2015/02/13

ZURI-ZURI

Zuri-zuria idazlana idazteko orria bezala, zuri-zuria emaztegaiaren soinekoa bezala, zuri-zuria merengeak (pastelak eta futbolariak) bezala, horrelaxe izan genuen orain dela gutxi  herria. Elurra, elur bustia,  elur lodia, elur xehea, elur-lapatxa, … mota guztietako elurrak izan genituen, batzuk goizean, besteak arratsaldean, eta gauean guztiak batera. 

Ederra da elurra. Paisai politak uzten dizkigute elurteek. Dena zuri, zuri-zuria. Ederra da elurra eta ederra da transmititzen digun berotasuna. Hotza denak beroa transmititzen digu, sutondoko beroa.

Urteek, ez elurteek, zuritutako ileak ditugunok ziur aski gogoan izango ditugu beste garai batean izandako elurte haiek. Neuk, behintzat, gogoan dut unibertsitatean nengoela bizi izandako elurtea. Azterketa garaia zen eta azterketan zuri geratzeko beldurrez lehenengo elur-malutak noiz eroriko zain zerura begira, ez liburuetara, eman nuen gaua. Handia izan zen elurte hura. Azterketak bertan bera utzi eta aste beteko oporraldia eman ziguten. Lagunak bildu, ondoko mendien magaletara igo eta gero plastikoz inprobisatutako trineo batean  ziztuan jaisten ginen berriro igotzeko.

Urte hartako aste hartan kaosa izan zen nagusi herrian. Arazoak izan genituen ohiko gauzak egiteko, erosketak egiteko, leku batetik bestera joateko, autoak gidatzeko, … kaos totala. Hauxe da zuria denaren alde beltza.

Nola bizi izan duzue elurte hau? Gogoratzen duzue izandako elurteren bat? Zer uste duzue elurteek eragindako kalteez? Eta elurraz, oro har?

20 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Lehenik eta behin esango dut elurra oro har ez zaidala gustatzen arazo asko ditugulako mugitzeko. Gogoratzen dut azken elurtean ezin nintzela lanera joan errepidean elurraz beteta zegoelako eta horregatik, istripu handia egon egin zen eta lau ordo eman nuen errepide horretan mugiturik gabe.
Badakit oso ederra dela elurra ikustea eta horri ezker plastikozko trineo batean disfrutatzea baina, nik nahiago dut betiko gauzak elurrik gabe egitea errezagoa baita.
Nire ustez, elurte batean disfrutatzeko ondo legoke eski-estaziora joatea,ni hara inoiz ez joanda ere. Uste dut inoiz ez naizela joango ezer ez zaidalako galdu elurretan.

Alberto Seo. B2.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Elurra ikusten dudan bakoitzean, argazkietan edo kalean esate baterako, izugarrizko zoriontasuna sentitzen dut. Agian elurra egiten duenean, neguan konkretuki, oporrak ditut eta oso pasatzeko momentua da; eta horren ondorioz zorioneko oroitzapenak gogoratzen ditut.

Elurra ez da elurteetaz ezagutzen dudan gauza bakarra. Badago ere bai hotzaren kontua, gustoko ez dudana. Neguan hotz egiten duenean oso zaila izaten da kalean egotea, arropa lodiz jantzita eta gorputza osoa hotzez dardaratuz. Azken egun hauetan zaila iruditu zait unibertsitatera joatea goizeko zazpiretan eta hotzaren kontuaz ez kezkatzea. Eta hamaiketakoaren orduan gauza bera: Erretzera ateratzen naiz kalera eta izugarrizko hotza sartzen zait gorputzan. Nik ez dut inoiz elurte gogoangarrik bizi, baina nire gurasoek esan zidaten 85 edo 86 urtearen neguan, ez dut gogoratzen zein urte esan zuten, izugarrizko elurtea egon zela Gurutzetan.

Oro har, elurra oso polita dela baina hotzaren kontua zaindu behar dugula esango nuke. Hotza sortzen duen kaltea oso handia da niretzat eta ez zait batere gustatzen. Nik uste dut askoz hobeto pasatuko nuela negua hainbeste hotz ez balego.

Asier 4-6

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Pozten nau pasa den ekaitza.Ez dakit zenbat urte daramagun elurra barik, batez ere, Bilbo hirian.
Normalean, elurra gabonekin erlazionatuta dago, agian, horregatik poz-pozik ipintzen gaitu.Elurra egiten duen gehienetan, jendearen aurpegi alaiarekin ikus daiteke, paregabeko`pasaia delako.

Batzuk nirekin bat nator, beste batzuk ez dira uste berekoak.
Alde batetik, eskiatzera gustatzen zaiei daude.Haiek mendira joan daitezke eski edo snow egitera.Beste batetik, umeak daude, elurrarekin jolastea gustatzen zaiela eta oro har ezin izaten dira eskolara joan.Azkenean, uda gorrotatzen duena dago, nahiago duela hotza.

Kontrako ikuspegia defendatzen duenak, esaten du, elurra gauza negatiboak ekartzen ditula, zeren eta Bilboko bizilaguna gelditzen da.Gainera, elurra errepideetan badago, ezin daiteke lanera joan, arriskutsua baita.Horren ondorioz, ekonomia ahultzen da.
Niri hori berdit dit, urtean behin elurra egiten duenez, gozatzeko aprobetxatu beharko genukela uste dut.

JONNY 6-8

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Elurra kontenplatzea lasaigarria da, lehiotik ikusita etxean goxo – goxo zaudenean. Baina errepidean zaudenez eta elurragatik eduki duzu istripu bat, gorroto izango duzu. Ama lurra, elurraren bidez, zein kaskarrak garen gogoratzen ari da. Munduaren jabeak garela pentsatu arren, ez da egia naturaren menpe daude eta. Ondorioak atera ondoren, elurra mara mara ari duenean harrokeria etxean utzi eta eduki kateak eskura!
Rosa 4-6

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dago ukatzerik elurra polita dela, paisai politak uzten baititu. Baina, elurrak paisai politak utzi arren, kaos bat da ohiko gauzak egiteko eta horri oso astuna deritzot, batez ere herri txikietan. Gainera, ez bakarrik erosketak egiteko edo leku batetik bestera joateko, larrialdi bat badaukate edo gaixorik badaude, arazo bat da. Horregatik, elurra gustatzen zait, baldin eta ohiko gauzak egiten jarraitu ahal baditut. Bestela, ez!
Egia esanda, hemen elurra ikustea pixka bat zaila da, batere ohikoa ez delako, Baina, zazpi edo zortzi urte nituela, elurte handi bat egon zen eta ohi bezala kaos bat izan zen. Hori dela eta, sei edo zazpi egun etxean egon nintzen eskolara joan gabe. Nik, zer esanik ez, pozik geratu nintzen etxean. Nire ama, ordea, kokoteraino zegoen, ni eskolan egotea nahiago baitzuen.
Elurte honetan ez dut arazorik izan, betiko gauzak egin ahal ditut eta. Goizez etxetik irteten denean, espaloietan bai elurra zegoela, baina Bilbon lan egin ohi dudanez, metros joaten naiz eta arazorik gabe heldu nintzen. Nire lankidea, berriz, Zugastietakoa da eta han dena zuri-zuri zegoen. Autoa hartu ezin zuenez, pasa den asteburuan nik libre eduki arren, lan egin behar izan nuen bere txandaka egiteko. Beraz, elurra dela eta, bi aste segidan lan egin behar izan dut!
Horregatik, uste dut polita dela mendiak ikustea eta elurretan egotea, baina elurrak ere desabantailak dauzka eta aukeran, eguraldi ona nahiago dut.
Nuri

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Azken elurte honek argazki politak utzi zaizkigu.Ikusi ahal izan dugu hainbat leku postal batean egoteko.Era berean, elurrarekin jolasteko egun batzuk aukera izan dugu.Berriz, langileontzat ez da izan hain polita. Batzuk ezin izan dira lanera joan. Errrepide batzuk moztuta zeuden elur eta izotzagatik.Nire kasuan,lanera joateko, autoa eraman behar izaten dut eta egun haietan oso astiro nenbilen lanera heltzeko. Gainera,adi egon behar izan nintzen autoarekin elurra eta izotza autoaren gainean ez egoteko.Honekin esan nahi dut, elurra polita izan da denbora libre eduki izan zutenak; lanera joan behar izan genuenok,ez.

Ander AM 6-8

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Beti bezala aurreko asteko elurteak ekarri zizkigun arazoak, ez ziren oso larriak izan baina azkenean oztopatu gintuzten. Arazo horietaz aparte nik uste dut jendeari hiriak elurraz beteta ikustea noizbehinka gustatzen zaiola , niri behintzat gustatzen zait, gainera, oroitzapen onak ekartzen dizkit elurra erortzea ikustea.

Nik oraindik gogoratzen dut txikia nintzenean igaro zen elurte handi bat, laurogei hamarkadan, hura izan zen elurtea! (behintzat, horrela dirudi zitzaidan) eta oker ez banago nire bizitzan bizi izan nintzen lehenengo elurtea izan zen. Nire arreba eta biok jaitsi ginen auzoko parkera elurrarekin jolastera, han egin ahal izan genuen elur-panpin bat eta
jolastu ginen elurrezko pilotekin. Baina arropa egokia ez generamanez busti ginen eta berehala gure gurasoak eraman gintuzten etxera arropa kentzeko.

Bukatzeko esan behar dut ados nagoela testuan aipatzen duen baieztapen honekin: nahiz eta elurra egiten duenenan hotz egin, elurrak berotasuna transmititzen digu.

Victor 6-8

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Urte honetan elurra egitean ez naiz atera etxetik ez zaidalako gustatzen elurran jokatzea.
Txikitan gustatzen zitzaidan trineoarekin joatea baina orain nagusiagoa naiz eta etxean geratzea gustazen zait.
Generalki ez zait gustatzen hotza nahiago dut beroa. Oso polita da elurra ikustea baina asko ostopatzen du karreterak eta kaleak azken elurkada ez dut gogoratzen noiz izan zen baina azkena urte honetan izan da eta oso izuggaria izan da benetan.

EC 6-8

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Izugarrisko irudiak ikusi ditzakegu elurra egiten duenean. Txikia nintzenean gehien gustatzen zitzaidan urtaroa negua zen, batez ere, asteburuetan nire gurasoekin elurrara joaten nintzelako eta han geunden orduak eta orduak jolasten. Oroitzapen oso onak
datorkit burura, trineoarekin denbora luzeak igarotzen nuen, nire aitarekin elur -pilotak botatzen... Nahiz eta momentu oso onak izan, orain ezin dut esan negua dela nire urtaro gogokoena, euria eta hotza gorrotazen dudalako. Dudarik gabe uda nahiago dut, aktibitate gehiago egin dezakegulako. Eguraldi honekin daukan gogoa etxean geratzea da filma bat ikusten eta manta batekin.

Shere

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Elurra zein polita den, izugarrisko inguruak utzi dizkigu.Ez dut gogoratzen noiz izan zen azken aldiz horrelako ingurua ikusi nuenik, uste dut ikastolan nengoenean orain delaa pilo urte.

Elurrak guztiontzat sorpresa hartu gaitu.Izan ere,ez genuen espero hainbat arazo ekarri genituzkela.Herri batzuk isolatuta geratu dira,pertson batzuek ezin dute lanera joan errepideak elurrez beteta daude eta.

Ukaezina da elurra disfrutatzekoa da, bai jolasteko bai eski egiteko.Ni pasa den asteburuetan arboledara joan nintzen eta egia esan ume txiki bezala pasatu nuen.

M.G. 18:00-20:00

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik uste dut, elurra ondo dago disfrutatzeko, hau da, eskiatzera joateko oso ondo dago baina, herri handia elurra arazo bat dago jendea ez dago prestatuta elurratik ibiltzeko, kotxea gidaria arriskutxua da, eta gainera istripu gehiagok buburatzen dute.

Belén

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ze polita den elurra! zerbait magikori deritzot.Ez dakit zenbat denbora egon nintzen begiratzen lehenengo elurrezko izarra.hain perfecto!hain magiko!.

Egia isanda, hainbeste urte, batzuk ez dutela gogoratzen eta beste batzuk ez dutela inoiz ikusi,baina aurten ,hemen Barakaldon elurra egin du!.Orain dela bi aste edo, goizez denok ohetik erdi lotan altxatzean, bat-batean geratu ginen harrituta,lehiotik begiratuz,momentu horretan,koño!, bekainak gorantz eta begiak ondo irekita edukiz esnatu ginen,ziur!eta zein izan zen gure erantzuna paisaia ikustean?ALA!ENE!elurra egin du!,hori ikusteak pentsarazten digu,noiz izan zen azken aldiz,hemen barakaldon elurra ikusi genuela.
Ez zen gauza handirik,baina nahikoa izan zen txikitako oroitzapen onak etortzeko.

Nahi gabe eta eskuak buruan,oihuka atera zitzaidan barrutik eta...ezin izan nuen ez egin,goizeko zazpietan denak altxatu nituen etxean,ia-ia hil naute baina...ikusi zutenean nik ere ikusi nuena,haien aurpegiak begiratuz bularra haizez bete izan zitzaidan eta barre erdi margoztu zen nire aurpegian,JE,JE!ez dela alferrik pentsatu nuen.

Kalera ateratzean ez zen hezetasuna nabaritzen baizik eta bakarrik hotza eta kaleko usaina diferentea zen,fresko arnasten zen eta kutsadurarik gabe geundela zidurien.

Oraindik daukagu hozkailuan,gure alabak hartu zuen elurrezko bola bat!.

Bestalde, ez da erosoa ohiko gauzak egitea,noski,baina eguraldiko ondorioak ze badira beti bezalakoak,agian aldatu behar dugu geure ritmoa, bakarrik egunotan eta konturatuko gara gauzak desberdinak ere egingo ditugula.

nagore b2 8-10

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Orain dela 30 urte ez zuen elurra egiten. Lehenengo eta behin, elurra ematen digun paisaia ikaragarria da. Aurten, elurte handia egon da eta arazo larriak ekarri ditu. UPVn bi egun klaserik gabe egon gara elurragatik. Denboraldi eraginez, errepidea txarto zegoenez, ezin genuen igo UPVra. Ohitura faltagatik, Bilbon elurra egoteak istrupu asko eragin ditu. Egia esanda, orain dela urte batzuk, gogoratzen dut elurra egon zela eta istripu handi bat egon zen. Bi kotxe izotzaren eraginez bat bestearen kontra jo zuten. Zelako istrupia, ez dut inoiz ahaztuko.

Nire ustez elurra egoteak arazo asko ekartzen ditu. Urte honetan elurteak eragindako kaltea handia izan da. Rontegi zubian lurra errepidean jausi zen eta obrak egin behar izan dute.

Negua ez zait batere gustatzen, uda nahiago dut. Horrexegatik, egunero uda izateko, zenbat egun geratzen diren zenbatzen dut.

Lorena 6-8

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Altzatzean, komunera joan eta gero, lehioa ireki nuen. zein zen nire harridura dena zuri-zuria zegoela ikusi nuenean. konturatu gabe iribarre hasi nintzen eta behin jantzita kalera abiatu nintzen elurrarekin jolastera. Elurrak jolasteko ez ezik argazkiak egiteko ere laguntzen du. Zelako argazkiak atera nituen!

Niretzat izugarrizko eguna izan zen, hainbeste elurra nire auzoetan ikusi ez nuen eta. Bakarri behin, txikia nintzenean, eurra egin zuen baina agertu bezain pronto dezagertu egin zen. Gainera, lanagatik, ezin nintzen elurrara joan. Esan dezaket ni elurrara joan ezin nintzenez elurra nigaino etorri zela.

Ikusi duzuenez elurrak ni pozten nau. Baina aipatu behar dugu dena ez dela zuria (elurra bezala) edo beltza. Esatebaterako, grisa ere badago. Alde batetik, lanera joateko kotxea erabili behar duen jendearentzat elurrarekin joatea oso larria baita. Normalean kotxea irrist egiten da eta istripuak errestazun gehiagorekin sortzen dira. Bestalde, zaharrentzak ere oso larria baita. Elurrarekin batera hotza etortzen da eta haiek errazago ipintzen dira gaixorik.

Bukatzeko, elurrarekin elkartuta dauden nire oroitzapen guztiak onak direla esan nahi dut. Horregatik eta eurra asko gustatzen zaidalako izan zen nire ametzako eguna.

SDB

Fermin Arias erabiltzaileak esan du...

Zorionez aurten elurra iritsi da eta ,azkenik, nire seme txikiak elurra ikusi eta ukitu du. Barakaldon gutxi ikusten dugu elurra, baina ikusten dugunean ia denoi emozio handia ematen digu.
Esan duzun bezala hemen batzuetan agertzen da mantu zuria, hala ere agertzen denean geure oroimenean geratzen da. Adibidez, gaztetan , Institutuko Minasera joaten nintzenean , ordu pare batean elurte handi bat erori zen , kaos izan zen eta Institutuko arduradunek etxera bidali genituela gogoratzen dut. Noski, garraio publikoak suspenditu zituen, hori dela eta, gu etxera oinez joan behar genuen eta gogoratzen dut Avenida Euskadi kaletik elurra belaunetaraino iritsi zitzaigula. Elurte handia bota zuen, beharbada, hemen ikusi dudan handiena.
Gero, patuak Gasteizera eraman ninduen lantzera eta han benetan elurra ezagutu nuen. Lau negu haietan ikasi nuen elurrari eta izotzari errespetu asko izan behar zaiela, batez ere, arazo asko ekar litzaketelako, adibidez, errepidean botata uztera edo ospitalera erorialdi txarragatik eramatera.
Baina arazoak ahaztu ditzagun eta goza gaitezen elurrarekin, azkenean, ez dakigu noiz itzuliko den gure kaleetara.
Fermin 6-8

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Pasa den astean,ume txiki bezala sentitzen nintzen.Astearte gauan,elurra ari izaten konturatu nintzenean, gaueko bostatik lo gabe geratu nintzen .Lehioan lotuta, lileratuta zegoen elurra ikusten.
Nahi gabe, nire hautzaro garaia bururatu zitzaidan, noiz urtean behin, elurraren bila joaten ginen mendiz mendi.
Bolada hatan, bost urteko umetxo nintzenean, izugarri elurtea egon zen . Dena zegoen elurrez beteta.Autoak, elurragatik, ibili ezin zirenez , ikastolak klaseak suspenditu egin zituen eta egun osoa ,plastikozko saku batekin jolasten egon nintzen nire auzoan.Inoiz ez dut ahastuko.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Artikulu honek azaldu duen bezala, elurra oso ederra da eta elur egitenean pasai politak ikus ditzakegu, baina orain dela bi aste arazo asko genituen elur erruagatik.
Egia da Euskal Herrian euria egitea normala dela , baina ordea,elur egitea ez da hain ohikoa, horregatik ez gaude prest .Argi zegoen azken elurtean.Errepide batzuk itxita zeudenez gero, ohiko gauzak egiteko arazoak izan genituen, bai ikastolara joateko, bai lanera joateko…..
Gogoratzen dut Iruñeko unibertsitatean ikastenean ,ostiral baten etxera bihurtzenean ,elur egin hasi zenez ,Gasteizen lo egin behar nuen ,berriro errepideak itxita zeudelako .
Nahiz eta denbora pasa, iruditzen zait elur egitenean gure irtenbideak ez direla aldatu.

Gemma.22

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Azken elurtea, dudarik gabe, onena izan da. Hurrengo egunean gertatuko litzatekena jakin gabe, aurreko egunean supermerkatura joan nintzen eta erosketa bi egunerako egin nuen. Horregatik, hurrengo egunean esnatu orduko, gutxi gora behera bederatzietan, leihotik ikuspegia ikusi nuela begietatik malko pare bat atera zitzaizkidan.
Ezin nezakeen sinetsi ikusten nuena. Dena, dena, dena, baina dena dena zuri-zuri zegoen. Leihotik, bai errepidea, bai espaloia, berdina zen; eta ikusten zena ikuskizuna zen.
Dudarik barik, etxetik ikuspegia ikusiz gero zoragarria da; baina, kale gorrian lan egiten egon behar bada ikuskaria ikaragarria izan arren, iritzia erabat bestelakoa izaten da.
Nolanahi ere, mutikoa banaiz ere, duela hogeita hamar urte beste elurte handi bat, hau bezala, bizi nintzen.
Garai hartan txakurra neukan eta elur egindakoan txakurrrarekin kalera atera nintzenean txakurrak egiten zuena ikusteak harritu ninduen, elurra ezagutzen ez zuenez, ikusi bezain pronto zoratu baitzen. Asteburu horretan txakurra eta biok mendira igo ginen eta txakurrarentzat, haurrentzat bezala, Olentzero eguna zirudien zela.
Hau alde batera utzita, neguan elur eginez gero, badakigu, elurrak sor dezaken arriskua izugarria izan daitekeela. Baina, egia esateko, neguan elur egiten ikustea udan eguzkia ikustea bezalakoa izan behar da. Beraz, zein udan, zein neguan ezin dezaket sinetsi teleberrietan hainbeste minutu eguraldiari buruz hitz egiten egon daitezkenez.
Nonbait, neguan elur egiten badu edo udan eguraldi ona egiten badu munduan ez dago albisterik. Eta, izan ere, teleberrietan eguraldia eta kirola kenduz gero iragarkiak bakarrik geratuko lirateke.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esateko inoiz ez dut ikusi honetako elurtea hemen, Bilbon. Baina nire herrian, Errioxan, oso normala da elurteak izatea. Han, uste dut, askoz preparatuta daude elurterako, ia-ia urte guztiak elurra asko dago eta. Horregatik, nik txikitatik ikusten nuen elurra urtero. Gainera, nire gurasoei asko gustatzen zaie elurra eta ski egitea eta nire lehen eguna skiatzen lau urterekin izan zen. Urte hartatik, urte osoak joan gara skiatzera. Noski, han, mendian, elurra oso polita da baita paisaia ere, baina hemen, hirian, gauza gustiz desberdina da.

Nahiz eta elurra oso polita den, hirian kalte asko sortzen ditu. Errepideak moztu behar dituzte, umeek ikastolarik gabe geratzen zaie, trafiko istripu larri batzuk daude, etabar. Hemen, hirian, ez gaude moldatuta elurteak izandako eta nire ustez hori aldatzen hasi beharko luke klima-aldaketarekin elurte asko egongo dela esaten dute eta.

Lara 4-6

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hasteko, elurra eta bere mantu zuriaz estaliko pasaia negutarrak asko gustatzen zaizkidala esan behar dut. Bereziako irudiak dira…baina, ez edonon. Mendietan eta herri txikietan izugarriak dira, baina hirietan beste gauza bat da. Izan ere, hirian elurra egiten duenean, gauza gogoikarria iruditzen zait, eguneko bizitza ostopatzen duelako. Adibidez, garraio publikoa gelditu behar du, eta persona nagusiak irrita daitezke eta lurrera eror daitezke. Gainera kaleak zikinak dirudite zapalduko elurrarekin. Elurra itsusitan eta arriskutsuan bihurtzen da. Elurretako onena da eskiatzeko mendira joatea edo txokolate beroa hartuz, jaustea etxe-leihotik ikustea
B.F. 16-18h