaten dut.Ez daukat ezer Bilboren aurka baina,ezkerraldean jaio naiz eta harro nago.
Horregatik, erakustazokaren izena ikusten dudanean,beti pentsatzen dut Barakaldo Exhibition Centre deitu behar izango lukeela,Barakaldon dago eta.San Mamés Bilbon dago eta Bizkaiko zubia Portugaleten dago eta inori bururatzen zaio esatea beste leku batean daudela.
Beraz,nik Barakaldo deitu nahiko nuke baina,onartu behar dut beste gauza batzuk garrantzitsuagoak direla.
I.G.(Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Barakaldoko eta Bilboko jendearen artean beti borroka edukitzen du. Nahiz eta Bizkaiko lantegi handiena haurrak egiteko Barakaldon dagoen, gurasoek bere seme-alaba jaio ondoren Bilboko dela esaten duten eta haurrek hitz egiten ikasi bezain pronto bilbotarrak direla esaten duten.
Kanpotik jendearen artean Bilbokoek fama handia edukitzen duten arren, bilbotarrek fama hori edukitzeko ez dute ezer egiten, normalean kanpotik pertsonek bilbotarrei fama ematen dietenak izaten direlako.
Bilboko garenek ahozabalak edo harroputzak garela ez ditugu esaten guretzat horrela izatea gauza normala delako. Beraz Bilboko ez den jendeak bilbotarra izan nahi du.
Lehen esan dudanez eta lehen esan ez badut orain esango dut, Barakaldoek Bilboko izan nahi ezean beste hiri bat izateko bilatu behar izango lukete. Orain dela urte asko Bilboko mapa mundi egiten zutela eta orain ezin dugu aldatu gure aitite-amamek egiten zuten mapa.
Une honetan bakarmena eskatu nahi dut pintza joan zaidala uste dudalako.
Hala ere, kanpora joaten naizenean euskalduna naizela esaten dut. Normalean beste herrialde batera joaten zarenean, galdetuz gero zure herritasuna esatea errazagoa izaten delako.
Batzuetan arazo batzuk edukitzen ditut pertsona batzuek ez baitakite Euskal Herria non dagoen, baina Bilboko naizela esan orduko ez dago arazorik mundu guztiak badaki Bilbo non dagoen eta.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esan, eztabaida hauek oso arruntak dira hurbil dauden herriren artean, gauza batengatik edo besteagatik.

Hemen etabaidaren arrazoia non dagoen BEC da. Agian Bec Barakaldon egoteagatik barakaldarrak aberatsagoak gara? Ez dut uste. Baina argi dago BEC famatua dela eta badirudi prestigioa ematen diola Barakaldo edo Bilbori.

Hala ere, nire ustez, inportanteena da nork mantentzen duen BEC, gastuak eta guztiz, eta era berean, norentzat dira onurak, izaten badira!

Bestalde, kanpoan nagoenean lehenengoa euskalduna naiz, Barakaldokoa hain zuzen ere. Baina bai, egia da, besteek Barakaldo ezagutzen ez badute, orduan Bilbokoa naiz.

Hala eta guztiz ere, barakaldarrak naiz eta argi daukat BEC Barakaldon dagoela.

V. Vera