2014/11/14

GURE LEHENENGO ORGIA

Haurtzaroa, bai, haurtzaroa da bizitzako arorik onena eta arrazoiak asko izan ahal dira guk hori esateko. Dena den, guztien gainetik badago bat garai horretan espresuki egiten duguna baina, gero,  heldutan ere batzuek egiten jarraitzen dutena.

Zaila egiten zaigu hori egiten dugunean sentitzen dugun plazera deskribatzea. Gero heldutan izan ohi ditugun beste plazer batzuk disfrutatzen ditugu, baina hauxe izan daiteke munduratu osteko lehenengo urteetan gehien asetzen gaituen plazera. 

Guztiok izango ditugu hamaika komeria horren inguruan kontatzeko eta guztiok atzera begiratzen dugunean buruan izaten dugu. Bestela,  izan ezean, … Hori ezinezkoa da! … Izan ezean, ez zinatekeen inoiz umea izango.

Bakarrik disfrutatzen genuen plazera da edo intimitatean lagun-burkoarekin edo normalean, orgia total batean, lagun guztiekin igande arratsaldeetan … Egun horretako eskupekoa hartu eta mostradorera ozta-ozta heldu arren, bertan txanpona jarri eta dendariari mota guztietako litxarreriak eskatzen genizkion. Zapore eta kolore guztietako gozokiak jaten genituen, batzuetan denak batera, orduan handia baino handiagoa zen, orgia totala!!! 

Zein litxarreria zen zuen gustukoena? Zergatik? Zer oroitzapen duzue horretaz? Ondo iruditzen zaizue umeei eskupekoa ematea gozokiak erosteko? Gurasoek kontrolatu behar dute umeek zer jaten duten?

17 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri asko gustatzen zitzaidan " Papa-Deltak " izeneko litxarreria, eta gaur egun,ere, partida bat edo filma bat ikusteko, besteak beste," Papa-Deltak " erosten ditut bere zaporea ona baita. Txikitan 25 pezetaren truke poltsa txiki bat erosten nuen, eta gutxienez poltsa horrek ordubete zirauen.
Nirea eta nire anaiaren kasuan ez genuen gozokirik erosten.Asteburuan posiblea zen txokolatezko palmera bat erostea, baina, arraroa zen hori egitea.Gure leagunek, ordez, egunero "Pantera Rosa " edo "Phoskitos" erosten zuten egunero eskupekoa jasotzen zutelako.Gure eskupekoa asteburuan jasotzen genuen, eta gainera gure laguneena baino txikiagoa zen.
Orain, konturatu naiz geure gurasoek litxarreriari buruz ondo egin zutela hain onak ez baitira.
Nire ustez, gurasoek gero eta gehiago haien seme- alaben elikadura kontrolatu behar dute umeen osasuna gurasoen esku dagoelako.

ALBERTO SEO. B2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bai umeei eta bai helduei gustatzen zaizkie litxarreriak jatea, denok daukagu zerbait berezi, txikiak ginen garaian gogorazten digula.
Lehen bakarrik asteburuan jaten genituen gozokiak, eta ondo pentsatu behar genuen zer erosi, diru gutxi geneukanalako.
Gaur egun, ordea, ume batzuek edoezien egunetan jaten dituzte litxarreriak, eta haientzat ez da guretzat bezain berezia.
Niretzat gaur egun, igande euritsu batean etxean egotea filma ikusten eta litxakeriak janten orgia bat da, asko gustatzen zait hori egitea, baina noizean behin, osasunarentzat ona ez baita.
Esan behar dut ama naizela eta saiatzen naiz nire seme-alabeei litxarreri gutxi ematen, nahiz eta haiek beti zerbait nahi, bakarrik asteburuetan eman ohi diet, baina badakizue nolakoak diren aitite amonak, umeek nahi dutena eman behar diete, batzuentan ama zorrotza naiz eta ezetz diot, baina beste momentuetan beste alde batera begiratzen dut.
Tamara 10/12

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikitan litxarreriak asko gustatzen zitzaizkidan. Nire amama ia arratsalde guztietan etxera etorri zen, eta beti litxarreriak ekarri zizkigun, gazteak ginenenean baita ere. Batzuetan ahazten zitzaionean edo esaten zigun zaharragoak ginenela, orduan berarekin pixka bat "haserre" ginen eta egun hurrengoan ekartzen zizkigun berriro. Nire neba-anaiarentzat eta niretzat litxarreriak jaten dugunean plazer bat zen eta gainera nire amonarekin maite-lotura bat zen. Orain batzuetan litxarreriak jaten jarraitzen dut...egia da ume txiki bat dirudit baina ez zait inporta, ezin dut konpondu, hain gozoa daude!.
Umeek litxarreriak jaten dituztela iruditzen zait. Hori bai, gurasoek kontrolatu behar dute zer eta zenbat umeek litxarreriak jaten dituzten. Nire ustez, hori kontrolatzeko ondo dago gurasoek umeei astean eskupekoa ematen dietela gozokiak erosteko. Eta gainera, umeek bere dirua administratzen ikasten dute, eta manera erreza bat da umeek gauzaren balio jakiteko.

rakel b2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri gehien gustatzen zitzaizkidan izotzako flashes ziren. Nahiz eta izotzazkoa izan, berdin ematen nion eta neguan ere jaten nituen. Baina gero entzun behar izaten nion nire amari gaixorik ipintzen nuenean: "Esan dizut ez jateko". Dena den gaur egungo ere jaten ditut.

Asteburutan nire amamak ematen nizkion 100 pezetak eta horrekin denetarik erosi ahal izaten nuen,eta gero litxarreriaz bapo egiten nuen.

Denok badakigu lixarreriak jatea ez dagoela ondo, osasunarako txarra direlako: asko gizentzen dute etaez daukate elikagairik. Baina ez dut imajinatzen nire haurtxaroa gozoki barik. Dena bezala, ez gehiegi jaten saiatu behar dugu.
Nire ustez orokorrean umeak lodiago daude eta arrazoi bat da litxarreri asko jaten dutelako eta ordu guztietan. Orduan jendeak mugak ipini beharko lituzke loditasuna aurre egiteko.
FIDEL 8-10 SDC

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri gehien gustatzen zitzaizkidan izotzako flashes ziren. Nahiz eta izotzazkoa izan, berdin ematen nion eta neguan ere jaten nituen. Baina gero entzun behar izaten nion nire amari gaixorik ipintzen nuenean: "Esan dizut ez jateko". Dena den gaur egungo ere jaten ditut.

Asteburutan nire amamak ematen zizkidan 100 pezetak eta horrekin denetarik erosi ahal izaten nuen,eta gero litxarreriaz bapo egiten nuen.

Denok badakigu lixarreriak jatea ez dagoela ondo, osasunarako txarra direlako: asko gizentzen dute etaez daukate elikagairik. Baina ez dut imajinatzen nire haurtxaroa gozoki barik. Dena bezala, ez gehiegi jaten saiatu behar dugu.
Nire ustez orokorrean umeak lodiago daude eta arrazoi bat da litxarreri asko jaten dutelako eta ordu guztietan. Orduan jendeak mugak ipini beharko lituzk-e loditasuna aurre egiteko.
FIDEL 8-10 SDC

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikia nintzenean gehiago gustatzen zitzaizkidan egunak igandeak ziren.Goizetan nire lagunei eta bioi eskupekoa ematen ziguten eta berehala Begorenera joaten ginen.(Nire auzoan,Begoren denda gozoki denda bakarra zen).
Eskupeko guztia han gastatzen genuen eta behingoan litxarreria guztiak jaten genituen.Arratsalderako ez zitzaigun ezer geratzen.Ezin izango nuke esan zein zen gehiago gustatzen zitzaidana,guztiak gustatzen zitzaizkidan eta.
Segur aski,ez da oso bizio osasungarria baina,aitortu behar dut oraindik ez zaidala kendu eta nahiz eta orain litxarreriak nahi dudanean erosi,igandeetan goxoago daudela iruditzen zaizkit.
I.G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Asko gustatzen zaizkit litxarreriak. Bai lehen eta bai orain. Ezin dut saihestu. Oso gozozalea naiz. Baina egia da ere, nire garaian litxarreriak gutxi jan ahal nituen. Astelehenetik ostiralara, gurasoek inoiz erosten zizkidaten litxarreririk, asteburuan bakarrik erosten zizkidaten. Gero, hamabi urte neukanean, nire gurasoak hasi ziren eskupekoa ematen, baina,nahiz eta baimena neukan dirua gastatzeko, parte bat gorde behar nuen eta gutxitan orgia bat egin ahal nuen.
Gaur egun, hala ere, umeek egunero jaten dituzte litxarreriak. Hori ikusteko, bakarrik joan behar dugu parke batera. Lehen askarian denok bokata bat jaten genuen, orain, ostera, gehienek opilak jaten dituzte.
Orain ni ama naiz eta gozokiak gustatu arren, alabei irakatsi behar diet litxarreriak jatea txarra dela osasunentzat. Baina, oso zaila da gizartearen kontra joatea eta aiton - amonaren kontra joatea, izan ere, lehen haiek oso zorrotzak ziren, orain justu kontrakoa egiten dute. Horrexegatik, batzuetan orgia bat egiten dugu eta denetarik jaten ditugu elkarrekin, jaia bat balitz bezala.Baina, dena den, nik uste dut gurasok kontrolatu behar dugula zein eta zenbat jaten duten umeek.

Isabel (10-12)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikitan nahiko litxarreriak jaten nituen eta ia-ia gehienak gustatzen zitzaizkidan. Egunaren arabera, bat edo bestea aukeratzen nuen, baina gehien gustatzen zitzaizkidanak “ Rufinos” ziren, beren zaporea berdingabea baitzen. “Rufinos” gustatzen bazitzaizkidan ere, litxarreri hori ez ezik, palmerak eta gominolak ere jaten nituen. Izan ere, astebururo eskupekoa ematen zidaten bezain pronto dendara joan ohi nintzen litxarreriak erostera eta ume gehienek gauza bera egiten zuten. Argi zegoen eskupekoa litxarreriak erosteko zela eta inoiz ez zitzaigun bururatzen beste gauza bat erostea. Gainera, nozean behin astean zehar ere nire amari eskatzen nizkion litxarreriak eta erosten zizkidan, baina eskupekoa edukitzea ondo iruditzen zait. Horrela, umeek beren dirua kudeatu ahal dute eta ez dute zertan dirua eskatu.
Esanak esan, heldua izan arren, litxarreriak jaten jarraitzen dut eta gehienetan supermerkatuan erosketak egiten ditudanean litxarreriak erosten ditut etxean edukitzeko. Jakin badakit ohitura hori oso osasungarria ez dela, litxarreriek azukrea eta koipe besterik ez dituztelako. Baina, filme bat ikusteko orduan litxarreriak jatea gustatzen zait eta une horretan erosoagoa da etxean edukitzea dendara joatea baino.
Dena den, lehen elikadura ez zen gaur egunean bezain garrantzitsua. Egun, ordea, gurasoak umeen elikadura ahal beste zaintzen saiatzen dira eta ez dute beren umeek litxarreriak jaterik nahi. Ez dago esan beharrik gurasoek umeek zer jaten duten kontrolatu behar dutela. Baina, umeak umeak dira eta noizean behin litxarreriak jateari normala deritzot. Litekeena da osasungarriegiak ez izatea, baina astean zehar elikadura zaintzen badute, asteburuetan gutizia bat edo beste eduki ahal dute. Izan ere, helduok ere gure elikadura zaindu behar dugu eta salbuespenak egiten ditugu. Bestela, bizitza oso tristea izango litzateke!
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dut nahi txarto pentsatu; baina, aste honen lehenengo galdera badirudi segada dela. Irakurri orduko neure buruari marroa zela esan nion, ume bati galdetzea litxarreria guztien artean hobea zein den marroa dela uste dudalako.
Mundu guztiak badaki eta ez badaki neuk berak esan ahal diot, duela denbora asko izan bazen ere, behin ume bat izan nintzela eta litxarreria guztien artean aukeratzea nahiko zaila zen.
Gaurko umeak ez dakit nola izango diren; baina, nire garaian umeei kantitatea zen gustatzen zitzaiguna kalitatea baino.
Hala eta guztiz ere, litxarrerien artean gehiena gustatzen zitzaizkidan opari bat zeukatenak ziren. Batzuetan kromoak eta beste batzuetan kalkamoniak ziren.
Hau alde batera utzita, esan behar dut ume eta litxarreria hitzak lotuta daudela. Umeentzat litxarreriak jaki bitxiak bezalakoak dira eta litxarreria nahi dutenean ezin diezu ezetz esan etsaia sortuko zenuen.
Gurasoek arazo hauek eduki nahi ezean beren seme-alabei, txikitatik, heziketa ona eman beharko liekete. Umeak edozein pertsona bezala jakiten ez dira jaio, horregatik ume bat litxarreria denda batera sartzen denean, bere gurasoek kontrolatu ez ezik, erosi behar dutena erakutsi ere egin behar dutena da.
Nire ustez, honi buruzko azterketa eginez gero teorian hamarra aterako genuen; baina, praktikan azterketa huts egingo genuen askotan ume batekin litxarreria denda batera sartzea erokeria handia izanten baita; beraz, bakarrik joaten uzten dugu.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri goxokiak edo litxarreriak izugarri gustatzen zaizkit. Orain lehen baino litxarreri gutxiago jaten dut ohitura galdu dudalako.
Txikitan, nire lagunekin geratzen nintzenean, beti goxokidendara joaten ohi ginen eta goxokiak erosi eta gero parkera joaten ginen jatera eta jolastera. Oraindik gogoratzen ditzaket gehien gustatzen zitzaizkidan litxarreriak: tijuanazko pipak eta petas zetas.
Nahiz eta orain halako litxarreriak dauden, umeek gero eta aukera gehiago daukate. Baina, txorritzarrez, orain garestiago saltzen dituzte. Adibidez, lehen 50 pesetarekin abertasa zinen eta litxarreri ugari jan ahal zenuten. Orain ;ordea, agian txupatxusa bat erosi dezakezu sorte ona izango bazara.
Hortaz, familia gehienek umeei litxarreriak asteburuetan erosi dizkiete sari bat bezala edo zerbait ospatzeko.
Baliteke, litxarreriak aldatzea baina umeak, beti umeak izaten dira horregatik, denok goxoki munduarekin oso hurbil egongo gara.
A.A 10-12

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri asko gustatzen zaizkit litxarreriak. Txikia nintzenetik astebururo gozokiak erosten ditut bai kalean bai etxean jateko.
Etxean, normalean krispetak daude eta telebistan film bat ipintzen dutenean mikrogailuan egiten dugunak.
Nire ustez umeek litxarreriak gehiegi jaten dute baina ulertzen diet oso onak daudelako.
M.R. 8/10

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ene! litxarreriak! ze oroitzapen onak etortzen zaizkit!, batez ere,asteburuetan nire lagunekin bote bat egiten genuen geure MERENDOLA egiteko.Lurrean eserita geneukana banatzen genuen.Egia esan ez zen gausa handirik diru asko ez geneukan eta, gainera denok ez geneukan dirurik baina balore handi bat ikasi nuen.

Gaur egun,ordea, kostatzen zait egoera hau iruditzea, batez ere ume bakoitzak dauka berea eta helduek banarazten diete beste ume batzuei,baina banatu nahi ez badute ez dago arazorik ezta ondorioak ere,litxarreri gehiago erosten direlako ez daukateentzat.

Bestalde gaur egungo umeek egunero litxarreri asko jan ohi dute eta ez dakite ezkertu, beraz normala ikusi ez ezik exijitu ere egiten dute.

nagore 8-10

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Orain,nire ustez,umeek litxarreria asko jaten dute.Nire garaian,adibidez,bakarrik asteburuetan jaten genituen eta ez geneukan kexarik.Baina,gaurko umeekin,oso permisiboak gara eta kasu batzuetan badirudi umeak direla agintzen dutenak eta ez gurasoak.Baina hori beste gai bat da.
Niri,betidanik,litxarreriak asko gustatu zaizkit horregatik ezin dut bat aukeratu.Orain ere batzuetan jaten ditut,ez askotan asko loditzen dutelako,baina jaten ditudanean...zelako plazerra!
Guraso batzuek,umeei eskupekoa ematen dietenean,hauek bakarrik gozokiak erosteko erabiltzen dute eta hau,nire ustez,gurasoek kontrolatu beharko lukete.Eskupekoa izan behar da umeek jakiteko nola gobernatzen den dirua.Jakinarazi behar diegu dirua ez dela bakarrik litxarrerietan gastatu behar,beste gauzak erosteko edo aurrezteko dela ere bai.
Amaia.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Baliteke, niri zuei lo egin beste gustatzea. Hortaz, ulertuko zenidakete zer esan nahi dizuena.
Aitortu behar dut, goizero, hiruzpalau aldiz itzaltzen dut esnagailua, asko kostatzen zaidalako altxatzea. Oso zaila da oheko izarak kentzea eta goizeko hotz haizea sentitzea zeure azalean. Gainera, gero lan egin behar baduzu, momentu hori txarragoa bihurtzen da.
Nik ez dut asko lo egiten, agian zazpi edo bederatzi ordu. Nahiz eta asko kostzatzen zaidan altzatzea , gero oso ondo daramat eguna. Beraz, ez dut behar gehigao lo egitea edo lokuluzka hartzea.
Baina, nire unibertsitateko garaian, desberdina zen. Oso goiz altxatu behar nuen autobusa hartzeko. Izan ere, gasteizko unibertsitatean ikasi nuen. Egunero lotan geratzen nintzen eta noizean behin, leihoarekin astindu nuen neure buruari konturatu gabe. Zelako mina!
Egun txarrena zen nire geltokia pasatu nuenean lotan geratzeagatik. Esnatu ondoren, ez nekien non nengoen eta korrikaz bueltatu behar nuen unibertsitaterantz.
Hala eta guztiz ere, lo egitea esperientzia izugarrietako bat da.
A.A 10-12

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni txikia naizenean, egun bereziren bat salbu, asteburuetan bakarrik erosten nituen litxarreriak. Nik normalean, ogerleko baten eskupekoa gastatzen nuen regalizak, refreskoa edo gominolak eta pipak erosten. Ondo gogoratzen dut piparen poltsak bola gozo batekin barruan eta apurtzen nuenean kolore gorria agertzen bazuen beste poltsa bat doanik lortu ahal nuela. Beste gauza bat asko gustatzen zaidala gurinezko opila zen. Medikuarenera joaten nintzenean, gaixorik nengoen eta, nire amak bata erosten zidan eta hau gaixorik egoterik onena zen. Nire burura dator ere, lehenengo aldiz gusanitoak probatu nituela. “La bomba” iruditu zitzaidan. Oroitzapen hauek oso atseginak dira, momentu bereziak baitziren.
Gaur ordea, ume askok litxarreriak egunero jaten dituzte baina honek une berezi horien enkantua kentzen du eta gainera oso kaltegarria da beren osasunarentzat. Horregatik, nire ustez, oso garrantsitsua da umeak jaten dutena kontrolatzea eta ondo jaten irakastea, nahiz eta bankete bat hartu noizean behin.

L.R. 10-12

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nahiz eta orain litxarreriak ez jan,txikitan asko gustatu zitzaizkidan. orain tabernako pintxoak nahiago ditut baina txikia nintzenean asko gustatu zitzaidan "RUFINOS". Egia esan, gaurko "RUFINOS" ez direla atzoko bezalakoak uste dut. Nire eskolako bide erdian gozoki denda bat zegoen. "ROSINES" denda deitu zen eta arratsaldero horra joaten nintzen erostera.
Niri oso ondo iruditzen zait umeei eskupekoa ematea gozokiak erosteko. Nik horrela egiten dut nire alabeekin. Modu honetan haiek hasten dira bere dirua kontrolatzera.
Umeek oso txikiak direnean, gurasoak kontrolatu behar dute zer jaten duten osasun arazoak ez edukitzeko baina besterik ez. Niri inoiz ez zidan kontrolatu eta hemen nago.
Iñaki.I

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri asko gustatzen zaizkit litxarreriak. Gogoratzen dut txikitan nire aitak eskupekoa ematen zidan eta berehala nire atariaren ondoan zegoen denda batera joaten nintzen litxarreriak erostera. Orain batzuetan litxarreriak jaten jarraiten ditut, batez ere film bat ikusten dudanean. Niretzat ezinezkoa da zinemara joatea litxarreriak gabe. Gainera, nire alabek bizio berbera daukate, horregatik kontrolatu behar ditut, bakarrik asteburuetan jan ahal dute. Zoritxarrez oso gozo daude baina denok badakigu ez dira onak osasunerako.

R.F 10-12