2014/06/20

ONDO IBILI

Azken txanpan. Agur esateko unean. Dena hasten da eta dena bukatzen da, bizitzaren legea. Bide luzea izan da elkarrekin egin duguna eta luzea ere bada aurrean duzuena.

Hainbeste desio izan duzuen tituluarekin ez da ezer bukatzen, dena hasten da, baina orain bidea gu gabe egin behar duzue. Urteotan inbertitutako denbora, jarritako ilusioak, egindako esfortzua eta, jakina, gastatutako dirua ezin dira ezer ezean geratu. Orain erabaki behar duzue garai berri honetan zer egingo duzuen euskararekin.

Titulu gabe geratu zaretenok ikasi akatsetatik eta, batez ere, segi ikasten. Zuen bidea luzeagoa eta gogorragoa izango da, baina bakarrik saiatzen direnek lortzen dute. Saiatzen ez denak ez du inoiz lortuko, baina amorerik ematen ez duenak, ziur egon, lortu egingo du, laster ala berandu, baina lortu egingo du.

Bueno, bada, gure aldetik ezer gehiagorik ez. Bagoaz lasai, zarata handirik egin gabe, etorri ginen moduan. Geuk ere ikasi behar dugu akatsetatik eta geuk ere erabaki behar dugu aurrean dugun garai berrian zer egingo dugun.

Plazer handia izan da, benetan.

8 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur goizean nire lana amaitu dut. Ahozko azterketa egin dut Becen. Nahiz eta zaila izan,posibilitateak dauzkala uste dut. Nire gaia "8 apellidos vascos " filmeari buruz izan da. Pelikula adierasten duten topikoei buruz hitz egin behar dut. Gero , bigarren zatian gauzak zailagoak izan dira baina inoiz ez naiz isilduta egon. Orain lasai egoteko momentua da eta eskerrak emateko nire irakasleari bere laguntza emateagatik.
Iñaki.I

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Larunbatean ahozko azterketa egin nuen Barakaldon. Nire gaia zen zer garrantzia euskaldunok kanpoko-itxurari emanten diogun. Eskema normala egin nuen eta nahi nuen guztia esan nuen, horregatik, ondo egin nuela pentsatzen dut. Gero elkarrizketan gu aberatzak ginen eta dirua dohaintza egin behar diogu kausa bati. Gustura egon nintzen nire ikaskidearekin, bera habe-3 prestatzen ari zen eta nahiz eta ni baino gehiago jakin, ondo moldatzen ginen eta itxurazko elkarrizketa atera zen. Ordunan, susmo ona dut eta gaindituko dudala uste dut.

G.U.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez daukat euskarari agur esateko asmorik,gero arte baizik.Nire ustez,zerbait hasten denean amaitu behar da.Emandako denborak ez dauka garrantzirik,garrantzitsuena da amore ez ematea lortu arte.
Ahozko azterketan,nahiz eta oso handiak izan ez,itxaropenen bat daukat baina,gainditzen ez badut,datorren urtean berriro saiatuko naiz.
Eskerrik asko irakasleari eta ikaskideei laguntzagatik.
Zorte on guztioi eta ondo pasa udan!
I.G.(Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik,iaz bezala,pixka bat penarekin amaitzen dut kurtsoa.Aurten pena handiagaorekin beste jende ezagutu izan dudalako (Barakaldoko taldea) eta datorren urtean irakasle desberdin batekin egongo naizelako.
Esan behar dut oso gustura egon naizela bai Gurutzetan bai Barakaldon eta zer esan irakasleari buruz?Berak badaki oso ona dela baina esatea ere ez dago soberan.Beraz,eskerrik asko danori eta zorte on!
Amaia.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

plazerra irakurleona izan da....1000 sker egindakoagatik!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Emaitzak ikusi ondoren oso pozik nagoela esan behar dut azterketa gainditu dudalako. Egingo dudana festa oso berezia izango da nire mundiala irabazi dudalako.
Ondo pasa oporretan
Iñaki.I

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Iepa,
Gaur gauean Habeko Web horrian irrakurri ditut nire emaitzak eta oso posik genatu naiz, azken azteketa aprobatu dut eta!
Aurten bai! lortu dut eta beste motibo bat daukat ondo pasatzeko oporrentan!
Hori dela eta nire bikotekide eta biok gaur gauean jatetxe batera joango gara afaldi on bat jatera!
Mila ezker

J.C Boga

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gai agertzen da ahozko proban, horregatik, oso ondo.

G.U.